Dokumentuaren akzioak
Bilaka: Mitologia Txikiak
Euskal mitologia, inauteri-erritu, kontakizun, kondaira eta antzekoak surrealista bezain dirdiratsu diren mitologia berri hauen iruditeriaren eta idazketaren oinarria dira. Ikuskizun hauek ikusleengandik zentimetro gutxira antzezten ohi ditu. Mitologia Txikiak izeneko ikuskizunean lau dantzarik eta musikari batek ikusgarri bezain eskerga diren pertsonaia bitxiak antzezten dituzte: Ada, ile zarpaildun erraldoia; beldurrez edo desiraz beteko dizuten Mamarroak; burua aldrebes eta bi aurpegi dituen Txotolo eroa, zeina beste guztiak ere erotzen saiatuko den; edo abentura honetan gidari izango diren Ginelak.
Fitxa
- Zuzendari artistikoa: Mathieu Vivier
- Koreografia: Bilaka Kolektiboa
- Dantzariak: Arthur Barat, Zibel Damestoy, Ioritz Galarraga eta Oihan Indart,
- Musika: Vianney Desplantes
- Jantziak: Xabier Mujika eta Annie Onchalo
- Eraikuntzak: Ponpon
- Koprodukzioa : Communauté d’Agglomération Pays Basque / Centre Chorégraphique National Malandain Ballet Biarritz / Ville de Bayonne / Département des Pyrénées-Atlantiques (aide à la création) Région Nouvelle-Aquitaine / Euskal Kultur Erakundea – Institut Culturel Basque
- Centre d’éducation au patrimoine Ospitalea, Irissarry / Espace culturel Mendizolan, Ville d’Hendaye / Espace culturel La Perle, Ville de Saint-Pierre d’Irube / Association Herri Soinu, Ustaritz / Musée Basque et de l’Histoire de Bayonne sustenguarekin
Dokumentuaren akzioak