Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Ballet du Grand Théâtre de Genève

Dokumentuaren akzioak

Ballet du Grand Théâtre de Genève

Noiz 2023/01/20
19:00
Non Bilbo, Arriaga Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

1962an osatu zuen Grand Théâtre de Genèvek ballet-konpainia iraunkorra, eta taldeak mundu mailako ospea lortu du. 21 dantzari ditu, eta bi koreografia-lan berri estreinatzen ditu denboraldi bakoitzean. Sidi Larbi Cherkaoui koreografo ospetsuak heldu dio konpainiaren dantza-zuzendariaren lanari, eta haren kalitate-zigilua nabaria da Arriaga antzokian eskainiko duten programa bikoitzean. Piezetako baten Estatu mailako estreinaldia izango da.

Faun memoria kolektiboan gordeta dugu, gure kultura-kontzientziaren «Ballet errusiarrak» atalean. Claude Debussyren Prélude à l’après-midi d’un faune musika-lanean oinarritutako Vaslav Nijinskyren koreografia mitikoaren sorkuntza originala gogorarazten du. Mende bat igarota, Sidi Larbi Cherkaouik bere Faunoa sortu zuen, Londreseko Sadler’s Wells-ek eskatuta. Nijinskyren dantzariek oso bidimentsionalak izaten jarraitzen dute, kutxa greziarretako figuren antzekoak, baina Cherkaouiren bertsioan mitologiarekin eta animaliekin lotutako alderdiek askoz indar handiagoa dute, eta mugimendu-hizkuntzak hiru dimentsio hartzen ditu. Genevako Balletak interpretatzen du orain pieza xarmagarria.

Cherkaouiren Ukiyo-e pieza berriari dagokionez, Arriagan egingo da lanaren Estatu mailako estreinaldia. Etengabeko krisialdian den munduan elkarrekin nola biziraun dezakegun galdetzen du. «Ur-gaineko munduko irudiak» esan nahi duen japonierako terminoa izan zuen inspirazio-iturri koreografoak. Azkenean hautsiko ez diren edo mugak izango ez dituzten gorputzetan pentsatzea proposatzen du Sidi Larbi Cherkaouik. Gorputzak pertsona handitzeko tresna gisa goraipatzen ditu, puskatutako portzelana urre hutsezko junturen bidez konpontzeko kintsugi teknika japoniarra gogora ekarrita. Alexander Dodgeren dekoratuak ezinezkoa den eskailera-sarea erakusten du, eta dantzariak horietan zehar galduko dira. Labirinto-itxurako egitura mugikor horiek igoera zein gainbehera irudikatzen dituzte, eta maila-segida horretan gorputzek bat egin, solastu eta elkar kutsatuko dute. Emanaldian zehar, Szymon Brzóskaren hari- eta piano-hirukoterako konposizio berriak eta Alexandre Dai Castaingen erritmo-, perkusio- eta elektronika-lanak entzungo ditugu agertokian. Ukiyo-e piezan elkartuta, mundu horiek durundi egiten dute balletaren erreparazio-bilaketarekin eta transzendentziarekin.

 

Dokumentuaren akzioak

« Urria 2024 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
« Azaroa 2024 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930
« Abendua 2024 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031