Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Ondalan erraldoien konpartza

2022/12/21 18:00 Bilbo, San Inazio

*Dantza Plazetan 2022ren barruan

Gehiago irakurri

Ukrainako Ballet Klasikoa: Tchaikosvkyren gala handia

2022/12/21 20:00 Iruñea, Gaiarre Antzokia

Ballet klasikoaren tradizioari eta espirituari jarraituz, Ukrainako Ballet Klasikoaren ekoizpen dotore honek benetako ballet erromantikoaren edertasun eta drama guztia bereganatzen du

Aurkezpen bakoitzean, Ukrainako Ballet Klasikoaren motibazio nagusia ballet klasiko garbienaren tradizioak eta esentzia zaintzea da, zentzumenentzako ospakizun bihurtuz.

Natalia Kazatska koreografoak zuzendutako dantzari ukrainar onenekin, Ukrainako Ballet Klasikoak maisutasun bereziz birsortzen ditu Tchaikosvkyren funtsezko lanak. Járkov hirian egoitza duen konpainia berri honek, Beltxargen Aintzira, Intxaur Hauskailua eta Loti Ederraren zatirik onenak eszenaratzen ditu.

Amodiozko istorio liluragarriak eta Beltxargen Aintzirako Odette/Odile paper bikoitz bertutetsuak, Intxaur Hauskailuaren Gabonetako izpiritu-ipuinak eta Aurora printzesa ederraren Loti Ederraren istorio erromantikoak esperientzia paregabe bihurtzen dute Tchaikovskyren Gala Handia, mundu osoko publikoa konkistatu duena.

Bere ibilbide luzean, Ukrainako Ballet Klasikoak bira ugari eta arrakastatsuak egin ditu Europako eszenatokirik onenak zeharkatuz.

NK Producciones Artísticas S.L.U.k ANTOLATUA

Gehiago irakurri

Soinuak Haizean: Itsasoa laino dago

2022/12/22 20:00 Bilbo, Campos Elíseos Antzokia

Gure portuen historia sardinerak, sarderak, kontserbagileak… Emakume langileek osatzen dute, etxea eta familia gobernatzen eta itsasoari begira beti, gizonak handik itzuliko ziren zalantzaren mamuari aurre eginez. Itsasoa laino dago diziplina anitzeko ikuskizuna da, dantza tradizionala zein garaikidea, musika eta antzerkia batzen dituena istorio hori ekartzeko.

Soinuak Haizean Elkarteak antolatuta

Fitxa

  • Tarantela Dantza Taldea: Inés Aresti, Maddi Argote eta Miren Bilbao
  • Oreka Quartet: Iñaki Lagos eta Pablo de Luna (biolina), Irati Castro (biola), Elena Escalza (txeloa)
  • Aktorea, ahotsak: Jon Casamayor
  • Testua eta koreografiak: Inés Aresti, Jesús Guridi, José María Usandizaga eta Elena Muñoz de Moralesen musika
  • Jantziak: Bitxo Bola

Gehiago irakurri

Beti Jai Alai

2022/12/24 18:00 Bilbo, Basurtu – Aita Donosti plaza

*Dantza Plazetan 2022ren barruan

Gehiago irakurri

Tatiana Solovieva: Intxaur-hauskailua

2022/12/26 19:00 Iruñea, Baluarte Auditorioa

Nazioarteko Ballet Klasikoak dantza klasikoaren maisulanetako bat aurkeztuko du Baluarten: El Cascanueces. Publikoa fantasien erreinura eramango duen istorioa taularatuz, esperientzia handia duten, proiekzio handia duten eta Errusiako antzokirik garrantzitsuenetatik igaro diren dantzariak daude.
 
Haurrentzako ipuinaren itxuran -panpinek bizia hartzen dute Gabon-gauean, eta, ondorioz, neskato protagonistak abentura magikoak biziko ditu-, ballet hau Gabonetako espirituaren fabula da, eta galdutako haurtzaroak eragindako nostalgiaz eta nagusien errealitatearen eta umeen ametsezko munduaren arteko talkaz dihardu. Ballet honetako protagonistak Marie izeneko neskatxa bat eta bere Gabonetako oparia dira: intxaur-hauskailua den panpina. Panpina hautsi egingo da eta une horretan magiaz betetako istorioa hasiko da...

Gehiago irakurri

Ukrainako Ballet Klasikoa: Intxaur-hauskailua

2022/12/26 19:00 Bilbo, Euskalduna Jauregia

Ballet klasikoaren tradizioari eta espirituari jarraituz, Ukrainako Ballet Klasikoa-ren ekoizpen bikain honek benetako ballet erromantikoaren edertasun eta drama guztia bereganatzen ditu. Klasiko horrek, belaunaldi guztiak deitzen ditu.

Errepresentazio bakoitzean, Ukrainako Ballet Klasikoa-ren motibazio nagusia ballet klasiko puruenaren tradizioa eta esentzia zaintzea da. Ballet klasiko hori zentzumenetarako jai bihurtzen da, bere jantzien xarmarekin eta dekorazioen ikusgarritasunarekin; oreka liluragarria sortzen du bere lerroen perfekzioarekin eta bere koreografien soiltasunarekin.

Natalia Kazatska koreografoak zuzendutako Ukrainako dantzari onenekin, Ukrainako Ballet Klasikoak, ballet unibertsalaren lan garrantzitsuenak berregiten ditu maisutasun bereziarekin. Járkov hirian du egoitza konpainia berri horrek, genero horretako benetako erreferentea baita, eta `El Lago de los Cisnes´, ´El Cascanueces´, `Giselle´, edo `La Bella Durmiente bezalako maisulanak eszenaratzen ditu.

Ballet hau, Tchaikovsky-ren ezagunenetako bat, Lev Ivanov-en jatorrizko koreografiarekin, gabonetako espirituaren fabula da. Haurtzaro galduaren eta helduen errealitatea eta haurren ametsen munduaren arteko talkaz hitz egiten du.

Libretoa Marius Petipa-rena da. Alejandro Dumas-en testu batetik dator, eta E.T.A. Hoffman-en ipuin ospetsuan inspiratu zen, `El Cascanueces y el rey de los ratones´.

Inozentzia, barne-edertasuna eta ausardia dira `El Cascanueces´-en ardatzak. Ukrainako Ballet Klasikoak oparitzen digun fantasian, oraindik ere magian sinesten dutenak entretenitu eta gozarazteko.

Bere ibilbide luzean, Ukrainako Ballet Klasikoak bira ugari eta arrakastatsuak egin ditu Europako agertokirik onenak zeharkatuz.

Gehiago irakurri

Ukrainako Ballet Klasikoa: Intxaur-hauskailua

2022/12/27 20:00 Donostia, Kursaal

Nijoyome

2022/12/27 18:00 Amorebieta-Etxano, Zornotza Aretoa

Dantzaren bidez, gorputzen barrualdeari buruzko istorio bat kontatzen da. Zelulaz eginak gaude, unitate bizi txikienak dira. Zelulak mugitu egiten dira, komunikatu egiten dira, transformatu egiten dira eta sistema konplexuak sortzen dituzte, hala nola muskulatura, hezurrak, garuna edo larruazala.

NIJOYOME-k jendeari helarazi nahi dio, batez ere familiei, gizaki guztiok barruan dugun unibertsoa. Mugitzen ez den unibertsoa, beti aktibo dagoena.

Fitxa

  • Egilea: Nuria Perez
  • Koreografia: Cia. Nuria Perez Danza
  • Zuzendaritza eszenikoa: Nuria Perez
  • Antzezleak: Eneritz Ceberio, Elene Carreto, Sirah Badiola
  • Ekoizpena: Kim Maiteny

Gehiago irakurri

Ondalan erraldoien konpartza

2022/12/31 11:30 Bilbo, Luzarra

*Dantza Plazetan 2022ren barruan

Gehiago irakurri

Verdini: Hotzikara

2022/12/03 18:00 Donostia, Victoria Eugenia Club aretoa

Verdini Dantza Taldea gaitasun desberdinez osaturiko taldea da eta bertako dantzakideak maitasun handi batek elkartzen ditu: dantzarekiko maitasuna. Urteetan zehar, Verdini dantza taldeak dantzari handiak direla erakutsi digu. Oso modu berezi eta benetakoan dantzatzen dute, eta nola mugitzen diren ikusteak izugarrizko hotzikara eragiten digu bihotzean. Indarra eta adorea dute agertoki batera igo eta beraien burua diren bezala azaltzeko, inguruan dituzten pertsona guztiak partaide eginez.

Ikuskizun honi esker, Verdini dantza taldeak gonbidatzen gaituen mundu liluragarri batean murgilduko gara, ikus-entzunezko baten bidez. Gogoeta ugari biltzen dira ikus-entzunezko horretan. Eta, nola ez, beraiei esker gure goputzean hotzikara sentitzeko aukera izango dugu. Verdini dantza taldea osatzen duten dantzari bikain hauei esker.

Fitxa

  • KonpainiaVerdini Dantza Taldea 
  • Koreografia eta zuzendaritzaIsabel Verdini 
  • Zuzendaritza laguntzaileakJesus Murua, Aizpea Múgica 
  • JantziakRosi Mirás Argiztapena: Javier Candela 
  • DantzariakJon Alonso, Nerea Astarbe, Ainhoa Bakaikoa, Miriam Corrionero, María Isasti, Idoia Machimbarrena, Aitor Manterola, Ohiane Mateos, Aizpea Múgica, Nekane Prieto, Álex Santesteban, Leire Zabala, Isabel Verdini

Gehiago irakurri

XXI Sevillana Jaialdia

2022/12/17 18:00 Donostia, Larratxo K.E.

Jaialdi honetan sevillanak flamenkoaren beste eredu batzuekin nahasten dira. Pasodobleak kaskainetekin dantzatuak eta bestelako koreografiak ere izango dira, dantza horietan erabiltzen diren osagarri ezberdinekin (mantoiak, abanikoak, kapelak…).

Gehiago irakurri

Kukai: Eta orain zer? (Entsegu irekia)

2022/11/10 19:00 Donostia, Victoria Eugenia Club aretoa

Eta orain zer? obra koreografikoren entsegu irekia gidatuko dute KUKAI Dantza taldeko partaideek.

Espazio huts batean, ezerezaren aurrean… askatasunaren, erabakitzeko aukeren, proposatzen dizkidaten muga eta aukeren artean…

Hogei urteko ibilbide baten ostean, pandemia baten ondotik… Ikusle, dantzari, sortzaile, musikari, teknikari, kudeatzaile… garen horretatik… Eta Orain Zer?, Nola ekingo diogu esperientzia honi? Nola beteko da hutsa? Nola jokatuko dut nik? Nola jokatuko dugu guk? Izango al da batzen gaituen sokarik?

Sarrera doan izango da. Bi sarrera gehienez pertsona bakoitzeko. Entsegu irekian parte hartzeko nahitaezkoa da erreserba egitea, goikaldeko "erreserbatu" botoia sakatuz eta datuak betez. Plaza-kopurua mugatua da, beraz, onarpena izen emate ordenaren arabera egingo da.

Gehiago irakurri

Carolyn Carlson Company: The Tree (Fragments of Poetics on Fire)

2022/11/09 19:30 Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

Carolyn Carlson dantzako mitoa da mundu-mailan. Kalifornian jaio zen eta gaur egun Frantziako herritarra da, baina, batez ere, nomada da, bere unibertso poetikoa garatu eta partekatu nahian dabil beti. Izan ere, bere lanaz mintzatzean, Carlsonek nahiago du «poesia bisuala» terminoa erabiltzea «koreografia» hitza baino. Lau hamarkadatan 100 piezatik gora sortu ditu, eta horietako asko mugarriak dira dantzaren historian. 2006an, Veneziako Biurtekoak haren lana goraipatu zuen koreografo bati emandako lehenengo Urrezko Lehoiarekin.

The Tree da konpainiarentzat sortu duen azken lana. Koreografoaren ikuspegi onirikoari esker eta parte hartzen duten 9 dantzarien birtuosismoaren bidez, kolapsoaren atarian den naturarekiko maitasunaren adierazpen indartsu eta bizia eskaintzen du piezak. Fenix hegazti baten antzera natura bere errautsetatik birsortuko den itxaropena ere adierazten du. Gaston Bachelard filosofoaren Fragments of a Poetics of Fire lanean oinarrituta, sugarren indar poetiko eta sinbolikoa eta, ikuspegi zabalago batekin, naturako elementuen konplexutasuna izan ziren Carolyn Carlsonen inspirazio-iturriak. 2000. urtean Literatura Nobel saria irabazi zuen Gao Xingjian artista bisualarekin batera egin du lan koreografoak. Gao Xingjianek, bere margolan abstraktuekin, eszenografiaren bikaintasuna lortu du.

