Dokumentuaren akzioak
Krego Martin: Conmovidas - Con movidas
Dantza garaikidearen eta barrearen arteko harremana inoiz ez da oso estua izan. Badirudi artistikoa den guztia serioa dela edo izan behar dela, barrerik gabekoa.
Modu askotan eta arrazoi askorengatik egiten dugu barre, baina barre egiteko momentuetako bat da ulertzen ez dugun zerbait gertatzen denean edo inkomunikazioa sortzen denean. Barreak berehala zorioneko errealitate bat gogorarazten digu: bizirik gaudela.
Krego-Martín Danzaren ikuskizun berria da Conmovidas - Con movidas. Zuzendaria Aitor Basauri da, Erresuma Batuko Spymonkeys konpainiako aktore eta sortzaileetako bat.
KREGO-MARTÍN DANZA kale-antzerkiko Así y Restar ikuskizunarekin estreinatu zen Bad jaialdian (Itineris), 2011. urtean. Hainbat jaialditan erakutsi dituzte euren lanak, bai Estatukoak bai nazioartekoak.
Aldi berean, Begoña Kregok eta María Martínek (konpainiaren sortzaileek) lan handia egiten dute Euskadiko dantzaren munduan, beste konpainia batzuekin batera. Dantzaren bidez prestakuntza eta heziketa eskaintzeko daukaten konpromisoaren ondorioz, hainbat tailer irakasten dituzte eta komunitatean dantza garatzeko lanean segitzen dute.
- Kontzeptua eta performancea: Aitor Basauri, Bego Krego, María Martín
- Teknika: Marc Cano
- Laguntza artistikoa: Judith Ruiz
- Ekoizpena: Krego-Martín Danza
- Laguntza: Estudio de danza Aikoa Santurtzi
Dokumentuaren akzioak