Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Invisible Beauty: Y Do Project

2020/10/02 19:00 Pasai Donibane, Juanba Berastegi kultur-gunea

Invisible Beauty,  AI  DŌ  PROJECT  konpainiako  dantzariek eta konpainiako zuzendari artistikoa den Iker  Arrue-k, urtean  zehar  Alzheimerra  daukaten pertsonekin garatzen duten saio multzoa da. Dantza  eta  musikaren bitartez,  gaixotasunaren  endekatze  prozesua  ahal  den neurrian atzeratzeko helburua daukate Alzheimerra daukaten pertsonei zuzendutako saioek. Aurkezpen irekian, Asier Garcia-k zuzendu  duen ekimenaren inguruko dokumentala proiektatzeaz gain, urtean  zear  ekimenaren  barne  garatutako  metodologia  ere  aurkeztuko  du  konpainiak.  Aukezpenean, Alzheimerra  duten  pertsonen  gaitasunei  bereziki  moldatutako  dantza-sorkuntza  bat ere aurkeztuko dute konpainiako dantzariek.

  • Zuzendaritza: AFAGI, AI DŌ PROJECT.
  • Dantzariak: Mar Rodriguez, Myriam Perez.
  • Musikaria: Igancio Araquistain.
  • Aurkezlea: Iker Arrue.
  • Babesleak: Kutxa Fundazioa, Eusko Jaurlaritza.
  • Erakunde laguntzaileak: Niessen Auditorioa, Gipuzkoako Dantzagunea, Musikene Goi Mailako Musika Ikastegia.

*Pasaiako dantza festibalaren barruan antolatutako dantza ikuskizuna.

Gehiago irakurri

Dantzaz: Basoa

2020/10/03 19:00 Pasai Antxo, Ibaiondo frontoia

Basoa: iluna, estaltzen duena. Gune majikoa, baita beldurgarria ere. Historia garaikideko erreferentziazko gune bat estali nahi izan duena bezalakoa. Errefuxiatu-gunea, kontzentrazio-esparrua… Gurs, milaka pertsona bildu eta pilatu zuen lekua, ehundaka pertsona hil ziren lekua, Guregandik oso hurbil dagoen leku bat, historian hain urrun ez dagoena. Gursen abiapuntua izango dugu gaur milaka eta milaka pertsonak gerrak eta pobreziagatik pairatu behar duten egoerari buruzko hausnarketa egiteko eta mezu poetikoa zabaltzeko. Gurs iragana eta gaur eguna lotzen dituen zubia da.

  • Koreografia: Josu Mujika
  • Musika: Iñaki Salvador.
  • Testuak: Xabier Sukia.
  • Ahotsak: Xabier Sukia, Arantxa Arza, Marie Luyten, Miriam Mohamed.
  • Zuzendari artistikoa: Adriana Pous
  • Jantziak: Maialen Miranda, Naroa Minchero.
  • Produkzioa: Dantzaz.
  • Dantzariak: Oier Abrego, Pauline Bonnat, Saioa Belarra, Alicia Cayrou, Elene Carreto, Marina Eskisabel, Araitz Lasa, Aitor Jimenez, Iker Sanz, Xian Martinez, Julen Rodriguez, Diego Urdangarin, Beñat Urrutia.
  • Argazkiak: Blanca Razquin.
  • Bideoa: Beñat Gereka (Txikota Komunikazioa).
  • Komunikazioa: Kultur Atelier.

*Pasaiako dantza festibalaren barruan antolatutako dantza ikuskizuna.

Gehiago irakurri

LaRutan: Out of the blue

2020/10/04 19:00 Pasai Antxo, Ibaiondo frontoia

Kalean erakusteko pentsaturik dagoen, formatu laburreko dantza garaikideko pieza da, non bi dantzari eszenan aurkitzen diren. Lan fresko eta dibertigarria da, libreki dantzatzearen, mugitzearen eta egunerokotasunetik ihes egiteko beharretik sorturikoa. Hau dela eta, gure ideia pieza jendartean erakustea da, guk hainbat goza dezaten. Irribarrea atera, txalo egin eta piezak daraman erritmoaren kitzikapena sentiaraztea da gure asmoa.

  • Zuzendaritza: Maria Andres
  • Koreografia: Maria Andres, Denis Martinez
  • Dantzariak: Denis Martinez, Maria Andres
  • Musika: Plastikman
  • Jantziak: Maria Andres
  • Argazkia eta bideoa: Etanowski
  • Testu itzulpena: Ioritz Zabaleta

*Pasaiako dantza festibalaren barruan antolatutako dantza ikuskizuna.

Gehiago irakurri

Kukai: Gela jauziak

2020/10/04 19:00 Pasai Antxo, Ibaiondo frontoia

Jon Maya eta Cesc Gelabert koreografoen arteko harremanetatik, gogoeta askoren ondoren, Gelajauziak sortu zen. Obrak argi erakusten du bi koreografoek dantzarekiko eta kultura-tradizioarekiko duten interesa, egungo gizartera egokitzeko. Pieza koreografiko horretan beren kezkak eta esperientzia erakutsi nahi izan dituzte. Piezaren oinarriak bi euskal dantza dira: Gipuzkoako soinu-zaharrak eta Lapurdiko dantza-jauziak. Bi dantza horien balio soziala, gizarte-sustraiak, bat-batekotasuna… egiten ari diren lan horren parte aktiboak dira.

  • Proiektuaren zuzendaria: Jon Maya Sein.
  • Koreografia: Cesc Gelabert.
  • Musika sorkuntza: Sabin Bikandi y Xabier Erkizia.
  • Jantzi diseinua: Iraia Oiartzabal.
  • Dantzariak: Alain Maya, Ibon Huarte, Jon Maya, Izar Aizupuru, Urko Mitxelena.
  • Eszenografia: Néstor Basterretxea.

*Pasaiako dantza festibalaren barruan antolatutako dantza ikuskizuna.

Gehiago irakurri

Metamorphosis Dance: Entangled Echoes

2020/09/24 20:00 Bilbo, La Fundicion

Bikote harreman batean esaten ez diren gauza guztietan murgiltzen da Entangled Echoes pieza. Adieraziak ez izateagatik espazio arrazional eta sentimentaleko edozein txokotan indartsuago agertzen direnak.

Metamorphosis Dance proiektuaren ezaugarri nabarmenetakoa da hizkuntza koreografikoa oso fisikoaren garapena, XX. mendeko koreografo handien oinordekoa. Teknika akademikotik abiatuta, klasikoko fisikotasuna deseraikitzen du egungo elementuak txertatuta.

  • Zuzendaritza eta koreografia: Iratxe Ansa; Igor Bacovich
  • Dantzariak: Iratxe Ansa; Igor Bacovich
  • Argiztapena: Iratxe Ansa; Igor Bacovich
  • Musika: Philip Glass- Violin Concerto No. 2
  • Jantzigintza: Carmen Granell
  • Ekoizpena exekutiboa: Spectare (Marta López Caballero: Gabriel Blanco)
  • Ekoizpena: Metamorphosis Dance
  • Iraupena: 10 minutos.

Dantzaldia 2020ren barruan.

Gehiago irakurri

Altraste: Mientras llueva

2020/09/25 20:30 Gasteiz, Felix Petite Antzokia

Bizitza mugatua dela sentitzea, eta gertatu beharrekoa gertatzen bada ere, dena mugitzen dela sentitzea, euriak han eta hemen behatzen gaituen bitartean. Mientras llueva musika- eta dantza-pieza bat da, eta inspirazio-iturri handitzat ditu Mariana Pinedaren bizitza eta beren idealak defendatzen hil diren pertsona guztiak.

Euria egiten duen artean, bizitzak aurrera egiten du eta behatzen gaitu

Handitasun horretan izaki mugatuak ara gu 

Egunen batean desagertuko direnak…

Eta, orduan, une horretan hain justu, gure idealen arrastoa baino ez da geratuko

Gure ekintzen isla euriak botatako ur tanta bakoitzean

  • Zuzendaritza eta interpretea: Zuriñe Benavente
  • Soinu-sorkuntza eta interpretea: Ignacio Monterrubio
  • Eszenografia diseinua: Kike Blanco

Gehiago irakurri

Gorria

2020/09/25 19:00 Hernani, Biteri Kultur Etxea

Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariaren arteko elkarrizketa artistikoa du oinarri GORRIA emanaldiak; otsaialren 1ean Bergarako Seminarixoan izango da ikusgai.

Muin berbera dute adierazpide biek, bat-batekotasuna, eta bertan egin dute topo sortzaileek. Ikuskizunean zehar, nor bere hizkuntzan kantatzen edo dantzatzen hasi eta kode konpartitu eraikitzen joango dira bi-bientzako funtsezkoa den moldea oinarri hartuta: kopla. Kolore gorriaren sinbologia hari moduan baliatu (bizitza eta heriotza, arriskuak eta debekuak, karga ideologikoa, lotsa, desira...) eta banako zein kolektibo moduan zeharkatzen gaituzten gatazkez arituko dira ordu eta laurden inguruko emanaldian, gitarra eta perkusio soinuekin lagunduta eta eszenaratze soil bezain zainduarekin.

Gehiago irakurri

Gorria

2020/10/02 20:00 Azpeitia, Soreasu Antzokia

Dantzaz: #56

2020/09/26 19:30 Arrasate, Amaia Antzokia

#56 da DANTZAZen proposamen berria, eta Nazioarteko Koreografia Sorkuntzako Zentrotik ateratako hiru piezak osatzen dute: THIRTY, Sade Mamedovarena, Kandinskiren izen bereko lanean oinarritua, non dantzariek margolariaren lanaren dinamismo abstraktua garatzen baitute dantza birtuoso, emozional eta fisikoan; HOMBRE MASA, Vita Osojnik-ena, pieza koral bat non hala taldeak nola norbanakoak garrantzi koreografiko osoa baitute, eta non bien arteko harremana baita hariaren ardatza; WALLS, Martin Harriaguerena, pieza ahaltsu eta erabatekoa, zeinak gogoeta bat planteatzen baitu gaurko munduari eta gizarteari buruz, zeinetan hormak beti presente dagoen osagaia bihurtu baitira.

Hiru sorkariek era guztietako ikus-entzuleentzako dantza-ikuskizuna osatzen dute, dantza garaikideaz bere edertasun osoan gozatzeko.

Gehiago irakurri

Tio Teronen semeak: Festamentua

2020/09/26 13:30 Deba, Aldats frontoia

Zoritxarreko egoera batean elkartzea egokitu zaio lagun koadrilari hileta batean. Bertan, pasartea ulertu nahian ibiliko dira batera eta bestera, gertatutakoa iraultzeko esperantzan.

  • Koreografia: Aritz Salamanca, Tio Teronen Semeak
  • Dantzariak: Aritz Salamanca, Ander Domingo, Beñat Begiristain, Antton Fernandez, Ekain Susperregi, Jon Iragorri, Xuban Iragorri, Eneko Iparragirre, Alai Goñi, Aritz Olarte, Mikel Urdanpilleta, Aritz Olaziregi
  • Musikariak: Eider Olasagasti, Joseba Etxegoien, Gorka Daguerressar, Mikel Zubiria

Gehiago irakurri

Estitxu Arroyo: La memoria de la carne

2020/09/24 11:30 Ribaforada, Kultur Etxea

Estitxu Arroyo Sanchezek zahartzeak eta gorputzaren, inprobisazioaren eta esperimentazioaren bidez, ezagutza hori zerbait poetikora eta gorputzen berezitasunak eta edertasuna ospatzekora eramateak berekin dakarren esperientzia aztertzeko egindako egonaldiaren emaitzaren erakustaldia. 104 urteko amona eta ama azterketa- eta inspirazio-iturri bizi ditu. Era berean, bera hazi zen eta erroak dituen Nafarroako hegoaldeko lurraren, zuhaitzen eta natura idor, gordin eta ederraren memoriaren gainean ikertzen jarraituko du. Gorputza ekosistema bizi moduan ulertua eta bere konexioa nekazaritzarekin, zikloak, ur-bilatzaileen ahalmena, eta landa bizibide izan duten gizon-emakumeen bizimoduaren arrasto zuhurra. Bertan, gorputza bitartekoa eta tresna da jarduera eta bizipen guztietarako. Gonbidapenak Ribaforadako kultura-etxean har daitezke, astelehenetik ostiralera, 15:00etatik 21:00etara, edo kultura-etxera telefonoz deituta (948 819266). Pertsona bakoitzak bi gonbidapen baino ezin izango ditu hartu. Erakustaldia agertokitik ikusiko da (aulkiak kokatu dira bertan), eta, beraz, 30 laguneko edukiera mugatua izango da.

*Nafarroako Dantza Garaikideako Jaialdiaren barruan.

Gehiago irakurri

Dinis Machado: Consubstantiation

2020/09/26 20:00 Bilbo, La Fundicion

Consubsanciacion generoaren auzoa problematizatzen duen performancea da, queer-etik harago. Koreografoak identitate sexual eta generoen imajinarioarekin jolasten da, baita erdibideko egoerez ere.