Fitxa

  • Koreografia: Carolyn Carlson
  • Koreografia-laguntzailea: Colette Malye
  • Artista bisuala: Gao Xingjian
  • Musika: H. Purcell, J. Sibelius, J. S. Bach, Philip Glass, René Aubry, Aleksi Aubry-Carlson, Nicolas de Zorzi
  • Argiztapen-diseinua: Rémi Nicolas
  • Dantzariak: Constantine Baecher, Chinatsu Kosakatani, Juha Marsalo, Céline Maufroid, Riccardo Meneghini, Isida Micani, Yutaka Nakata, Sara Orselli, Sara Simeoni
  • Argiztapen-zuzendaria: Guillaume Bonneau
  • Eszena-zuzendaritza: Jank Dage
  • Soinu eta bideo zuzendaritza: Rémi Malcou
  • Produkzioa: Carolyn Carlson Company
  • Koprodukzioa: Théâtre National de Chaillot, Théâtre Toursky Marseille, Ballet du Nord / Centre Chorégraphique National Roubaix Hauts-de-France, Equilibre Nuithonie Fribourg
  • Egonaldiak: Pariseko CDCN-Atelier, salle Allende (Mons-en-Baroeul) eta Kiosk (Marquette-lez-Lille)
  • Babeslea: Crédit du Nord
  • Carolyn Carlson Company Frantziako Kultura ministerioak (DGCAk) sortu zuen eta Tilderren laguntza jasotzen du

Gehiago irakurri

Areto dantzak

2022/11/04 23:00 Azpeitia, San Agustin Kulturgunea

Areto dantzak egiteko aukera; besteak beste, salsa eta bachata doinuak.

Gehiago irakurri

Kimua dantza kolektiboa: genEroa

2022/12/23 21:00 Azpeitia, Soreasu Antzokia

Dantzaren bidez, gorputzaren mugimenduek gidatuta, hartzen ditugun rolak edo ezartzen dizkigutenak hautemateko parada izango dugu. Benetan askeak bagina, nola mugituko ginateke?

Nola dantzatuko genuke? Eta zu, ausartuko zara lehen dantza pausua ematera? Loturak puskatzera? Benetan aske izatera?

Dantza ikuskizunean, 7 interprete izango dira taula gainean. Hainbat koreografia interpretatuko dituzte, musikek, zuzeneko errezitaldiek, bertsoek, off-eko ahotsek, trantsizioek zein hainbat baliabide materialek ikuskizuna osatuko dutelarik.

Fitxa

  • Egilea: Kimua Dantza Kolektiboa
  • Koreografia: Kimua Dantza Kolektiboa, Eneko Balerdi Eizmendi
  • Zuzendari eszenikoa: Kimua Dantza Kolektiboa & Kristina Ropero, Asier Iriarteren kanpo begiradarekin
  • Dantzariak: Ander Errasti Arruti, Eneko Galdos Etxaniz, Itziar Uzkudun Sarasola, Izarraitz Larreta Segurola, Larraitz Balerdi Gerrero, Oier Laborde Etxabe, Uxue Urruzola Rezabal, Garazi Egiguren Urkola, Ekaitz Goikoetxea Asurabarrena
  • Ekoizpena: Kimua Dantza Kolektiboa
  • Emanaldiaren lekua: kalea
  • Iraupena: 65 minutu

Gehiago irakurri

Kalejira

2022/11/22 18:30 Anoeta, Herriko Plazatik

Xexili Egunaren harira, Loatzoko txistularien kalejira.

Gehiago irakurri

Xacobeo: Inventio

2022/12/29 20:00 Bilbo, Campos Eliseos Antzokia

Inventio formatu handiko ikuskizun familiarra da, eta komedia, drama, dantza, ilusionismoa eta zirkuko arteak uztartzen ditu. Inventio bidaia bat da, tradiziotik eta modernitatetik sentiberatasunera itzultzeko bidea.

Atmosfera magiko batekin eta eszenaratze futurista batekin, Inventiok Galiziako paisaia, ohiturak, musika, artea eta arkitektura berreskuratzen ditu ikuskizun delikatu eta liluragarri batean, erritmo biziarekin, Stanley Kubrick, Ridley Scott edo Denis Villeneuveren zinema futuristaren oihartzunak dituen ekoizpen handi batean. Azken hori gizaki egiten gaituen horretarantz bidaia bat besterik ez da: gure sentitzeko gaitasuna.

Bidaia sentsoriala, delikatua eta itsugarria, erritmo biziarekin eta zinema futuristaren oihartzunekin.

Fitxa

  • Zuzendaritza: Martín Varela
  • Dramaturgia: José L. Prieto
  • Zuzendaritza artistikoa: Suso Montero
  • Magia zuzendaritza: Fani Triana eta Martín Camiña
  • Zirku zuzendaria: Jorge Miquel
  • Musika zuzendaria: José Trincado
  • Balletaren zuzendaritza eta koreografiak: Mercedes Suárez
  • Argiztapenaren diseinua: Alberto Casas
  • Jantzien zuzendaritza: Conchi Silvent

Gehiago irakurri

Xacobeo: Inventio

2022/12/29 17:00 Bilbo, Campos Eliseos Antzokia

2022/12/30 12:00 Bilbo, Campos Eliseos Antzokia

2022/12/30 17:00 Bilbo, Campos Eliseos Antzokia

Dantzaroa

2022/11/12 19:00 Durango, Ezkurdi

Dantza emanaldia

Gehiago irakurri

Larrua: Idi Begi

2022/11/18 20:00 Zornotza, Zornotza Aretoa

Euskal Herrian IDI-PROBAK izenez ezagutzen diren idien arraste-probetan inspiratuta, animaliaren eta gizakiaren arteko lotura, fisikotasuna, hierarkia eta hizkuntza birsortzen ditugu plazan. Dena animaliaren begiradaren bidez.

Fitxa

  • Koreografoa: Jordi Vilaseca
  • Dantzariak: Maddi Ruiz de Loizaga, Jordi Vilaseca, Aritz López
  • Musika: Bach, Machinefabriek.
  • Iraupena: 16 min.

Gehiago irakurri

iXa mugimenduaren unibertsoak: Aitzindariak

2022/12/04 19:00 Durango, San Agustin Kulturgunea

Arnasketa bakoitzeko, malko bakoitzeko eta izerdi-tanta bakoitzeko, Aitzindariak milaka emakume elkartzen ditu dantza-esperientziaren aitzakiarekin. “Clichea” du lagun eta generoari buruzko aurreiritziak suntsitzen ditu.
Berdintasunaren aldeko borroka hasi zuten emakume aitzindariak omentzen ditu, borrokan jarraitzen dutenei laguntzen die eta irabazteko aukerarik izan ez zutenak oroitzen ditu.
Modelatzea eta naturaren poetika baliatuz, Aitzindariak ateak irekitzen dizkio ikusleari arima indartsu eta borrokalarien unibertsoan sar dadin, norbanakoa maitatu eta errespetatzen duen munduan barnera dadin, baina, batez ere, gizakiaren indibidualtasuna eraldatu nahi du gizarte berdinzalea erdietsi nahian.

Gehiago irakurri

Mutxiko iniziazioa + dantzaldia

2022/11/06 15:30 Larzabale-Arroze-Zibitze

Baipelleteniak antolaturik

Telefonoa: 05 59 37 81 91

Gehiago irakurri

Kresala: Amoria & Dolore

2022/11/13 17:00 Biarritz, Théâtre de la Gare du Midi

Amoria & Dolore dantza ikuskizuna, euskal nabigazioaren urrezko aroan du sorkuntza abiapuntua. Elkanoren lehen mundubira gogora ekarriz, aintzinako musikan du inspirazio iturri nagusia, dantzaren herri adierazpenak beti izan baitu gaurkotasuna, kulturaren erreferente artistiko-historiko bezala. Obrak, Elkanoren zirkunnabigazioaren urrezko aroan zehar bidaiatzen du, ikerkuntza eta berrinterpretazioa lagun, ondare artistiko eta koreografiko berria sortuz. Nabigazioak utzi duen arrastoa agerikoa da, euskaldunok itsasoan barnako ibilietan munduaren kontzepzio modernoan izan duten lehen mailako eragin historikoan.

Euskal Herriaren kokapena, nahitaezko igarobidea edo sartu-irten atea izan zen. Horrek kultura desberdinak erakarri zituen, denen arteko bizikidetza ahalbidetuz antzinako garaietatik. Honek zera adierazten digu: gure arbasoek munduko bazter guztietako biztanleekin harremana izan zutela, gizaki guztien bizimoduaren
bilakaeran zer esan handia izan zutela, eta gure herria hein handi batean, itsasoari esker sortu eta mendeetan zehar mantedu dela, ekarpena pentsaeraren arlora ere iritsi zelarik ; barruan errotuta zuten XVI. mendeko euskaldunengan hain ohikoa zen zabalkuntza grina.

Fitxa

  • Obra: AMORIA & DOLORE Elkano, lehen mundubira
  • Zer: Euskal itsasketaren urrezko aroko dantzen ikuskizuna
  • Koreografia: Faustino Aranzabal
  • Musika: Enrike Solinís
  • Antzezleak: Kresala dantza konpainiaren 30 dantzari
  • Iraupena: 60 ́minutu
  • Babesa: Mundubira 500 Elkano Fundazioa

Gehiago irakurri

So.K: Neok

2022/11/12 20:30 Biarritz, Théâtre du Casino

Izenburu misteriotsu honek galdera asko dakartza burura. Oraingoan, NeoK hitzeko azken hizkiak “Kotilun” dakarkigu gogora: antzinako euskal inauteriaren pertsonaia bat da, iruditeria magikoaren geruza sakonenetik datorrena. Ikuslea erabat ñimiño den ororen mailan murgilduz, Kotilun areagotu honek materia-partikulak antolatzeko eredu berri bat proposatzen digu, izakiaren kimika berri bat edo “Neo OrganiK Kemistry” delakoa. Hitzjoko baten bidez, lanaren izenburuak fantasiaz eta aldi berean seriotasunez iragartzen digu proposamen honen dualtasuna: izakiaren konplexutasunaren aurrean, zergatik ez uztartu zientzia-garapena eta magia-interpretazioa?

Fitxa

  • Zuzendaria: Julien Corbineau
  • Koreografoa: Laetitia Cheverry
  • Koreografo errelebista: Eva Jullière
  • Laguntzailea: Julien Corbineau
  • Musika: J.S Blash/Florent Cheverry
  • Osagarriak: Annie Onchalo
  • Jantziak: Anne-Marie Subias
  • Argiztapena: Julien Delignières, Peio Lamarque
  • Koprodukzioa: CCN Malandain Ballet – EKE – CD64
  • Partaidea: MVC Polo Beyris
  • Argazkiak: Gabrielle Duplantier

Gehiago irakurri

Bilaka: Mitologia Txikiak

2022/11/07 20:00 Biarritz, Gamaritz·Gare du Midi

Euskal mitologia, inauteri-erritu, kontakizun, kondaira eta antzekoak surrealista bezain dirdiratsu diren mitologia berri hauen iruditeriaren eta idazketaren oinarria dira. Ikuskizun hauek ikusleengandik zentimetro gutxira antzezten ohi ditu. Mitologia Txikiak izeneko ikuskizunean lau dantzarik eta musikari batek ikusgarri bezain eskerga diren pertsonaia bitxiak antzezten dituzte: Ada, ile zarpaildun erraldoia; beldurrez edo desiraz beteko dizuten Mamarroak; burua aldrebes eta bi aurpegi dituen Txotolo eroa, zeina beste guztiak ere erotzen saiatuko den; edo abentura honetan gidari izango diren Ginelak.

Fitxa

  • Zuzendari artistikoaMathieu Vivier
  • Koreografia: Bilaka Kolektiboa
  • DantzariakArthur Barat, Zibel Damestoy, Ioritz Galarraga eta Oihan Indart,
  • MusikaVianney Desplantes
  • JantziakXabier Mujika eta Annie Onchalo
  • Eraikuntzak: Ponpon
  • Koprodukzioa : Communauté d’Agglomération Pays Basque / Centre Chorégraphique National Malandain Ballet Biarritz / Ville de Bayonne / Département des Pyrénées-Atlantiques (aide à la création) Région Nouvelle-Aquitaine / Euskal Kultur Erakundea – Institut Culturel Basque
  • Centre d’éducation au patrimoine Ospitalea, Irissarry / Espace culturel Mendizolan, Ville d’Hendaye / Espace culturel La Perle, Ville de Saint-Pierre d’Irube / Association Herri Soinu, Ustaritz / Musée Basque et de l’Histoire de Bayonne sustenguarekin

Gehiago irakurri

Bilaka: Mitologia Txikiak

2022/11/08 20:00 Biarritz, Gamaritz·Gare du Midi

Lau dantzarik eta musikari batek pertsonaia bitxi, miresgarri eta ikaragarri anitz taularatzen dituzte, koreografia- eta musika-lan laburren bidez.

