Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Samsara + Otempodiz

Dokumentuaren akzioak

Samsara + Otempodiz

Noiz 2023/10/03
18:30
Non Bilbo, Arte Eder Museoa
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Dantzaldia 2023ren barruan.

Samsara

Gizakiak nortasuna galdu du bere baitatik kanpo aurkitu nahi duelako. Hortik sortzen da Samsara izeneko lana, harea-gazteluz eta ilusio-labirintoz osatutako betiereko ziklo batean dibagatzearen ondorioz. Ziklo horretan, behatzailearen eta behatuaren arteko barne-dualtasunaren onarpenetik eta haren amaieratik etorriko dira irtenbidea eta norbera aurkitzea.

  • 15 minutu
  • Koreografoak: Chey Jurado eta Javito Mario
  • Interpreteak: Chey Jurado eta Javito Mario
  • Musika: Mud – Nicolas Jaer // Spectacle of Ritual – Kali Malone

Chey Jurado eta Javito Mario dantzariak berrogeialdiaren ondoren ezagutu ziren Granadan. Andaluziako hiri hartan erabaki zuten sorkuntza bateratuko prozesu batean murgiltzea, eta horrela amaitu dute beren piezarik berriena: Samsara.

 

Otempodiz 

Otempodiz dantza-lanak denbora hainbat kulturatan bizitzeko ditugun moduak aztertzen ditu, dantza-hizkera batzuk konbinatuz: hiri-hizkuntza koreografikoa, tradizionala eta garaikidea.

  • 25 minutu
  • Koreografia: Asier Zabaleta Mendia
  • Interpreteak: Fenias Nhumaio eta Deissane Machava
  • Musika: Zenbait egile
  • Argiak: Asier Zabaleta

Hauen laguntzarekin: Mozambikeko Enbaxada AECID, Gipuzkoako Dantzagunea (Gipuzkoako Foru Aldundia), Atlantikaldia Jaialdia eta Exepare Institutua
Pieza honen hautagaitza: Max sariak 2023: ikuskizun onena + koreografia onena

Ertza 2004an sortu zen, Asier Zabaleta dantzari eta koreografoaren zuzendaritzapean (Ezkio, Gipuzkoa, 1972), askatasunez sortu ahal izateko espazio berri bat irekitzeko asmoz, zenbait diziplina artistikoren eta dantza garaikidearen arteko elkarrekintzaren bidez.

Ertza konpainiaren lanek giza eta gizarte kontraesanei buruzko gaiak planteatzen dituzte. Ikusten ari direnaren aurrean jarrera aktiboa hartzera eta hainbat gairen inguruan gogoeta egitera gonbidatzen dituzte ikusleak, betiere era ludiko eta estetikoan.

Bere konpainia sortu baino lehen, Asier Zabaletak 11 antzerki-dantza obratik gora egin ditu, eta interprete jardun du konpainia hauetan: Arteszena (Donostia), Adeshoras (Donostia), Vicente Sáez konpainia (Valentzia), Hojarasca (Burgos), Q-ro eta Cía. (Bilbo) eta Maskarada (Bilbo). 1999. urtetik 2005. urtera bitartean, Genevako (Suitza) Alias konpainiako kide izan zen, eta harekin parte hartu zuen zazpi antzerki-dantza lanen sorreran eta haien mundu-biretan.

Dokumentuaren akzioak

« Iraila 2025 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930
« Urria 2025 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031
« Azaroa 2025 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930