Gehiago irakurri

Dinis Machado: Consubstantiation

2020/09/27 19:00 Bilbo, La Fundicion

Consubsanciacion generoaren auzoa problematizatzen duen performancea da, queer-etik harago. Koreografoak identitate sexual eta generoen imajinarioarekin jolasten da, baita erdibideko egoerez ere.

Gehiago irakurri

Aukeran: Maurizia naiz

2020/09/27 13:00 Villabona, Errebote plaza

Maurizia Aldeiturriaga panderojolearen figuran oinarrituta, emakumeen aldeko aldarria egiten du kaleko dantza ikuskizun honek.

  • Zuzendaritza eta koreografia: Edu Muruamendiaraz
  • Dantzariak: Unai Balerdi, Unai Iraola, Maier Muruamendiaraz, Nahikari Sanchez, Uxue Sanchez

Gehiago irakurri

Haatik: Errimak Bi Oinetan

2019/10/01 20:00 Hernani, Biteri Kultur Etxea

Haatik konpainiak ikuskizun berri bat aurkezten du. Konpainiaren lehen lana izan zenaren irakurketa eraberritu bat hain zuzen. Errimak Bi Oinetan. Bertso saio batean oinarritutako dantza emanaldia.

Unai Elizasuk eta Aiert Beobidek zuzendutako emanaldia da. Sustrai Kolina, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi eta gehiagok sortutako bertsoak, Igelaren Banda zuzentzen duen Bixente Martinezek bere lan-taldearekin musikatu eta Maialen Arzallus eta Thierry Biscaryren ahotsez abesturik.

Gehiago irakurri

Marco Vargas & Chloe Brule: Los cuerpos celestes

2020/10/03 20:30 Barakaldo Antzokia

Los Cuerpos Celestesek paisaia batzuk eskaintzen ditu, non bost interpretek topo egiten baitute eta elkartu egiten baitira definiezina den zerbait aurkitzeko. Duoak, hirukoteak, laukoteak eta boskoteak eratzen dira, eta gogoetan sartzen bakoitzaren lekuaz eta bestearekin duen harremanaz. Unibertsoaren ikuspegi unitario eta organikotik, non dena baitago lotuta eta batak besteari eusten, Marco Vargas & Chloé Brûlék zentzumenen bidaia bat proposatzen digute etereotasunetik gorpuztasunera. Flamenkoaren eta musika elektronikoaren arteko kontrasteen aberastasunarekin jolasean, freskoa osatzen dute gizakiez, non norbanako bakoitza osagai funtsezkoa baina ezdeusa baita unibertsoko agertoki handian.

  • Zuzendaritza: Marco Vargas & Chloe Brule
  • Sorkuntza, interpretazioa: Marco Vargas, Chloe Brule, Gero Dominguez, Miguel Marin, Yinka Esi Graves 
  • Musika konposizioa: Miguel Marin

Gehiago irakurri

Dantzaz: #56

2020/10/31 19:00 Iruñea, Baluarte

#56 da DANTZAZen proposamen berria, eta Nazioarteko Koreografia Sorkuntzako Zentrotik ateratako hiru piezak osatzen dute: THIRTY, Sade Mamedovarena, Kandinskiren izen bereko lanean oinarritua, non dantzariek margolariaren lanaren dinamismo abstraktua garatzen baitute dantza birtuoso, emozional eta fisikoan; HOMBRE MASA, Vita Osojnik-ena, pieza koral bat non hala taldeak nola norbanakoak garrantzi koreografiko osoa baitute, eta non bien arteko harremana baita hariaren ardatza; WALLS, Martin Harriaguerena, pieza ahaltsu eta erabatekoa, zeinak gogoeta bat planteatzen baitu gaurko munduari eta gizarteari buruz, zeinetan hormak beti presente dagoen osagaia bihurtu baitira.

Hiru sorkariek era guztietako ikus-entzuleentzako dantza-ikuskizuna osatzen dute, dantza garaikideaz bere edertasun osoan gozatzeko.

Gehiago irakurri

Ilustratuak dantzan. Ilustrazioaren eragina euskal dantzan

2020/10/21 18:30 Bergara, Laboratorium

Nola dantzatzen ziren wolframaren garaian? XVIII. mendean hainbat aldaketa gertatu ziren dantzan: zientifismoaren eraginez dantza mugimenduak kodifikatu ziren, dantza motak klasifikatu, antolatu eta sexuen arabera mugatu ziren. Gainera moralisten jazarpena areagotu zen. Horri buruz hitz egingo digu Oier Araolaza dantzariak, Quico Puges biolontxelo jotzailearen musikaz lagundutako saio batean.

Plaza mugatuak izango dira. Izen-emateko, deitu museora edo bete ESKAERA-ORRI hau.

Gehiago irakurri

Hitzaldia: Oier Araolaza

2020/10/02 18:00 Donibane Lohitzune, Ducontenia gela

"Emakumeak euskal dantzetan: gezur baten historia" hitzaldia emanen du Oier Araolazak urriaren 2an, 18:00etan Ducontenia gelan. Eusko Ikaskuntza Iparraldek antolaturik.

Gehiago irakurri

Andra Mari: Erakusketa

2020/10/05 17:30 Galdakao, Torrezabak Kultur Etxea

Erakusketa honetan taldeak eginiko berreskuratze eta biltze lanen emaitza izan diren hainbat dantza eta errito azalduko dira, beraien arropa eta materialekin batera.

Erakusketa urriaren 5etik 16ra 17:30 - 20:30 (asteburu eta jaiegunak izan ezik) Torrezabal Kultur Etxean izango da.

Gehiago irakurri

Larrua: Otsoa

2020/10/02 20:30 Elorrio, Arriola Kultur Aretoa

Otsoa garrasi bat da, asmatutako askatasun baten ulua. Helmuga bat, prestatuenak bakarrik iristen diren lekua. Dantza eta antzerkia uztartzen ditu oraingoan Proyecto Larruak, Eusko Jaurlaritza eta GasteizkoPrincipal Antzokiarekin batera ekoiztutako lanean.

Gehiago irakurri

Larrua: Otsoa

2020/10/30 20:15 Zornotza

Otsoa… garrasi bat da. Taldeak askatasun asmatu bati egindako ulu bat bezalakoa. Helmuga bat da, leku bat nora heldu beharra baitago. Prestatuenek baino ezin dute lortu hori. Ametsetako leku bat, gaur egungo gizarteari (ustez) falta zaion guztiak janzten eta inguratzen duena.

Otsoa kritika bat da egitura piramidala duten gizarte-mugimendu batzuei, zeinak indarrean baitaude gaur egun. Pieza koreografiko honek emakume aktore baten irudia darabil talde horietako bateko lider gisa; politikari bat balitz bezala eragiten die taldekideei, teledendako aurkezle bat balitz bezala, edo Gran Hermano programako egoiliarren liderra, zertarako eta dantzari taldearen jarrera- eta izaera-aldaketa ekarriko duten ekintzak zuzentzeko (ironiaz baliatuta), barne-gatazka horiek guztiak jarriko baitituzte agerian gorputz-hizkuntzaren bidez.

Gehiago irakurri

Larrua: Otsoa

2020/10/24 20:00 Basauri, Social antzokia

Euskal Dantzak: Zerutxu

2020/10/03 13:00 Bilbo, Euskal Museoa

Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak dantza egitarau zabala prestatu du, Euskal Dantzak izenburupean. Bizkaiko hainbat dantza talderen emanaldiei lekua egin die Bilboko Euskal Museoak. Beti Jai Alai (Bilbo), Gaztedi (Bilbo), Salbatzaile (Bilbo), Goialde (Erandio), Zerutxu (Markina-Xemein), Alkartasuna (Bermeo), Mikel Deuna (Iurreta) eta Urdaibai (Forua) taldeak dira parte hartzaileak.

Saio guztiak 13:00etan dira Unamuno Plazatik sartuta. Doakoak dira, baina sarrerak aldez aurretik eskatu beharko dira Euskal Museoaren webgunean. Covid-19ak eragindako egungo osasun-araudiaren ondorioz, erakustaldi bakoitzeko gehienezko edukiera 60 pertsonakoa izango da.

Gehiago irakurri

Euskal Dantzak: Beti Jai Alai

2020/10/04 13:00 Bilbo, Euskal Museoa

Euskal Dantzak: Goialde

2020/10/10 13:00 Bilbo, Euskal Museoa

Euskal Dantzak: Gaztedi

2020/10/11 13:00 Bilbo, Euskal Museoa

Euskal Dantzak: Salbatzaile

2020/10/17 13:00 Bilbo, Euskal Museoa

2020/10/01 20:00 Hernani, Biteri Kultur Etxea

Haatik konpainiak ikuskizun berri bat aurkezten du. Konpainiaren lehen lana izan zenaren irakurketa eraberritu bat hain zuzen. Errimak Bi Oinetan. Bertso saio batean oinarritutako dantza emanaldia.

Unai Elizasuk eta Aiert Beobidek zuzendutako emanaldia da. Sustrai Kolina, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi eta gehiagok sortutako bertsoak, Igelaren Banda zuzentzen duen Bixente Martinezek bere lan-taldearekin musikatu eta Maialen Arzallus eta Thierry Biscaryren ahotsez abesturik.

Gehiago irakurri

IO: Cuatro (4") segundos

2020/10/03 20:00 Arrasate, Amaia Antzokia

CUATRO [4"] SEGUNDOS zirku garaikidearen, musika elektronikoaren eta dantza akrobatikoen ikuskizuna da. CUATRO [4"] SEGUNDOS burdin pila hori nire gorputzean erortzeko denbora izan zen. Minutu bihurtu ziren segundo batzuk. Segundo batzuk, oraingoan, nire onena eta garbiena atera zuten. Beldurra diluitu egiten da fokuak gorputz arin eta erabakigarrian uzteko. Pieza honek istripuei, arriskuei, bizitzari eta norberaren ezagutzari buruz hitz egiten du.

CUATRO [4"] SEGUNDOSek barnean eramaten dugun animalia gogorarazten digu. Batzuetan gure bizitza salba dezakeen animalia hori. Bi giza irudi agertokian laino trinko baten erdian agertzen dira, lurrean etzanda zegoela. Pixkanaka-pixkanaka biek berreskuratzen dute eta horrekin batera mugimendua agertzen da. Hala ere, zerbait da arraroa beren begietan. Ez dira inoiz berdinak izango. Bizitza aldatuko duen esperientzia transzendentala bizi berri dute.

Gehiago irakurri

Marco Vargas & Chloe Brule: Los cuerpos celestes

2020/10/04 20:00 Donostia, Gazteszena

Los Cuerpos Celestesek paisaia batzuk eskaintzen ditu, non bost interpretek topo egiten baitute eta elkartu egiten baitira definiezina den zerbait aurkitzeko. Duoak, hirukoteak, laukoteak eta boskoteak eratzen dira, eta gogoetan sartzen bakoitzaren lekuaz eta bestearekin duen harremanaz. Unibertsoaren ikuspegi unitario eta organikotik, non dena baitago lotuta eta batak besteari eusten, Marco Vargas & Chloé Brûlék zentzumenen bidaia bat proposatzen digute etereotasunetik gorpuztasunera. Flamenkoaren eta musika elektronikoaren arteko kontrasteen aberastasunarekin jolasean, freskoa osatzen dute gizakiez, non norbanako bakoitza osagai funtsezkoa baina ezdeusa baita unibertsoko agertoki handian.

  • Zuzendaritza: Marco Vargas & Chloe Brule
  • Sorkuntza, interpretazioa: Marco Vargas, Chloe Brule, Gero Dominguez, Miguel Marin, Yinka Esi Graves 
  • Musika konposizioa: Miguel Marin

Gehiago irakurri

Tio Teronen semeak: Festamentua

2020/10/04 19:00 Oñati, Zubikoa kiroldegia

Zoritxarreko egoera batean elkartzea egokitu zaio lagun koadrilari hileta batean. Bertan, pasartea ulertu nahian ibiliko dira batera eta bestera, gertatutakoa iraultzeko esperantzan.

  • Koreografia: Aritz Salamanca, Tio Teronen Semeak
  • Dantzariak: Aritz Salamanca, Ander Domingo, Beñat Begiristain, Antton Fernandez, Ekain Susperregi, Jon Iragorri, Xuban Iragorri, Eneko Iparragirre, Alai Goñi, Aritz Olarte, Mikel Urdanpilleta, Aritz Olaziregi
  • Musikariak: Eider Olasagasti, Joseba Etxegoien, Gorka Daguerressar, Mikel Zubiria

Gehiago irakurri

Proyecto Larrua: Idi Begi

2020/10/07 20:00 Gasteoz, Principal Antzokia

Euskal Herriko Idi Probak oinarri hartuta, animalia eta gizakiaren arteko lotura iriudikatzen du. Haren fisikotasuna, hierarkia eta plazan duen hizkuntza animaliaren ikuspuntutik.