Dantza eta bihurdikak uztartuz, gorputzak, soinuak eta jantziak nahastuz, elkarrekin, euskal mitologia, inauterietako errituak eta gure irudimen kolektiboa osatzen duten ipuin eta kondairak berrikusten dituzte.

Fitxa

  • Zuzendari artistikoaMathieu Vivier
  • Koreografia: Bilaka Kolektiboa
  • DantzariakArthur Barat, Zibel Damestoy, Ioritz Galarraga eta Oihan Indart,
  • MusikaVianney Desplantes
  • JantziakXabier Mujika eta Annie Onchalo
  • Eraikuntzak: Ponpon
  • Koprodukzioa : Communauté d’Agglomération Pays Basque / Centre Chorégraphique National Malandain Ballet Biarritz / Ville de Bayonne / Département des Pyrénées-Atlantiques (aide à la création) Région Nouvelle-Aquitaine / Euskal Kultur Erakundea – Institut Culturel Basque
  • Centre d’éducation au patrimoine Ospitalea, Irissarry / Espace culturel Mendizolan, Ville d’Hendaye / Espace culturel La Perle, Ville de Saint-Pierre d’Irube / Association Herri Soinu, Ustaritz / Musée Basque et de l’Histoire de Bayonne sustenguarekin

Gehiago irakurri

So.K: Neok (entsegu irekia)

2022/11/09 19:00 Biarritz, Gamaritz·Gare du Midi

Izenburu misteriotsu honek galdera asko dakartza burura. Oraingoan, NeoK hitzeko azken hizkiak “Kotilun” dakarkigu gogora: antzinako euskal inauteriaren pertsonaia bat da, iruditeria magikoaren geruza sakonenetik datorrena. Ikuslea erabat ñimiño den ororen mailan murgilduz, Kotilun areagotu honek materia-partikulak antolatzeko eredu berri bat proposatzen digu, izakiaren kimika berri bat edo “Neo OrganiK Kemistry” delakoa. Hitzjoko baten bidez, lanaren izenburuak fantasiaz eta aldi berean seriotasunez iragartzen digu proposamen honen dualtasuna: izakiaren konplexutasunaren aurrean, zergatik ez uztartu zientzia-garapena eta magia-interpretazioa?

Euskal hizorduak #6 - Egitarau osoa (pdf)

Fitxa

  • Zuzendaria: Julien Corbineau
  • Koreografoa: Laetitia Cheverry
  • Koreografo errelebista: Eva Jullière
  • Laguntzailea: Julien Corbineau
  • Musika: J.S Blash/Florent Cheverry
  • Osagarriak: Annie Onchalo
  • Jantziak: Anne-Marie Subias
  • Argiztapena: Julien Delignières, Peio Lamarque
  • Koprodukzioa: CCN Malandain Ballet – EKE – CD64
  • Partaidea: MVC Polo Beyris
  • Argazkiak: Gabrielle Duplantier

Gehiago irakurri

Maritzuli: Ezpata-dantza

2022/11/13 12:00 Biarritz, ibilaldia hirian barrena

Urtero legez 2014an sortu zenetik, San Martin ezpata-dantzak aterako da Biarritzeko San Martin zaindariaren jaietam. Uda eta negua arteko iragatea irudikatuz, ezpatadun dantzariak Martin hartzaren bidelagun izango dira, hibernaziorako bere bidean. Kalejiran parte hartuko dute beren musikari fidelak, Ezpata ttiki deigarriak eta Biarritz hiriko ikurren zaindari Banderazainak ere.

Eguerdian, meza ondorenean, abiatuko da ezpata-dantza San Martin elizatik eta Gare de Midi antzokian bukatuko dituzte lanak 13:00 aldera.

Gehiago irakurri

Erakusketa: Ezpata Dantzak Maritzuli Konpainia

2022/11/03 10:00 Biarritz, Musée historique

Azaroaren 3tik 24ra. Astearte-larunbat 10:00-12:30 eta 14:00-18:30.

Duela hogei urtez geroztik, Miarritzeko Maritzuli Konpainiak euskal kultur ondarearen balorizazioan dihardu (kantua, dantza, musika, jantziak), kulturaren munduaren zerbitzura, oro har. Konpainiaren ikerketa historiko eta praktiko etengabeei esker, ongi jakin du antzinako jantzi-kode eta dantza-moldeak berpizten eta biziarazten, bere ibilbidean proposatzen dituen ikuskizun eta besta anitzen eremu. Ezpata Dantzak – Les danses d’épées erakusketak Euskal Herriko bestak alaitzen dituzten ezpata-dantza ugarietako batzuk biltzen ditu.

Gehiago irakurri

Haur-guraso tailerra

2022/11/13 10:30 Biarritz, Gamaritz·Gare du Midi

Familientzako tailerra : Idoia Ibarzabal eta Faustino Aranzabal Kresala Konpainiako zuzendariek familiarteko une bat partekatu eta dantza era ludikoan deskubritzera gonbidatzen zaituzte.

6 urtetik gorako haurrak.
Euskarazko tailerra, Iraupena: 1h
Sarrera librea erreserban: +33 (0) 5 59 24 67 19

Gehiago irakurri

CNRS-ak euskal dantzaz eta musikaz egin inkesten aurkezpena (1947-1973)

2022/11/10 18:00 Baiona, Euskal Museoa

Marie Hirigoyen Bidart-en mintzaldia Euskal etnopoloaren 2022-2023ko mintegiaren kari.

Claudie Marcel-Dubois eta Maguy Pichonnet-Andral bi kolektatze misio egin zituzten Euskal Herrian 1947 eta 1973 artean, Arte eta Tradizio Popularren Museo Nazionalaren bidez (« Musée National des Arts et Traditions Populaires »). 1958an Parisen iragan zen bertsu lehiaketa bat grabatu zuten. Euskal Herriarentzat aberasgarria izan zen soinu artxibo fondo honen osaketaren testuingurua eta edukia aurkeztuko dizkigu Marie Hirigoyen Bidart-ek mintzaldi honetan, egindako hiru landa terrenoak aipatuz.

Iparraldeko Kontserbatorioa-rekin ko-antolatua Arteen Artean kari.

  • Euskal Etnopoloaren 2022-2023ko mintegiaren karietara antolatu mintzaldia
  • Harremana: Terexa Lekumberri (EKE) - lekumberri@eke.eus / 05 59 93 38 74
  • Harremana: Alaia Cachenaut (EKE) - alaia.cachenaut@eke.eus / 05 59 93 06 84
  • Erreserbatzeko aukera badago Euskal museora deituz: 05 59 59 08 98

Gehiago irakurri

Itzuli: Oihana

2022/11/20 19:00 Ziburu, erabilera anitzeko gunea

Etorkizun hurbil batean, Oihana, Lur bere amarekin eta Argia, bere amatxirekin, bizi da. Mendeetan zehar, jakintzak eta ohiturak, familiako emakumeen artean transmitituak izan dira dantzaren bitartez. Baina, katea moztu egin da. Oihana, ez da gai hizkuntza hau eta dakartzan sekretuak ulertzeko. Gau batez, Oihana, ametsetan bidaiatzen ahal duela ohartzen da. Ordutik, ausardiaz eta kuriositate haundiz, bere iragana deskubritzera abiatzen da eta honekin batera, hizkuntza misteriotsu hau hitzegiten duten emakumeak ezagutzera: Sorginak.

Oihanak, dantza eta antzerkia uztartuz, transmisioa eta identitatearen eraikuntzari buruz hitzegiten digu. Gai unibertsalak izanki, publiko zabal batengana iritsi nahi du eta 10 urtetik aurrerako pertsona orori gomendatua dago.

Fitxa

  • Taula zuzendaritza: Maryse Urruty
  • Antzezle  dantzariak: Barbara Rivas – Joana Olasagasti – Arantxa Hirigoyen
  • Eszenografia: Fran Dussourd
  • Musika: Paola Olaz
  • 10 urtetik goiti
  • Iraupena: 60’

Tokiak hartzeko: Ziburu Herriko Etxea (06 10 75 45 61 /  animations@mairiedeciboure.com -Txartelak erosi)
Ibilki programaren karietara

Gehiago irakurri

Itzuli: Oihana

2022/11/26 18:30 Larresoro, Herriko gela

Etorkizun hurbil batean, Oihana, Lur bere amarekin eta Argia, bere amatxirekin, bizi da. Mendeetan zehar, jakintzak eta ohiturak, familiako emakumeen artean transmitituak izan dira dantzaren bitartez. Baina, katea moztu egin da. Oihana, ez da gai hizkuntza hau eta dakartzan sekretuak ulertzeko. Gau batez, Oihana, ametsetan bidaiatzen ahal duela ohartzen da. Ordutik, ausardiaz eta kuriositate haundiz, bere iragana deskubritzera abiatzen da eta honekin batera, hizkuntza misteriotsu hau hitzegiten duten emakumeak ezagutzera: Sorginak.

Oihanak, dantza eta antzerkia uztartuz, transmisioa eta identitatearen eraikuntzari buruz hitzegiten digu. Gai unibertsalak izanki, publiko zabal batengana iritsi nahi du eta 10 urtetik aurrerako pertsona orori gomendatua dago.

Fitxa

  • Taula zuzendaritza: Maryse Urruty
  • Antzezle  dantzariak: Barbara Rivas – Joana Olasagasti – Arantxa Hirigoyen
  • Eszenografia: Fran Dussourd
  • Musika: Paola Olaz
  • 10 urtetik goiti
  • Iraupena: 60’

Gehiago irakurri

Arrola dantza taldearen 80 urteak

2022/11/26 11:00 Baigorri, Plaza/Plaza Xoko

Egitaraua

  • 11:00 Desfilea Baigorriko karriketan, elizako plazatik pilota plazara.
  • 12:00 Jauziak taldeak emanik.
  • 13:00 Zintzur eskainia bustitzea Plaza xokon.
  • 14:00 Bazkaria.
  • 17:00 BILABAL taldearen emanaldia.
  • 21:00 Dantzaldia KONTRABANDA taldearekin.

Gehiago irakurri

Ballets Jazz Montréal: Essence

2022/11/26 20:00 Iruñea, Gayarre Antzokia

Quebeceko konpainia Gayarre Antzokira itzuliko da, eta Europan egingo duen bira berrian estatu mailan egingo duen emanaldi bakarra izango da. Essence aurkeztuko du, 50. urteurrena ospatzeko egitarauaren parte den ikuskizuna. Bere hiru koreografo buru dituen proiektua da: Ausia Jones estatubatuarra eta Crystal Pite eta Aszure Barton kanadarrak. Hiru pieza horiek erakundearen sustraiak omentzen dituzte, baina, aldi berean, beldurrik gabe aztertu nahi dituzte hurrengo mende erdirako ikuspegi artistiko berritua zabaltzea ahalbidetuko duten ideia berriak.

Ausia Jonesen We Can 't Forget What' s His Name ziurgabetasunaren eta horrek gure bizitzetan sortzen dituen muturreko emozioen ideiaren inguruan lan egiten du; Crystal Piteren Ten Duets on a Theme of Rescue lanak hamar bikoteren interpretazioaren bidez bi pertsonaren arteko erreskateak irudikatzen dituen alderdi ezberdinen ikuspegi oso pertsonala eskaintzen du, eta Aszure Bartonen Les Chambres des Jacques lanak koreografoaren eta dantzarien arteko lotura modu berritzaile eta sentsualean ikusten da, eta harridura eta emozioz beteriko eszenaratzea du.

Fitxa

  • Iraupena: 90 minutu
WE CAN 'T FORGET WHAT' S HIS NAME
  • Koreografia: Ausia Jones.
  • Musika: Jasper Gahunia.
  • Argiztapena: Claude Plante. 
  • Jantziak: Anne-Marie Veevaete.
  • Iraupena: 22 min.

THEME OF RESCUE
  • Koreografia: Crystal Pite.
  • Stagerra: Cindy Salgado.
  • Musika: Solaris by Cliff Martinez.
  • Argiztapena: Jim French.
  • Jantziak: Linda Chow.
  • Iraupena: 14 min.

