Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aiko Taldea Aiko Eskola digitala: Aurkezpena | Urriak, 15 osteguna

Dokumentuaren akzioak

Aiko Eskola digitala: Aurkezpena | Urriak, 15 osteguna

2020/10/11 20:38

Ohiko urte batean, egun hauetan, gure dantza ikastaroa hasten arituko ginen.  

Ezohiko egoera honen aurrean, eta azken asteotan aurreratu dugun bezala, Aiko Taldeak aukera bat ikusi du zailtasunean, eta gure proposamenean kalitatezko jauzia emateko aprobetxatu dugu une hori.

Gure egitekoa ez da soilik gure lana digitalizatzean zentratu. Une oro gure ikastaroen funtsa gogoan hartuta digitalizatu dugu gure burua: soiltasuna, dinamismoa eta hurbiltasuna.

Horrek esan nahi al du formatu digitala soilik aukeratu dugula?

Ez. 

Denok bezala, faltan botatzen dugu elkarrengandik gertu egotea eta aurrez aurreko klaseei berriro ekitea, eta normaltasun horretara itzuli ahal izateko orduak kontatzen ari gara.

Zer espero dugu digitalizazioarekin?

Lehenik eta behin, garai berrietara egokitzea. Tresna digitalek egunero laguntzen digute, eta gure klaseetako eduki guztia gura dugun lekuan eta gura dugunean eskura izateko aukera ematen digute. Kalitatezko jauzi horrek gure ikasle guztiei zuzendutako zerbitzua osatzen eta hobetzen du.

Eta bigarrenik: asko maite dugu gure historia, eta partekatzea merezi duela uste dugu. Aldaketa honek mundura zabaltzen gaitu. Gure tradizioen funtsezko zutabe batek, dantzak, hain zuzen ere, eman dezakeen guztia erakutsi eta zabaldu gura dugu.

Ulertzen dugu aldaketak zalantzak sortzea… 

Plataforma oso konplikatua izango al da? 
Zer eduki eskainiko du?
Zelangoak izango dira klaseak?


Datorren ostegunean, urriaren 15ean, galdera horiei guztiei erantzungo diegu Donostiako Victoria Eugenia Antzokian 19:00etan egingo den aurrez aurreko ekitaldian. Ekitaldi horretan, AIKO Dantza Eskola plataformatik nabigatuko dugu eta eskaini dezakeen guztia erakutsiko dugu.

COVID-19ak eragindako segurtasun-murrizketak direla eta, eta bertaratutakoen osasuna bermatzeko, ekitaldira doazen pertsonek osasun eta segurtasun neurriak errespetatu beharko dituzte, eta maskara edo muturrekoa erabiltzea nahitaezkoa izango da.

Joan gura baduzu, edukieraren kontrol egokia eta ekitaldiaren kudeaketa eraginkorra ziurtatzeko, erregistratu esteka honetan eta bertaratzearen baieztapena bidaliko dizugu.

Elkarren aurpegiak ikusiz eta bizi izan ditugun une onak gogora ekarriz ere gozatuko dugu une horretan.

Eskerrik asko, eta laster ikusiko dugu elkar! 

 

ERREGISTRATU EKITALDIRA: https://www.eventbrite.es/e/entradas-gonbidapenak-presentac-ion-2020-aiko-dantza-eskola-digitaladonostia-ss-124726832313

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Aiko Taldea

Aiko Taldea

Dantza tradizionaleko hainbat alor jorratzen duen musikari eta dantza maisu taldea: ikastaroak, argitalpenak, erromeriak...