  • Koreografia: Jordi Vilaseca.
  • Dantzariak: Maddi Ruiz de Loizaga , Miguel Ballabriga, Aritz López.
  • Musika: Bach, Machinefabriek.

Gehiago irakurri

Gorria

2020/10/07 19:00 Barañain

Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariaren arteko elkarrizketa artistikoa du oinarri GORRIA emanaldiak; otsaialren 1ean Bergarako Seminarixoan izango da ikusgai.

Muin berbera dute adierazpide biek, bat-batekotasuna, eta bertan egin dute topo sortzaileek. Ikuskizunean zehar, nor bere hizkuntzan kantatzen edo dantzatzen hasi eta kode konpartitu eraikitzen joango dira bi-bientzako funtsezkoa den moldea oinarri hartuta: kopla. Kolore gorriaren sinbologia hari moduan baliatu (bizitza eta heriotza, arriskuak eta debekuak, karga ideologikoa, lotsa, desira...) eta banako zein kolektibo moduan zeharkatzen gaituzten gatazkez arituko dira ordu eta laurden inguruko emanaldian, gitarra eta perkusio soinuekin lagunduta eta eszenaratze soil bezain zainduarekin.

Gehiago irakurri

Osa + Mujika: Loser

2020/10/07 20:00 Bilbo, Azkuna Zentroa

OSA+MUJIKA konpainia Jaiotz Osa eta Xabier Mujikaren topaketa artistikoaren ondorioz sortzen da, sormenezko bi mundu baturik, dantza eta eszenografia/jantziak. Loser pieza, hausnarketa bat da milenialen inguruan, beren harreman sozialak, sareekiko duten mendekotasuna eta gizarteak berauengan duten itxaropenen gainean: «Berezia nintzela esaten zidaten, behin eta berriz. Bizitzan nahi nuena lortuko nuela ere esaten zidaten, besterik gabe nahi izate hutsarekin. Errealitateak berehala esnatu ninduen; ez naiz berezia eta ez dut desiratutakoa lortuko nahi izateagatik bakarrik. Bizitza perfektua eta arazorik gabekoa erakutsi beharra eta erreala ez den mundu baten onarpen beharra, mugagabea den hutsunea estaltzeko bidearen bila. Hori da Millenialek sentitzen duguna; kritikatua den generazio honek egia sakona izkutatzen du: zoriontasun eza».

Gehiago irakurri

Leonor Leal: Nocturno

2020/10/18 19:00 Bilbo, BBK Aretoa

Lan honen helburuaren abiapuntua da nire lengoaia koreografikoa zabaltzea, beste musika-formatu bat esploratzea eta soinuaren zein espazioaren garapena, eta proposamena gorputzean zentratzen da: gorputzetan, erritmoan eta eta jatorrizko gitarran. Hau da, gugandik hurbil dagoen eta geure taupada gogoratzen digun horretan. Gai naturalak, beren ehundurak, trasteak eta taula bezalako tresnak izango dira gure batailarako lanabesak. Gitarra ‘biluzia’, perkusioa, oinarrizko abestea, behegainetiko arrasteak, zapatak edota beste gorputzei dei eginarazten diguten ahotsak bizitzara datoz agertokian, eszena flamenko eta polifazetiko bat ekartzeko, folklore komun, berridatzi, bidaiatu eta birbisitatu baten bidez.

  • Zuzendaritza, dantza eta koreografia: Leonor Leal
  • Gitarra: Alfredo Lagos
  • Perkusioak: Antonio Moreno

*Dantzaldia jaialdiaren barruan.

Gehiago irakurri

Ana Morales: Suite

2020/11/21 18:00 Bilbo, Guggenheim museoa

Geure baitan egon badaude leku batzuk gure ganbarak edo trastelekuak bezalakoak direnak. Haietan pilatzen ditugu, gauza ahaztuak balira bezala, urruneko oroitzapen batzuk, bizi izan ditugun une edo hartu-eman batzuk, era batean edo bestean markatu gaituztenak. Leku horiek geure baitako gune sakon batetik bidaiatzen dute eta arrazoiaren, ametsen eta memoriaren arteko arlo batean galtzen dira.

  • Dantza: Ana Morales eta José Manuel Álvarez
  • Musikariak: Juan José Amador (Cante-a), Juan Antonio Suarez “Canito” (Gitarra), Daniel Suarez (Bateria eta musika elektronikoa)
  • Zuzendaritza artistiko eta eszenikoa: Ana Morales, Guillermo Weickert
  • Koreografia: Ana Morales, José Manuel Álvarez
  • Kolaborazio koreografikoa: David Coria

*Dantzaldia jaialdiaren barruan.

Gehiago irakurri

Toni Jodar: Hitzaldi dantzatuak I eta II

2020/12/03 18:00 Bilbo, EHUko Bizkaia Aretoa

Toni Jodar-en Hitzaldi dantzatuak I eta II. 18:00etan izango da lehenengo zatia eta 19:30ean bigarren zatia. 

Proposamen honek jarraipena ematen die bere aurreko piezako edukiei: Toni Jodar explica la Danza Moderna y Contemporánea. Una confererencia bailada-ren xedea da publikoaren itaun honi erantzutea: ‘Eta Pinaren ostean, zer? Toni Jodaren kontakizuna bere ohiko formatuan azaltzen da, hau da, hitzaldiaren eta ikuskizunaren artean. Orain dela gutxiko historiaz eta gaur egungo joerez hitz egiten digu, bere esperientzia profesionalak markatu dizkioten maisu-maistrak gogora ekarriz. Azalpenean zehar gorputzak astindu dituzten dantzaren erreferenteengandik eta gure mundua eraldatu duten gertaeretatik igaroko gara. Paradigma aldaketa horretan joera askok eta askok egiten diote beren ekarpena forma berrien fusioari eta esperimentazioari eta tradizioen berrirakurketari.

  • Adierazlea: Toni Jodar
  • Gidoia: Toni Jodar
  • Dramaturgia eta eszenaratzeko oinarria: Victor Molina
  • Irudia: Toni Roura
  • Kudeaketa eta ekoizpen artistikoa: Beatriu Daniel
  • Zuzendari kideak: Beatriu Daniel y Toni Jodar

*Dantzaldia jaialdiaren barruan.

Gehiago irakurri

Wang-Ramirez: WAM – We Are Monchichi

2020/12/10 19:30 Bilbo, Azkuna Zentroa

Publiko guztientzako 7 urtetik aurrera. Shihiya Peng Taiwanen jaio zen, baina Parisen bizi da. Marco di Nardo Napolin jaio eta Berlinen bizi da. Zelan egon gaitezke elkarrekin denak elkarrengandik urrun egotera bultzarazten bagaitu? Harresiz inguratuta egonik, zelan antzeman dezakegu bestea? Ze hizkuntz aukeratu behar dugu? Zelan erreakzionatu dezakegu estereotipo kultural mordoaren aurrean? Zer ote da loturez eta konexioz, pitzadurez eta fusioz egindako dantza hau? Katuaren eta saguaren dantza da, elkarren kontrako indarrak esploratzen dituen dantza.

  • Zuzendaritza artistikoa, sorkuntza, koreografia: Honji Wang & Sébastien Ramirez
  • Hauekin batera: Marco di Nardo eta Shihya Peng
  • Testu-moldaketa eta aktore-zuzendaritza: Fabrice Melquiot
  • Jatorrizko dramaturgia: Vincent Rafis
  • Musika-konposizioa: Ilia Koutchoukov aka Everydayz

*Dantzaldia jaialdiaren barruan.

Gehiago irakurri

Elena Cordoba: El nacimiento de la bailarina vieja

2020/12/12 19:00 Bilbo, La Fundicion

Emakumezko dantzariaren figura gorputzak bere ahalmen osoekin egin dezakeen guztiaren paradigma izan da, are gehiago, gorputzak inoiz egin ez zezakeenaren paradigma ere izan da. Pentsa dezagun momentu batez zein izan litekeen emakumezko dantzari baten gorputzak eskainitako eredua. Paradigmatikoa izango ote zen gorputz zaurgarri, idor eta erakarmenik gabea? Ereduzkoa izango ote zen bere menperatzeko gaitasuna gero eta gehiago galtzen ari den gorputz bat? Itaun horietara geure burua hurbiltzeko, fikziozko eta paradoxazko izaki bat imajinatzea deliberatu dugu: emakumezko dantzari zaharra. Berez, zahar jaio zena. Larregizko formak dituen izaki bat, probetxugarri izatearen diskrezioa apurtu duen izaki bat, antiproduktibo eta antzua, eta gainera, hasieraren eta bukaeraren arteko diferentziak ere argi ez dauzkana.

  • Zuendaria: Elena Córdoba
  • Laguntzaileak: David Benito, Carlos Gárate eta Carlos Marquerie

*Dantzaldia jaialdiaren barruan.

Gehiago irakurri

Elena Cordoba: El nacimiento de la bailarina vieja

2020/12/13 20:00 Bilbo, La Fundicion

Colectivo Glovo, Lasala, Zum Zum Teatre eta Julia & Alexa

2020/12/18 19:00 Blbo, Enganche eraikina

Colectivo Glovo, Lasala, Zum Zum Teatre eta Julia & Alexa konpainiek pieza labur bana eskainiko dute. 

Hippos | Zum-Zum Teatre 

ZUM-ZUM TEATRE: Hippos

Animaliak eta pertsonak elkarrekin bizi diren mundu batean erdiko bidea hautatu duten hipopotamo batzuengana hurbiltzen gara. Soinean daramaten animaliarekin mimetizatuta dauden pertsona mozorrotuak ote dira? Edo beharbada gorputza jartzen duten indibiduoengan beren burua bilatzen duten hipopotamoak dira? Ibilbide fisiko batean lagunduko ditugu hipopotamook. Bidea alegia bat izan liteke, metafora bat, aurretiazko gogoeta bat gizatasunari eta animaltasunari buruzko doktore-tesi baterako agian, edo, besterik gabe, publiko ororentzako proposamen bat, elkar aurkitzeko eta apur bat bakarrago, baina lagunduago egoteko.

M A P A - Cía. Colectivo Glovo | Agenda cultural | Web Oficial de Turismo  de Santiago de Compostela y sus Alrededores

COLECTIVO GLOVO: Mapas

Pieza hau errefuxiatuen eta mugen munduan oinarritutako mugimendua ikertzeko beharrizanak sortu zen. Mendeetan zehar mundu, herri eta pertsonen artean jarri ditugu muga-langak. Distantzia horrek, benetakoa zein hipotetikoa izan, hurbiltze eta urruntze harreman batean, botere eta matxinada erlazio batean kokatzen ditu interprete biak, elkarrekin premisa bera konpartituz: geurekiko frontera izaterik ez dagoela. Harreman horrek bestearekiko matxino, ahul, bihozbera, erasokor, esaneko eta inbaditzaile bihurtzen du interpretea, eta emaitza erraietako giza harremana da. Geure buruari galdetzen diogu, zer gertatzen ote zaie gizakiei galarazita dagoena bortxaz gainditzeko?

ADDE| Sinopsis

LASALA: Fight

Gizakiak borrokarekin daukan hartu-emana primitiboa da. Borroka presente egon da denboraren hasieratik. LASALA-tik borroka preziatzen dugu, funtsezko elementua delako bizitzan oro har eta dantzan zehazki.

Julia Godino i Alexa Moya: Picnic on the moon — dantzan.eus

JÚLIA GODINO & ALEXA MOYA: Picnic on the moon

Picnic on the Moon “tableau vivant” bezala definitu daiteke, non pertsonaia bik eguzkipeko piknik batez eta ilea laztantzen dien brisa leunaz gozatzen duten. Ingurua idilikoa da, dekoratua perfektua, gertalekua ezin hobea. Gauza bakoitza behar den lekuan dago, zehaztasun osoz. Politegia benetakoa izan dadin. Baina, zer gertatuko litzateke eguzkia eguzki ez balitz eta haize gozoa brisa ez balitz? Eta tolesgabe jolasten den ume baten txotxongiloak izango bagina? Picnic on the Moon piezak itxuraz perfektua den errealitatearen eta barnealde desertuaren arteko kontrastea esploratzen du. Benetan betetzen al gaitu honen moduko errealitate batean bizitzeak? Eta itxura-jolas bat besterik ez balitz?

*Dantzaldia jaialdiaren barruan.

Gehiago irakurri

Malandain Ballet Biarritz: La Pastorale

2020/10/09 20:00 Donostia, Viktoria Eugenia

Ludwig van Beethoven-en 6. Sinfoniak, zeinari Pastorale Sinfonia baiteritzo, konpositoreak naturari zion maitasuna adierazten du. Txorien kantuez eta ekaitzaz harago, Pastorale Sinfoniak sentimendua adierazten du. Ludwig van Beethoven-en jaiotzaren 250. urteurrena dela eta, eta Bonngo Operak gonbidaturik –konpositorearen jaioterrikoak, alegia–, Thierry Malandainek ballet berria sortu du, La Pastorale, zeinak 6. Sinfonia, Opus 112 Kantata eta Atenasko hondakinak laneko motibo batzuk konbinatuko baititu.