LES CHAMBRES DES JACQUES
  • Koreografia: Aszure Barton.
  • Laguntzailea: Andrew Murdock.
  • Musika: Gilles Vigneault, Antonio Vivaldi, Les Yeux Noirs, The Cracow Klezmer Band & Alberto Iglesias.
  • Argiztapena: Daniel Ranger.
  • Jantziak: Anne-Marie Veevaete.
  • Iraupena: 36 min.

Dantzariak: Gustavo Barros, Yosmell Calderon Mejias, John Canfield, Diana Cdeno, Astrid Dangeard, Hannah Kate Galbraith, Shanna Irqin, Ausia Jones, Austin Lichty, Marcel Mejia, Andrew Mikhaiel, Eden Solomon.

Gehiago irakurri

Soka-dantza eta oilasko biltzea

2022/11/10 06:00 Amasa

Amasako San Martin jaietan soka-dantza dantzatzen dute herriko gazteek. Hona hemen eguneko egitaraua:

  • 6:00etan gazteen gosaria Amasa kafetegian, trikitilariekin. Ondoren, baserriz baserri eskea eta dantza soltea.
  • 14:30ean Gazteen bazkaria Uxo-toki elkartean.
  • 17:00etan Soka-dantza eta aurreskua plazan.
  • 21:00etan Gazteen afaria Iturri-goxo jatetxean.

Gehiago irakurri

Plazara dantzara

2022/11/30 18:00 Eibar, Untzaga

Sanandresetako arratsaldean, Plazara Dantzara.
Dantzaldia Miren eta Roberto Etxebarriarekin.
Antolatzaileak: Kezka dantza-taldea eta Eibarko Udala - Kultura Saila

Gehiago irakurri

Muxikoak

2022/11/13 12:00 Errenteria, Herriko Plaza

Errenteriako Beti Prest elkarteak muxikoak antolatu ditu azaroaren 13an, igandean, eguardiko 12:00etan.

Gehiago irakurri

Dantzaldia: AIko taldea

2022/11/12 18:00 Bergara, Seminarixoa

Gehiago irakurri

Dantzaldia: Eskamot Catalá

2022/12/10 18:00 Bergara, Seminarixoa

Gehiago irakurri

Dantzaldia: Patxi eta konpania

2022/01/14 18:00 Bergara, Seminarixoa

Gehiago irakurri

Xiberoa Zinez

2022/11/12 10:00 Zuberoa

Bi urte oroz Hebentik alkarteak bere zinemalditxoa egiten du, arte mündundua ikusi nahian. Aurtenko gaia: Dantza
Berriak / Actualité

Berriak / Actualité

Gehiago irakurri

Kriskitin: 30. urteurren jaialdia

2022/11/19 17:00 Durango, San Agustin Kultur Gunean

Bi saio izango dira: 17:00etan eta 19:30ean.

Gehiago irakurri

Literaktum 2022: Maitasunaren materia(lak)

2022/11/19 18:00 Donostia, Liburutegi Nagusia

* Literaktum jaialdiaren barruan.

Ipuin Kontalarien VIII. Maratoia edizio berri honetan, gazte eta helduentzako saioa eskeiniko da.

Ikusleek gorputz bi ikusiko dituzte eszenan, mugimendua eta ahotsa baliatuz maitasunaren inguruan hausnartzen eta jolasten.

Zerez egina dago maitasuna? Zeintzuk dira maitasuna osatzen duten materialak? Asko dira maitasuna kontzeptuaren bueltan jaso ditugun irudiak eta esanahiak. Maitasunaren inguruan sorturiko iruditegi horretan arakatzeko ikuskizuna dugu hau.

Gehiago irakurri

AMAraun

2022/11/20 18:30 Olaberria, Ihurre Zaharra

(Ama) izan, ala ez izan.
Izan ere, izatekotan,
nola eutsi izanari?
Izan ala ez izan (ni), ama izanik.
Izan ala ez izan?
Edo...
Izan nola?

Amatasunaren inguruko hausnarketa bat kontatzeko musika, kantua eta dantza uztartzen duen ikuskizun bat da AMAraun.

Proiektu artistiko bezala berritzailea iruditzen zaigu bertsoa eta dantza elkarrizketan baliatzea, baina ez bakoitza bere aldetik, kontakizun baten elementu banaezin bezala baizik.

Fitxa

Sorkuntza eta ideia nagusia: Oihana Iguaran, Amaiur Luluaga
Gidoia: Oihana Iguaran
Koreografia: Amaiur Luluaga
Bertsoa eta ahotsa: Oihana Iguaran

Gehiago irakurri

Atalak 2.0: KOLI (Christine Hassid eta Laurent Valera

2022/11/23 19:30 Gasteiz, Jesús Ibáñez de Matauco Antzokia

Christine Hassid koreografoaren eta Laurent Valera artista plastikoaren Koli iker-proposamena jorratu dute Atalak Sareko kideek, beren azken esperimentazio-laborategirako. Akitania Berrikoak dira artista biak, eta kezka berbera konpartitzen dute munduaren merkantilizazioaren inguruan, eguneroko bizitzako elementu jakin batek hartara akuilatuta: kartoizko ontziek, alegia.

Dantzarien gorputzek bizia emango diote objektu horren “manipulazio-ballet” bati, non ontziaren aurpegietako baten ordez ispilua jarri baita, gorputz horien existentzia bera kolokan jartzen duen ispilu bat: kontsumitzeko izan, ala izateko kontsumitu. XXI. mendeko gizakien auzi absurduahorixe jorratuko du mekanismo koreografiko honek, zeinak bizitzatik eta mundu bizitik gure deskonexio dramatikoa adierazten baitu.

  • Koreografoa: Christine Hassid
  • Kolaboratzaile artistikoa: Laurent Valera
  • Dantzariak: Andrea Aguado, Mariona Carrasco, Margot Castro, Maddi Gaztelumendi, Laura G. Latasa, Lara Matea Ivan?i?, Maitane Pikabea, Estebe Abrisketa, Raul Abentin, Filippo Cosso, Noel Quintela, Lele Mazzella, Iñigo Rementería.
  • Zuzendaritza Artistikoa: Adriana Pous
  • Zuzendaritza Nagusia: Fernando Sáenz de Ugarte

Gonbidapenak: azaroaren 9tik aurrera, Principal Antzokiko eta Jesús Ibáñez de Matauco Antzokiko lehiatiletan.

Gehiago irakurri

Aurkezpena: Euskal Herriko plazetarako dantza berriak

2022/11/26 10:00 Elgeta, Espaloia

  • Azaroak 26, larunbata, 10:00-13:30, Elgeta
Hausnarketa-solasaldi batekin abiatu nahi du saioa Patxi Monterok. Dantzaldietako errepertorioa globalizatu eta estandarizatzen joan dela sumatzen du. Testuinguru horretan aniztasun edo berritasun bila erabili ohi diren estrategiak, eta haien gaineko hausnarketa partekatu nahi du. Gogoeta horretatik abiatuta, Euskal Herriko plazetarako dantzak zentzuz sortzea eta eta sorkuntza sustatzea proposatzen du.
 
Erakustaldi praktikoa egingo du bigarren partean: egitasmo honetarako landutako 25 dantza-proposamenak aurkeztuko dira; horien nondik-norakoak azaldu eta dantzan probatzeko asmoa du Monterok.

  • Azaroak 27, igandea, 19:00etan, Elgeta

Bigarren egunean jendaurreko aurkezpen-dantzaldia egingo da Elgetako Espaloia kafe-antzokian. Aurkezpen labur baten ondoren, dantzaldi bezala proposatuko da, egitasmoan bildutako hainbat dantza-proposamen zuzenean dantzatuta. Zuzeneko musikaz izango da: alde batetik Alboka taldea, talde honek sortu edo grabatutako hainbat doinu erabili baitira egitasmorako, eta bestetik, Iker Allur soinujolea ere bertan izango da, Monterok proiekturako propio moldatutako doinuak jotzen.

 Informazio gehiago: Aurkezpena: Euskal Herriko plazetarako dantza berriak

Gehiago irakurri

Aurkezpena: Euskal Herriko plazetarako dantza berriak

2022/11/27 19:00 Elgeta, Espaloia

Brodas Bros: Around the world

2022/11/26 19:00 Santurtzi, Serantes

Bidaia-koaderno handi batek betetzen du agertokia, eta, bertan, Brodas Bros taldeak munduan barrena egin duen nazioarteko biretan igarotako bizipenak eta anekdotak daude jasota. Izan ere, Brasilen, Palestinan, San Frantziskon, Los Angelesen, Hondurasen eta Japonian izan dira, eta Txinaren eragin handia dute, 3 hilabeteko bira egin baitute herrialde horretan azken urte honetan.

Brodas Bros futurista eta robotikoak, baina baita bihozbera eta sentikorrak ere. Mapping-a, proiekzio interaktiboa, laserra, aireko dantza, led-ekin eginiko jantziak… Ikuskizun honek dantza, argia, teknologia eta musika txundigarria nahasten ditu. Orain arte ikusi dugun Brodas Bros taldearen ikuskizun teknologikoena da.

Memorian geratzen diren oroitzapenek ulertarazten digute esperien­tzia horiei esker garela orain garen bezalakoak. Orainaldia bizi behar dugu, eta Brodas Bros taldeak ikusleekin partekatu nahi du orainaldi hori, zu ere protagonista zaituena. Dantza dezagun bizitza!

Gehiago irakurri

Oinak Arin: Eta orain zer?

2022/11/26 20:30 Hazparne, Mendeala

Oinak Arin dantza taldeak, Eta Orain Zer? ikusgarria udan eman zuen lehen aldiz. Elkartearen 60 urteentzat sortu zuten ikusgarria, berriz proposatzen dute, azken aldiz asteburu honetan. Azaroaren 26an larunbatean Hazparnen izango da, Mendeala gelan arratseko 20:30ean.

Gehiago irakurri

Eva Guerrero: LOF Ladies On Fight

2022/12/02 20:00 Tolosa, Leidor Antzokia

LOF Ladies on Fight dantza-ikuskizun tragikomikoa da, eta emakumezkoen borroka librearen formatua du. Ring bat, lau borrokalari, final bat, eta batek bakarrik irabaz dezake.

Dantza eta umorea uztartzen dituen borrokaldian zenbait gai jarriko dira soken kontra: prekarietatea, lehiakortasuna, eguneroko sexualizazioa… Ikusiko dugu borrokalariak noraino heltzeko gai diren irabazle izateko. Nor duzu gogokoen?

Sorkuntza eta testuak: Eva Guerrero
Antzezleak: Garazi Lopez de Armentia, Leire Otamendi, Begoña Krego, Helena Wilhelmsson eta Estibaliz Villa
Koreografia: Talde-sorkuntza
Jantzien diseinua eta artea: Azegiñe Urigoitia
Argiztapenaren diseinua: Arantza Heredia
Musika-konposizioa: Nerea Alberdi eta David S. Damián
Makillajea eta ile-apainketa: Iratxe Artaza eta Ana Vega
Produkzioa: Jemima Cano
Diseinu grafikoa: Higi Vandis eta Curruscu
Banaketa: Rocío Pindado-Portal 71
Laguntzaileak: Alvaro Orellana eta Nerea Vesga Elizalde

Gehiago irakurri

Aukeran: Hurrengo geltokia

2022/12/03 19:00 Eskoriatza, plaza

Bizitza bidaia gisa ulertuta. Maletak, norbanakoaren eta norberaren probabilitateak biltzen dituen metafora, kohesio elementua dira guztiontzat, berdintsuak diren indarrak eta gaitasunak jarduten duten bizi-prozesuan. Bidaiari bakoitza, bere ekipajea aldean daramala, lekuz aldatzen da.

  • Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
  • Gidoia: Miren Agur Meabe
  • Jatorrizko musika: Xabier Zeberio

Gehiago irakurri

Zazpiak Bat 50 urte

2022/12/03 18:00 Sara, kiroldegia

Gehiago irakurri

Cielo Raso: Hamaika

2022/12/04 19:00 Hondarribia, Itsas Etxea Auditoriuma

Hâmaïká pieza fikzioaren eta errealitatearen artean dabil, eta biak nahasten direnean, magia agertu ohi da. Magiak trikimailua du, eta oro har, trikimailu hori ez da erakusten, erakusketak ilusioa zapuztuko lukeelako. Baina ilusioa irudimenik ezak hiltzen du.

Konpainiaren hamaika urteko sorkuntza ibilbidea nabarmendu uzten du pieza honek, lau dantzariren eskutik. Desberdintasun, genero eta askatasunaren garrantzia azpimarratzen ditu.

