Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Beethoven B-boy

Dokumentuaren akzioak

Beethoven B-boy

Noiz 2023/09/15
19:00
Non Igorre, Goiko frontoian
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Beethoven b-boy” ikus-entzunezko ikuskizunak musika klasikoa eta break dance fusionatzen ditu. Soilik Beethovenen musika entzuten da: Alditan piano bakar-saioa, bestetan pianoa eta DJ-a aldi berean eta bestetan perkusioa. Soilik dantza dago; “b-boys / girls” izendatuak pianoaren akordeak jarraituz dantzatzen dira; DJ-aren erritmoan, biak aldi berean edo perkusioaren erritmoa jarraituz.  Dekoratua eszenografia birtualek eta testu proiektatuek osatzen dute, zein halaber ikuskizunean zehar publikoa gidatzeko baliabide modura erabiliko diren.

“B-boy” (“b-girl” genero femeninoarentzat), Kool Herc DJ-ak break dance dantzatzen duten pertsonak izendatzeko erabilitako jatorrizko izena da. Dantza sozial bat da, kaletarra, iraultza izpiritua dariona. 70. hamarkadan, New Yorken hip-hop kultura sortu zenean, kaleko festak antolatzen ziren Brooklynen eta Bronxen zeinetan DJ-ak musika pieza berdin baten bi kopia aldi berean jartzen zituen, haiek break-a luzatzeko nahastuz. Horrela, txandakako dantza ikuskizunak antolatzen ziren zeinetan banda aurkariek eremuarekin lotutako bere liskarrak ebazten zituzten. Banda garaileak trebetasun handiagoa erakusten zuen, aurkaria barregarri uztea lortuz.

Gazte askok auzoko festa hauetan euren bizimodutik ihes egiteko modu bat aurkitu zuten. Musikak eta dantzak neska-mutiko hauek inspiratu egiten zituzten, joerari jarraitzen zioten bitartean barnean zeramaten guztia askatzera.

“b-boy” bat dantzarekin duen konexioagatik eta bizi estilo batengatik, janzteko modu jakin batengatik, hitz egiteko eta ibiltzeko modu batengatik hala nola graffiti, MCing eta DJing-ekiko zaletasunagatik definitzen da.

  • Konpainia: Izar Blue Eventos y Producciones
  • Jatorrizko ideia: Iker Nuño
  • Musika aholkularitza: Mercedes Albaina
  • Koreografia: Makala B-Boy
  • Dantza: Crazy Hospital Crew 
  • DJ: Rasy Simone 

Dokumentuaren akzioak

« Iraila 2025 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930
« Urria 2025 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031
« Azaroa 2025 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930