Aipatzekoa da musika dela maiz Thierry Malandainen inspirazio-iturri nagusia. Koreografiak berez bezala sortzen dira konpositorearen asmoetatik abiatuta, bai eta musika entzutean pizten diren emozio eta sentimenduetatik ere. Hartara, Malandain ahalik eta gehien atxikitzen zaie musika-lanei, haien eraikuntzari, eta horrekin batera artifizioez baliatzeko joera mugatzen du.

Oharra: Emanaldiaren ondoren, eta Ballet T-ko Topaketa koreografoarekin programaren barne, Thierry Malandain koreografo eta zuzendariak La Pastorale lanaren sorkuntza prozesuaren zokoak aztertu eta ezagutaraziko dizkie bertaratuei antzokiko Club Aretoan.

Gehiago irakurri

Malandain Ballet Biarritz: La Pastorale

2020/10/10 20:00 Donostia, Viktoria Eugenia

Mizel Theret: Diagonalean Zehar

2020/10/09 20:00 Bilbo, La Fundicion

Loraldia 2020 jaialdiaren barruan.

Diagonalean zehar bakarkako dantza-pieza bat da, jestu bakar baten inguruan sortua, hain zuzen esku-huskako pilotariarena. Hala ere, pieza horrentzat pilotariaren jestua bere jatorrizko testuingurutik ateratua da, erreferentzia guziak diluitzeko, soilik material abstraktu bat ukaiteko gisan.

Jestu bakar hori, denboran eta espazioan nola moldatzen den, horixe da pieza hunen ardatz nagusia. Piezan zehar, jestua sekulan ez da bere osotasunean emana, beti moztua baita, bai bere ibilbideetan, bai bere bultzadetan. Ondorioz, amaitu gabeko jestuari buruzko dantza-pieza bat da.

Erran daiteke ere, jestuaren heriotzari buruzko pieza bat dela.
Burutzeko ezintasun horren aintzinean, jestua agortzera eta hiltzera doa, desagertzen ari den mundu baten pare.

Agertoki biluzi batean, gorputz bakar bat, eta dantza soilik. Dantza araztu bat, errepikatzean oinarriturik, diagonal bakar batean osoki zabaltzen dena, isiltasunarekin elkarrizketan.
Batez ere oroimenari lotua den dantza bat.

Hertsapen guzi hoietatik abiatu nahi izan dut (jestu bakar bat,
diagonal bat, isiltasuna, eszenatokia hutsa), nere dantzan benetako askatasuna kausitzeko. / Mizel Théret

  • Koreografia, danza: Mizel Théret
  • Soinua: euri soinu batzuk | isiltasuna (pieza hunen elementu nagusia)
  • Testua (euskaraz) eta ahotsa: Mizel Théret
  • Konpoko begiradak: Johanna Etcheverry, Bertha Bermudez
  • Iraupena: 50 min
  • Ekoizpena "Traversée" elkartea
  • Argazkia: David Herranz, Olivier Houeix

Gehiago irakurri

Denis Santacana: Sharing Home

2020/10/09 20:00 Getxo

Sharing Home gune ezegonkor bat da, non paretak garden bihurtzen baitira, eta hormak edo negoziatu edo inposatu egiten baitira. Mundu fisikoaren eta ideien munduaren arteko leku bat, non dena ez baita dirudiena, ez eta dirudiena izan behar lukeena ere. Burugabekeria arrazoizko baten eta ezin konta ahala arrazoi burugaberen artean, bertsotan biluzteko eta eroei dantzara irteten uzteko.

Gehiago irakurri

Kukai Dantza Konpainia: Gauekoak

2020/10/10 19:30 Iruñea

Barakaldoko antzokian, Kukai Dantza Konpainiak Gauekoak dantza ikuskizuna aurkeztuko du.Gauekoak proiektua Kukai konpainiaren alma mater den Jon Maya Sein dantzari eta koreografoaren hausnarketa pertsonal batetik sortutako lana da. Lagun maite eta bereziak batu ditu proiektuan. Gainera, eta aurreko lanekin alderatuta, Maya dantzari gisa izango da agertokian ikuskizun honetan.

Hizkuntza artistikoen gurutzaketan eta sortzaile handien baturan (Arkaitz Miner, Mireia Gabilondo…) oinarritzen da proiektu berri hau, dantza, musika, abeste, ilustrazio, literatura eta abarri gauaren muinetik ekinez.

Zeren eta gaua erori eta argi guztiak itzaltzen direnean, esnatu egiten dira arima batzuk.

  • Ideia originala eta proiektuaren zuzendaritza: Jon Maya Sein
  • Eszena-zuzendaritza: Mireia Gabilondo
  • Dantzaria: Jon Maya Sein
  • Musikaria (zuzenean):  Arkaitz Miner eta Xabi Bandini
  • Koreografia: Jon Maya, Cesc Gelabert, Sharon Fridman, Israel Galván
  • Testuak: Joseba Sarrionandia, Carmelo Iribarren
  • Ilustrazioak: Maite Mutuberria
  • Eszenografia: Fernando Bernués
  • Argiztatzea eta bideo-sorkuntza: David Bernués
  • Kudeaketa taldea: Nagore Martínez, Doltza Oar-Arteta

Gehiago irakurri

Adriana Bilbao: Burdina

2020/10/10 19:30 Altsasu

Flamenkoa eta euskal tradizioa izango dira bideratzaileak. Adierazpen bi horiak dira oso izaera sendo eta pertsonalekoak. Istorio honetan adierazitako tradizio eta inprobisazioek lengoaia berri bat sortuko dute. Mehatzea eta meatzaria gogoan hartu ditugu lan honetarako, flamenkoak meatzaritza kulturaren osagai garrantzitsu bat daukalako.

  • Dantzaria: Adriana Bilbao
  • Musika: Beñat Axiari
  • Iraupena: 15 min

Gehiago irakurri

Krego Martin: Conmovidas - Con movidas

2020/10/10 19:30 Bilbo, Harrobia Eskena

Dantza garaikidearen eta barrearen arteko harremana inoiz ez da oso estua izan. Badirudi artistikoa den guztia serioa dela edo izan behar dela, barrerik gabekoa.

Modu askotan eta arrazoi askorengatik egiten dugu barre, baina barre egiteko momentuetako bat da ulertzen ez dugun zerbait gertatzen denean edo inkomunikazioa sortzen denean. Barreak berehala zorioneko errealitate bat gogorarazten digu: bizirik gaudela.

Krego-Martín Danzaren ikuskizun berria da Conmovidas - Con movidas. Zuzendaria Aitor Basauri da, Erresuma Batuko Spymonkeys konpainiako aktore eta sortzaileetako bat.

KREGO-MARTÍN DANZA kale-antzerkiko Así y Restar ikuskizunarekin estreinatu zen Bad jaialdian (Itineris), 2011. urtean. Hainbat jaialditan erakutsi dituzte euren lanak, bai Estatukoak bai nazioartekoak.

Aldi berean, Begoña Kregok eta María Martínek (konpainiaren sortzaileek) lan handia egiten dute Euskadiko dantzaren munduan, beste konpainia batzuekin batera. Dantzaren bidez prestakuntza eta heziketa eskaintzeko daukaten konpromisoaren ondorioz, hainbat tailer irakasten dituzte eta komunitatean dantza garatzeko lanean segitzen dute.

  • Kontzeptua eta performancea: Aitor Basauri, Bego Krego, María Martín
  • Teknika: Marc Cano
  • Laguntza artistikoa: Judith Ruiz
  • Ekoizpena: Krego-Martín Danza
  • Laguntza: Estudio de danza Aikoa Santurtzi

* Bilboko Zirkuitua 2020-ren barruan.

Gehiago irakurri

Ezpata-dantza

2020/10/11 20:00 Bilbo, Begoña

Begoñako Amaren jai nagusia urriaren 11an ospatzen da eta Bilboko Beti Jai Alai dantza taldeak ezpata-dantza egingo du Begoñan.

Gehiago irakurri

Baal Dansa: MiraMiró

2020/10/10 17:00 Eibar, Coliseo Antzokia

Joan Miroren unibertsotik sortutako dantza eta bideo ikuskizuna da, txikitoei zuzendua.

Lana bere margoen hautaketa batean kokatuta dago. Kolore biziek, forma geometrikoek eta pertsonaien eta irudien “ totipotentziak” gure fantasia suspertuko dute. Pinturak bizidun bilakatuko dira eta ametsezko unibertso batera eramango gaituzte. Aurkikuntzaz eta ezustez beteriko bidaia.

  • Zuzendaria: Catalina Carrasco
  • Dantzariak eta sormena: Catalina Carrasco, Gaspar Morey, Aina Pascual
  • Musika: Kiko Barrenengoa
  • Bideo animazioa: Adri Bonsai
  • Txontxongiloa: Leo Alburquerque
  • Iraupena: 45´

Gehiago irakurri

Mugmus Laborategia: Esku harriak: Oteizaren (h)aria

2020/10/11 13:00 Getxo

Mugmus Laborategiak Esku harriak: Oteizaren (h)aria ikuskizuna eskainiko du.

MugMus Laborategiak, dantzaren, zuzeneko musikaren, eskulturaren eta bertsolaritzaren bitartez, Jorge Oteiza artista polifazetikoak bere ibilbide oparoan landutako imajinarioaren berrira kurketa bat eskainiko digu 30 minutuz.

  • Zuzendari artistikoa: Beñat Ralla Yusta.
  • Dantzariak: Jone Amezaga del Frago, Ioritz Galarraga Capdequi.
  • Mugimendu aholkularia, kanpo begirada laguntzailea: Eneko Balerdi Eizmendi.
  • Musikariak: Iñar Sastre Lopetegi, Beñat Ralla Yusta.
  • Bertsolari gonbidatua: Jon Maia.

Gehiago irakurri

Adriana Bilbao: Burdina

2020/10/16 20:15 Sopela. Kurtzio Kultur Etxea

Flamenkoa eta euskal tradizioa izango dira bideratzaileak. Adierazpen bi horiak dira oso izaera sendo eta pertsonalekoak. Istorio honetan adierazitako tradizio eta inprobisazioek lengoaia berri bat sortuko dute. Mehatzea eta meatzaria gogoan hartu ditugu lan honetarako, flamenkoak meatzaritza kulturaren osagai garrantzitsu bat daukalako.

  • Egilea: Beñat Achiary / Adriana Bilbao
  • Koreografoa: Adriana Bilbao
  • Dantzariak: Beñat Achiary / Adriana Bilbao/ Raúl Micó/ Guillermo Guillén / Michel Queuille / Luis Mariano Casillas / Ander Eceiza / Koldo Plazas
  • Zuzendaritza eszenikoa: Adriana Bilbao /Beñat Achiary
  • Produkzioa: Peio Mentxaka / Ezkandrai / Imajik
  • Musika: Beñat Achiary / Guillermo Guillén /Michel Queuille / Raúl Micó
  • Zuzendaritza musikala: Beñat Achiary
  • Eszenografia diseinua: Adriana Bilbao
  • Argiztapen diseinua eta teknikaria: Emilio Cordero
  • Soinu diseinua eta teknikaria: Didier Teillagorry
  • Jantzien diseinua: Fran López Del Cerro
  • Jantzien errealizazioa: Mariví Redoli

Gehiago irakurri

Amico Teatro: Transitos

2020/10/11 18:00 Donostia, Victoria Eugenia

Hiru pasartetan banatutako bidaia intimo bat, nortasunaren bila. Lehenengo pasartean, sentsualitatea, feminitatea eta harmonia esploratzen dira. Bigarrenean, dualtasuna agertzen da: onarpena, kontraesanak eta gatazkak. Eta hirugarrenean, pasio ilunenetan, tragikotasunaren umorean eta ezaugarri groteskoen samurtasunean murgiltzen da.

Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoan bi saio izango dira, 18:00etan eta 20:00etan.