  • Zuzendaria: Igor Calonge
  • Dantzariak: David Candela, Joan Ferré, Emma Riba, Ainhoa Usandizaga
  • Eszenografia: Igor Calonge

Gehiago irakurri

Muxikoak

2022/12/11 12:00 Errenteria, Herriko Plaza

Errenteriako Beti Prest elkarteak muxikoak antolatu ditu abenduaren 11n, igandean, eguerdiko 12:00etan.

Gehiago irakurri

AMAraun

2022/12/08 19:00 Pasaia, Juanba Berastegi aretoa

(Ama) izan, ala ez izan.
Izan ere, izatekotan,
nola eutsi izanari?
Izan ala ez izan (ni), ama izanik.
Izan ala ez izan?
Edo...
Izan nola?

Amatasunaren inguruko hausnarketa bat kontatzeko musika, kantua eta dantza uztartzen duen ikuskizun bat da AMAraun.

Proiektu artistiko bezala berritzailea iruditzen zaigu bertsoa eta dantza elkarrizketan baliatzea, baina ez bakoitza bere aldetik, kontakizun baten elementu banaezin bezala baizik.

Fitxa

Sorkuntza eta ideia nagusia: Oihana Iguaran, Amaiur Luluaga
Gidoia: Oihana Iguaran
Koreografia: Amaiur Luluaga
Bertsoa eta ahotsa: Oihana Iguaran

Gehiago irakurri

Bunuztar Xoriak: Laminosine

2022/12/10 20:30 Donapaleu, Argitze zinegela

Bunuztar Xoriak-eko gazteen ikusgarria.

Gehiago irakurri

AMAraun

2023/01/13 19:00 Hernani, Kulturarteko Plaza Feminista

(Ama) izan, ala ez izan.
Izan ere, izatekotan,
nola eutsi izanari?
Izan ala ez izan (ni), ama izanik.
Izan ala ez izan?
Edo...
Izan nola?

Amatasunaren inguruko hausnarketa bat kontatzeko musika, kantua eta dantza uztartzen duen ikuskizun bat da AMAraun.

Proiektu artistiko bezala berritzailea iruditzen zaigu bertsoa eta dantza elkarrizketan baliatzea, baina ez bakoitza bere aldetik, kontakizun baten elementu banaezin bezala baizik.

Fitxa

Sorkuntza eta ideia nagusia: Oihana Iguaran, Amaiur Luluaga
Gidoia: Oihana Iguaran
Koreografia: Amaiur Luluaga
Bertsoa eta ahotsa: Oihana Iguaran

Gehiago irakurri

Ukrainako Ballet Klasikoa: Beltxargen Aintzira

2022/12/14 20:00 Iruñea, Gaiarre Antzokia

Ukrainako Balletaren ekoizpen bikain honek benetako balet erromantikoaren edertasun eta drama guztia hartzen du.

Ingurune erromantiko bat, koreografia bikain bat eta maitasun-istorio ahaztezin bat elkartu dira Beltxargen Aintziran, hala, ikuskizuna mundu osoko ikusleek txalotu duten ballet klasiko bihurtuz.

Ukrainako dantzari onenekin, Ukrainako Balletak maisutasun bereziz birsortzen ditu ballet unibertsalaren lan garrantzitsuenak.

Gehiago irakurri

Duguna eta Aurtzaka

2022/12/10 12:00 Iruñea, Burguen plaza

Iruñeko Duguna eta Beasaingo Aurtzaka dantza taldeen emanaldiak Iruñeko Burguen plazan, abenduaren 10ean, 12:00etan.

Gehiago irakurri

Neguko soka-dantza

2022/12/16 20:00 Bardoze

Olentzero gaualdiaren kari, Bardozeko Lagunekin, Irisarriko Denentzat, Baionako Dantz’Ari eta Angeluko Angeluarrak dantza taldeak bilduko dira. Gaueko 20:00etan berrogei bat dantzari 30 minutuko ikusgarri bat aurkeztuko dute eta ondotik, gazteek sortutako neguko soka-dantza eskainiko dute.

Gehiago irakurri

iXa: Nik·Eu

2022/12/15 18:00 Errenteria, Lekuona Fabrika

Nik·Eu-k gizabanakoaren maskulinotasuna deseraikitzen du, haurtzarotik heldutasunera arte gizakiaren hazkundeari eragiten dion gizarte-egitura heteropatriarkalari buruz gogoeta egitera gonbidatuz.

Legamia programaren baitan, Lekuona Fabrikan egonaldia egin ondoren, iXa taldeak bere obraren lagin bat erakutsiko digu.

Gehiago irakurri

Urrezko domina: ezpata-dantza

2017/12/15 18:00 Donostia, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ataria

Gipuzkoako Foru Aldundiaren urrezko dominaren ekitaldian ospatuko da abenduaren 16an arratsaldeko 18:00etan. Ohi bezala, Gipuzkoako ezpata-dantzarekin egin zaio harrera omenduari, Gipuzkoako hainbat herritako ezpata-dantzariek osatu dute ezpata-dantza.

Gehiago irakurri

Dantza Suelto txapelketa

2022/12/21 18:00 Azpeitia, Soreasu Antzokia

Gazteen XXI. Dantza Suelto txapelketa ospatuko da Soreasu Antzokian.

Gehiago irakurri

Choni Cía Flamenca: La gloria de mi mare

2022/12/16 20:30 Tafalla, Tafalla Kulturgunea

Gloria flamenkoaren munduan nabarmentzen hasi den dantzari baten ama da. Bere amatasun goiztiarra eta ustekabekoa zela eta, eta bizitzea tokatu zitzaion garaiagatik, Gloriak ezin izan zuen berak nahi zuen bezala ikuskizunaren munduan jardun; baina, orain, helduaroan, alabari laguntzen gozatzen du, hura babesten eta aholkatzen. Amets eta ilusio guztiak proiektatu, eta artista baten eta haren amaren arteko ohiko egoera asko agerian utziko dituzten liskar xelebreak sortzen ditu.

Umorea, flamenko-kanta eta -dantza tradizionala, kopla, ironia eta nola ez inprobisazioa nahasten ditu. Artistaren amari omenaldia. Ama guztiei. Artista guztiei.

Fitxa 

  • Testuaren egilea: Choni Cía Flamenca
  • Musikaren egilea: Raúl Cantizano
  • Koreografiaren egilea: Asunción Pérez "Choni"
  • Zuzendaria: Estrella Távora
  • Ikuskizunaren iraupena: 1h 30 min
  • Musika: Bizian
  • Antzezle kopurua: 4
  • Antzezleak: Choni, Juanjo Macías, Raúl Cantizano, Alicia Acuña
  • Generoa: Dantza folklorikoa
  • Ikuskizunaren mota: Barne ikuskizuna
  • Estreinaldi urtea: 2010
  • Hizkuntza: Gaztelania

Gehiago irakurri

Ibai Arte: Dantza ikuskizuna

2022/12/17 18:30 Bilbo, Zorrotzako frontoia

*Kultur Gabonak 2022 egitarauaren barruan.

Ibai-Arte Euskal Dantzari Taldea 1996an sortu zen Zorrotzan, euskal dantza eta folklorea belaunaldiz belaunaldi transmitzeko asmoz. Urte luze hauetan herri askotan dantzatu dute eta ehunka lagun igaro dira euren dantza taldetik.

Gehiago irakurri

Gaztedi Dantzari Taldea: dantza ikuskizuna

2022/12/24 17:00 Bilbo, Karmelo plaza

*Kultur Gabonak 2022 egitarauaren barruan.

Gehiago irakurri

La Runión en danza 2022

2022/12/17 19:00 Bilbo, La Fundición

Emanaldiak

  • Pablo Venero | Cantabria "La caída de los cuerpos"
  • Manu Gaigne Beobide – Jone Amezaga del Frago | Euskadi "Remedios Vals"
  • Carmen Palacios Sáenz | La Rioja "Without Permission"
  • Mymadder | Cantabria "Horizonte D"

Gehiago irakurri

Intxaur-hauskailua

2022/12/23 19:30 Gasteiz, Principal Antzokia

I. Txaikovskiren musika apartari eskerIntxaurhauskailua balletik Gabon-girokoena da. San Petersburgon estreinatu zuten 1892an. Nazioarteko Balletak klasiko handi honen bertsioa eskainiko digu, nazioarteko bakarlari bikainen eta Eugeny Gurenkoren eszenografia ikusgarria lagun.

Gabon gau zoragarria bizitzen ari da Marie, Drosselmeyer-en magiari esker. Amets horretan, protagonistak sagu gaiztoen eta berunezko soldaduen gudua ikusiko du. Marieren jostailuen arteko Intxaur-hauskailua printze eder bihurtuko da, eta, biak elkarrekin, Jauregi Magikora iritsiko dira, lur elurtuetan barrena. Bertan, jostailuak biziberritu egingo dira eta festa ahaztezina gozatuko dute.

Fitxa

  • Musika: P. Tchaikovsky
  • Koreografia: M. Petipá (versión A. Sharaev y Mariana Rusu)
  • Bakarlariak: Tatiana y Nikolay Nazarchevich, Sergey Iliin, Mariana Rusu, Liza Savina, 40 artista eszenan.Ikuskizunean “Jose Urunuela” Udal Dantza Kontserbatorioko ikasleek parte hartuko dute.

Gehiago irakurri

Ross Dantza Eskola: Charlie eta txokolate fabrika

2022/12/28 17:00 Gernika-Lumo, Lizeo Antzokia

Charlie gurasoekin eta aitona-amonekin etxe apal batean bizi den ume bat da. Bere ametsik handiena duela urte batzuk publikoarentzat itxita dagoen txokolate fabrika bisitatzea da. Jabeak, Willy Wonkak, bere txokolatinetan urrezko bost billete sartzen dituenean agertzen da fabrikan zehar ibilbidea egiteko aukera.

Willyk ibilbidea eskaintzeaz gain, haur bakoitzak gozokiz betetako kamioiak eraman ahal izango dituela eta bakar batek zehaztu barik dagoen opari berezi bat lortuko duela iragartzen du. Horrela iristen dira bost haur, gurasoek lagunduta, bisita egiteko

Gehiago irakurri

Nexus Company: Gabonetako dantza gala

2022/12/29 19:30 Iruña, Museo Universidad de Navarra

Dantza klasikoak, neoklasikoak, garaikideak eta espainiarrak osatzen dute Gala honetako egitaraua.

Aitor Arrieta, English National Balleteko dantzari nagusia, Juanjo Carazo, Dantza Konpainia Nazionaleko dantzaria, eta Daniel Vicandi, dantzari profesional ohia, Gabonetako dantza gala honen aurkezleak dira.

Programan balet klasiko eta neoklasikoaren presentzia garrantzitsua izango da, Giada Rossi Dantza Konpainia Nazionaleko egungo bakarlariaren eskutik, oraingo honetan Scottish Balleteko lehen dantzari izandako Cristo Vivancosen bikotea izango dena eta ibilbide luzekoa Los Vivancos izeneko konpainiarekin; nazioartean ezaguna den Sergio Bernal Espainiako Ballet Nazionaleko lehen dantzari ohiarena; baita Cristina Casa eta Ion Agirretxe dantzariena ere, gaur egun Dantza Konpainia Nazionaleko dantzari nagusia eta dantzari bakarlaria, hurrenez hurren.

Galan dantza garaikidea ere sartzen da, Aleix Mañék interpretatua, Aida Badíarekin dantzatuko dituen koreografietako batzuen sortzaileak, biak gaur egun dantzari independenteak eta Dantza Konpainia Nazionaleko bakarlari ohiak.

Espainiako dantza ere presente dago Sergio Bernalek interpretatuko duen pieza ikonikoen bidez, eta baita sortu berriak diren beste batzuen bidez ere, hala nola Tania Martín eta Carlos Romero Espainiako Ballet Nazionaleko dantzari ohiak eta Antonio Najarro Konpainiako egungo dantzariak koreografiatu eta interpretatzen zituztenak.

Fitxa

  • Zuzendaritza artistikoa: Aitor Arrieta, Juanjo Carazo y Daniel Vicandi
  • Gonbidatutako artistak: Ion Agirretxe, Aída Badía, Sergio Bernal, Cristina Casa, Aleix Mañé, Tania Martín, Carlos Romero, Giada Rossi y Cristo Vivancos.

Programa

II (5 min)

  • Koreografia: Aleix Mañé
  • Musika: Juan Antonio Simarro
  • Dantzariak: Aída Badía, Aleix Mañé
  • Bi gizabanakoren arteko mendekotasuna, egoera desberdinak, musika-nota bakoitzean obran modu naturalean garatzen den hizkuntza fisikoa gidatzen eta justifikatzen duten bulkadak.

