Dokumentuaren akzioak
Malandain Ballet Biarritz: La Pastorale
Ludwig van Beethoven-en 6. Sinfoniak, zeinari Pastorale Sinfonia baiteritzo, konpositoreak naturari zion maitasuna adierazten du. Txorien kantuez eta ekaitzaz harago, Pastorale Sinfoniak sentimendua adierazten du. Ludwig van Beethoven-en jaiotzaren 250. urteurrena dela eta, eta Bonngo Operak gonbidaturik –konpositorearen jaioterrikoak, alegia–, Thierry Malandainek ballet berria sortu du, La Pastorale, zeinak 6. Sinfonia, Opus 112 Kantata eta Atenasko hondakinak laneko motibo batzuk konbinatuko baititu.
Aipatzekoa da musika dela maiz Thierry Malandainen inspirazio-iturri nagusia. Koreografiak berez bezala sortzen dira konpositorearen asmoetatik abiatuta, bai eta musika entzutean pizten diren emozio eta sentimenduetatik ere. Hartara, Malandain ahalik eta gehien atxikitzen zaie musika-lanei, haien eraikuntzari, eta horrekin batera artifizioez baliatzeko joera mugatzen du.
Oharra: Emanaldiaren ondoren, eta Ballet T-ko Topaketa koreografoarekin programaren barne, Thierry Malandain koreografo eta zuzendariak La Pastorale lanaren sorkuntza prozesuaren zokoak aztertu eta ezagutaraziko dizkie bertaratuei antzokiko Club Aretoan.
Dokumentuaren akzioak