Gehiago irakurri

Danza Mobile: Festin de los cuerpos

2020/10/17 20:00 Donostia, Gazteszena

"Platonen beroan eta argian, gure nahaspilatu erotikoaren koreografia dantzatuko dugu, irrikaz eta itxaronaldi mugagabez egina dirudiena. Gizakiak izaera androgenoko animalia gisa duen irudimenezko eta ia umorezko erakusketak, beste erdia bilatzera kondenatuta, desira ospatzera bultzatzen gaitu, zeinaren izaera posible bakarra jolasa izan baitaiteke. Joko serioegia, agian; beraz, erabaki genuen, El Banqueten filosofoak egin zuen bezala, arintasunez tratatzea. Begiratzen eta ezagutzen gaituzten begiak aurkitzea, ukitzen eta ezagutzen gaituzten eskuak, izarren, zuhaitzen edo intsektuen materia berberaz eginda gaudela gogorarazten digun gorputza. Gure festak gorputzen, haien mugimenduaren eta aniztasunaren ospakizuna izan nahi du". (Antonio Alamo)

  • Zuzendaritza: Arturo Parrilla
  • Dramaturgia eta testuak: Antonio Alamo
  • Antzezleak: Helliot Baeza, Manuel Cañadas, Ana Erdozain/Manuela Calleja, Jaime García, Arturo Parrilla, Teresa Rodríguez-barbero
  • Musikariak: S'yo Fang (pianoa), Bernardo Parrilla (saxofoia), Yoojin Ko (zeharkako flauta), Javier Herrero (bateria eta perkusioa), Manuel Calleja (kontrabaxua), Emilio Parrilla (klarinetea)
  • Musika zuzendaria: Emilio Parrilla
  • Koreografia: Manuel Cañadas, Ana Erdozain, Arturo Parrilla
  • Soinu gunea: S'yo Fang, Bernardo Parrilla, Yoojin Ko, Emilio Parrilla
  • Eszena gunea: Emilio Parrilla Muñoz
  • Argiztapena: Benito Jiménez
  • Soionua: Diego Cousido
  • Eszena egitea: Tito Vázquez, Ilmex
  • Bideo grabaketa: Rivenz Lab
  • Bideo muntaia: jesús García
  • Argazkia: Raquel Alvarez, Anne Alcocer
  • Zuzendari laguntzailea: Raquel Madrid
  • Komunikazioa: Mercedes Vega
  • Ekoizpena eta banaketa: Javier Ossorio
  • Administrazioa: Fernando Coronado
  • Aholkularitza artistikoa: Esmeralda Valderrama
  • Ekoizleak: Compañía Danza Mobile, INcubo Teatro

Gehiago irakurri

Aiko eskola digitala: aurkezpena

2020/10/15 19:00 Donostia, Victoria Eugenia

AIKO taldeak sortu berri duen euskal dantza eskola digitala aurkeztuko du Donostian. Dantza Eskola plataformatik nabigatuko dira eta eskaini dezakeen guztia erakutsiko dugu. Erabiltzaileen zalantzak argitzen saiatuko dira.

Gehiago irakurri

LaRutan: Taito-Ku

2020/10/15 19:30 Bilbo, Campos Eliseos Antzokia

Argia piztu da.
Inolaz ere ez.
Publikoak pitz dadila espero du, has
dadila ikuskizuna.
Zain. Antzezlana hasi da.
Beltz-beltza. Antzezle baten soinua
entzuten da. Edo bi. Edo bestela
hiru. Hainbat arnasaldi adi daitezke.
Saiatzen naiz ulertzen.
Bai, argia dugu orain, eta ulertzen dut. Jarraitu ahal diot hariari. Gogoan
hartzen dut. Sentitu egiten dut.
Itzali da argia, baina, dagoeneko, ez
dio axola. Partaide naiz zer horretan.

  • Zuzendaritza: María Andrés
  • Koreografia eta Interpretazioa: Andrés Alarcón, María Andrés
  • Bideoa: Igone Arreitunandia, María Andrés
  • Argiztapena: Emilio Cordero Checa
  • Argazkiak: Amaia Santamaria

BAD Bilbao 2020ren barruan.

Gehiago irakurri

Julia Godino eta Alexa Moya: Picnic on the moon

2020/10/18 19:00 Gasteiz, Baratza sala

Picnic on the Moon bi pertsonaiaren tableau vivanta da. Picnic batean daude bi pertsonaiak, eguzkitan, eta haize leunak igurzten die ilea. Ingurua zoragarria da, dekoratua akasgabea, eszenatokia ideala. Gauza bakoitza egon behar duen lekuan dago. Politegia, erreala izateko. Baina zer gertatuko litzateke eguzkia ez balitz eguzkia, eta brisa ez balitz brisa? Eta haur baten jolas txoroko txotxongiloak bagina?

Picnic on the Moonek errealitate itxuraz akasgabearen eta barne mortuaren arteko kontrastea arakatzen du. Benetan betetzen al gaitu honelako errealitate batean bizitzeak? Eta itxurakerien jolasa besterik ez balitz?

Tzan Tzan festibaralen barruan.

Gehiago irakurri

Cristina Gomez: Dance is my heroine

2020/10/16 20:00 Amurrio

Zu izan nahi ez eta inoiz baino zuago izaten amaitzea. Zer gertatuko litzateke edozein egunetan bigarren eskuko denda batean super heroi trajea aurkituko bazenu eta behin jantzita ezin izango bazenu kendu? Dance is my heroine piezak identitateaz, gustuko gauzez, izatera atrebitzeaz, porrota onartzeaz, une batez deskonektatu eta gorputzari bizitza erreala esperimentatzeko boterea emateaz... hitz egiten du.

Tzan Tzan festibaralen barruan.

Gehiago irakurri

Myriam Perez Cazabon: Nere azalean arrotz

2020/10/17 20:00 Gasteiz, Baratza sala

Presentzia kontzeptuari dagokionez, pieza honen oinarria zera da, izan gabe egotea. Pertsona baten presentzian gertatzen den aldaketari buruzko gogoeta da. Aldaketa noiz eta persona horren barne-mundua hausten denean eta ordura arte baleko zitzaizkion bere izaera eta bere egoteko era arrotz sentitzen dituenean gertatzen da. Presente egoten jarraitzen du pertsonak, ala absentzian murgiltzen da? Eta pertsonak absente badirudi, non geratzen dira haren izaera eta egoteko era? Nola ageri da hori gorputzaren fisikotasunean?

Tzan Tzan festibaralen barruan.

Gehiago irakurri

Oihana Vesga eta Nerea Gurrutxaga: Leiho zikin, zeru garbi

2020/10/18 19:00 Gasteiz, Baratza sala

Espazio fisiko eta testuinguru konkretuek gorputzean eta genero jarreran duten eragina aztertzen da Leiho zikin, zeru garbi lanean. Mugimenduaren eta ahotsaren lanketatik emakumearen espazioa erreklamatzea zertan datzan hausnartzeko saiakera bat da. Nerea Gurrutxagak eta Oihana Vesgak elkarlanean sortutako lehen lana da Leiho zikin, zeru garbi. London Contemporary Dance School-en egin zituzten biek goi mailako dantza ikasketak, eta Erresuma Batuan hasi zuten ibilbide profesionala dantzari eta sortzaile gisa. Gai honen eta prozesuaren garapenean zuten interesa partekaturik, pieza hau kolaborazioan sortzeari ekin zioten.

Tzan Tzan festibaralen barruan.

Gehiago irakurri

Tio Teronen semeak: Freshcool

2018/07/18 19:30 Murgia

Jende askok dantzatu du Raphaelen kantaren bat bere bizitzako uneren batean, baina zenbat jende saiatu da haren kantak euskal dantza herrikoiekin nahasten? Tira, ba Tio Teronen Semeak bai, eta harrigarriena da ongi gelditzen dela. “FreshCool” ikuskizunak aurreskuaren soiltasuna eta ganberrokeria batzen ditu umorez betetako saioan. 

  • Egilea / Koreografia: Aritz Salamanca, Tío Teronen Semeak
  • Zuzendaritza: Aritz Salamanca
  • Antzezleak: Aritz Salamanca, Iker Sanz, Mederi Orbiso, Ander Domingo, Antton Fernandez, Xuban Iragorri, Jon Iragorri, Aritz Olarte, Ekain Susperregi, Eneko Iparragirre, Mikel Urdampileta, Unai Etxebeste, Haritz Olaziregi, Beñat Begiristain, Alai Goñi
  • Musika: Eider Olasagasti, Joseba Etxegoien,Gorka Daguerresar, Mikel Zubiria

Gehiago irakurri

Gorria

2020/10/18 19:30 Villabona, Gurea Antzokia.

Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariaren arteko elkarrizketa artistikoa du oinarri GORRIA emanaldiak. Muin berbera dute adierazpide biek, bat-batekotasuna, eta bertan egin dute topo sortzaileek. Ikuskizunean zehar, nor bere hizkuntzan kantatzen edo dantzatzen hasi eta kode konpartitu eraikitzen joango dira bi-bientzako funtsezkoa den moldea oinarri hartuta: kopla. Kolore gorriaren sinbologia hari moduan baliatu (bizitza eta heriotza, arriskuak eta debekuak, karga ideologikoa, lotsa, desira...) eta banako zein kolektibo moduan zeharkatzen gaituzten gatazkez arituko dira ordu eta laurden inguruko emanaldian, gitarra eta perkusio soinuekin lagunduta eta eszenaratze soil bezain zainduarekin.

Gehiago irakurri

Oihana Vesga eta Nerea Gurrutxaga: Leiho zikin, zeru garbi

2020/10/18 13:00 Bilbo, Campos Eliseos

Espazio fisiko eta testuinguru konkretuek gorputzean eta genero jarreran duten eragina aztertzen da Leiho zikin, zeru garbi lanean. Mugimenduaren eta ahotsaren lanketatik emakumearen espazioa erreklamatzea zertan datzan hausnartzeko saiakera bat da. Nerea Gurrutxagak eta Oihana Vesgak elkarlanean sortutako lehen lana da Leiho zikin, zeru garbi. London Contemporary Dance School-en egin zituzten biek goi mailako dantza ikasketak, eta Erresuma Batuan hasi zuten ibilbide profesionala dantzari eta sortzaile gisa. Gai honen eta prozesuaren garapenean zuten interesa partekaturik, pieza hau kolaborazioan sortzeari ekin zioten.

Gehiago irakurri

Koldo Arostegi: Bobo

2020/10/18 19:00 Bilbo, Harrobia Eskena

Espazio intimo eta haurtzaroko linboa den eremu honetatik, harrituta begiratzen diet nire gainean, normala dena eta ez dena bereiziz, hegaka dabiltzan milioika muga aleatorioei. Besteen begiradak eta inertzia sozialak presioa egiten didate gogor saiatzeko, eta mugak normaltasunaren eremuan kokatuko nauen alderantz korrika egiteko. Baina ez daukat argi harantz joan nahi dudan. Ez dakit linbo hau utzi nahi dudan, inork ezagutzen ez dituen gauza eder guztiei agur esanez. Zalantza daukat hau dena ahozgoran esan ala ez, baina agian baboa izan nahi dut, agian ergel hutsa naiz eta horrela hobeto nago.

  • Ideia, sorkuntza eta interpretazioa: Koldo Arostegi
  • Argien diseinua: Marc Kanou
  • Jantziak: Patricia Arostegi
  • Argazkiak: Dani Hernandez

Eskerrik asko laguntza artistikoagatik: Jon Munduate, Dani Hernandez, Olatz de Andres, Neus Villa, Isaak Erdoiza.
Laguntzaileak: La Fundición Bilbao, Dantzagunea (Sortutakoak 2018), Harrobia, Utopian Getxo, Bilbo Eszena.

Koldo Arostegi

Koldok honakoekin lan egin du: Mudances-Angels Margarit konpainia, Deborah Hay, Jesús Rubio Gamo, Erre que Erre, Rodrigo Sobarzo koreografo txiletarra, Dansgroep Amsterdam-Krisztina de Chattel konpainia, NuxCompany, eta La ejecutora. Jerome Belen “The show must go on” piezan ere parte hartu du.
2018an Performing Gender europar proiektuaren parte diren bost koreografo gorakorretako bat izateko hautatu zuten. Azken urteetan Angela y Koldo bikoa osatu du, Angela Peris Alcantudekin batera. “Un Cuerpo Sinvergüenza“ eta “Alles” piezak hainbat herrialdetan aurkeztu dira.

Gehiago irakurri

Myriam Perez Cazabon: Mutu

2020/10/21 20:00 Bilbo, Campos Eliseos

Mutu isiltasunaz ari zaigu. Hutsik ez dagoen isiltasun trinkoaz... Zenbait unetan hitzak soberan daude, zenbait gertaerek hitzik gabe uzten gaituzte eta beste zenbaitetan ez dago zer esanik…

  • Dantzariak: Leire Otamendi, Iker Arrúe, Myriam Perez
  • Musika: Maite Arroitajauregi (Mursego)
  • Laguntzaileak: Eusko Jaurlaritza, Dantzagunea, Donostia Kultura
  • Iraupena: 45 minutu

Gehiago irakurri

Haatik: Errimak Bi Oinetan

2020/10/18 18:00 Zaldibia

Haatik konpainiak ikuskizun berri bat aurkezten du. Konpainiaren lehen lana izan zenaren irakurketa eraberritu bat hain zuzen. Errimak Bi Oinetan. Bertso saio batean oinarritutako dantza emanaldia.

Unai Elizasuk eta Aiert Beobidek zuzendutako emanaldia da. Sustrai Kolina, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi eta gehiagok sortutako bertsoak, Igelaren Banda zuzentzen duen Bixente Martinezek bere lan-taldearekin musikatu eta Maialen Arzallus eta Thierry Biscaryren ahotsez abesturik.

