Dokumentuaren akzioak
Nun Zira? + Otempodiz
* 2023ko Lezoko Jaien egitarauaren barruan.
Nun Zira?
Ikuskizunak gizaki izateaz hitz egiten digu, partekatzeaz, izatearen existentzia balorean jartzeaz eta maite ditugun pertsonekin elkar bizitza bat sortzeaz. Ikuslea ikuspuntu beliko batean kokatuz, bikote bat osatzen duten bi dantzariek, abesbatzaren babesean, mementu intimoenetatik giza biziraupenaren borrokarik krudelenerarte bidaia bat sortuko dute, non maitasuna izango den tramaren heldulekua. Egoera traumatiko bat bizi ondoren, nortasuna berreraiki behar da eta ibilbide horretan datza Nun Zira? pieza.
- Mota: Dantza Garaikidea
- Zuzendaria: Marina Eskisabel
- Koreografia: Xián Martínez
- Antzezleak: Marina Eskisabel, Iker Sanz
- Hizkuntza: Euskara, Gaztelania
- Musika originala: Iñaki Palacios
- Ahotsa zuzenean: Ainhoa Tabuyo
- Jantziak: Raquel Buj - Buj Studio
Otempodiz
Diotenez, mendebaldekook denbora zenbatu, neurtu, erosi, saldu, planifikatu, antolatu egiten dugu. Guretzat, denbora ondasun objektiboa da, gizakiarengandik independentea, gauzak egiteko erabiltzen duguna, baina, ia beti, faltan daukaguna. Afrikan, ordea, denbora bizi, eduki, egin egiten dute; gizakiaren berezko ondasun subjektiboa da, esanahia du eta ia inoiz ez da falta. Munduko leku jakin batean jaiotzeak ezinbestean markatzen du gure denbora-nozioa eta, ezer aldaezina ez bada ere, nekez aldatuko dugu gureganatu genuen lehen nozio hura. Denbora modu askotan bizi daiteke, baita haren esklabo izanda ere; baina ezin da ukatu, eta horrek munduko edozein txokotan balio du, dantzak boterea ematen digula denbora erabateko orainaldian bizitzeko, dantzaren jatorria, generoa edo baldintza edozein dela ere.
- Jatorrizko ideia, zuzendaritza eta koreografia: Asier Zabaleta
- Dantzariak: Fenias Nhumaio, Deissane Machava
- Musika: Batzuk
- Laguntzak: Embajada de España en Mozambique, Cooperación Española (AECID), Gipuzkoako Dantzagunea (Gipuzkoako Foru Aldundia), Festival ATLANTIKALDIA
- Ekoizpena: ERTZA Sorkuntza Artistikoa S.L.
Dokumentuaren akzioak