Love Fear Loss

  • Koreografia: Ricardo Amarante
  • Musika: Introducción 'La Vie en Rose', Edith Piaf; 'Hymne à l'Amour', Edith Piaf; 'Ne me Quitte pas', Jacques Brel; 'Mon Dieu', Charles Dumont.
  • Musika-konponketa: Nataliya Chepurenko
  • Dantzariak: Cristina Casa, Ion Agirretxe
  • Edith Piafen bizitzan eta musikan inspiratutako balleta, bere bizitzaren isla izan zena. Binaka egindako urrats bakoitzak bikote-harremanaren esperientzia batera garamatza: maitasuna, beldurra eta galera. Maitasunari egiten dion ereserkiak maitasun-harreman baten hasieran senti daitekeena transmititzen du. Ezkondu ondoren, harremanen borrokak protagonismoa hartu zuen abesti gehienetan. Senarraren galera tragikoarekin, Mon Dieu izan zen galera-sentimendua hobekien islatu duten abestietako bat.
 
Diana eta Acteón (9 min)

  • Koreografia: Marius Petipa
  • Musika: Cesare Pugni
  • Dantzariak: Giada Rossi, Cristo Vivancos
  • Acteon basoan ehizatzen ari da bere lagunekin eta ehiza-txakurrekin, Diana jainkosa bere ninfekin ibaian bainatzen ikusten duenean. Ezer egin edo esan baino lehen, Dianak orein bihurtzen du, ikusitakoa konta ez dezan. Alde egitean, ehizarako txakurrek hil egiten dute, benetan bere ugazaba dela ohartu gabe.

Faruq (15 min)

  • Koreografia: Tania Martín, Carlos Romero
  • Dantzariak: Tania Martín, Carlos Romero
  • Faruq esaten da ongia eta gaizkia bereizten dakienaz. Preso, morroi eta errementari ijitoen emakumeek familiaren pisua jasan behar izaten zuten eta bizimodua ateratzeko lan egiten zuten. Etnia- eta genero-izaeragatik ezin zuten soldata baten truke lan egin, eta askok loreak edo landare usaintsuen sortak saltzen zituzten. Misterioarekin lotuta, euren etnia ez ezagutzeagatik eta baztertzeagatik, jakinduria esoterikoarekin lotzen ziren eta pitonisa, kiromantiko, sendatzaile edo emagin gisa ateratzen zuten bizimodua.

ATSEDENA

Romeo eta Julieta 

  • Koreografia: Leonid Lavrosky
  • Musika: Sergey Prokofiev
  • Dantzariak: Cristina Casa, Cristo Vivancos
  • Koreografiak, oztopoak oztopo, maiteminduta dagoen bikote gazte baten emozioak harrapatzen ditu, Shakespeareren maitale dohakabeak pasioaren eta tragediaren mende daude. XX. mendeko ballet onenetakotzat jotzen da eta Shakespeareren lan batean oinarritutako lehena da. Romeo eta Julietaren birako urratsaren bertsio hau maitaleen arteko balkoiko eszena erakusten duen obra osoaren laburpen bat da.

Carmen (5 min)

  • Koreografia: Alberto Alonso
  • Musika: Georges Bizet
  • Dantzariak: Giada Rossi, Sergio Bernal
  • Alberto Alonso koreografo kubatarrak Maya Plisetskaya dantzari errusiarrarentzat sortu zuen, mugimendu-kalitate handiko baleta, Rodion Schedrin senarrak Bizeten operako suite baten gainean orkestratu zuen musikarekin. Horrela jaio zen 1967ko apirilaren 20an Bolshoi antzokian estreinatu zen Carmen suite.

NauJ (10 min)

  • Koreografia: Aleix Mañé
  • Dantzariak: Aída Badía eta Aleix Mañé
  • Espazioa hautsita, elur arrastoak airean, pitzadurak onartuz, nahi izanez gero, gu maitatzeko eta barruan etzateko. Zure mugimenduen marka iragankorrak. Zerbait ederra. Zuregatik, zure bidez. Amore ematen duten zure besoen keinua, zure arnas akituena. Arrokak kraskatzen. Agian ez da bidaia hau guztia, pieza hau, une hau, hain da poetikoa, hain misteriotsua, baina bizi gaitezen ilusio politetan, zauri politetan, pitzadura ederretan.

Spring Waters (2 min)

  • Koreografia: Messerer
  • Dantzariak: Cristina Casa, Ion Agirretxe
  • Piezak udaberriaren etorrerak sortzen duen gogo biziaz hitz egiten du. Nahiz eta elurrak oraindik zelaiak zuritzen dituen, udaberria hemen da, ur lasterren marmarrean. Ur horiek lo dauden bazterrak esnatzen dituzte, korrika, dantzan eta kantuan. Ozen eta ahapeka abesten dute: Udaberria dator! Udaberria dator! Udaberriko heraldo gazteak gara, berak agindu zigun bera iritsi aurretik aurreratzeko. Udaberria dator! Udaberria dator! Eta maiatzeko dantza distiratsu eta arrosatsua alaiki harrotzen da haren ondoan! Poemak aipatzen duen gogo eta distira hori bera ageri da pieza honetan.

El sombrero de tres picos

  • Koreografia: Antonio Ruiz Soler
  • Musika: Manuel de Falla
  • Dantzaria: Sergio Bernal
  • Espainiako dantzaren errepertorioko pieza hau unibertsoen ikono bihurtu da, eta mundu osoko agertokietan irudikatzen da. Obrak xehetasun preziosistatik kemenera joateko aukera ematen dio dantzariari, bere aldakortasun eta adierazkortasun guztia erakutsiz.

Gehiago irakurri

Labo go38: Me arrepiento

2022/12/29 19:30 Donostia, Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera)

Damu dugu titulu hau. Damu gara damua izatea proiektu hau mugitzen hasten den lehen bultzada. Izan ere, norberaren damuak onartzera iristea aitorleku baten anonimotasunean, egunkari baten isiltasunean edo heriotzarekiko etsipenean egiten den zerbait da. Eta gu prest gaude argi eta garbi partekatzeko eta beste batzuei, agian, gurekin bat egiteko eskatzeko.

Gipuzkoako Dantzagunean (Gipuzkoako Foru Aldundia) sortzen ari den proiektua. Eszenabide programan hautatutako proiektua (Harrobiako proiektu eszenikoen erakusleihoa, Bilbo-Otxarkoagako Ekoizpen Eszenikoko Berrikuntza Zentroa).

Fitxa

  • Antzezleak/Sorkuntza/Zuzendaritza: Iosu Yeregui, Ion Estala
  • Laguntza/Ekoizpena: Ana Barrantes

Gehiago irakurri

Ukrainako Ballet Klasikoa: Beltxargen aintzira

2023/01/02 20:00 Bilbo, Euskalduna Jauregia

Ballet klasikoaren tradizioari eta espirituari jarraituz, Ukrainako Ballet Klasikoa-ren ekoizpen bikain honek benetako ballet erromantikoaren edertasun eta drama guztia bereganatzen ditu. Klasiko horrek, belaunaldi guztiak deitzen ditu.

Errepresentazio bakoitzean, Ukrainako Ballet Klasikoa-ren motibazio nagusia ballet klasiko puruenaren tradizioa eta esentzia zaintzea da. Ballet klasiko hori zentzumenetarako jai bihurtzen da, bere jantzien xarmarekin eta dekorazioen ikusgarritasunarekin; oreka liluragarria sortzen du bere lerroen perfekzioarekin eta bere koreografien soiltasunarekin.

Natalia Kazatska koreografoak zuzendutako Ukrainako dantzari onenekin, Ukrainako Ballet Klasikoak, ballet unibertsalaren lan garrantzitsuenak berregiten ditu maisutasun bereziarekin. Járkov hirian du egoitza konpainia berri horrek, genero horretako benetako erreferentea baita, eta `El Lago de los Cisnes´, ´El Cascanueces´, `Giselle´, edo `La Bella Durmiente´ bezalako maisulanak eszenaratzen ditu.

Maitasun-istorio liluragarri batek (printze batek, sorgin baten konjuruak, zisne bihurtutako gazte eder batek, engainu hilgarri batek...), Odette/Odile-ren paper bikoitz birtuosoak, Tchaikovsky-ren musikaren indarrak eta balleteko errepertorioko pas de deux handienetako batek, `El Lago de los cisnes´ esperientzia errepikaezin baten bihurtzen dute!

Ingurune erromantiko bat, koreografia bikain bat eta maitasun-istorio ahaztezin bat elkartu dira `El Lago de los Cisnes´ benetako ballet klasiko bihurtzeko, mundu osoko ikus-entzuleek txalotua.

Haien ibilbide luzean, Ukrainako Ballet Klasikoa-k bira ugari eta arrakastatsuak egin ditu Europako agertokirik onenak zeharkatuz.

Gehiago irakurri

"Bilbao balleta da" ekitaldia

2022/12/15 10:10 Bilbo, Euskalduna Jauregia

Bilbao Balleta da” ilusioz beteriko proiektua da, hunkigarria. Ballet Klasikoaren alorrean gure lurraldeko talentua protagonista izango duen saio bat zabaldu eta sortzeko ekitaldia. 

 Egitaraua

LOS CAÑOS PASEALEKUA 

  • Koreografia: Marlon Dino, Múnich-eko Operako lehen dantzaria.? 
  • Musika Konposizioa: Borja Moran González, pianista eta konpositore bilbotarra.? 
  • Zuzendaritza: Teresa González Ardanaz, dantzaria eta Bilboko ballet klasikoko irakaslea.? 
  • Jantziak: Itziar González, jostun bilbotarra. 
  • Bilboko eskoletako ikasle aurreratuen artean casting bidez hautatutako dantzariak. Paper nagusiak: Anne Etxebarria, Eneko García eta Bruno Donizeti. 
  • Dantza-taldea: Nagore Bilbao, Maider García, Alma Gutiérrez Maialen Madariaga, Elara Ortiz, Maider Peña, Eva Pungin eta Irati Tapon. 
  • Bilboko Caños pasealekuaren inguruan sortzen den euskal mitologiaren kondaira kontatzen du lanak. 

WHEN WE MEET 

  • Koreografia: Marlon Dino, Múnich-eko Operako lehen dantzaria.
  • Dantzariak: Marlon Dino eta Cassandra Legendre. 
  • Musika: Ólafur Arnalds eta Max Richter. 

ENCUENTROS Y DESENCUENTROS 

  • Koreografia: Andoni Larrabeiti, dantzari profesionala, koreografoa eta irakaslea.? 
  • Dantzariak: Andoni Larrabeiti eta Cayetana Payno del Rio. 
  • Musika: K&F Thema (Apparat).  

BILBAO ES BALLET SARIAREN BANAKETA 

Bizkaiko dantza klasikoko profesionalen lana aintzatesteko lanean, Bilbao es Ballet saria ematen jarraitu nahi dugu. 

Lehen edizioan, sari hori Javier Amo-ri eman zitzaion, Munich-eko Operako dantzari nagusiari. Oraingo honetan, galan zehar ezagutuko da irabazlea. 

ERCILLA ERAKUSKETAKO IKUS-ENTZUNEZKOAK 

Galan ikus-entzunezko formatuan erakutsiko dira Laurent Leger argazkilari paristarrak “Bilbao es Ballet” proiektuari hasiera eman zizkioneko argazkiak. 

Erakusketa formatu handian inauguratu zen, 2020ko urrian, Bilboko Ercilla kalean, eta oihartzun handia izan zuen komunikabideetan eta asistentzian. 

Gehiago irakurri

Ross Dantza Eskola: Charlie eta txokolate fabrika

2023/01/04 17:00 Gernika-Lumo, Lizeo Antzokia

Charlie gurasoekin eta aitona-amonekin etxe apal batean bizi den ume bat da. Bere ametsik handiena duela urte batzuk publikoarentzat itxita dagoen txokolate fabrika bisitatzea da. Jabeak, Willy Wonkak, bere txokolatinetan urrezko bost billete sartzen dituenean agertzen da fabrikan zehar ibilbidea egiteko aukera.

Willyk ibilbidea eskaintzeaz gain, haur bakoitzak gozokiz betetako kamioiak eraman ahal izango dituela eta bakar batek zehaztu barik dagoen opari berezi bat lortuko duela iragartzen du. Horrela iristen dira bost haur, gurasoek lagunduta, bisita egiteko

Gehiago irakurri

Ukrainako Ballet Klasikoa: Beltxargen aintzira

2023/01/07 20:00 Donostia, Kursaal

Ballet klasikoaren tradizioari eta espirituari jarraituz, Ukrainako Ballet Klasikoa-ren ekoizpen bikain honek benetako ballet erromantikoaren edertasun eta drama guztia bereganatzen ditu. Klasiko horrek, belaunaldi guztiak deitzen ditu.