Gehiago irakurri

[Bertan behera] Kresala: Amoria & Dolore

2020/11/12 20:00 Donostia, Viktoria Eugenia

Amoria & Dolore dantza ikuskizuna, euskal nabigazioaren urrezko aroan du sorkuntza abiapuntua. Elkanoren lehen mundubira gogora ekarriz, aintzinako musikan du inspirazio iturri nagusia, dantzaren herri adierazpenak beti izan baitu gaurkotasuna, kulturaren erreferente artistiko-historiko bezala. Obrak, Elkanoren zirkunnabigazioaren urrezko aroan zehar bidaiatzen du, ikerkuntza eta berrinterpretazioa lagun, ondare artistiko eta koreografiko berria sortuz. Nabigazioak utzi duen arrastoa agerikoa da, euskaldunok itsasoan barnako ibilietan munduaren kontzepzio modernoan izan duten lehen mailako eragin historikoan.

Euskal Herriaren kokapena, nahitaezko igarobidea edo sartu-irten atea izan zen. Horrek kultura desberdinak erakarri zituen, denen arteko bizikidetza ahalbidetuz antzinako garaietatik. Honek zera adierazten digu: gure arbasoek munduko bazter guztietako biztanleekin harremana izan zutela, gizaki guztien bizimoduaren
bilakaeran zer esan handia izan zutela, eta gure herria hein handi batean, itsasoari esker sortu eta mendeetan zehar mantedu dela, ekarpena pentsaeraren arlora ere iritsi zelarik ; barruan errotuta zuten XVI. mendeko euskaldunengan hain ohikoa zen zabalkuntza grina.

  • Obra: AMORIA & DOLORE Elkano, lehen mundubira
  • Zer: Euskal itsasketaren urrezko aroko dantzen ikuskizuna
  • Koreografia: Faustino Aranzabal
  • Musika: Enrike Solinís
  • Antzezleak: Kresala dantza konpainiaren 30 dantzari
  • Estreinaldia: Azaroak 12 osteguna 20:00
  • Aretoa: Victoria Eugenia Antzokia Donostia
  • Iraupena: 60 ́minutu
  • Babesa: Mundubira 500 Elkano Fundazioa

Gehiago irakurri

[Bertan behera] Inpernuko Poza Trikitixaren XVIII. Jardunaldia

2020/10/31 12:00 Tolosa, Kultur Etxea

Sabin Bikandi, Patxi Laborda, Xabier Etxabe, Xabier Itzaina, Joseba Altube eta Aritz Ibañez erromerien inguruan arituko dira Inpernuko Poza Trikitixaren Jardunaldian. Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak antolatutako XVIII. Jardunaldia Tolosako Kultur Etxean egingo da urriaren 31n.

Inpernuko Poza Trikitixaren jardunaldian, Hitzaldia

  • Eguna: Urriak 31, larunbata
  • Ordua: 12:00-13:30
  • Lekua: Tolosako Kultur Etxean*
  • Hizlariak: AIKO taldea – Sabin Bikandi eta Patxi Laborda

Inpernuko Poza Trikitixaren jardunaldian, Mahai ingurua

  • Eguna: Urriak 31, larunbata
  • Ordua: 16:30-18:00
  • Lekua: Tolosako Kultur Etxean*
  • Mahai ingurua: Xabier Etxabe, Xabier Itzaina, Joseba Altube
  • Moderatzailea: Aritz Ibañez

*Azken egunetako neurriak direla eta egoerak horrela eskatuta Inpernuko Poza XVIII. Jardunaldia ateak itxita egingo dira. Bi hitzorduak ordu berdinean mantenduko dira eta streaming bidez zabalduko dituzte edonorentzat ikusgai EHTEren sare sozialetan.

Sare sozial hauetako konturik ez badaukazu ere, Facebookeko kontua edonorentzat irekia izango da.

Gehiago irakurri

Hitzaldia: Emakumeen garrantzia Urdiaingo errituetan

2020/10/23 19:35 Iruñea, Eusko Kultur Mintegia

"Emakumeen garrantzia Urdiaingo errituetan" hitzaldia eskainiko du Maialen Galarzak Iruñeko Eusko Kultur Mintegian.

Gehiago irakurri

Igartubeiti: Dantza ikuskizuna dolarean

2020/10/24 17:00 Ezkio, Igartubeiti

Ondarearen Europako Jardunaldien barne antolatutako jarduera hau urriak 24ean, 17:00etatik aurrera izango da.

Dantzari gazteek tradizioa, dantzaren bitartez interpretatuko dute baserriko dolarean, bere gunerik paregabenean. Kultur ondarea artearekin uztartzen duen ikuskizuna. Dantzagunearekin, dantzaren sorkuntza eta formazio prozesuak sustatzeko eta laguntzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzuarekin lankidetzan antolatutako jarduera. 

COVID19k eragindako edukiera murrizketak direla eta derrigorrezkoa da aurretik izena ematea telefonoz 943 72 51 07 edo idatziz igartubeiti@gipuzkoa.eus. Ezinbestekoa izango da eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitzea eta maskara erabiltzea. Derrigorrezkoa da ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago, 16:30etan bertan izatea.

Gehiago irakurri

InPut: Imperfectas

2020/10/22 20:00 Bilbo, Harrobia Eskena

Berezitasunez eta kontrastez beteriko itsasoa. Maitasunez eta onarpenez beteriko munduaren errealitate zentzugabea eta zintzoa. Froga- eta errore-gune bat. Jolasteko leku bat. Ez epaitzeko lekua. Nire burua erakusteko leku bat. Nire buruaz barre egiteko testuingurua. Ez egitean ikasteko. Berarekin bizitzea; nire egungo ni izatea eta nire jaioterria izatea. Eta onarpena, errespetua sortaraztea.

InPut konpainia 2012an sortu zen, eta ordutik talde artistiko desberdin batekin ari da lanean proiektu bakoitzean. Eusko Jaurlaritzaren koreografia sorkuntzarako laguntzak jaso ditu lan batzuk garatzeko: “Piel Rota” eta “Imperfectas”. 2015ean, “Play”  piezak Madrilgo 29. Lehiaketa Koreografikoaren Gazte saria jaso zuen.

Fitxa artistikoa

  • Zuzendaritza: Aiala Echegaray Mendiguren
  • Zuzendari laguntzailea: Atic H.Deba
  • Antzezleak: Natalia G. Muro, Denis Martínez Roque, Mar García Serrano
  • Soinua eta músicaClaro de luna – Ludwig van Beethoven //Turandot /act 3: Nessun dorma! – Giacomo Puccini, Luciano Pavarotti, Orchestra del Teatro Arena di Verona,Armando Gatto // The four seasons- Antonio Vivaldi, Dmitry Sinkovsky, La voce Strumentale.
  • Teknikaria: Marc Cano
  • Ekoizpena: Aiala Echegaray Mendiguren
  • Dirulaguntza: Gobierno Vasco, Harrobia, Ánima eskola y Utopian Getxo.
  • Eskerrak: Matxalen Bilbao, Olatz de Andrés, María Martín, Bego Krego, JuditRuiz, Eneritz Zeberio, Pilar Andrés, Raúl Cancelo eta prozesuan lagundu diguzuen guztioi.

Gehiago irakurri

Brodas Bros: Around the world

2020/10/23 20:00 Getxo, Muxikeberri

Brodas Bros Kataluniako taldeak Around the worldikuskizuna eskainiko du Leioako Auditoriumean.

Bidaia-koaderno handi batek betetzen du agertokia, eta, bertan, Brodas Bros taldeak munduan barrena egin duen nazioarteko biretan igarotako bizipenak eta anekdotak daude jasota. Izan ere, Brasilen, Palestinan, San Frantziskon, Los Angelesen, Hondurasen eta Japonian izan dira, eta Txinaren eragin handia dute, 3 hilabeteko bira egin baitute herrialde horretan azken urte honetan.

Brodas Bros futurista eta robotikoak, baina baita bihozbera eta sentikorrak ere. Mapping-a, proiekzio interaktiboa, laserra, aireko dantza, led-ekin eginiko jantziak… Ikuskizun honek dantza, argia, teknologia eta musika txundigarria nahasten ditu. Orain arte ikusi dugun Brodas Bros taldearen ikuskizun teknologikoena da.

Memorian geratzen diren oroitzapenek ulertarazten digute esperien­tzia horiei esker garela orain garen bezalakoak. Orainaldia bizi behar dugu, eta Brodas Bros taldeak ikusleekin partekatu nahi du orainaldi hori, zu ere protagonista zaituena. Dantza dezagun bizitza!

Gehiago irakurri

Kukai Dantza Konpainia: Gauekoak

2020/10/23 20:30 Tolosa, Leidor

Barakaldoko antzokian, Kukai Dantza Konpainiak Gauekoak dantza ikuskizuna aurkeztuko du.Gauekoak proiektua Kukai konpainiaren alma mater den Jon Maya Sein dantzari eta koreografoaren hausnarketa pertsonal batetik sortutako lana da. Lagun maite eta bereziak batu ditu proiektuan. Gainera, eta aurreko lanekin alderatuta, Maya dantzari gisa izango da agertokian ikuskizun honetan.

Hizkuntza artistikoen gurutzaketan eta sortzaile handien baturan (Arkaitz Miner, Mireia Gabilondo…) oinarritzen da proiektu berri hau, dantza, musika, abeste, ilustrazio, literatura eta abarri gauaren muinetik ekinez.

Zeren eta gaua erori eta argi guztiak itzaltzen direnean, esnatu egiten dira arima batzuk.

  • Ideia originala eta proiektuaren zuzendaritza: Jon Maya Sein
  • Eszena-zuzendaritza: Mireia Gabilondo
  • Dantzaria: Jon Maya Sein
  • Musikaria (zuzenean):  Arkaitz Miner eta Xabi Bandini
  • Koreografia: Jon Maya, Cesc Gelabert, Sharon Fridman, Israel Galván
  • Testuak: Joseba Sarrionandia, Carmelo Iribarren
  • Ilustrazioak: Maite Mutuberria
  • Eszenografia: Fernando Bernués
  • Argiztatzea eta bideo-sorkuntza: David Bernués
  • Kudeaketa taldea: Nagore Martínez, Doltza Oar-Arteta

Gehiago irakurri

Codice

2020/02/07 20:30 Tolosa

Circle of Trust eta Logela multimedia konpainiak Codice lana emango dute Tolosako Laidor antzokian.

Bidai bat gaur egungo gizartearen komunikazioaren eboluzioaren zehar, komunikabideen garapenaren alde txarrak eta onetaz konturatzeko balioko diguna. 

5 gorputz, hitzik gabe, iristen ez den mezu bat trasmititzeko gai direnak 

5 diskurtso, haurnasketara gonbidatzen dituztenak

5 ideia, pentsamendu, sentimendu, iristeko borrokatzen ari direnak, eta gizartearen norabidea aldatu

Fitxa

  • Zuzendari artistikoa: Jordi Vilaseca
  • Dantzariak: Abel Escribano, Francisco Sánchez Bona, Alberto Pardo, Marcos Pardo, Juan Manuel Aragón
  • Produkzioa: Toño Monzón
  • Coreografías: Circle Of Trust
  • Eszenografia: Logela
  • Bideo sorkuntza: Imanol Garaizabal / Bideo sorkuntzaren audioa: Ander Garaizabal / Audioa: R de Rumba
  • Argiztapena: Roberto Gregorio Moreno. “Txutxi”Carlos Samaniego. ”Sama”
  • Iraupena: 55 min

Gehiago irakurri

Codice

2020/10/23 20:00 Hondarribia, Itsas Etxea

Kukai: Kirol legez / Fair Play

2020/10/24 20:00 Hondarribia, Kasino Zaharra

Errealaren enkargu batetatik sortzen den ikuskizuna. Baloiaren edota dantzarien jauziak. Urratsak eta golak. Oholtza eta soropila. Futbola eta dantza. Joku zelaia eszenatoki bihurtzen da eta eszenatokia joku zelaia da. Errespetua, ahalegina, talde lana, umiltasuna… aldagela zein kamerino bateko oinarri dira, antzoki zein estadio batekoak. Kirolean eta artean. Jokalariak eta jokulariak. Euren gorputz, ahalegin, balore eta taldearen bitartez beren testuinguruarekin batzen dira komunitatearen eta identitatearen parte bilakatuz.

