Berezitasunez eta kontrastez beteriko itsasoa. Maitasunez eta onarpenez beteriko munduaren errealitate zentzugabea eta zintzoa. Froga- eta errore-gune bat. Jolasteko leku bat. Ez epaitzeko lekua. Nire burua erakusteko leku bat. Nire buruaz barre egiteko testuingurua. Ez egitean ikasteko. Berarekin bizitzea; nire egungo ni izatea eta nire jaioterria izatea. Eta onarpena, errespetua sortaraztea.
InPut konpainia 2012an sortu zen, eta ordutik talde artistiko desberdin batekin ari da lanean proiektu bakoitzean. Eusko Jaurlaritzaren koreografia sorkuntzarako laguntzak jaso ditu lan batzuk garatzeko: “Piel Rota” eta “Imperfectas”. 2015ean, “Play” piezak Madrilgo 29. Lehiaketa Koreografikoaren Gazte saria jaso zuen.