Errepresentazio bakoitzean, Ukrainako Ballet Klasikoa-ren motibazio nagusia ballet klasiko puruenaren tradizioa eta esentzia zaintzea da. Ballet klasiko hori zentzumenetarako jai bihurtzen da, bere jantzien xarmarekin eta dekorazioen ikusgarritasunarekin; oreka liluragarria sortzen du bere lerroen perfekzioarekin eta bere koreografien soiltasunarekin.

Natalia Kazatska koreografoak zuzendutako Ukrainako dantzari onenekin, Ukrainako Ballet Klasikoak, ballet unibertsalaren lan garrantzitsuenak berregiten ditu maisutasun bereziarekin. Járkov hirian du egoitza konpainia berri horrek, genero horretako benetako erreferentea baita, eta `El Lago de los Cisnes´, ´El Cascanueces´, `Giselle´, edo `La Bella Durmiente´ bezalako maisulanak eszenaratzen ditu.

Maitasun-istorio liluragarri batek (printze batek, sorgin baten konjuruak, zisne bihurtutako gazte eder batek, engainu hilgarri batek...), Odette/Odile-ren paper bikoitz birtuosoak, Tchaikovsky-ren musikaren indarrak eta balleteko errepertorioko pas de deux handienetako batek, `El Lago de los cisnes´ esperientzia errepikaezin baten bihurtzen dute!

Ingurune erromantiko bat, koreografia bikain bat eta maitasun-istorio ahaztezin bat elkartu dira `El Lago de los Cisnes´ benetako ballet klasiko bihurtzeko, mundu osoko ikus-entzuleek txalotua.

Haien ibilbide luzean, Ukrainako Ballet Klasikoa-k bira ugari eta arrakastatsuak egin ditu Europako agertokirik onenak zeharkatuz.

Gehiago irakurri

Laura Alonso: Intxaur-hauskailua

2023/01/07 16:30 Barakaldo, Barakaldo Antzokia

Laura Alonso Alicia Alonso mitikoaren eta Fernando Alonso dantzari eta maisuaren alaba da. Kubako Ballet Nazionaleko (BNC) bakarlari gisa 25 urte eman ondoren, irakaskuntzan aritu zen, eta orain Laura Alonso Konpainia eta ProDanza Zentroa zuzentzen ditu, dantza klasikoa sustatzeko erakundea.

El Cascanueces Tchaikovskyren ballet ezagunenetako bat da. Bere libretoa Alejandro Dumas aitaren testu batean oinarrituta dago, zeina, aldi berean, Hoffmannen El cascanueces y el rey de los ratones ipuin ospetsuan oinarritu zen.

Gabonetan girotutako bere istorioaren magiak, bere pertsonaia irudimentsuek eta errusiar musikagilearen musika unibertsalak pieza hau klasiko bihurtu dute, txikienentzat zein helduentzat aproposa. Eguberri bezperan, Clara osaba gogokoena noiz etorriko zain dago, Drosselmeyer magoa, jostailugilea, beti opari bereziren batekin etortzen dena. Oraingoan, soldaduz jantzitako kaskabilo panpina bat oparitu diote…

Fitxa

  • Musika: Piotr Tchaikovsky
  • Koreografia: Marius Petipa
  • Zuzendaritza: Laura Alonso
  • InterpreteakPatricia Hernández, Elena Álvarez / Thalía Pérez, Denzel Fernández / Joan Rodríguez, Abraham Quiñones,Talia González, Alex Samuel Pozo, Randy Torres

Gehiago irakurri

Laura Alonso: Intxaur-hauskailua

2023/01/07 19:30 Barakaldo, Barakaldo Antzokia

2023/01/10 20:00 Iruña, Gayarre Antzokia

Ballet klasikoaren tradizioari eta espirituari jarraituz, Ukrainako Ballet Klasikoa-ren ekoizpen bikain honek benetako ballet erromantikoaren edertasun eta drama guztia bereganatzen ditu. Klasiko horrek, belaunaldi guztiak deitzen ditu.

Errepresentazio bakoitzean, Ukrainako Ballet Klasikoa-ren motibazio nagusia ballet klasiko puruenaren tradizioa eta esentzia zaintzea da. Ballet klasiko hori zentzumenetarako jai bihurtzen da, bere jantzien xarmarekin eta dekorazioen ikusgarritasunarekin; oreka liluragarria sortzen du bere lerroen perfekzioarekin eta bere koreografien soiltasunarekin.

Natalia Kazatska koreografoak zuzendutako Ukrainako dantzari onenekin, Ukrainako Ballet Klasikoak, ballet unibertsalaren lan garrantzitsuenak berregiten ditu maisutasun bereziarekin. Járkov hirian du egoitza konpainia berri horrek, genero horretako benetako erreferentea baita, eta `El Lago de los Cisnes´, ´El Cascanueces´, `Giselle´, edo `La Bella Durmiente bezalako maisulanak eszenaratzen ditu.

Ballet hau, Tchaikovsky-ren ezagunenetako bat, Lev Ivanov-en jatorrizko koreografiarekin, gabonetako espirituaren fabula da. Haurtzaro galduaren eta helduen errealitatea eta haurren ametsen munduaren arteko talkaz hitz egiten du.

Libretoa Marius Petipa-rena da. Alejandro Dumas-en testu batetik dator, eta E.T.A. Hoffman-en ipuin ospetsuan inspiratu zen, `El Cascanueces y el rey de los ratones´.

Inozentzia, barne-edertasuna eta ausardia dira `El Cascanueces´-en ardatzak. Ukrainako Ballet Klasikoak oparitzen digun fantasian, oraindik ere magian sinesten dutenak entretenitu eta gozarazteko.

Bere ibilbide luzean, Ukrainako Ballet Klasikoak bira ugari eta arrakastatsuak egin ditu Europako agertokirik onenak zeharkatuz.

Gehiago irakurri

Gaston Core: Te very last northern white rhino

2023/01/13 20:00 Barakaldo, Barakaldo Antzokia

Sam Anderson New York Times egunkariko kazetariak iparraldeko errinozero zuriko azken arraren heriotzaren berri izan zuenean, Kenyarako hegaldi bat hartu zuen espezie horretako azken bi ordezkarien eguneroko bizitza zehatz-mehatz behatu eta kontatzeko; ama eta alaba, desagertze funtzional gisa ezagutzen dugun horretan sartzen ziren, haiek hiltzen direnean desagertu egingo da haien leinua.

Gizabanako horiek beren espeziearen patuarekiko duten irudi axolagabeak bake sentsazioa transmititu zion Gaston Core koreografoari, ziurgabetasun globaleko une batean.

Munduko kaosaren aurrean bakea aurkitzeko aukerari eta immanenteari buruzko gogoeta horretatik abiatuta, Corek hiriko dantza-estilo desberdinei buruzko ikerketa formal bati ekiten dio (Krumping, Finger Tutting, Waving, Afro), Nico Yao Dapre Boli Kostako dantzariaren eskutik, Ouloui ezizenez ezaguna. Dantzatzen duen gizonaren irudia eskaini nahi du, Paul Valéryk adierazten duen bezala, «Gure zereginetarako energia gehiegi» dugula jakin duelako. Hau da, dantza gehiegikeria gisa aurkeztea, bizitzaren ondoriozko ospakizun gisa. Akitu arte dantzatu, azkeneraino dantzatu, agian ez baitago beste ezer egiterik.

Fitxa

Kontzeptua eta zuzendaritza: Gaston Core
InterpretatzaileaOulouy

Gehiago irakurri

Kukai: Jazoerak

2023/01/14 20:00 Mungia, Olalde Aretoa

Gehiago irakurri

Yarin (estreinaldia)

2023/01/14 19:00 Bilbo, BBK Aretoa

YARIN elkarrekin imajinatzen dugun etorkizuna da; bestearen begiradarako leihoa, non elkarrizketak piztutako orriak agertzen diren. YARIN sustraia da. YARIN topaketa da. YARIN elkarrizketa da. YARIN etorkizunaren sinonimoa da eta bestearen leihora egindako begirada konplizea.

Sustraia, sakontasuna, irekitasuna, unibertsaltasuna... Andrés Marín eta Jon Mayaren ibilbide eta nortasunekin oso lotuta dauden ezaugarriak dira. Marinen sustrai flamenkoa eta Mayaren euskal dantza dira bien sorkuntzaren abiapuntuko tresnak, eta hortik aurrera, biak beste kultura, diziplina eta errealitate artistiko batzuekin elkartzeko etengabeko elkarrizketan murgiltzen dira.

Julen Achiary lagunduko die bere zuzeneko ahotsarekin.

Fitxa

  • Ideia originala eta koreografia: Jon Maya & Andrés Marín
  • Dantzariak: Jon Maya & Andrés Marín
  • Ahotsa eta perkusioa: Julen Achiary
  • Koreografia-laguntzailea eta kanpoko begirada: Sharon Fridman
  • Soinu-espazioaren diseinua: Xabier Erkizia
  • Argiztapenaren diseinua: David Bernués
  • Jantzien diseinua: Sinpatron

Gehiago irakurri

Yarin (estreinaldia)

2023/01/15 19:00 Bilbo, BBK Aretoa

Cristina Gómez: Dance is my heroine

2023/12/14 19:00 Bilbo, La Fundición

Zu zeu izan nahi ez izatea eta inoiz baino gehiago zu izanez amaitzea. “Dance is my Heroine” proiektuak likeak ditu hizpide, bai eta nork bere buruari porrot egiten uztea, une batez deskonektatzea eta gorputzari bizitza "erreala"ren esperientzia bizitzeko boterea bihurtzea ere. Halaber, historia egin duten hiru emakume omendu nahi ditu: Yvonne Rainer, Pina Bausch eta Deborah Hay. Umorea eta gogoeta dira nagusi diziplina anitzeko proposamen eszeniko honetan, eta dantza, testua eta bideoa konbinatzen ditu.

Fitxa

  • Iraupena: 60 minutu
  • Zuzendaritza, Koreografia, Interpretazioa, Dramaturgia, Argiztapena, Musika-hautaketa, Testua, Bideoa eta Jantziak: Cristina Gómez
  • Kanpo-begirada: Cris Celada / Dani Hernández
  • Laguntza teknikoa: Carlos Molina
  • Proiektuaren babesleak: AECID, Centro De Residencias Artísticas Matadero (Madril), Sala Carme Teatre (Valentzia), L'estruch Fàbrica de Creació (Bartzelona), Arropaineko Arragua (Euskadi) eta Hammana Artist House (Libano).

Ikusi al duzu inoiz musika entzutean dantzarik egiten ez duen haurrik? Inoiz dantzatu duzu isiltasuna? Ezagutzen al duzu zure gorputza? Noiz egin zenuen azkenekoz dantza zure aitarekin? Hauek dira “Dance is my heroine” lanean agertzen diren galderetako batzuk. Diziplina anitzeko proiektu artistiko bat da, asperduratik eta jakin-minetik sortu zena Ingalaterran, 2017ko uztailean, Cristina Gómez dantzari mantxatarrak Wonder Woman-en mozorro bat aurkitu zuenean bigarren eskuko denda batean.

Emakumezko superheroi horri lotutako iruditeria kolektiboa erabiliz, ustekabekoarekiko topaketaz elikatzen den lan bat abiatzen da, dantzariak asmatutako Fanny De Funny pertsonaiaren irudi filmatu, fotografiatu eta birtualaren arteko joko bat proposatzen duena. Internet aurreko ikus-entzunezko herri-kultura, sare sozialak, dantza garaikidea eta praktika eszeniko postmodernoak dira proiektuaren inspirazio-iturri, baina baita egunerokotasuneko egoera errealak ere.

Umorearen bidez eta emakumezko superheroiaren –eta, horrenbestez, “superemakumearen”– estereotipoa desmitifikatuz, proiektuak leihoa ireki nahi die anbiguotasunari eta absurdoari. Lan feminista da, gai hauez gain beste batzuk jorratzen dituena, hala nola: aro digitalean norberaren identitatea eraikitzea; likeak metatzeko beharra gizarte-prestigioko ondasuna balira bezala; gorputzarekiko eta ingurunearekiko deskonexioa; eta, batez ere, mugimendua eta dantza erabiltzea bizitzaren esperientzia modu ez-birtualean bizitzeko tresna gisa. Gainera, dantzaren historia idatzi zuten eta idazten duten emakumezko heroi batzuk aipatzen dira piezan; zehazki, Yvonne Rainer, Deborah Hay eta Pina Bausch-en lanera eta arau artistikoetara hurbiltzen gaitu.