Fitxa artistikoa

  • Jatorrizko ideia eta koreografia: Jon Maya Sein
  • Dantzariak: Alain Maya, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Leire Otamendi, Urko Mitxelena
  • Zuzeneko DJa: Zigor Lanpre DZ
  • Jantziak: Iraia Oiartzabal Argiztapena: David Bernués
  • Kudeaketa taldea: Doltza Oar-Arteta eta Nagore Martínez
  • Konpainia: Kukai Dantza

Gehiago irakurri

Marco Vargas & Chloe Brule: Los cuerpos celestes

2020/10/24 20:30 Gasteiz, Printzipal Antzokia

Los Cuerpos Celestesek paisaia batzuk eskaintzen ditu, non bost interpretek topo egiten baitute eta elkartu egiten baitira definiezina den zerbait aurkitzeko. Duoak, hirukoteak, laukoteak eta boskoteak eratzen dira, eta gogoetan sartzen bakoitzaren lekuaz eta bestearekin duen harremanaz. Unibertsoaren ikuspegi unitario eta organikotik, non dena baitago lotuta eta batak besteari eusten, Marco Vargas & Chloé Brûlék zentzumenen bidaia bat proposatzen digute etereotasunetik gorpuztasunera. Flamenkoaren eta musika elektronikoaren arteko kontrasteen aberastasunarekin jolasean, freskoa osatzen dute gizakiez, non norbanako bakoitza osagai funtsezkoa baina ezdeusa baita unibertsoko agertoki handian.

  • Zuzendaritza: Marco Vargas & Chloe Brule
  • Sorkuntza, interpretazioa: Marco Vargas, Chloe Brule, Gero Dominguez, Miguel Marin, Yinka Esi Graves 
  • Musika konposizioa: Miguel Marin

Gehiago irakurri

Tio Teronen semeak: Festamentua

2019/10/25 13:00 Portugalete, San Roke plaza

Zoritxarreko egoera batean elkartzea egokitu zaio lagun koadrilari hileta batean. Bertan, pasartea ulertu nahian ibiliko dira batera eta bestera, gertatutakoa iraultzeko esperantzan.

  • Koreografia: Aritz Salamanca, Tio Teronen Semeak
  • Dantzariak: Aritz Salamanca, Ander Domingo, Beñat Begiristain, Antton Fernandez, Ekain Susperregi, Jon Iragorri, Xuban Iragorri, Eneko Iparragirre, Alai Goñi, Aritz Olarte, Mikel Urdanpilleta, Aritz Olaziregi
  • Musikariak: Eider Olasagasti, Joseba Etxegoien, Gorka Daguerressar, Mikel Zubiria

Gehiago irakurri

Dantzaz: Elektrical Flower

2020/10/25 19:00 Getxo, Muxikeberri

Dantzaz Konpainia agertokietara itzuliko da Elektrical Flower proiektu esperimentalarekin.

Dantza eta arte digitala uztartzen dituen hibridazio-ikuskizuna da, zeinetan arte eszenikoak, ingurune fisikoa eta gorputzaren adierazpena batzen baitira.

Dantzak eta arteak naturarekin dituzten harremanak, eta eguneroko bizimoduaren erritmoak beren emozioekin, abiapuntua dira bineta labur batzuk proposatzen dituen sormenerako. Bineta horiek dantza garaikidearen pasarte iragankorrak dira, bikote, hirukote, bakarrik, laukote bidez aurkeztuak, eta ikuslea sentsazioen bidaia poetiko batean parte hartzera eramaten dute, giza gorputzaren plastikotasunaren eta sortutako eszenografia iradokitzailearen edertasunaren bidez.

Gehiago irakurri

Doos Colectivo: Gorpuztu Laburra + The man who travelled nowhere in time + Guztairen amaiera

2020/10/31 20:00 Lasarte, Manuel Lekuona

Eva Guerreroren Doos Colectivok bi dantza pieza eta bideo-dantza bat aurkeztuko ditu. Lehenengo, Gorpuztu laburra da, Leire Otamendik dantzatuko duen soloa. Gero, Kyra Jean Green sortzailearen The man who travelled nowhere in time lana proiektatuko da eta bukatzeko, Guztiaren amaiera pieza eskainiko dute Aritz Lopezek eta Leire Otamendik.

Gorpuztu laburra

Gorpuztu laburrak oreka bilatzeari buruz hitz egi-ten du. Lasai egoteko, zarata isilarazteko, zama eta errua arintzeko, animaliak lasai lo egiteko leku bat aurkitzeko borroka da. Erlijio jakin batzuetan gorpu-tzaren erabilerari buruzko ikerketa batetik sortu zen

The man who travelled nowhere in time

Quebeceko Molekula bideodantzen aukeraketatik aukeratutako bideoa. Doos Colectivo 2020ko udazkenean Euskadiko antzokietan erakustenibili da, Euskadi-Quebec proiektuaren laguntzari esker. Eusko Jaurlaritzaren eta Etxepare Institutuaren ba-besa du proiektu horrek.

Guztiaren amaiera

Guztiaren amaiera gure harreman moduez ari da; aztertzen du nola hartzen ditugun erabakiak eta nola eragiten dioten erabaki horiek alboan dugun pertsonari. Une jakin bat du hizpide, erritmo galtzen duzun une hori: dena hankaz gora jartzen dela sentitzen duzu une horretan, baina hala ere aurrera jarraitzen duzu, ezer gertatuko ez balitz bezala. Hizpide ditu inertzia eta burugogorkeria, kontrol falta, aberetasuna, gertatzea nahi genukeena eta benetan gertatzen ari dena.

Gehiago irakurri

Olatz de Andres: The Big Game

2020/10/30 20:00 Eibar, Coliseo Antzokia

The Big Game lanak xake bizidun koreografiko baten bertsio aske eta lekualdatu bat proposatzen du. Eszenako 32 interpretatzaileak jokoko piezetan daude. Obraren oinarrian, koreografia espaziala dago, gorputz asko bizi dira batera, eta mugitzen den sistema kolektibo bat eratzen dute, izan litezkeen mila mugimendu eta bat gehiago orkestratuz. Errepresentazioaren errepresentazioa.

  • Zuzendaritza eta koreografia: Olatz de Andrés
  • Zuzendaritza eta koreografiako laguntzailea: Robert Jackson
  • Sorkuntza eta interpretazioa (taldearen muina): Pilar Andrés, Natalia G. Muro, Isabel Álvarez, Aiala Etxegarai
  • Dantzertiko performerrak: Unai Álvarez, Pilar Blanco, Elene Carreto, Dairi Martínez, Maddi Argote, Sara Calderón, Zoemar Marínez, Marta Ortega, Iratxe Bilbao, Amaia Cabero, Laura Morán, Graciela Orio, Iligo Rementeria, Leire Sanjurjo, Nahia Corrihons, Alejandro Gibaja, Paula Gereñu, Iñigo Gerrico, Nagore Andrés, Gaël Sacanell, Aitor Vildosola, Aitzol Villahoz, Marina Yañez, Sofía María Zallio
  • Argiak: Octavio Más
  • Soinua: Marc Cano
  • Jantziak: Xabier Mujika
  • Ekoizpena: Vanessa Fuentes
  • Komunikazioaren diseinua eta argazkiak: Ainara Ipiña
  • Banaketa: Lŏkke
  • Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak diruz lagundutako proiektua. Laguntzaileak: Azkuna Zentroa eta Dantzerti.
  • Lankideak: La Fundición, Punto de Fuga, Arropaineko Arragua, Kurtzio Kultur Etxea, Arriola Antzokia, UPV/EHU Bizkaia.

Gehiago irakurri

La Veronal: Voronia

2020/10/31 19:00 Iruñea, Gaiarre Antzokia

La Veronal konpainiak Vorona lana eskainiko du. Gaizkiaren enigma argitu nahirik, munduko haitzulo sakonenean sartuko gara, Voronia izenekoan. Esanezinaren alegoria da hori: hutsune bat, axolagabetasun beldurgarri baten egoitza, eta bertan eratzen da gizateriak ongia eta errugabetasuna era guztietako indarkeriaren aitzakiatzat hartzeko duen joera sutsua.

- Egilea eta koreografoa: Marcos Morau

- Dantzariak: Joaquín Collado, Rober Gómez, Jon López, Ariadna Montfort, Lorena Nogal, Shay Partush, Manuel Rodríguez, Marina Rodríguez, Giacomo Todeschi, Diesgo Tortelli, Sau-Ching Wong

Gehiago irakurri

Haatik: Errimak Bi Oinetan

2020/10/31 20:00 Orio

Haatik konpainiak ikuskizun berri bat aurkezten du. Konpainiaren lehen lana izan zenaren irakurketa eraberritu bat hain zuzen. Errimak Bi Oinetan. Bertso saio batean oinarritutako dantza emanaldia.

Unai Elizasuk eta Aiert Beobidek zuzendutako emanaldia da. Sustrai Kolina, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi eta gehiagok sortutako bertsoak, Igelaren Banda zuzentzen duen Bixente Martinezek bere lan-taldearekin musikatu eta Maialen Arzallus eta Thierry Biscaryren ahotsez abesturik.

Gehiago irakurri

Osa + Mujika: Loser

2020/10/31 20:00 Donostia, Gastezena

OSA+MUJIKA konpainia Jaiotz Osa eta Xabier Mujikaren topaketa artistikoaren ondorioz sortzen da, sormenezko bi mundu baturik, dantza eta eszenografia/jantziak. Loser pieza, hausnarketa bat da milenialen inguruan, beren harreman sozialak, sareekiko duten mendekotasuna eta gizarteak berauengan duten itxaropenen gainean: «Berezia nintzela esaten zidaten, behin eta berriz. Bizitzan nahi nuena lortuko nuela ere esaten zidaten, besterik gabe nahi izate hutsarekin. Errealitateak berehala esnatu ninduen; ez naiz berezia eta ez dut desiratutakoa lortuko nahi izateagatik bakarrik. Bizitza perfektua eta arazorik gabekoa erakutsi beharra eta erreala ez den mundu baten onarpen beharra, mugagabea den hutsunea estaltzeko bidearen bila. Hori da Millenialek sentitzen duguna; kritikatua den generazio honek egia sakona izkutatzen du: zoriontasun eza».

Gehiago irakurri

Codice

2020/03/02 20:00 Berriz, kultur etxean

Circle of Trust eta Logela multimedia konpainiak Codice lana emango dute Tolosako Laidor antzokian.

Bidai bat gaur egungo gizartearen komunikazioaren eboluzioaren zehar, komunikabideen garapenaren alde txarrak eta onetaz konturatzeko balioko diguna. 

5 gorputz, hitzik gabe, iristen ez den mezu bat trasmititzeko gai direnak 

5 diskurtso, haurnasketara gonbidatzen dituztenak

5 ideia, pentsamendu, sentimendu, iristeko borrokatzen ari direnak, eta gizartearen norabidea aldatu

Fitxa

  • Zuzendari artistikoa: Jordi Vilaseca
  • Dantzariak: Abel Escribano, Francisco Sánchez Bona, Alberto Pardo, Marcos Pardo, Juan Manuel Aragón
  • Produkzioa: Toño Monzón
  • Coreografías: Circle Of Trust
  • Eszenografia: Logela
  • Bideo sorkuntza: Imanol Garaizabal / Bideo sorkuntzaren audioa: Ander Garaizabal / Audioa: R de Rumba
  • Argiztapena: Roberto Gregorio Moreno. “Txutxi”Carlos Samaniego. ”Sama”
  • Iraupena: 55 min

Gehiago irakurri

Gorria

2020/10/31 20:30 Ondarroa, Goikozini

Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariaren arteko elkarrizketa artistikoa du oinarri GORRIA emanaldiak. Muin berbera dute adierazpide biek, bat-batekotasuna, eta bertan egin dute topo sortzaileek. Ikuskizunean zehar, nor bere hizkuntzan kantatzen edo dantzatzen hasi eta kode konpartitu eraikitzen joango dira bi-bientzako funtsezkoa den moldea oinarri hartuta: kopla. Kolore gorriaren sinbologia hari moduan baliatu (bizitza eta heriotza, arriskuak eta debekuak, karga ideologikoa, lotsa, desira...) eta banako zein kolektibo moduan zeharkatzen gaituzten gatazkez arituko dira ordu eta laurden inguruko emanaldian, gitarra eta perkusio soinuekin lagunduta eta eszenaratze soil bezain zainduarekin.

Gehiago irakurri

Tango de Piazzolla

2020/10/31 20:30 Santurtzi, Serantes Kultur Aretoa

Fernando Salinas bandoneoi bakarlariaren proiektu honek musika, dantza, antzerkia eta olerkia bateratzen ditu. Kontzertuan maisu argentinarraren konposiziorik adierazgarrienetakoen moldaketa esklusiboak, Libertango edo Oblivion esaterako, hain ezagunak ez diren beste obra batzuekin batera entzungo dira.

  • Egilea, Zuzendaria eta bandoneón bakarlaria: Fernando Salinas
  • Dantzariak: Marina Alcalde y Diego Quispe.
  • Narrazioa: Xabier Flamarique y Ángela Irañeta
  • Musika Banda: “Unión Musical Vizcaína” de Santurtzi. Piazzollaren Tangoa-k giro hori birsortu nahi du eta aldi berean Piazzolla omendu, generoa goitik behera irauli zuen argentinar konpositorea.

2020ko Santurtziko Antzerki Jaialdiaren barruan.

Gehiago irakurri

La intrusa: It's a wrap

2020/11/04 20:30 Gasteiz, Printzipal Antzokia

Amaitu da. Hau da amaiera.

Kubricken filmografiako 6 pertsonaiak honen heriotzaren berri jasotzen dute.

Orduan, beren nortasuna, existentzia eta beren dramari eta patuari forma ematen saiatuko dira, beren benetako sorkuntzari: beren niari.

Bada modurik bihotza hautsi gabe gure patua uzteko, ala nostalgiarik handienean eroriko zara azkenean?

Fisikotasunaren zentzu sendoa duen pieza, diziplina anitzeko dramaturgia baten zerbitzura dagoena, fikzio handienetik giza izaeraren esentzietarantz ehuntzen dena; pertsonaia, interprete eta pertsona gisa gure etorkizunari buruzko atzera-proiekzio ariketa bat aurkezteko.

Gehiago irakurri

La coja dansa: Deshielo

2020/10/30 18:00 Errenteria, Niessen

"Deshielo" antzezlanean istorio poetiko bat, dantza eta antzerkia, proiekzio-sistema bikoitza eta musika originala uztartzen dira ohiz kanpoko edertasuneko ikuskizuna sortzeko.

Inuit Neska igluz osatutako herrixka batean bizi da; hotz handia egiten du beti, urtean aste gutxi batzuetan izan ezik. Orduan lantzurda artean loreak agertzen dira Inuit Neskaren herriak Harri Sakratu bat bauka, bat-batean aldatu gabe mendeak eman eta gero hautsi egiten dena. Inuit Neskak bere Harri Sakratua haustea eragin duenaren bila irtetea erabakitzen du. Bidean Azeri Zuria lagun izango du eta Zuhaitzak Landatzen dituen Gizonaren eta Zabor-Eraldatzailearen testigantza jasoko dute; gauza asko alda ditzaketen ekintza txikiak egiten jarraitzeko akuilua jasoko dute eurengandik.

"Deshielo" bidaiaz, klima-aldaketaren aurkako soluzio pertsonalez eta gure ekosistemaren hondamendiaz mintzo da. Asmoak batzeko eta gure inguruaren orekarekiko begirunezko ohiturak sortzeaz mintzo da. Laguntasunaz mintzo da, armarik eraginkorrena denez, eta pertsona arruntek aparteko aldaketak eragiteko duten ahalmenaz.

  • Egileak eta zuzendariak: Tatiana Clavel, Raúl León.
  • Antzezleak: Santiago de la Fuente, Olga Clavel.
  • Produkzioa: La Coja Dansa.

Gehiago irakurri

Danza Mobile: Festin de los cuerpos

2020/11/06 20:30 Gasteiz, Felix Petite antzokia

"Platonen beroan eta argian, gure nahaspilatu erotikoaren koreografia dantzatuko dugu, irrikaz eta itxaronaldi mugagabez egina dirudiena. Gizakiak izaera androgenoko animalia gisa duen irudimenezko eta ia umorezko erakusketak, beste erdia bilatzera kondenatuta, desira ospatzera bultzatzen gaitu, zeinaren izaera posible bakarra jolasa izan baitaiteke. Joko serioegia, agian; beraz, erabaki genuen, El Banqueten filosofoak egin zuen bezala, arintasunez tratatzea. Begiratzen eta ezagutzen gaituzten begiak aurkitzea, ukitzen eta ezagutzen gaituzten eskuak, izarren, zuhaitzen edo intsektuen materia berberaz eginda gaudela gogorarazten digun gorputza. Gure festak gorputzen, haien mugimenduaren eta aniztasunaren ospakizuna izan nahi du". (Antonio Alamo)

  • Zuzendaritza: Arturo Parrilla
  • Dramaturgia eta testuak: Antonio Alamo
  • Antzezleak: Helliot Baeza, Manuel Cañadas, Ana Erdozain/Manuela Calleja, Jaime García, Arturo Parrilla, Teresa Rodríguez-barbero
  • Musikariak: S'yo Fang (pianoa), Bernardo Parrilla (saxofoia), Yoojin Ko (zeharkako flauta), Javier Herrero (bateria eta perkusioa), Manuel Calleja (kontrabaxua), Emilio Parrilla (klarinetea)
  • Musika zuzendaria: Emilio Parrilla
  • Koreografia: Manuel Cañadas, Ana Erdozain, Arturo Parrilla
  • Soinu gunea: S'yo Fang, Bernardo Parrilla, Yoojin Ko, Emilio Parrilla
  • Eszena gunea: Emilio Parrilla Muñoz
  • Argiztapena: Benito Jiménez
  • Soionua: Diego Cousido
  • Eszena egitea: Tito Vázquez, Ilmex
  • Bideo grabaketa: Rivenz Lab
  • Bideo muntaia: jesús García
  • Argazkia: Raquel Alvarez, Anne Alcocer
  • Zuzendari laguntzailea: Raquel Madrid
  • Komunikazioa: Mercedes Vega
  • Ekoizpena eta banaketa: Javier Ossorio
  • Administrazioa: Fernando Coronado
  • Aholkularitza artistikoa: Esmeralda Valderrama
  • Ekoizleak: Compañía Danza Mobile, INcubo Teatro

Gehiago irakurri

La intrusa: It's a wrap

2020/11/06 20:30 Brakaldo Antzokia

Amaitu da. Hau da amaiera.

Kubricken filmografiako 6 pertsonaiak honen heriotzaren berri jasotzen dute.

Orduan, beren nortasuna, existentzia eta beren dramari eta patuari forma ematen saiatuko dira, beren benetako sorkuntzari: beren niari.

Bada modurik bihotza hautsi gabe gure patua uzteko, ala nostalgiarik handienean eroriko zara azkenean?

Fisikotasunaren zentzu sendoa duen pieza, diziplina anitzeko dramaturgia baten zerbitzura dagoena, fikzio handienetik giza izaeraren esentzietarantz ehuntzen dena; pertsonaia, interprete eta pertsona gisa gure etorkizunari buruzko atzera-proiekzio ariketa bat aurkezteko.

Gehiago irakurri

Adriana Bilbao: Burdina

2020/11/06 20:30 Elorrio, Arriola antzokia

Flamenkoa eta euskal tradizioa izango dira bideratzaileak. Adierazpen bi horiak dira oso izaera sendo eta pertsonalekoak. Istorio honetan adierazitako tradizio eta inprobisazioek lengoaia berri bat sortuko dute. Mehatzea eta meatzaria gogoan hartu ditugu lan honetarako, flamenkoak meatzaritza kulturaren osagai garrantzitsu bat daukalako.

  • Dantzaria: Adriana Bilbao
  • Musika: Beñat Axiari
  • Iraupena: 15 min

Gehiago irakurri

Aukeran: Biz Hitza

2020/11/06 20:00 Zarautz, Modelo Aretoan

“Herria da gorputza, hizkuntza bihotza” Fernando Aire Xalbador Urepeleko artzainaren esana da, zehazki, haren Odolaren mintzoan jasoa eta Mikel Laboaren ahotsak zabaldua. Eta hizkuntza gorputza balitz? Nola azalduko lituzke gorputz adierazpenak hizkuntzaren bat-bateko jaiotza edo elearen etengabeko bilakaera?

Ikuskizun honek munduko hizkuntza ororen historia unibertsala du abiapuntu, baina euskara batuaren istorio partikularra kontatu nahi du dantzaren bidez. Xabi Paya kulturgileak gidoia idatzi eta Aukeran taldeak koreografiak sortu ditu.

Gehiago irakurri

Kukai Dantza Konpainia: Gauekoak

2020/11/07 19:00 Bergara, Seminarixoa

Gauekoak proiektua Kukai konpainiaren alma mater den Jon Maya Sein dantzari eta koreografoaren hausnarketa pertsonal batetik sortutako lana da. Lagun maite eta bereziak batu ditu proiektuan. Gainera, eta aurreko lanekin alderatuta, Maya dantzari gisa izango da agertokian ikuskizun honetan.

Hizkuntza artistikoen gurutzaketan eta sortzaile handien baturan (Arkaitz Miner, Mireia Gabilondo…) oinarritzen da proiektu berri hau, dantza, musika, abeste, ilustrazio, literatura eta abarri gauaren muinetik ekinez.

Zeren eta gaua erori eta argi guztiak itzaltzen direnean, esnatu egiten dira arima batzuk.

  • Ideia originala eta proiektuaren zuzendaritza: Jon Maya Sein
  • Eszena-zuzendaritza: Mireia Gabilondo
  • Dantzaria: Jon Maya Sein
  • Musikaria (zuzenean):  Arkaitz Miner eta Xabi Bandini
  • Koreografia: Jon Maya, Cesc Gelabert, Sharon Fridman, Israel Galván
  • Testuak: Joseba Sarrionandia, Carmelo Iribarren
  • Ilustrazioak: Maite Mutuberria
  • Eszenografia: Fernando Bernués
  • Argiztatzea eta bideo-sorkuntza: David Bernués
  • Kudeaketa taldea: Nagore Martínez, Doltza Oar-Arteta

Gehiago irakurri

Codice

2020/11/07 20:00 Irun, Amaia KZ

Circle of Trust eta Logela multimedia konpainiak Codice lana emango dute Tolosako Laidor antzokian.

Bidai bat gaur egungo gizartearen komunikazioaren eboluzioaren zehar, komunikabideen garapenaren alde txarrak eta onetaz konturatzeko balioko diguna. 

5 gorputz, hitzik gabe, iristen ez den mezu bat trasmititzeko gai direnak 

5 diskurtso, haurnasketara gonbidatzen dituztenak

5 ideia, pentsamendu, sentimendu, iristeko borrokatzen ari direnak, eta gizartearen norabidea aldatu

Fitxa

  • Zuzendari artistikoa: Jordi Vilaseca
  • Dantzariak: Abel Escribano, Francisco Sánchez Bona, Alberto Pardo, Marcos Pardo, Juan Manuel Aragón
  • Produkzioa: Toño Monzón
  • Coreografías: Circle Of Trust
  • Eszenografia: Logela
  • Bideo sorkuntza: Imanol Garaizabal / Bideo sorkuntzaren audioa: Ander Garaizabal / Audioa: R de Rumba
  • Argiztapena: Roberto Gregorio Moreno. “Txutxi”Carlos Samaniego. ”Sama”
  • Iraupena: 55 min

Gehiago irakurri

Adriana Bilbao: Burdina

2020/11/07 20:00 Berriz, kultur etxean

Flamenkoa eta euskal tradizioa izango dira bideratzaileak. Adierazpen bi horiak dira oso izaera sendo eta pertsonalekoak. Istorio honetan adierazitako tradizio eta inprobisazioek lengoaia berri bat sortuko dute. Mehatzea eta meatzaria gogoan hartu ditugu lan honetarako, flamenkoak meatzaritza kulturaren osagai garrantzitsu bat daukalako.

  • Dantzaria: Adriana Bilbao
  • Musika: Beñat Axiari
  • Iraupena: 15 min

Gehiago irakurri

Tio Teronen semeak: Festamentua

2020/11/07 18:00 Durango, Landako Gunea

Zoritxarreko egoera batean elkartzea egokitu zaio lagun koadrilari hileta batean. Bertan, pasartea ulertu nahian ibiliko dira batera eta bestera, gertatutakoa iraultzeko esperantzan.

  • Koreografia: Aritz Salamanca, Tio Teronen Semeak
  • Dantzariak: Aritz Salamanca, Ander Domingo, Beñat Begiristain, Antton Fernandez, Ekain Susperregi, Jon Iragorri, Xuban Iragorri, Eneko Iparragirre, Alai Goñi, Aritz Olarte, Mikel Urdanpilleta, Aritz Olaziregi
  • Musikariak: Eider Olasagasti, Joseba Etxegoien, Gorka Daguerressar, Mikel Zubiria

Gehiago irakurri

Led Silhouette: Creepy Crawly

2020/11/07 20:00 Bilbo, La Fundicion

Sentimenduen kontrola umeak ikasi behar duen lehenengotako gaitasuna da. Gizonak negarrari eutsi behar dio, ezin du publikoan maitasun gehiegirik adierazi, dominantea izan behar du, eta batzuetan, mespretxuz jokatu behar du. Laburbilduz, indartsua izan behar du bestearen antzik izan ez dezan; ahula denaren eta burla eta gutxiespena jasotzen duenarena.

Inork ez gaituenean ikusten eta eroso gaudenean gure sentiberatasuna agertzen zaigu. Konfiantza dugun pertsonaren aurrean agertu eta gure lotsetatik aske sentitzen gara, afektiboetatik zein gorputzari lotutakoengatik.

Koreografia eta proiektuaren zuzendaria: Jon Lopez
Zuzendari laguntzailea: Martxel Rodriguez
Interpreteak: Martxel Rodriguez, Edoardo Ramirez eta Marcos Martincano
Soinu espazioa: Anne James Chaton, Mica Levy, M. Ostermeier, Jon López
Argiztapena: Andoni Mendizabal
Jantziak: Lola García “Lalola” / Iñaki Cobos

Gehiago irakurri

Led Silhouette: Creepy Crawly

2020/11/08 19:00 Bilbo, La Fundicion