Gehiago irakurri

Cristina Gómez: Dance is my heroine

2023/12/15 19:00 Bilbo, La Fundición

Errusiako Ballet Klasikoa: Beltxargaren aintzira

2023/01/15 18:00 Iruñea, Baluarte Auditorioa

Baluarteko Areto Nagusiak Beltxargaren aintzira balletaren eszenaratzea hartuko du igandean, hilak 15ean, arratsaldeko 18.00etan, Errusiako Ballet Klasikoaren eskutik. Evgeniya Bespalova dantzari entzutetsuaren zuzendaritzapean, konpainia biran bueltatu da eta dantza klasikoaren maisu-lan honen ekoizpen berria aurkeztuko du; Pyotr Ilyich Tchaikovsky musikagile errusiarraren musikarekin Beltxargaren aintzira obran ingurune erromantikoa, koreografia bikaina eta amodio-istorio ahaztezina konbinatzen dira. 

Gehiago irakurri

Led silhouette: LYS

2023/01/20 00:00 Gernika-Lumo, Lizeo Antzokia

Emozioen adierazpenaren kontrola umeak ikasi beharreko lehenengo ikasgaietako bat da. Gizonak negarra erreprimitu behar du, ezin du gehiegizko maitasun adierazpenik egin jendaurrean, menderatzailea izan beharra da eta batzuetan baita mespretxagarria ere.

Laburbilduz, indartsua izan behar du, pertsona hauskor eta ahuletatik urrunduz, maiz iseken jo-puntua direnengandik bereiziz. 

Fitxa

  • Zuzendaritza: Jon López + Martxel Rodriguez
  • Interpreteak: Laura Lliteras, Katalin Arana, Marina Fullana
  • Musika: Paula Olaz
  • Argiztapen diseinua: Andoni Mendizabal
  • Iraupena: 50min
  • Argazki eta bideoa: Irantzu Pastor, Andoni Mendizabal
  • Jantzien diseinua: Iñaki Cobos
  • Ekoizpena: Nagore Martinez

Gehiago irakurri

Ballet du Grand Théâtre de Genève

2023/01/20 19:00 Bilbo, Arriaga Antzokia

1962an osatu zuen Grand Théâtre de Genèvek ballet-konpainia iraunkorra, eta taldeak mundu mailako ospea lortu du. 21 dantzari ditu, eta bi koreografia-lan berri estreinatzen ditu denboraldi bakoitzean. Sidi Larbi Cherkaoui koreografo ospetsuak heldu dio konpainiaren dantza-zuzendariaren lanari, eta haren kalitate-zigilua nabaria da Arriaga antzokian eskainiko duten programa bikoitzean. Piezetako baten Estatu mailako estreinaldia izango da.

Faun memoria kolektiboan gordeta dugu, gure kultura-kontzientziaren «Ballet errusiarrak» atalean. Claude Debussyren Prélude à l’après-midi d’un faune musika-lanean oinarritutako Vaslav Nijinskyren koreografia mitikoaren sorkuntza originala gogorarazten du. Mende bat igarota, Sidi Larbi Cherkaouik bere Faunoa sortu zuen, Londreseko Sadler’s Wells-ek eskatuta. Nijinskyren dantzariek oso bidimentsionalak izaten jarraitzen dute, kutxa greziarretako figuren antzekoak, baina Cherkaouiren bertsioan mitologiarekin eta animaliekin lotutako alderdiek askoz indar handiagoa dute, eta mugimendu-hizkuntzak hiru dimentsio hartzen ditu. Genevako Balletak interpretatzen du orain pieza xarmagarria.

Cherkaouiren Ukiyo-e pieza berriari dagokionez, Arriagan egingo da lanaren Estatu mailako estreinaldia. Etengabeko krisialdian den munduan elkarrekin nola biziraun dezakegun galdetzen du. «Ur-gaineko munduko irudiak» esan nahi duen japonierako terminoa izan zuen inspirazio-iturri koreografoak. Azkenean hautsiko ez diren edo mugak izango ez dituzten gorputzetan pentsatzea proposatzen du Sidi Larbi Cherkaouik. Gorputzak pertsona handitzeko tresna gisa goraipatzen ditu, puskatutako portzelana urre hutsezko junturen bidez konpontzeko kintsugi teknika japoniarra gogora ekarrita. Alexander Dodgeren dekoratuak ezinezkoa den eskailera-sarea erakusten du, eta dantzariak horietan zehar galduko dira. Labirinto-itxurako egitura mugikor horiek igoera zein gainbehera irudikatzen dituzte, eta maila-segida horretan gorputzek bat egin, solastu eta elkar kutsatuko dute. Emanaldian zehar, Szymon Brzóskaren hari- eta piano-hirukoterako konposizio berriak eta Alexandre Dai Castaingen erritmo-, perkusio- eta elektronika-lanak entzungo ditugu agertokian. Ukiyo-e piezan elkartuta, mundu horiek durundi egiten dute balletaren erreparazio-bilaketarekin eta transzendentziarekin.

Gehiago irakurri

Ballet du Grand Théâtre de Genève

2023/01/21 19:30 Bilbo, Arriaga Antzokia

Munduko dantzak

2023/01/21 19:00 Berango

Munduko dantzak zuzenean: tribala, polinesiarra, tango, saltsa, swing...

Gehiago irakurri

Losinformalls: Entrañas con patatas

2023/01/21 19:00 Bilbo, La Fundición

Entrañas con Patatas hartako protagonista diren Luis eta Pereren esentziatik abiatuz egindako ordubeteko bidaia bat da, non gertakizuna gertagarri bilakatzen duen Valentina teknikoarekin batera, harreman baten absurdutik sakonenera doan maitasun istorio bitxi bat kontatzen duten; adiskidantzaren uztarriak elkartutako bi izakik izuan barna ibiltzea erabaki dute irrigarri geratzearen gaineko miaketaren bidez eta beren nortasuna eratzen duen guztiaren erabateko agerraldi batekin, non akatsa funtsezko tresna bilakatzen den, eta non haren fruituak istorio organiko eta aldakor bat dakarren, arriskuaren eta kontrolaren arteko ildaska mehe horri esker sostengatzen dena. Imajinarioa inauguraturik geratzen da... Gainerakoari erraiak atera behar zaizkio.

Proposamen hau iraunkorra den deus ez dagoela eta guztia etengabeko aldaketan dagoela dioen premisa hartuz eraikitzen da, ardatz nagusi modura testu-zati jakin batzuen eta beti berdinak eta aldi berean ezberdinak diren materialez eratutako eszenen errepika jarraitua erabiliz. Zenbait gauza esanahia galtzen duten unean ulertzen dira soilik, zuten zentzua galdu eta irakurketa eta interpretazio berrietara zabalik geratzen diren lipar horretan.

Luis eta Perek beren nortasuna errautsetara daramate haietatik inolako baldintzatzailerik gabe birsortzeko. Nolakoa da fiskaltasunaren, absurduaren eta kontraesanaren arteko bizikidetza pieza bakarrean? Proposamen honek konbentzionala denaren muga zeharkatzen du ere berezko arauen baitan garatzen da, jolasa, mugimendua, ahotsa eta umorea itzulerarik gabeko puntu batetik onarpena besarkatzeko bide bilakatuz, egoera jakin batzuk sortzen direlarik, non inprobisazioak jarraitu beharreko bidea erakutsiko baitu berezko zaurgarritasuna biluzik utziz.

Zenbateraino ausartzen zara aske izaten?

Fitxa

  • Zuzendaritza: Pere Joseph eta Luis García.
  • Musika: Pol Jubany eta Mattia Sinigaglia.
  • Argiak: Valentina Azzati.
  • Jantziak: Nina Lopez Galliard.
  • Kanpo begirada: Piero Steiner.
  • Eszenan: Pere Joseph, Luis Garcia eta Valentina Azzati.
  • Ekoizpena: Los Informalls.
  • Argazkiak: Tristan Perez-Martin.
  • Bideoa: Leo Catro eta Alvaro S. Rodriguez.
  • Kolaboratzaileak: L'Animal a l’Esquena, Konvent Zero, Centro Cívico Barceloneta, Festival HOP, Cafe de las Artes Teatro (Santander), Almacen 9 (Madril), Casa Bolivia NOW (Bartzelona).
  • Iraupena: 55 min.

Gehiago irakurri

Losinformalls: Entrañas con patatas

2023/01/22 19:00 Bilbo, La Fundición

Elirale: Fuga!

2023/01/27 20:30 Donibane Garazi, Vauban Zinegela

Fuga! Elirale konpainiaren hurrengo sorkuntza koreografikoa da. Lau interprete, hots hiru dantzari eta musikari bat, eszenan elkartzen dira gorputzen korapiloa eta beraien arteko menpekotasuna garatzeko Mutxikoen sistemaren bitartez. Zuzendari koreografiko gisa, Pantxika Telleriak denboran zehar bidaia bat bultzatzen du piezaren hasieran jotako Maiana-ri esker. Dantzarien artean ustekabeko loturak sortzen dira, eta guztiz beharrezkoa iruditzen zaigu mudatzea elkarrekin zeharkatzeko eta berreraikitzeko. Denborak ihes egiten du Fugan!

Torrom Borrom musika akonpainamenduak, eszenografiak, argiek eta jantziek irudimen hunkigarri horren oihartzuna dute. Fuga!-k pixkanaka bere sekretuak agerian uzten dizkigu, geldi-geldiro ikuslea liluratuz.

Fitxa

  • Dantzariak: Cyril Geeroms, Oihan Indart, Yutaka Takei
  • Koreografia: Pantxika Telleria
  • Musika: Romain Baudoin
  • Iraupena: 50 minutu

www.elirale.org

Gehiago irakurri

Lucio A. Baglivo: Mientras tanto

2023/01/28 19:00 Bilbo, La Fundición

Zerk definitzen du nire nortasuna? Zerk definitzen nau gizon modura? Zer esanahi du maskulinotasunak? Badago alderdi femeninorik nigan? Zer ezaugarri ditu?
Zer rol betetzen dute nire arbasoek nigan? Zer hartu dut oinordetzan arbasoengandik? Nola adierazten dut nire izatea gaur? Nire bizitzako zer esperientziak eragin zuten nigan naizena izan nadin? Zein da nire legatua? Zer-nolako harremana dut beste gizonekin? Zer erakusten didate beste gizonek “gizon izateari” buruz? Zer erakusten dute beste gizonek nitaz? Nor da bestea? Nire parte al da? Egiaz al dago bestea nigandik at? Nola islatzen dira alderdi horiek kolektiboari dagokionez, gizarte modura? Badago enpatiarik? Zer-nolakoa da bi gizonen arteko samurtasuna? Eta indarra?

Fitxa

  • Ideia eta zuzendaritza: Lucio A. Baglivo
  • Zuzendari laguntzaileak: Javier Ballesteros eta Maximiliano Sanford
  • Interpreteak: Raúl Pulido, Lucio A. Baglivo
  • Koreografia: Lucio A. Baglivo, kolaboratzaile modura Raúl Pulido eta Maximiliano Sanford izanik
  • Dramaturgia: Lucio A. Baglivo, Javier Ballesterosen laguntzarekin
  • Testuak: Lucio A. Baglivo, kolaboratzaile modura Raúl Pulido, Javier Ballesteros eta Romina Ardalla izanik
  • Jatorrizko musika: Fernando Nequecaur
  • Argien diseinua: Beatriz Toledano
  • Laguntza orokorra: Natalia Alvarez
  • Argazkiak: Danilo Moroni & Juan Carlos Toledo

Gehiago irakurri

Lucio A. Baglivo: Mientras tanto

2023/01/29 19:00 Bilbo, La Fundición

Camden town: dantza ikuskizuna

2022/12/22 18:00 Bergara, Seminarixoa

Gehiago irakurri

Dantzaz & Teatro Paraíso: Ehuna

2022/12/27 17:00 Donostia, Gazteszena Aretoa

Cristobal Balenciaga jostunaren sormenezko unibertsoa da txikientzat egin den sormen-lan honen sorburua; Teatro Paraisok eta Dantzaz Konpainiak elkarlanean sortu dute, eta gorputza, oihal, ehun eta jantzien bidez, mugimenduarekin nola erlazionatzen den aztertzen du.

  • Adina: 1-5 urte
  • Sarrerak: 5

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak