Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Juan Carlos Lerida: Al Toque

2016/12/10 20:00 Bilbo, La Fundición

Juan Carlos Lérida zuzendari eta interpreteak Vienan estreinatutako Al Toque obra aurkeztuko du, flamenkoaren adierazpen-oinarrien inguruko trilogia baten lehen zatia (Toque, Cante eta Baile). Abstrakzioa eta errepikapena erabili ditu sorkuntzarako tresna gisa; horien bidez, Juan Lerida dantzari eta koreografoa ”ukituaren” (toque) oinarrira gerturatu da, gitarra flamenkoaren estandar musikalak erreferentzia gisa erabiliz. 

Lau koadro dira obra honen zati, eta horietan Juan Carlos Léridak ohiturak eta egiteko moduak erakusten ditu, ezezagun zaigun hori aurkitzen laguntzeko. 

  • Zuzendaritza eta interpretazioa: Juan Carlos Lérida
  • Zuzendaritza laguntzailea: David Montero
  • Gitarrista: Raúl Cantizano 
  • Eszenografia: Antonio Godoy
  • Argiztapena: Marc Lleixa
  • Ekoizpena: Danilo Pioli / Dancebox.es
  • Argazkiak: Jose Palomo, Gregory Morricet

Gehiago irakurri

Juan Carlos Lerida: Al Toque

2016/12/11 19:00 Bilbo, La Fundición

Juan Carlos Lérida zuzendari eta interpreteak Vienan estreinatutako Al Toque obra aurkeztuko du, flamenkoaren adierazpen-oinarrien inguruko trilogia baten lehen zatia (ToqueCante eta Baile). Abstrakzioa eta errepikapena erabili ditu sorkuntzarako tresna gisa; horien bidez, Juan Lerida dantzari eta koreografoa ”ukituaren” (toque) oinarrira gerturatu da, gitarra flamenkoaren estandar musikalak erreferentzia gisa erabiliz. 

Lau koadro dira obra honen zati, eta horietan Juan Carlos Léridak ohiturak eta egiteko moduak erakusten ditu, ezezagun zaigun hori aurkitzen laguntzeko. 

  • Zuzendaritza eta interpretazioa: Juan Carlos Lérida
  • Zuzendaritza laguntzailea: David Montero
  • Gitarrista: Raúl Cantizano 
  • Eszenografia: Antonio Godoy
  • Argiztapena: Marc Lleixa
  • Ekoizpena: Danilo Pioli / Dancebox.es
  • Argazkiak: Jose Palomo, Gregory Morricet

Gehiago irakurri

EnÁmbar Danza: NADAdora

2016/11/17 20:00 Iruñea, Iturramako civivoxa

NADAdora diziplinarteko eszena-proposamen bat da. Dantza, testua, ikus-entzunezkoa eta zuzeneko musika erabiltzen ditu, eta ezereza (nada) eta igeri egitea (nadar) dira haren gaiak. Ezereza edo hutsartea; hau da, heldulekurik eza, eta ez dago zeri heldu eta zertan sinetsi; eta igeri egitea, erresistentziaren metafora gisa. Istorio honetako protagonista ur gainean eusten saiatzen da, zer gerta ere. Zenbaitetan zaila den arren, hura funtsera itzultzen saiatzen da, gauzen muinera, zergatira.

Gehiago irakurri

Kemp Dances

2016/11/24 20:30 Gasteiz, Principal Antzokia

Nazioarteko antzerkigintzako mito bat. 70eko eta 80ko hamarkadetan Lindsay Kempek, Lindsay Kemp Companyrekin batera, mundu osoa miraz utzi zuten estilo gurutzatze guztiz heterodoxo baten bidez. Antzerkia, mimoa eta dantza nahasten zuten, tradizioa eta esperimentatzea, ironia sotila eta sentipen indartsuak. “Kemp Dances” asmakari eta berraragitze sail bat da, hau da, sorkari berriak egun birsortutako eta berrikusitako pieza klasiko batzuekin nahasita. Pertsonaia eta ipuin fantastikoen mosaiko ikusgarri eta hunkigarria…

  • Ideia eta eszenografia: Lindsay Kemp
  • Laguntza koreografikoa: Daniela Maccari
  • Argiztapena eta koordinazio teknikoa: David Haughton

Gehiago irakurri

Royal Russian Balleta: Intxaur-hauskailua

2016/11/28 20:00 Iruñea, Baluarte

Eszenografiaren eta jantzien ikusgarritasunak, bere istorioaren magiak, bertako irudimenezko pertsonaiek eta Txaikovskiren musika unibertsalak Gabonetako obra klasikoa bihurtu dute Intxaur-hauskailua, guztientzat egokia, bai umeentzat, bai helduentzat.

Umeentzako ipuin gisa kontatzen da: panpinek bizia hartzen dute Gabon-gauan, eta neskato protagonista abentura magikoetan murgiltzen dute. Balleta Gabonetako espiritua duen fabula bat da, eta iragandako haurtzaroaren miraz dihardu, baita helduen errealitatearen eta umeen ametsen munduaren arteko talkaz ere.

Ballet hau Txaikovskiren ezagunenetako bat da; Lev Ivanoven jatorrizko koreografia du, eta Marius Petiparen libretoa. Alejandro Dumasen testu batean oinarrituta dago, eta Dumasek, bestalde, E.T.A. Hoffmannen ipuin ospetsuan hartu zuen inspirazioa: "Intxaur-hauskailua eta saguen erregea".

40 dantzari baino gehiago taula gainean jarrita, Royal Russian Balletak benetako ballet erromantikoaren edertasun osoa eta drama transmititzen ditu belaunaldi guztientzat egokia den klasiko denboragabe honen bidez.

Gehiago irakurri

Maritzuli: Nundik Nora?

2016/12/04 19:00 Errenteria, Niessen

Zuberoako maskaradako dantzen hariari tiraka, XVII. mendetik abiatzen da Nundik nora? ikuskizuna, Luis XIVren gorteko la bell danse abiapuntu hartuta, XVIII. mendeko kontra-dantzak, quadrillearen sorrera, Vestris eta Dupont bezalako dantza-maisuen ekarpenak, armadako ikasketak eta haien aztarnak gure dantzetan, eta Zuberoako dantzetan aurrekari horiek guztiek utzitako aztarnak azalaretzen ditu ikuskizun honetan Maritzuli konpainiak.

Gehiago irakurri

Aintzina Eskiula: Ametsen gillika

2016/11/26 20:30 Angelu, Quintaou Teatroa

Zuberoako dantzetan oinarritutako Ametsen gilika ikuskizun berria eskainiko du Aintzina Eskiulak. 

Plaza handi batetan, bi hitzordü hüts eginik, neska gazte batek so egiten dütü jenteen harat-honatak eta bat batetan beren gogoa iratzartzen da. Catherine Arçanuthurry-k idatzi, tauladatü eta dantzajakintza güziak asmatü dütü. Aldiz, Andde Carrère-k dantza eta kantorien müsikak asmatü dütü eta ere bai kantari taldearen erakaslea da. Herriko gazte dantzari aitzindariak, Aitzina Eskiulako alkartekoak, xede horren abiatzaleak dira. Gazte horien nahiküntea zen, xiberotar dantza beste manera batez eramanik izan ledin, hortarako Catherine Arçanuthury-en ganat joan dira. 40 aritzaleak herriantzerki müsikala batetarat eramanen gütüe, non mündü hortan ez den oztoporik.

  • Iraupena: 75 minutu

Gehiago irakurri

Aiko taldea: dantzari eguna

2016/12/10 13:00 Durango, Plateruena Kafe Antzokia

Aiko taldeak dantzazaleekin urte amaiera ospatuko du. Hemen egitaraua:

  • 13:00 Sokadantza Andra Mari eleizpean (Durangoko eleiza nagusia, arkupe handia duena) eta jarraian kalejira-poteo-dantzaldia.
  • 14:30 Txakoli gonbitea Plateruenan
  • 15:00 Bazkaria 
  • 17:00 Dantzaldi-erromeria Aiko taldearekin 
  • 20:00 Bizkaiko Gaiteroak eta ondoren guateke tradizionala.
  • 22:00 Akaberea “Mi carro”rekin.

Plaza mugatuak. Bazkarirako txartelak 20€ Durangoko Plateruenanedo, 20€ sartu zure izen-abizenak adieraziz, Kutxabankeko honako kontu zenbakian (titularra Aiko Kultur Elkartea): ES07 2095 0233 1091 1639 0934

Gehiago irakurri

Ertza: Hariak

2016/11/26 20:00 Tolosa, Topic

Hariak, istant batean bizitza osoa sostengatzen zioten hariak hautsi, eta hutsetik hasi beharrean aurkitu den jendearen esperientziez osatutako antzezlan diziplina anitza izango da. Harkaitz Cano idazleak aukeratu, jaso eta moldatutako benetako jendearen benetako istorioak. Gizaki itxurako txotxongiloek eta txotxongilo itxurako dantzariek lehen pertsonan kontatuak Iñar Sastreren musikaz lagundurik. Obraren sorkuntza prozesua 2016an zehar egingo da.

  • Zuzendaria: Asier Zabaleta.
  • Dantzariak: Natalia de Miguel, Thiago Luiz Almeida, Caio Henrique de Souza, María Andrés, Claudio Rojas.
  • Testua: Harkaitz Cano, Joseba Sarrionaindia.
  • Koreografia: Asier Zabaleta dantzarien laguntzaz.
  • Panpinen egileak: Dejabu panpin laborategia.
  • Argien diseinua: Oscar Grijalba.
  • Eszenografia: Pello Artola.
  • Musika: The Gateless Gate, Silent Strangers, Germanager, Kai Engel, Learning music, Nest, J.S.Bach.
  • Ekoizpena: Ertza
  • Banaketa: Isabel Jiménez (infinitaescena.com)
  • Argazkia: Gorka Bravo

Gehiago irakurri

Royal Russian Balleta: Intxaur-hauskailua

2016/12/28 10:25 Iruñea, Baluarte

Eszenografiaren eta jantzien ikusgarritasunak, bere istorioaren magiak, bertako irudimenezko pertsonaiek eta Txaikovskiren musika unibertsalak Gabonetako obra klasikoa bihurtu dute Intxaur-hauskailua, guztientzat egokia, bai umeentzat, bai helduentzat.

Umeentzako ipuin gisa kontatzen da: panpinek bizia hartzen dute Gabon-gauan, eta neskato protagonista abentura magikoetan murgiltzen dute. Balleta Gabonetako espiritua duen fabula bat da, eta iragandako haurtzaroaren miraz dihardu, baita helduen errealitatearen eta umeen ametsen munduaren arteko talkaz ere.

Ballet hau Txaikovskiren ezagunenetako bat da; Lev Ivanoven jatorrizko koreografia du, eta Marius Petiparen libretoa. Alejandro Dumasen testu batean oinarrituta dago, eta Dumasek, bestalde, E.T.A. Hoffmannen ipuin ospetsuan hartu zuen inspirazioa: "Intxaur-hauskailua eta saguen erregea".

40 dantzari baino gehiago taula gainean jarrita, Royal Russian Balletak benetako ballet erromantikoaren edertasun osoa eta drama transmititzen ditu belaunaldi guztientzat egokia den klasiko denboragabe honen bidez.

Gehiago irakurri

Moaré Danza: Envoltura

2016/12/01 19:00 Bilbo, Azkuna Zentroa

Envoltura sinkopea gorputz mugimendu eta mugimendu historiko gisa adierazten duen ideian oinarrituriko zenbait eszenatan barrenako ibilbidea da, Antonia Mercé «La Argentina» abangoardiako dantzariaren irudian gorpuzten dela ideia hori (1890-1936).

Envoltura lana artistaren inarrosaldi fisikoa ulertzen saiatzen da sentimendu kolektiboaren korrelatuan, historiaren ildoan gertatutako mugarri baten isla modura. Mugarri hori zenbait unetan eta hainbat modutara errepikatzen dute zenbait artistak, adibidez, Kazuo Ohno japoniar dantzariak, zeinak La Argentinaren irudia berreskuratu zuen bere lehen dantzan, Hiroshima eta Nagasakiko bonben kontrako erantzun gisa sorturiko Butô lanean.

  • Sorkuntza eta antzezpena: Idoia Zabaleta, Iñaki Azpillaga, Camila Téllez, Patricia Caballero, Pedro G. Romero eta Bobote.
  • Musika-konposizioa eta pianoko interpretazioa Iñaki Azpillagaren eszenan: Luis Carmona.
  • Erritmoak eta kliskadak Idoia Zabaletaren eszenan: Leonor Leal.
  • Argazkia: Camila Téllez.
  • Ekoizpena: Moaré Danza, dantzako ekoizpenerako laguntzen esparruan, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politikoa eta Kultura Sailak emandako finantziazio publikoarekin (2016).

Gehiago irakurri

Barbara Sanchez: Somewhat Paler

2016/11/25 20:00 Gasteiz, Artium

Gasteizko inTACTO arte bizien eta eszena garaikidearen jaialdiaren seigarren edizioan, Barbara Sanchezek aurkezten duen Somewhat paler lanean igarotze bat proposatzen da, halako erromesaldi bitxi bat, eta bidaia horretan Bárbara Sánchez-ek era bateko eta besteko irudiei gorputz ematen die. 

  • Koreografia eta antzezpena: Bárbara Sánchez
  • Antzerkigilea: Jaime Conde-Salazar
  • Entzunezkoa: Susana Hernández
  • Argiteriaren diseinua: Benito Jiménez.

Gehiago irakurri

Igor and Moreno: Idiot- Sincrasy

2016/11/27 19:30 Gasteiz, Artium

Gasteizko inTACTO arte bizien eta eszena garaikidearen jaialdiaren seigarren edizioan  Igor Urzelai eta Moreno Solinasek Idiot- Sincrasy lana aurkeztuko dute. 

Bi interprete dituen dantza, oso interprete desberdinak, baina fisikoki ia berdinak. Etengabeko pultsu soniko batez lagunduta, Igorrek eta Morenok koreografia bat sortu dute, zeinetan ikuslea mundu intimo eta, era berean, unibertsal batean sartzen duten. Bertan, etengabeko aldaketa andana baten bidez, ikuslearen irudimena aktibatzen da, sentitzera eta pentsatzera gonbidatuz. Lan honetan, Igorrek eta Morenok euren mundu pertsonalerako ateak zabaltzen dizkigute, eta geure mundua islatuta ikus dezakegu bertan. Idiot-Sincrasy lanak gizabanakoak zoriontsu izateko duen gaitasuna gogorarazi nahi digu, horretarako irrikatzen dugun guztia arakatuz, eta askotan gure esku dagoela erakutsiz, gure gorputz fisikoen gaitasun sortzailean. Errepikapenez betetako koreografia, baina dinamikoa eta etengabeko aldaketak dituena, pieza hau erritu bat da bizi dugun garai honetarako. Idiot-Sincrasy obra serioa da, baina umore-senekoa; zintzoa eta ironikoa da.

  • Interpreteak, koreografia: Igor Urzelai, Moreno Solinas
  • Argiak: Seth Roook Williams
  • Eszenografia: David Harris
  • Jantziak: Kasper Hansen
  • Ahots eta kantuan laguntzailea: Melanie Pappenheim 
  • Sartoria: Sophie Bellin Hansen
  • Manager: Louise Jardine
  • Bira administrazioa: Helen Holden

Gehiago irakurri

Amestü Elkartea: Maite K

2016/11/27 20:00 Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, Amestü Elkartea konpainiak Maite K dantza ikuskizuna aurkezten du.  Kanten, irudien eta dantzen bitartez, ikuskizun honek bidaia bat proposatzen du, denboraren mugak zeharkatu eta emakumearen balio unibertsalak azpimarratzeko eta gure herria osatzen duen emakume bakoitzaren ibilbide, nolakotasun eta indar berezia aldarrikatzeko.

Gehiago irakurri

Olatz de Andres: El cielo ahora

2016/12/17 20:00 Berriz, Kultur Etxea

Mito klasikoetatik abiatuta gaur egungo mitoen inguruko gogoeta egin du Olatz de Andresek El cielo ahoralanean. Antzinatea eta oraina, eskulturak eta garai ezberdinetako mitoak taularatu ditu dantza eta dramaturgia batzen diren lan honetan.

- Ideia eta zuzendaritza: Olatz de Andrés

- Dramaturgia: El Conde de Torrefiel

- Sormena eta antzezleak: Idurre Azkue, Pilar Andrés, Isaak Erdoiza, Olatz de Andrés

Gehiago irakurri

Ertza: N.A.N.

2016/12/03 20:00 Berriz, Kultur Etxea

Asier Zabaletak bere herriarekin aurrez aurre jarri eta hainbat aitorpen egiteko beharretik sortutako lana da NAN. Herria, ez soilik lurralde ikuspegi bezala ulertua, baizik eta ohitura, sinbolo, sineskera eta jokamolde komunak konpartitzen dituen gizatalde bezala. Dantza garaikidea, testua, bideoa eta zuzeneko musika uztartuz, nortasunaren eta nazionalitatearen mugetatik at eginiko bidaia eszeniko baten aurrean gaude. Iñar Sastre piano-jotzailearen laguntzarekin, herria, nazioa edo aberria bezalako kontzeptuen inguruan hausnartzeko gonbidapena luzatzen zaigu dantzaren bidez.

Aberriaren balioa zalantzan jarri baino, haren balio zehatza bilatu nahi luke. Zenbat balio du aberriak? Zenbat bizitza? Zenbat heriotza? Aberri guztiek berdin balio al dute?

Jainkoa bezalakoa al da aberria? Norberak bere erara moldatu eta sortzen duen zerbait?

"Aberria ala hil", nork bere burua hil? besteak hil? zer da aberria bizitza gabe?

  • Zuzendaritza: Asier Zabaleta.
  • Aktoreak: Asier Zabaleta, Iñar Sastre.
  • Bideoa: Iker Urteaga.
  • Jatorrizko musika: Iñar Sastre.
  • Argiaren diseinua: Oscar Grijalba.
  • Argazkiak: Gorka Bravo.
  • Marrazkilaria: Eugenio Paccelli Horta.
  • Testuak: Asier Zabaleta eta herrikoiak.
  • Banaketa: Arantza Balentziaga.
  • Eszenografia: Pello Artola.
  • Diru laguntza: Eusko Jaurlaritza Kultura Saila.
  • Iraupena: 60 min.

Gehiago irakurri

Guy Nader eta Maria Campos: Time takes the time time takes

2016/12/02 20:30 Leioa, Kultur Leioa

Donostiako Egia Kultur Etxean "Takes the time time takes" dantza ikuskizuna Guy Nader & María Campos-en eskutik.

Time takes the time time takes elkarrizketa dinamiko eta fisiko bat da, mugimenduaren eta denbora eta espazioa neurtzen duten mekanismoak gorpuzten dituen leitmotivaren errepikapenaren bidez gauzatua. Mugimenduan eta oszilazio-soinuan zeharreko ibilbide bat, zeinak eboluzio-topaketa ezberdinetan eztanda egiten duen, betiereko higikari baterantz. Mugituz doan errubera, denbora continuum baten gisa iradokitzen duena.

  • Ideia eta konptzeptua: Guy Nader, María Campos
  • Zuzendaritza: Guy Nader
  • Sormena eta antzezleak: María Campos, Thais Hvid, Guy Nader, Roser Tutusaus, Magí Serra
  • Musika: Miguel Marín
  • Jantziak: Viviane Calvitti, GN|MC
  • Iraupena: 60 minutu

Gehiago irakurri

Georgia-Tbilisiko Opera eta Balleta: Six Dances - Suzko txoria

2016/12/16 20:30 Gasteiz, Principal Antzokia

Georgia-Tbilisiko Opera eta Balletak bi pieza eskainiko ditu. 

I. ZATIA: Jiri Kylian-en Six Dances.

Jiri Kylian koreografo ezaguna da, ia hogeita bost urtez zuzendu zuen Nederlands Dans Theater (NDT) Herbeheretan. Mozarten Sei Dantza umorezko pieza da, obra oso pertsonaltzat hartzen da, dantza jostagarriak mundu garaikideko irudi gogorrekin kontrajartzen baitira.

II. ZATIA: Igor Stravinskiren Suzko txoria, Errusiako legenda folkloriko batean oinarritutakoa.

Michel Fokineren koregorafiarekin, obra Parisen 1910eko maiatzean estreinatu zuten eta Stravinskiren lehen garaipen handia izan zen, Ballet Errusiarren ospea sendotuz.

Gehiago irakurri

Dantzaz: Atalak XXVIII

2016/12/08 21:00 Donostia, Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoa

Atalak-en edizio berri honetan, Euskal Herriko bi koreograforen sormen lanak ikusgai izango dira Victoria Eugeniako Klub Aretoan: Vicky Miranda eta Gilles Schoenberg. Dantzazeko 12 dantzariak erabiliko dituzte bi sorkuntzak egiteko, bereziki prestatuta. 

Gehiago irakurri

Hitzaldia: Ane Albisu

2016/12/13 19:00 Donostia, Antiguo

Ane Albisuk, Ikerfolk-eko partaidea eta Atondu liburuaren egileak Nola jantziko zara hurrengo festetan? izeneko hitzaldia eskainiko du Donostiako Antiguo auzoko merkatuan. 

Gehiago irakurri

Kukai: Gelajauziak

2016/12/03 20:00 Sopela, Kurtzio Kultur Etxea

Cesc Gelabert koreograforekin elkarlanean sortzen da Gelajauziak. Nestor Basterretxearen hiru metro eta erdi altuera duen Akelarre totema da ikuskizunaren ardatza, bere inguruan eta txalapartaren soinuaren agindupean sei dantzarik Jauziak eta Soinu Zaharren (Lapurdi eta Gipuzkoako dantza tradizionalak) arteko harremana garatzen dute, Cesc Gelabertek markatutako ildoa jarraituz.

  • Proiektuaren zuzendaria: Jon Maya
  • Koreografia: Cesc Gelabert
  • Jantzien diseinua: Iraia Oiartzabal
  • Musikaren sorkuntza: Sabin Bikandi eta Xabier Erkizia
  • Dantzariak: Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Jon Maya eta Urko Mitxelena

Gehiago irakurri

Georgia-Tbilisiko Opera eta Balleta: Chaicovski Gala - Suzko txoria

2016/12/08 19:00 Iruñea, Baluarte

Igor Stravinskyk 28 urte baino ez zituen Sergei Diaghilev Errusiako Balletetako zuzendariak ballet baterako musika ontzeko agindu zionean. Hain zuzen, Errusiako folkloreko elezahar batean oinarrituta, Suzko txoria esaten zioten herri ipuin ezaguna gertakizun izango zuen balletak. Lana, Michel Fokineren koreografiarekin, 1910eko maiatzean estreinatu zen Parisen eta Stravinskyren lehen arrakasta handia izan zen. Errusiako Balleten ospe ona sendotu zuen, eta haientzat geroago Petrouchka eta Udaberriaren sagaratzea ondu zituen errusiar musikariak. Errusiako errepertorioko lan handi hau Georgiako kulturaren sinbolo den Georgiako Estatu-Balletak ekarriko du Baluartera. Balletaren egungo zuzendari artistikoa, Nina Ananiashvili, Moskuko Bolshoi antzokiko lehen dantzaria izan zen ia bi hamarkadan eta bai New Yorkeko American Ballet Theatrekoa ere 16 urtean.

  • Musika: Igor Stravinsky
  • Koreografia: Michel Fokine
  • Zuzendari artistikoa: Nina Ananiashvili


PROGRAMA

I. ATALA
Chaicovski Gala. Ondorengo balleten zatiak:
     Zisneen aintzira. Koreografia: Lev Ivanov
     Loti ederra. Koreografia: Marius Petipa
     Intxaur-hauskailua. Koreografia: Alexei Fadeechev
 
II. ATALA
Suzko txoria
     Musika: Igor Stravinsky
     Koreografia: Mijail Fokine
     Eszenaratzea: Andris Liepa
 
* IRAUPENA: 115 minutu (atsedenaldia barne)

Gehiago irakurri

Mutxikoak

2016/12/04 11:30 Biarritz, Kasinoko ataria

Mutxikoak Biarritzeko Jauziak elkarteak antolaturik.

Gehiago irakurri

Zarena Zarelako: Zergatik ez?

2016/12/18 17:00 Senpere, Larreko gela

Zergaitik ez? kantu bat, dantza bat. Irratia hari nagusi, dantzariek uhin ezberdinetan entzunen dituzten kantuen gainean, dantzatuko dute (euskarazko kantak ala beste). Iragan hurbil batetik hasiz, kronologia bat segitua izanen da, oraineko garaiara iristeko. Gaur egunekoa den sorkuntza honetan dantza tradizionaletik abiatu dira, estilo garaikideago batera buruz joateko. Beren koregrafiak sortuz, taldeko dantzari batzuek adierazteko parada izan dute, hala nola, Iraia eta Marga, Bixente (jatorriz dantza tradizionalekoak) eta Joana (garaikideko dantzaria).

  • Koreografoak : Pascale Lascano, Joana Olasagasti, Bixente Ciaurritz, Iraia Lascano, Marga Forestier eta Bruno Delavigne-ren parte hartzea.
  • Soinu montaketak : Diego Iribarren, Peio
  • Teknika - Soinu eta argiak : François Tortore, Aitor.
  • Argazkilaria : Olivier Iglesias

Gehiago irakurri

Artzainen dantza

2019/12/24 19:00 Labastida

Gabon gauean eta Eguberri egunean Artzainen dantza egiten dute Bastidan. Abestuz eta dantza eginez iragartzen dute artzainek Jesusen jaiotza. Taldearen buru egiten duena Katximorro izenez ezagutzen dute. Udaletxe aurrean kantatu eta dantzatu ondoren, plazatik elizarako bidea egin eta beste horrenbeste egiten dute elizan bertan. Ikusmin handia izaten da urtero abenduaren 24an eta 25ean, 19:00etan Bastidan Artzainen kantu eta dantzetaz gozatzeko. 

Gehiago irakurri

Artzainen dantza

2019/12/25 19:00 Labastida

Gabon gauean eta Eguberri egunean Artzainen dantza egiten dute Bastidan. Abestuz eta dantza eginez iragartzen dute artzainek Jesusen jaiotza. Taldearen buru egiten duena Katximorro izenez ezagutzen dute. Udaletxe aurrean kantatu eta dantzatu ondoren, plazatik elizarako bidea egin eta beste horrenbeste egiten dute elizan bertan. Ikusmin handia izaten da urtero abenduaren 24an eta 25ean, 19:00etan Bastidan Artzainen kantu eta dantzetaz gozatzeko. 

Gehiago irakurri

Olatz de Andres: El cielo ahora

2016/12/22 20:30 Gasteiz, Jesus Ibañez de Matauco Antzokia

Mito klasikoetatik abiatuta gaur egungo mitoen inguruko gogoeta egin du Olatz de Andresek El cielo ahoralanean. Antzinatea eta oraina, eskulturak eta garai ezberdinetako mitoak taularatu ditu dantza eta dramaturgia batzen diren lan honetan.

  • Ideia eta zuzendaritza: Olatz de Andrés
  • Dramaturgia: El Conde de Torrefiel
  • Sormena eta antzezleak: Idurre Azkue, Pilar Andrés, Isaak Erdoiza, Olatz de Andrés

Gehiago irakurri

Royal Russian Balleta: Beltxargen Aintzira

2017/01/07 20:00 Bilbo, Euskalduna Jauregia

Donostiako Kursaal aretoan "Beltxargen Aintzira", Royal Russian Balletaren eskutik. 

Amodio-istorio liluragarri batek (printze bat, sorgin baten araoak zisne bihurtu duen gazte eder bat, gezur hilgarri bat…), Odette/Odileren paper bikoitz bertutetsuak, Txaikovskiren musikaren indarrak eta balletaren errepertorioko pas de deux bikainenetako batek esperientzia paregabea bihurtzen dute Beltxargen aintzira.

Ingurune erromantikoa, koreografia bikaina eta amodio-istorio ahaztezina konbinatzen dira Beltxargen aintzira obran, eta horregatik jotzen da benetako ballet klasikotzat, mundu osoko jendeak txalotua.

40 dantzari baino gehiago taula gainean jarrita, Errusiako Ballet Nazionalak benetako ballet erromantikoaren edertasun osoa eta drama transmititzen ditu belaunaldi guztientzat egokia den klasiko denboragabe honen bidez.

Gehiago irakurri

Cielo Raso: Tormenta

2016/12/17 20:00 Lasarte-Oria, Manuel Lekuona Kultur Etxea

Neurritasun gabeko energia, amorru-sua, txingar erreak erortzen ari zaizkigu zerutik, eta loreontziak bezala ureztatzen gaituzten ur-laztan, ontasun huts bihurtzen dira gure buruak ukitzean. Basamortuan galduta, zerutik erortzen denaren egarri. Gora begiratu eta ezin iritsi. Ezin gara gure begien aurrean dugun amaigabetasunera iritsi, hitzak berak etsiarazi egiten du, zure gorputzaren larrua bera, urez betea eta lastatua gogorarazten dizu, eta ez dizu uzten jauzi egiten, hegan egiten, hurrengo ekaitza iragartzen duten hodeiez betetzen den zerua ukitzen.

  • Dantzariak: Marti Güell, Leire Otamendi, Gorka Gurrutxaga.
  • Zuzendari laguntzailea: Gabriel F.
  • Argiztapen diseinua: Pedro Fresneda
  • Argiztatzailea: Cristina Libertad Bolivar
  • Zuzendaritza: Igor Calonge
  • Produkzioa: Beatriz Churruca
  • Iraupena: 50 minutu

Gehiago irakurri

Soka-dantza

2016/12/20 19:00 Pasai Antxo, Zumardia

Pasai Antxoko Alkartasuna dantza taldeak soka-dantzarekin ospatuko du neguko solstizioa.

Gehiago irakurri

Malandain Ballet Biarritz: Ederra eta piztia

2016/12/21 20:30 Biarritz, Gare du Midi

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Malandain Ballet Biarritzek beren indarrak batuko dituzte beste behin, Ederra eta piztia lana aurkezteko oraingoan. Balleta Versailleseko Errege Operako giro berezian inspiratuta dago. Tchaikovskyren bosgarren eta seigarren sinfonietako eta Eugene Oneguinoperako pasarteak hartuta, Thierry Malandainen koreografiak idealen bilatzeaz eta horrek dakarren aldaketaz hitz egiten digun ipuin europar ezagunaren inplikazio sinbolikoak aztertuko ditu. Lanaren ikuspegi zabala Jean Cocteauren filosofiaz baliatu da ere.

Gehiago irakurri

Errusiako Ballet Klasikoa: Loti ederra

2017/01/13 20:30 Bilbo, Euskalduna Jauregia

Sergei Radchenkoren Russian National Ballet, Sobietar Batasuna desegiten hasi zenean Errusian sortu zen lehen konpainia pribatua eta herrialdeko ospetsuenetakoa, Euskalduna Jauregian arituko da Tchaikovskyren "Loti Ederra" eszenaratzeko.

  • Musika: Piotr Tchaikovsky
  • Koreografia: Marius Petipa
  • Iraupena: 135 minutu
  • Informazio gehiago: Euskalduna Jauregia

Gehiago irakurri

Malandain Ballet Biarritz: Noe

2017/01/14 20:00 Donostia, Victoria Eugenia antzokia

Uholde Handiaren mitoaren bitartez, zenbait tradiziotan ageri baita, Noe pertsonaia baikorra hausturaren antzeko zerbaiten ordezkari da gizateriaren historian. Iraganaren laburpen gisa, etorkizunaren prestakuntza gisa, aurrekoa baino hobea izango den mundu berri baten sorrera sinbolizatzen du. Bigarren Kreazio bat, lehena ezabatzen duena, lehena gaitzak eta gizakien ahuleziak desbideratu ondoren. Ondorioz, Adan berri bat, ez lurretik sortua, uretatik baizik, Hasiera liburuan lehenik hilkor gisa agertzen dena, biziaren sinbolo izan aurretik: Izan ere, sorgune eta sehaska duen Arkatik irten ea gero, Noek eta senideek mundua jendeztatuko dute berriro.

  • Koreografia: Thierry Malandain
  • Musika: Gioacchino Rossini - Messa di Gloria
  • Dekorazioa eta jantziak: Jorge Gallardo
  • Argiztapena: Francis Mannaert
  • Jantzien ekoizlea: Véronique Murat
  • Dekorazio ekoizlea: Frédéric Vadé
  • Iraupena: 70 minutos
  • Dantza maisuak: Richard Coudray, Françoise Dubuc
  • Dantzariak: Ione Miren Aguirre, Raphaël Canet, Mickaël Conte, Ellyce Daniele, Frederik Deberdt, Romain Di Fazio, Baptiste Fisson, Clara Forgues, Michaël Garcia, Irma Hoffren, Miyuki Kanei, Mathilde Labé, Hugo Layer, Guillaume Lillo, Claire Lonchampt, Nuria López Cortés, Arnaud Mahouy, Ismael Turel Yagüe, Patricia Velazquez, Laurine Viel, Daniel Vizcayo, Lucia You González. 

Noé Théâtre National de Chaillot, Opéra de Saint-Etienne, Donostiako Victoria Eugenia Antzokia - Ballet T, DSS2016EU eta CCN Malandain Ballet Biarritzen arteko ekoizpena da.

Gehiago irakurri

Malandain Ballet Biarritz: Noe

2017/01/15 19:30 Donostia, Victoria Eugenia antzokia

Uholde Handiaren mitoaren bitartez, zenbait tradiziotan ageri baita, Noe pertsonaia baikorra hausturaren antzeko zerbaiten ordezkari da gizateriaren historian. Iraganaren laburpen gisa, etorkizunaren prestakuntza gisa, aurrekoa baino hobea izango den mundu berri baten sorrera sinbolizatzen du. Bigarren Kreazio bat, lehena ezabatzen duena, lehena gaitzak eta gizakien ahuleziak desbideratu ondoren. Ondorioz, Adan berri bat, ez lurretik sortua, uretatik baizik, Hasiera liburuan lehenik hilkor gisa agertzen dena, biziaren sinbolo izan aurretik: Izan ere, sorgune eta sehaska duen Arkatik irten ea gero, Noek eta senideek mundua jendeztatuko dute berriro.

  • Koreografia: Thierry Malandain
  • Musika: Gioacchino Rossini - Messa di Gloria
  • Dekorazioa eta jantziak: Jorge Gallardo
  • Argiztapena: Francis Mannaert
  • Jantzien ekoizlea: Véronique Murat
  • Dekorazio ekoizlea: Frédéric Vadé
  • Iraupena: 70 minutos
  • Dantza maisuak: Richard Coudray, Françoise Dubuc
  • Dantzariak: Ione Miren Aguirre, Raphaël Canet, Mickaël Conte, Ellyce Daniele, Frederik Deberdt, Romain Di Fazio, Baptiste Fisson, Clara Forgues, Michaël Garcia, Irma Hoffren, Miyuki Kanei, Mathilde Labé, Hugo Layer, Guillaume Lillo, Claire Lonchampt, Nuria López Cortés, Arnaud Mahouy, Ismael Turel Yagüe, Patricia Velazquez, Laurine Viel, Daniel Vizcayo, Lucia You González. 

Noé Théâtre National de Chaillot, Opéra de Saint-Etienne, Donostiako Victoria Eugenia Antzokia - Ballet T, DSS2016EU eta CCN Malandain Ballet Biarritzen arteko ekoizpena da.

Gehiago irakurri

Les Ballets de Montecarlo: Romeo eta Julieta

2017/02/15 20:00 Donostia, Kursaal

Prokofiev errusiar musikagile handiaren musika, Shakespeareren gai ezagunean oinarritua eta modu txundigarrian taularatua. J.C. Maillotek ikuspegi guztiz orijinala enplegatzen du kapuleto eta monteskoen arteko liskarra berridazteko.

  • Koreografia: Jean-Christophe Maillot,
  • Musika: Sergei Prokofiev

Gehiago irakurri

Régis Obadia: La dama de las camelias

2017/01/22 19:00 Iruñea, Gayarre Antzokia

Vladimitr AlekseevEstetika garaikide batean, Régis Obadiaren koreografia berri hau Alejandro Dumasen “La Dame aux camélias” laneko pertsonaia nagusiengan ideia hartuta eginda dago, buruaren eta gorputzaren egoerak ikertzeko, inspiratzeko, harremanen eta jokaeren mamia ateratzeko. Gustav Mahler, Franz Schubert eta Arvo Pärten musikarekin, zortzi dantzarik ezinezko maitasun baten zorigaiztoko patua adierazten duen lan distiratsu bati bizia emango diote.

  • Koreografia eta zuzendaritza: Régis Obadia
  • Dantzariak Leonor Clary, Jennifer Dubreuil, Lola Kervroedan, Noëllie Poulain, Alexandre Galopin, Rémy Kouadio, Arthur Orblin, Guillaume Zimmermann
  • Eszenografia, dramaturgia eta jantziak Lisa Wiergasova Argiak Vladimir Alekseev

Gehiago irakurri

Marseillako Ballet Nazionala: Passione

2017/01/20 20:00 Bilbo, Arriaga Antzokia

Passione in due obran oinarritutako ikuskizuna; bertan, Marseillako Ballet Nazionalak, Emio Greco eta Pieter C. Scholten buru dituela, Johann Sebastian Bach-en “Nekaldia San Mateoren arabera” birbisitatzen du.

Obra Franck Krawczyk musikari eta konpositoreak libreki eta maisutasun handiz moldatuta dago; asmatu egiten du sufrimendua, sentsualitatea eta sakrifizioa transmititzen horretarako pianoaren intentsitateaz eta eskusoinuaren malenkoliaz baliatuz. Dantzarien gorputzek modu pausatuan eta ausardiaz dantzatzen dute, soinuekin elkarrizketan arituz.

Greco-ren eta Scholten-en sormenek sari ugari eta jendearen txaloak jaso dituzte mundu osoan zehar. Tinko eusten diote euren unibertso estetikoari eta eszenikoari, lengoaia klasikotik nahiz dantza postmodernotik elikatzen denari.

  • Kontzeptua: Emio Greco, Pieter C. Scholten eta Franck Krawczyk
  • Zuzendaritza artistikoa eta koreografia: Emio Greco eta Pieter C. Scholten
  • Argiztapena: Henk Danner
  • Jantziak: Clifford Portier
  • Musika: Johann Sebastian Bach-en “Nekaldia San Mateoren arabera”, Franck Krawczyk-en moldaketa librean.
  • Pianoa eta eskusoinua: Franck Krawczyk
  • Produkzioa: Marseillako Ballet Nazionala, ICKamsterdam-ekin elkarlanean.
  • 7 dantzarirentzako obra, pianoarekin eta eskusoinuarekin zuzenean.

Gehiago irakurri

Marseillako Ballet Nazionala: Passione

2017/01/21 20:00 Bilbo, Arriaga Antzokia

Passione in due obran oinarritutako ikuskizuna; bertan, Marseillako Ballet Nazionalak, Emio Greco eta Pieter C. Scholten buru dituela, Johann Sebastian Bach-en “Nekaldia San Mateoren arabera” birbisitatzen du.

Obra Franck Krawczyk musikari eta konpositoreak libreki eta maisutasun handiz moldatuta dago; asmatu egiten du sufrimendua, sentsualitatea eta sakrifizioa transmititzen horretarako pianoaren intentsitateaz eta eskusoinuaren malenkoliaz baliatuz. Dantzarien gorputzek modu pausatuan eta ausardiaz dantzatzen dute, soinuekin elkarrizketan arituz.

Greco-ren eta Scholten-en sormenek sari ugari eta jendearen txaloak jaso dituzte mundu osoan zehar. Tinko eusten diote euren unibertso estetikoari eta eszenikoari, lengoaia klasikotik nahiz dantza postmodernotik elikatzen denari.

  • Kontzeptua: Emio Greco, Pieter C. Scholten eta Franck Krawczyk
  • Zuzendaritza artistikoa eta koreografia: Emio Greco eta Pieter C. Scholten
  • Argiztapena: Henk Danner
  • Jantziak: Clifford Portier
  • Musika: Johann Sebastian Bach-en “Nekaldia San Mateoren arabera”, Franck Krawczyk-en moldaketa librean.
  • Pianoa eta eskusoinua: Franck Krawczyk
  • Produkzioa: Marseillako Ballet Nazionala, ICKamsterdam-ekin elkarlanean.
  • 7 dantzarirentzako obra, pianoarekin eta eskusoinuarekin zuzenean.

Gehiago irakurri

Maiordomoen dantza

2019/12/26 12:00 Berriozar

San Esteban egunez, Berriozarren Maiordomoen dantza egingo dute eguerdiko 12:00etako mezaren ostean.

Usadioko maiordomoen dantza oso ohitura zaharra da, duela urte batzuk berreskuratu zena. Maiordomoak herriko neska-mutilen artean aukeratzen ziren San Pedro egunean eta festak antolatzeaz arduratzen ziren. Festetan mezaren buru ziren eta lehenbiziko dantza dantzatzen zuten. Hau bukatuta, bertaratutakoei edaria eta janaria ematen zitzaien.

Gaur egun, abuztuko festetan, maiordomoak festetako osteguneko mezaren buru izaten dira. Meza bukatuta, lehen dantzaldia egiten dute (fandangoa eta arin-arin) eta gero otamena zerbitzatzen da. Abenduaren 26an, Done Eztebe egunean, maiordomoek ekitaldi berak egiten dituzte, baina orduan bertartatutakoei torradak ematen zaizkie.

Gehiago irakurri

Maskaradak

2017/01/22 09:00 Ezpeize

Pettarra eskualdeko Ezpeize-Ündüreine, Ürrüstoi-Larrabile, Ainharbe, Sarrikota, Onizepea eta Mitikile herrietako gazteek maskaradak emanen dituzte. Goizeko 9:00etan hasiko dituzte barrikadak eta bazkal ondotik 15:30 inguru ekingo diote ofizioen emanaldiari. 

Zuberoako maskaradak 2017

  • Urtarrilak 22, igandea: Ezpeize
  • Urtarrilak 29, igandea:  Gotaine 
  • Otsailak 5, igandea: Altzai-Lakarri
  • Otsailak 12, igandea: Altzürükü
  • Otsailak 19, igandea: Müskildi
  • Otsailak 26, igandea: Pagola
  • Martxoak 4, larunbata: Maule
  • Martxoak 11, larunbata: Idauze
  • Martxoak 18, larunbata: Iruri-Zalgize
  • Martxoak 26, igandea: Urdiñarbe
  • Apirilak 2, igandea: Larraine
  • Apirilak 9, igandea: Hoki
  • Apirilak 16, igandea: Barkoxe
  • Apirilak 23, igandea: Gamere
  • Apirilak 30, igandea: Ürrüstoï

Informazioa

Gehiago irakurri

Ilunabarrean dantzan

2017/01/13 20:00 Gasteiz, Oihaneder Euskararen Etxea

Oihanederrek iaz abian jarritako Ilunabarrean dantzan ekimena bueltan da. 2017ko berrikuntzen artean, balfolkak presentzia handiagoa izango du. Urtarriletik apirilera bitartean lau saio egingo dira, hilean behin, ostiral iluntzean. Saio bakoitzean 12-15 dantza landuko dira. Horien artean, balfolk jaialdietan ohikoenak diren dantzak egingo dira (scottish, mazurka, bourré, chapeloise, circle circassien, bals eta polka). Horiez gain, Euskal Herrian hain errotutako fandangoa eta arin-arina ez dira faltako. Bestalde, saio bakoitzean hainbat herritako dantza irakasle desberdinak egongo dira eta bakoitzak dantza proposamen zehatzak ekarriko ditu dantzaldietara.

2017ko egitaraua:

  • Urtarrilak 13: Imanol Zabaletak, egun Suitzan bizi den gasteiztarrak, gidatuko du saioa.
  • Otsailak 10: Gari Otamendi añorgarraren txanda izango da.
  • Martxoak 10: Miarritzeko Agnés Cecconirena.
  • Apirilak 7: Elgetatik Patxi Montero etorriko da bisitan azken saioa gidatzera.

Informazio gehiago: Oihaneder Euskararen Etxea

Gehiago irakurri

Ilunabarrean dantzan

2017/02/10 20:00 Gasteiz, Oihaneder Euskararen Etxea

Oihanederrek iaz abian jarritako Ilunabarrean dantzan ekimena bueltan da. 2017ko berrikuntzen artean, balfolkak presentzia handiagoa izango du. Urtarriletik apirilera bitartean lau saio egingo dira, hilean behin, ostiral iluntzean. Saio bakoitzean 12-15 dantza landuko dira. Horien artean, balfolk jaialdietan ohikoenak diren dantzak egingo dira (scottish, mazurka, bourré, chapeloise, circle circassien, bals eta polka). Horiez gain, Euskal Herrian hain errotutako fandangoa eta arin-arina ez dira faltako. Bestalde, saio bakoitzean hainbat herritako dantza irakasle desberdinak egongo dira eta bakoitzak dantza proposamen zehatzak ekarriko ditu dantzaldietara.

2017ko egitaraua:

  • Otsailak 10: Gari Otamendi añorgarraren txanda izango da.
  • Martxoak 10: Miarritzeko Agnés Cecconirena.
  • Apirilak 7: Elgetatik Patxi Montero etorriko da bisitan azken saioa gidatzera.

Informazio gehiago: Oihaneder Euskararen Etxea

Gehiago irakurri

Ilunabarrean dantzan

2017/03/10 20:00 Gasteiz, Oihaneder Euskararen Etxea

Oihanederrek iaz abian jarritako Ilunabarrean dantzan ekimena bueltan da. 2017ko berrikuntzen artean, balfolkak presentzia handiagoa izango du. Urtarriletik apirilera bitartean lau saio egingo dira, hilean behin, ostiral iluntzean. Saio bakoitzean 12-15 dantza landuko dira. Horien artean, balfolk jaialdietan ohikoenak diren dantzak egingo dira (scottish, mazurka, bourré, chapeloise, circle circassien, bals eta polka). Horiez gain, Euskal Herrian hain errotutako fandangoa eta arin-arina ez dira faltako. Bestalde, saio bakoitzean hainbat herritako dantza irakasle desberdinak egongo dira eta bakoitzak dantza proposamen zehatzak ekarriko ditu dantzaldietara.

2017ko egitaraua:

  • Martxoak 10: Miarritzeko Agnés Cecconirena.
  • Apirilak 7: Elgetatik Patxi Montero etorriko da bisitan azken saioa gidatzera.

Informazio gehiago: Oihaneder Euskararen Etxea

Gehiago irakurri

Ilunabarrean dantzan

2017/04/07 21:00 Gasteiz, Oihaneder Euskararen Etxea

Oihanederrek iaz abian jarritako Ilunabarrean dantzan ekimena bueltan da. 2017ko berrikuntzen artean, balfolkak presentzia handiagoa izango du. Urtarriletik apirilera bitartean lau saio egingo dira, hilean behin, ostiral iluntzean. Saio bakoitzean 12-15 dantza landuko dira. Horien artean, balfolk jaialdietan ohikoenak diren dantzak egingo dira (scottish, mazurka, bourré, chapeloise, circle circassien, bals eta polka). Horiez gain, Euskal Herrian hain errotutako fandangoa eta arin-arina ez dira faltako. Bestalde, saio bakoitzean hainbat herritako dantza irakasle desberdinak egongo dira eta bakoitzak dantza proposamen zehatzak ekarriko ditu dantzaldietara.

2017ko egitaraua:

  • Apirilak 7: Elgetatik Patxi Montero etorriko da bisitan azken saioa gidatzera.

Informazio gehiago: Oihaneder Euskararen Etxea

Gehiago irakurri

Kaskarotak

2019/02/02 10:00 Ezpeleta

Ezpeletako Ezpela taldeak puska biltzea egingo du Kaskarotekin herriko kale eta auzoetan. Hona hemen inauterietako egutegi eta ibilbidea:

Urtarrilak 27, igandea

  • Merkatu plaza
  • Xerri Karrika
  • Xurikiko karrika
  • Xilarreneko karrika
  • Luxianeko karrika
  • Gaziategiko bidea

 Otsailak 2, larunbata

  • Oilakineko bidea

Otsailak 3, igandea 

  • Marinenbodako bidea
  • Olagaineko bidea

    Otsailak 9, larunbata

    • Basaburu

    Otsailak 10, igandea

    • Alzureneko bidea
    • Kamadroenbordako bidea
    • Apeztegiko bidea
    • Gaztainbideko bidea
    • Apeztegiko bidexka

     

    Ezpeleta: Kaskarotak 2014 [Bideoa]

    Gehiago irakurri

    Kaskarotak

    2019/02/09 10:00 Ezpeleta

    Ezpeletako Ezpela taldeak puska biltzea egingo du Kaskarotekin herriko kale eta auzoetan. Hona hemen inauterietako egutegi eta ibilbidea:

    Urtarrilak 27, igandea

    • Merkatu plaza
    • Xerri Karrika
    • Xurikiko karrika
    • Xilarreneko karrika
    • Luxianeko karrika
    • Gaziategiko bidea

     Otsailak 2, larunbata

    • Oilakineko bidea

    Otsailak 3, igandea 

    • Marinenbodako bidea
    • Olagaineko bidea

      Otsailak 9, larunbata

      • Basaburu

      Otsailak 10, igandea

      • Alzureneko bidea
      • Kamadroenbordako bidea
      • Apeztegiko bidea
      • Gaztainbideko bidea
      • Apeztegiko bidexka

       

      Ezpeleta: Kaskarotak 2014 [Bideoa]

      Gehiago irakurri

      Kaskarotak

      2019/02/10 10:00 Ezpeleta

      Ezpeletako Ezpela taldeak puska biltzea egingo du Kaskarotekin herriko kale eta auzoetan. Hona hemen inauterietako egutegi eta ibilbidea:

      Urtarrilak 27, igandea

      • Merkatu plaza
      • Xerri Karrika
      • Xurikiko karrika
      • Xilarreneko karrika
      • Luxianeko karrika
      • Gaziategiko bidea

       Otsailak 2, larunbata

      • Oilakineko bidea

      Otsailak 3, igandea 

      • Marinenbodako bidea
      • Olagaineko bidea

        Otsailak 9, larunbata

        • Basaburu

        Otsailak 10, igandea

        • Alzureneko bidea
        • Kamadroenbordako bidea
        • Apeztegiko bidea
        • Gaztainbideko bidea
        • Apeztegiko bidexka

         

        Ezpeleta: Kaskarotak 2014 [Bideoa]

        Gehiago irakurri

        Kaskarotak

        2019/02/03 10:00 Ezpeleta

        Ezpeletako Ezpela taldeak puska biltzea egingo du Kaskarotekin herriko kale eta auzoetan. Hona hemen inauterietako egutegi eta ibilbidea:

        Urtarrilak 27, igandea

        • Merkatu plaza
        • Xerri Karrika
        • Xurikiko karrika
        • Xilarreneko karrika
        • Luxianeko karrika
        • Gaziategiko bidea

         Otsailak 2, larunbata

        • Oilakineko bidea

        Otsailak 3, igandea 

        • Marinenbodako bidea
        • Olagaineko bidea

          Otsailak 9, larunbata

          • Basaburu

          Otsailak 10, igandea

          • Alzureneko bidea
          • Kamadroenbordako bidea
          • Apeztegiko bidea
          • Gaztainbideko bidea
          • Apeztegiko bidexka

           

          Ezpeleta: Kaskarotak 2014 [Bideoa]

          Gehiago irakurri

          Mutxikoak

          2017/01/08 12:00 Azpeitia, Herriko plaza

          Itsasi Kultur Taldeak, Sahatsa Dantza Taldeak, Ikasberri Ikastolako Dantza Eskolak, Azpeitiko Kultur Mahaiak eta Sanagustin Kulturguneak elkarlanean antolatzen dituzte mutxikoak. 

          Urtea hastearekin batera itzuliko dira mutxikoak Azpeitira. Datorren igandean, hilaren 8an, egingo dituzte urteko aurreneko dantza jauziak plazan.

          Gehiago irakurri

          Natalia de Miguel: White lies

          2017/01/14 19:30 Donostia, San Telmo Museoa

          Natalia de Miguelek, Sortutakoak 9 programan hautatutako proiektuetako batek, Gipuzkoako Dantzagunean egindako egonaldian landutakoaren erakustaldi bat egingo du urtarrilaren 14an San Telmo Museoan, bi erakundeon elkarlanari esker. White Lies ikuskizunak oroitzapenean trabaturiko emozio gabeko shock egoerari erreparatzen dio. Kontrastedun proposamena da, barrukoa-kanpokoa, oraina-oroimena...

          Gehiago irakurri

          Paula Quintana: Amarga dulce

          2017/01/29 20:00 lezo, Gezala Auditorioa

          Dultzinea Tobosokoaren pertsonaian oinarritutako ikuskizuna; hark Don Kijote Mantxakoaren balentrien bultzagile gisa jokatutako rolean. Zoroa zuhur, eta zuhurra zoro... Zer gertatu zitzaion emakume hari? Nola dirau bizirik ahanzturan? Non dira zaldun ibiltariak? Cervantesen testuetan, dantzan eta musikan oinarrituta, bidaia emozionala eskaintzen zaigu, heroitasunetik bazterketara eta alderantziz, historiakoa denari gaur egungo izaera garaikidetik ekinez. (...)

          Poetek eta artistek fikzioak sortzen badituzte, gizakiak eskubidea du hori bera egiteko bere bizitzan; alegia, artea baldin bada gizakiaren obra, bizitza bera ere, eguneroko egintzak ere, gizakiaren obra dira edo izan behar lukete. Gizakiak ez du askietsi behar gertaerak gertatzen zaizkion bezala onartuz; aitzitik, poetaren gisan jokatu behar du, gertaera horiek bere buruaren isla bihurtu behar ditu. Gauzak norberak nahi lituzkeen bezala ikusi, ez diren bezala: Aldonza printzesa gisa ikusi, ahariak etsaien armada gisa.

          • Zuzendaritza: Paula Quintana
          • Zuzendaritza laguntzailea: Carlos Pedrós
          • Dramaturgia: Carlos Pedrós, Miguel de Cervantesen testuan oinarritua
          • Jatorrizko musika: Juan Antonio Simarro
          • Koreografia eta antzezpena: Paula Quintana
          • Argiztapena: Grace Morales
          • JAntziak: Raquel Rodríguez, Camaleoni-k
          • Diseinu grafiakoa: Laura Ortega
          • Iraupena: 50 minutu
          • Hizkuntza: Gaztelania

          Gehiago irakurri

          Mutxikoak

          2017/01/22 11:30 Hendaia, Errepublika plaza

          Urtarrilean Bixintxo jaiak ospatzen dira Hendaian eta mutxikoak Errepublika plazan izango dira

          Urtean zehar, hileko laugarren igandean Hendaiako Gaztelu Zahar frontoian mutxikoak dantzatzeko aukera egongo da zuzeneko musika eta aparteko giroarekin.

          Gehiago irakurri

          Ane Albisu: ikastaroa

          2017/02/05 10:00 Getaria, Balentziaga Museoa

          Balenciaga Museoak antolatutako jarduera teoriko-praktiko honetan euskal herri-janzkerari hurbilketa bat egitea, eta era berean, honengandik sorturiko jantziaren ikerketa eta interpretazio bat egitea proposatzen da parte-hartzaile bakoitzak bere jantzia eginez.  

          • Datak: Otsailaren 5ean eta 12an.
          • Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara.
          • Baldintzak: Parte-hartzaileek eskuz eta makinaz jostearekin lotutako oinarrizko jakintzak izan beharko dituzte, ariketak behar bezala egin ahal izateko. Parte-hartzaileek puntuzko edo oihalezko jaka beltz, urdin edo granatea ekarri beharko dute lehenengo saiora.
          • Hizkuntza: Ele bitan. Erreserba egiterako orduan, lehentasuneko hizkuntza aukeratzea eskatzen da (euskara edo gaztelania).
          • Prezioa: 90 euro. Prezioak barnean hartzen ditu materialak.

          Plaza mugatuak. Izena ematea beharrezkoa da. Informazioa eta izen-ematea: didaktika@cristobalbalenciagamuseoa.com / Tel. 943 00 88 40

           Cristobal Balenciagak, bere ibilbide profesionalean zehar, iturri eta erreferentzia ugari eta era askotakoak erabili zituen inspiratzeko garaian, eta, besteren artean, janzkera tradizionalak ematen dituen aukerak ikertu zituen, sormen-iturri gisa. Hala, «Ikatza eta belusa: Ortiz Echagüeren eta Balenciagaren begiradak herri-jantziari» erakusketan Getariako diseinatzaileak herri-jantziaren inguruan egindako berrikusketa estetiko eta eraikitzailea aztertzen da.

          Testuinguru honetan, eta «Pieza aipagarria» programaren baitan, Cristobal Balenciagaren Donostiako tailerrean 1933. urtean egindako, eta bildumako bitxikerietako bat den neska-jantzi bat dugu erakusgai (esteka). Festarako jantzi edo/eta herri baten ordezkari moduko jantzi gisa egin zen. Ane Albisuren tesiaren arabera, jantzi honen sorrera -baserritar jantziarena, alegia- urte horien inguruan kokatzen da, eta, horrexegatik, Balenciagaren Donostiako tailerrean egindako jantzi hau, fenomeno haren testigu zuzena dela esan daiteke.

          Jarduera teoriko-praktiko honetan euskal herri-janzkerari hurbilketa bat egitea, eta era berean, honengandik sorturiko jantziaren ikerketa eta interpretazio bat egitea proposatzen da parte-hartzaile bakoitzak bere jantzia eginez.  

           I. Saioa – Igandea, otsailak 5

          • Tailerraren eduki, programa eta oinarrizko helburuen aurkezpena.
          • Baserritar-jantziaren sorrera eta bilakaera. Hitzaldia.
          • Janzteko moduaren garrantzia. Erakustaldia.
          • «Ikatza eta belusa: Ortiz Echagüeren eta Balenciagaren begiradak herri-jantziari» erakusketara bisita gidatua.
          • Materialen deskribapena.
          • Gona moztu eta egin.
          • Gonaren barrena moztu eta egin.
          • Gonaren azpialdea xingolaz errematatu.
          • Gonaren gerrialdea egin.

          ** Oharra ** Saio baten eta bestearen artean, etxean, parte-hartzaileek irakaslearen gomendio eta iradokizunak jarraituz, eta birziklapen lan bat burutuz, puntuzko edo oihalezko jaka landu beharko dute. Josteko makina izatea gomendatzen da.

           II. Saioa – Igandea, otsailak 12

          • Gonak bukatu.
          • Mantala moztu eta egin (gerria, poltsikoak, alozak, e.a.).
          • Buruko zapia moztu eta egin.
          • Lanak bukatu eta jantzi.

          Irakaslea: Ane Albisu Iriarte.

          Ane Albisu Iriartek berrogei urtetik gora daramatza jantzi herrikoi eta tradiziozkoen arloan lanean. Azken hogeita bost urteak eman ditu, beste ikerketa eta lanen artean, baserritar jantziak sorreratik gaur egundaino izan duen bilakaera, hala nola bere inguruan garatzen diren egoera sozial, ekonomiko, politiko eta kulturalak ikertzen. Halaber, Ikerfolk erakundearen baitan «Atondu» izeneko proiektuaren zuzendari da. Proiektu honen bidez, gaur egungo ospakizunetarako jantzi eta janzkiak proposatzen eta diseinatzen dira bai erabilera pertsonalerako baita erakundeetarako ere.

          1992an lehenengo proposamena kaleratu zen unea har daiteke gerora etorri den festarako jantzien (baserritar jantziarena bereziki) eraldaketa sakonaren abiapuntu. Gure kulturan oinarri sendoa jarri zen orduan eta 30eko hamarkadan sortutako baserritar jantziaren eraldatzea etorri zen.

          Ane Albisu Iriartek, bere ikerketan eta Ikerfolkeko «Atondu» proiektuan oinarriturik, 2006an «Atondu, XXI. Menderako proposamena» liburua argitaratu zuen. Hitzaldi, ikastaro eta tailer ugari ematen ditu gai honen inguruan, bai Euskal Herrian baita Euskal Herritik kanpo ere.

          Jardueraren berri ematen denetik urtarrilaren 31ra arte (hau barne) izango da izena emateko aukera, edo bestela, eskainitako plazak betetzen diren arte. Izena emateko ordenaren arabera esleituko dira plazak. Parte-hartzaileen kopurua gutxieneko batera iristen ez bada, jarduera bertan behera utziko da, eta hala jakinaraziko zaie izena eman duten guztiei. Aukera emango zaie beste jardueraren baten izena emateko edota ordaindutakoa berreskuratzeko.

          Jardueraren prezioaren barnean daude materialak eta Museorako sarrera. Museoaren lagunek % 10eko deskontua izango dute. Erreserba egiterakoan, adierazi zein zenbaki daukazun Museoaren lagun gisa, deskontua aplikatu ahal izateko.

          Rafael Matías-en eta Alfa-ren laguntzarekin.

          Gehiago irakurri

          Kaldereroak

          2023/02/17 19:30 Eibar

          Ostiral mehez ateratzen dira Eibarko kaldereroak Urkizutik hasi eta Untzagako plazaraino kantu eta dantzak eskainiz.

          Gehiago irakurri

          Ihote-dantzak, intxixuak eta sorginak

          2023/02/11 09:00 Oiartzun

          Inaute larunbata baino astebete lehenago ospatzen dira ihoteak Oiartzunen. Tradizioz, larunbat goizean auzoetan eskean aritzeko ohitura zegoen, baina gaur egun jaia handitu eta ostiraletik igandera bitartean ospatzen dira inauteriak. Intxixuak eta sorginak ere Oiartzungo ihoteetan, urtetik urtera herrian errotu diren pertsonaiak dira. 

          Ostiralean, arratsaldeko 19tan, intxixu eta sorginei harrera egiten diete herritarrek. Larunbatean, goizeko 9etan baserriz baserri kuestazioa egiten du ihote taldeak, eta fandango eta balsa dantzatzen dituzte baserri bakoitzaren aurrean. Azkenik igandean, iluntzeko 19tan intxixu eta sorginei agurra egiten diete herritarrek.

          Oiartzun: Ihote dantzak 2010 [Bideoa]

          Gehiago irakurri

          Maskaradak

          2017/01/29 09:00 Gotaine

          Pettarra eskualdeko Ezpeize-Ündüreine, Ürrüstoi-Larrabile, Ainharbe, Sarrikota, Onizepea eta Mitikile herrietako gazteek maskaradak emanen dituzte. Goizeko 9:00etan hasiko dituzte barrikadak eta bazkal ondotik 15:30 inguru ekingo diote ofizioen emanaldiari. 

          Zuberoako maskaradak 2017

          • Urtarrilak 29, igandea:  Gotaine 
          • Otsailak 5, igandea: Altzai-Lakarri
          • Otsailak 12, igandea: Altzürükü
          • Otsailak 19, igandea: Müskildi
          • Otsailak 26, igandea: Pagola
          • Martxoak 4, larunbata: Maule
          • Martxoak 11, larunbata: Idauze
          • Martxoak 18, larunbata: Iruri-Zalgize
          • Martxoak 26, igandea: Urdiñarbe
          • Apirilak 2, igandea: Larraine
          • Apirilak 9, igandea: Hoki
          • Apirilak 16, igandea: Barkoxe
          • Apirilak 23, igandea: Gamere
          • Apirilak 30, igandea: Ürrüstoï

          Informazioa

          Gehiago irakurri

          Maskaradak

          2017/02/05 09:00 Altzai-Lakarri

          Pettarra eskualdeko Ezpeize-Ündüreine, Ürrüstoi-Larrabile, Ainharbe, Sarrikota, Onizepea eta Mitikile herrietako gazteek maskaradak emanen dituzte. Goizeko 9:00etan hasiko dituzte barrikadak eta bazkal ondotik 15:30 inguru ekingo diote ofizioen emanaldiari. 

          Zuberoako maskaradak 2017

          • Otsailak 5, igandea: Altzai-Lakarri
          • Otsailak 12, igandea: Altzürükü
          • Otsailak 19, igandea: Müskildi
          • Otsailak 26, igandea: Pagola
          • Martxoak 4, larunbata: Maule
          • Martxoak 11, larunbata: Idauze
          • Martxoak 18, larunbata: Iruri-Zalgize
          • Martxoak 26, igandea: Urdiñarbe
          • Apirilak 2, igandea: Larraine
          • Apirilak 9, igandea: Hoki
          • Apirilak 16, igandea: Barkoxe
          • Apirilak 23, igandea: Gamere
          • Apirilak 30, igandea: Ürrüstoï

          Informazioa

          Gehiago irakurri

          Maskaradak

          2017/02/12 09:00 Altzürükü

          Pettarra eskualdeko Ezpeize-Ündüreine, Ürrüstoi-Larrabile, Ainharbe, Sarrikota, Onizepea eta Mitikile herrietako gazteek maskaradak emanen dituzte. Goizeko 9:00etan hasiko dituzte barrikadak eta bazkal ondotik 15:30 inguru ekingo diote ofizioen emanaldiari. 

          Zuberoako maskaradak 2017

          • Otsailak 12, igandea: Altzürükü
          • Otsailak 19, igandea: Müskildi
          • Otsailak 26, igandea: Pagola
          • Martxoak 4, larunbata: Maule
          • Martxoak 11, larunbata: Idauze
          • Martxoak 18, larunbata: Iruri-Zalgize
          • Martxoak 26, igandea: Urdiñarbe
          • Apirilak 2, igandea: Larraine
          • Apirilak 9, igandea: Hoki
          • Apirilak 16, igandea: Barkoxe
          • Apirilak 23, igandea: Gamere
          • Apirilak 30, igandea: Ürrüstoï

          Informazioa

          Gehiago irakurri

          Maskaradak

          2017/02/19 09:00 Müskildi

          Pettarra eskualdeko Ezpeize-Ündüreine, Ürrüstoi-Larrabile, Ainharbe, Sarrikota, Onizepea eta Mitikile herrietako gazteek maskaradak emanen dituzte. Goizeko 9:00etan hasiko dituzte barrikadak eta bazkal ondotik 15:30 inguru ekingo diote ofizioen emanaldiari. 

          Zuberoako maskaradak 2017

          • Otsailak 19, igandea: Müskildi
          • Otsailak 26, igandea: Pagola
          • Martxoak 4, larunbata: Maule
          • Martxoak 11, larunbata: Idauze
          • Martxoak 18, larunbata: Iruri-Zalgize
          • Martxoak 26, igandea: Urdiñarbe
          • Apirilak 2, igandea: Larraine
          • Apirilak 9, igandea: Hoki
          • Apirilak 16, igandea: Barkoxe
          • Apirilak 23, igandea: Gamere
          • Apirilak 30, igandea: Ürrüstoï

          Informazioa

          Gehiago irakurri

          Maskaradak

          2017/02/26 09:00 Pagola

          Pettarra eskualdeko Ezpeize-Ündüreine, Ürrüstoi-Larrabile, Ainharbe, Sarrikota, Onizepea eta Mitikile herrietako gazteek maskaradak emanen dituzte. Goizeko 9:00etan hasiko dituzte barrikadak eta bazkal ondotik 15:30 inguru ekingo diote ofizioen emanaldiari. 

          Zuberoako maskaradak 2017

          • Otsailak 26, igandea: Pagola
          • Martxoak 4, larunbata: Maule
          • Martxoak 11, larunbata: Idauze
          • Martxoak 18, larunbata: Iruri-Zalgize
          • Martxoak 26, igandea: Urdiñarbe
          • Apirilak 2, igandea: Larraine
          • Apirilak 9, igandea: Hoki
          • Apirilak 16, igandea: Barkoxe
          • Apirilak 23, igandea: Gamere
          • Apirilak 30, igandea: Ürrüstoï

          Informazioa

          Gehiago irakurri

          Maskaradak

          2017/03/04 09:00 Maule

          Pettarra eskualdeko Ezpeize-Ündüreine, Ürrüstoi-Larrabile, Ainharbe, Sarrikota, Onizepea eta Mitikile herrietako gazteek maskaradak emanen dituzte. Goizeko 9:00etan hasiko dituzte barrikadak eta bazkal ondotik 15:30 inguru ekingo diote ofizioen emanaldiari. 

          Zuberoako maskaradak 2017

          • Martxoak 4, larunbata: Maule
          • Martxoak 11, larunbata: Idauze
          • Martxoak 18, larunbata: Iruri-Zalgize
          • Martxoak 26, igandea: Urdiñarbe
          • Apirilak 2, igandea: Larraine
          • Apirilak 9, igandea: Hoki
          • Apirilak 16, igandea: Barkoxe
          • Apirilak 23, igandea: Gamere
          • Apirilak 30, igandea: Ürrüstoï

          Informazioa

          Gehiago irakurri

          Maskaradak

          2017/03/11 09:00 Idauze

          Pettarra eskualdeko Ezpeize-Ündüreine, Ürrüstoi-Larrabile, Ainharbe, Sarrikota, Onizepea eta Mitikile herrietako gazteek maskaradak emanen dituzte. Goizeko 9:00etan hasiko dituzte barrikadak eta bazkal ondotik 15:30 inguru ekingo diote ofizioen emanaldiari. 

          Zuberoako maskaradak 2017

          • Martxoak 11, larunbata: Idauze
          • Martxoak 18, larunbata: Iruri-Zalgize
          • Martxoak 26, igandea: Urdiñarbe
          • Apirilak 2, igandea: Larraine
          • Apirilak 9, igandea: Hoki
          • Apirilak 16, igandea: Barkoxe
          • Apirilak 23, igandea: Gamere
          • Apirilak 30, igandea: Ürrüstoï

          Informazioa

          Gehiago irakurri

          Maskaradak

          2017/03/18 09:00 Iruri-Zalgize

          Pettarra eskualdeko Ezpeize-Ündüreine, Ürrüstoi-Larrabile, Ainharbe, Sarrikota, Onizepea eta Mitikile herrietako gazteek maskaradak emanen dituzte. Goizeko 9:00etan hasiko dituzte barrikadak eta bazkal ondotik 15:30 inguru ekingo diote ofizioen emanaldiari. 

          Zuberoako maskaradak 2017

          • Martxoak 18, larunbata: Iruri-Zalgize
          • Martxoak 26, igandea: Urdiñarbe
          • Apirilak 2, igandea: Larraine
          • Apirilak 9, igandea: Hoki
          • Apirilak 16, igandea: Barkoxe
          • Apirilak 23, igandea: Gamere
          • Apirilak 30, igandea: Ürrüstoï

          Informazioa

          Gehiago irakurri

          Maskaradak

          2017/03/26 09:00 Urdiñarbe

          Pettarra eskualdeko Ezpeize-Ündüreine, Ürrüstoi-Larrabile, Ainharbe, Sarrikota, Onizepea eta Mitikile herrietako gazteek maskaradak emanen dituzte. Goizeko 9:00etan hasiko dituzte barrikadak eta bazkal ondotik 15:30 inguru ekingo diote ofizioen emanaldiari. 

          Zuberoako maskaradak 2017

          • Martxoak 26, igandea: Urdiñarbe
          • Apirilak 2, igandea: Larraine
          • Apirilak 9, igandea: Hoki
          • Apirilak 16, igandea: Barkoxe
          • Apirilak 23, igandea: Gamere
          • Apirilak 30, igandea: Ürrüstoï

          Informazioa

          Gehiago irakurri

          Maskaradak

          2017/04/02 09:00 Larraine

          Pettarra eskualdeko Ezpeize-Ündüreine, Ürrüstoi-Larrabile, Ainharbe, Sarrikota, Onizepea eta Mitikile herrietako gazteek maskaradak emanen dituzte. Goizeko 9:00etan hasiko dituzte barrikadak eta bazkal ondotik 15:30 inguru ekingo diote ofizioen emanaldiari. 

          Zuberoako maskaradak 2017

          • Apirilak 2, igandea: Larraine
          • Apirilak 9, igandea: Hoki
          • Apirilak 16, igandea: Barkoxe
          • Apirilak 23, igandea: Gamere
          • Apirilak 30, igandea: Ürrüstoï

          Informazioa

          Gehiago irakurri

          Maskaradak

          2017/04/09 09:00 Hoki

          Pettarra eskualdeko Ezpeize-Ündüreine, Ürrüstoi-Larrabile, Ainharbe, Sarrikota, Onizepea eta Mitikile herrietako gazteek maskaradak emanen dituzte. Goizeko 9:00etan hasiko dituzte barrikadak eta bazkal ondotik 15:30 inguru ekingo diote ofizioen emanaldiari. 

          Zuberoako maskaradak 2017

          • Apirilak 9, igandea: Hoki
          • Apirilak 16, igandea: Barkoxe
          • Apirilak 23, igandea: Gamere
          • Apirilak 30, igandea: Ürrüstoï

          Informazioa

          Gehiago irakurri

          Maskaradak

          2017/04/16 09:00 Barkoxe

          Pettarra eskualdeko Ezpeize-Ündüreine, Ürrüstoi-Larrabile, Ainharbe, Sarrikota, Onizepea eta Mitikile herrietako gazteek maskaradak emanen dituzte. Goizeko 9:00etan hasiko dituzte barrikadak eta bazkal ondotik 15:30 inguru ekingo diote ofizioen emanaldiari. 

          Zuberoako maskaradak 2017

          • Apirilak 16, igandea: Barkoxe
          • Apirilak 23, igandea: Gamere
          • Apirilak 30, igandea: Ürrüstoï

          Informazioa

          Gehiago irakurri

          Maskaradak

          2017/04/23 09:00 Gamere

          Pettarra eskualdeko Ezpeize-Ündüreine, Ürrüstoi-Larrabile, Ainharbe, Sarrikota, Onizepea eta Mitikile herrietako gazteek maskaradak emanen dituzte. Goizeko 9:00etan hasiko dituzte barrikadak eta bazkal ondotik 15:30 inguru ekingo diote ofizioen emanaldiari. 

          Zuberoako maskaradak 2017

          • Apirilak 23, igandea: Gamere
          • Apirilak 30, igandea: Ürrüstoï

          Informazioa

          Gehiago irakurri

          Maskaradak

          2017/04/30 09:00 Ürrüstoï

          Pettarra eskualdeko Ezpeize-Ündüreine, Ürrüstoi-Larrabile, Ainharbe, Sarrikota, Onizepea eta Mitikile herrietako gazteek maskaradak emanen dituzte. Goizeko 9:00etan hasiko dituzte barrikadak eta bazkal ondotik 15:30 inguru ekingo diote ofizioen emanaldiari. 

          Informazioa

          Gehiago irakurri

          Puska biltzea eta inauteri dantzak

          2023/02/11 07:00 Lizartza

          Inaute larunbata baino astebete lehenago ospatzen dute inauteria Lizartzan. Asteburu osoan zehar kuestazioan aritzen dira dantzan. 

          Larunbatean, goizean goiz hasi ohi dute kuestazioa. 7:00tan plazan elkartzen dira eta kalejira Uetako zubitik dantzari, txantxo eta txistulariekin hasten da. Horrela, ‘Diana’ abestuz hasiko da inauteria. Ondotik, 7:30ean puske-biltze edo kuestazioari ekingo diote dantzari eta txantxoak elkarrekin ospeletik. Baserriz baserri arituko dira tarteka inauteri dantzak eginaz. Eguerdia iristean, 13:30inguruan inauteri partaide guztiek kalejira egingo dute, Arrateko zubitik irtenda. Ondoren, denek elkarrekin bazkalduko dute herriko frontoian.

          Igandean aldiz, goizeko 12etan dantzariak kalean ibiliko dira puska biltzen gurdi, mozorro eta gainerakoekin batera. Ondoren, Lizartzako inauteri dantzak egingo dituzte Otsolar dantza taldeko dantzariek plazan: paseoa, lehenengoa, bigarrena, seigarrena, ostiko-dantza, etxe-dantza, lau ostiko, azken paseoa, makil-dantza eta brokel-dantza edo pala-dantza. 

          Lizartza: Inauteri dantzak 2013 [Bideoa]

          Gehiago irakurri

          Mozorro zuriak

          2023/02/02 11:30 Arantza

          Arantzako gazteak goizeko 9tan elkartuko dira elkarrekin gosaltzeko. Ondotik puska biltzeari ekingo diote eta lehen geldialdia herriko eskolan egingo dute. Bertako ikasleei bisita egingo diete eta umeek prestatutako kolorezko eta paperezko zintak edo puskak bizkarrean jarri eta kuestazioan abiatuko dira. Bi taldetan banatu eta baserriz baserri ibiliko dira eskean egun guztian zehar trikitilari eta pandero-joleekin batera. Fandango eta arin-arinak, eta Arantzako zortzikoak dantzatuz, eta jan-edanean pasako dute eguna.

          Bihar, ostirala, berriro ere gosaltzeko elkartuko dira eta ondotik, Arantzako kaleetan zehar ibiliko dira eskean mozorro zuriak jantzita.

          Ohikoena da Arantzako mozorro zuriak, inaute astea baino bi aste lehenago ateratzea eskean, baina hala ere, ez da beti horrela izaten. 

          Gehiago irakurri

          Mozorro zuriak

          2023/02/03 11:30 Arantza

          Arantzako gazteak goizeko 9tan elkartuko dira elkarrekin gosaltzeko. Ondoren herriko gazteak Arantzako kaleetan zehar ibiliko dira eskean mozorro zuriak jantzita. 

          Ohikoena da Arantzako mozorro zuriak, inaute astea baino bi aste lehenago ateratzea eskean, baina hala ere, ez da beti horrela izaten. 

          Gehiago irakurri

          Puska biltzea eta inauteri dantzak

          2023/02/12 12:00 Lizartza

          Inaute larunbata baino astebete lehenago ospatzen dute inauteria Lizartzan. Asteburu osoan zehar kuestazioan aritzen dira dantzan. 

          Larunbatean, goizean goiz hasi ohi dute kuestazioa dantzari eta txantxoek eta baserriz baserri aritzen dira tarteka inauteri dantzak eginez.

          Igandean aldiz, goizeko 12etan dantzariak kalean ibiliko dira puska biltzen gurdi, mozorro eta gainerakoekin batera. Ondoren, Lizartzako inauteri dantzak egingo dituzte Otsolar dantza taldeko dantzariek plazan: paseoa, lehenengoa, bigarrena, seigarrena, ostiko-dantza, etxe-dantza, lau ostiko, azken paseoa, makil-dantza eta brokel-dantza edo pala-dantza. 

          Lizartza: Inauteri dantzak 2013 [Bideoa]

          Gehiago irakurri

          Koko-eskea, koko-dantzak eta kokomarruen soka-dantza

          2023/02/11 08:30 Eibar

          Koko-eskea, koko-dantzak eta kokomarruen soka-dantza Eibarko baserrietan.

          Mamarruak, burburixuak, masustak, aixerixak, hartza, Petra eta Maria, Don Eusebio, Kattalin eta Manuela, Batista kojua, Arrateko Ama-Birjina, Martin Perratzailia, sasi-kartia eta koko-dantzariak kuestazioan arituko dira goizean goizetik. Lehen agerraldia 8:30ean egingo dute Merkatu plazan eta ondotik baserrietara abiatuko dira. 

          Arratsaldean, 19:00-21:00 bitartean, Toribio Etxebarria, Untzaga eta Kalbeton kaleetan koko-dantzak Mauxitxa txarangarekin.

          Eibar zurituta 2015 Koko-dantzak txoriek ikusita [Bideoa]

          Gehiago irakurri

          Kalez-kaleko eskea eta dantzak

          2023/02/25 11:00 San Fuentes

          Inaute larunbatean Gallartan eta ondoko larunbatean San Fuentes-en ateratzen dute Meatzaldeko Harrigorria dantza taldeak antolatzen duen landa izaera daukan inauteria. 

          Larunbat goizean, 11:00etan kale-eskea egingo dute herriko baserri, etxe ta kaleetatik. Ondoren elkarrekin bazkaldu eta arratsaldeko 18:00etan Herriko goiko aldetik plazarainoko kalejira egingo dute mozorro ta aratustetako beste pertsonaiekin: Bizkarbaltza, Zangaluzea, Beldarroia, Hartza eta Hartzazaina, Sorginak, eta Artauntxoa.

          Gallarta eta San Fuentes: Aratusteak 2014 [Bideoa]

          Gehiago irakurri

          San Blas eguneko soka-dantza

          2024/02/03 12:00 Iruñea, Sarasate pasealekua

          Azken urteotan bezala, San Blas eguneko soka-dantza dantzatuko du Duguna dantza taldeak. San Nikolas plazatik atera eta Sarasate pasealekuan dantzatuko dira.

          Gehiago irakurri

          Rouge Elea: Hau da nire ametsen kolorea

          2017/01/29 17:00 Senpere, Larreko gela

          « Egin dantza, bestela geureak egin du », zioen Pinak. Abiapuntu hori hartuta, emakume batek bizirauteko egiten du dantza. Bere oinordekotza kulturala deitzen du bizitza ospatu eta dantzatzeko. Berarentzat handiegia den jaka bat, sokak eta oihalak, arbasoetatik jasotako objetuez baliatuta irauteko dantza bat abiatzen du, instintuz egindakoa, gorputzak oroitzen dituen mogimenduez. Desagertutakoen memoria bizi dadin egindako dantza euforikoa.

          Gehiago irakurri

          Jesús Herrera: Dantzari

          2017/02/11 20:00 Donostia, Victoria Eugenia antzokia

          Dantzari, Bailaor pasio baten istorioa da. Gazte euskaldun bat bere sorlekua utzi eta Madrila daraman pasioa, eta geroago Sevillara, bere ametsaren atzetik: flamenkoko bailaor izatea. Emigrante baten istorioa da, maitasun-istorio bat, bere sorlekutik urrun.

          Ikuskizun honetan, artistak bat egin nahi ditu euskal musika tradizionala eta flamenkoa. Jaioleku duen lurra eta artista gisa hazi zeneko lurra. Errespetu osoz batzen ditu bi kultura desberdin, bi musika-estilo desberdin, flamenkoko ikuskizuna sortzeko. Artistak euskal dantzetan arakatu, eta bere sentimendu flamenkora eramaten ditu. Ikuskizun honetan, ikusiko dugu nola bi kulturak bat egin dezaketen, elkar ulertu eta maita dezaketen. Ezaugarri horiek guztiak agertuko dira maitasun-historia polit, sentimenduz, indarrez eta talentuz bete batean.

          • Zuzendaritza eta koreografia: Jesus Herrera
          • Zuzendaritza laguntzailea eta koreografia: Lola Jaramillo
          • Artista gonbidatua: Antonio Canales
          • Musika zuzendaritza: Jesus Herrera, Ruben Romero eta Miguel Iglesias
          • Musika: Ruben Romero eta Miguel Iglesias
          • Dantzaria: Lola Jaramillo
          • Gitarra: Ruben Romero eta Miguel Iglesias 
          • Kantua: David Sanchez “El Galli” eta Jesus Flores
          • Perkusioa: Percusion: Roberto Jaen
          • Biolina: David Moñiz
          • Argiztapen diseinua eta teknikaria: Oscar Gomez
          • Soinu teknikaria: Pepe Carnacea
          • Jantzien diseinua: Lopez de Santos eta Jose Galvañ
          • Iraupena: 75 minutu

          Gehiago irakurri

          Dantzaz: Atalak XXIX

          2017/02/16 21:00 Donostia, Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoa

          Atalak-en edizio berri honetan, Euskal Herriko bi koreograforen sormen lanak ikusgai izango ditugu Club Aretoan: Fabio López eta Marta coronado. Dantzazeko dantzariak erabiliko dituzte Aura eta Bajo continuo sorkuntzak egiteko, bereziki prestatuta Victoria Eugenia Club aretorako publiko fidelarentzako.

          Fabio Lópezen Aura, Yann Bouvard-en "Behin Zerutik erori ginen" testuan inspiratua da. Greko zaharrean, "jainkozko brisa" esan nahi du, hots, izaki baten lurrun edo hasperen sotil hori, zeinak bidaian eramango baikaitu hemengoon mundu gris honetako isiltasunean zehar. João Domingos Bomtemporen Requien in memoria de Camões bikainaren orrialdeetan –1819an Parisen sortutako lana–, gure izakiak atzerrira abiatuko dira, txalorik gabe, aberririk gabe. Bakardade horrek amildegi hondargabe batera darama, non gau beltzak izarrak estaltzen baititu.

          Non da arima? Non da argia? Paradise Lost.

          Marta Coronadoren Bajo Continuoren oinarrian ideia hau dago: mugimendu-esaldi bat proposatzea lehengai edo baxu jarraitu gisa, zehaztasunez exekutatzeko modukoa baina baita dantzari bakoitzak eraldatzeko, apaintzeko eta banakotzeko modukoa ere. Gorputz bakoitza berdinik gabeko unibertso bat da; kontaturiko edo dantzaturiko historia bakoitza modu pertsonal batean adierazia izate hutsak egiten du desberdin. Barrokoko polikoralismoan bezala, non lauzpabost ahots ez, ezpada hamabi edo gehiago nahasten baitziren eta soinua berritasun ezinezkoetara iristen baitzen, kontrasteak eta oihartzunak erabilita. Gorputz batek parteka al ditzake lehengai beraren bertsio berriak eta oraindik ere beste gorputz batzuekin ulertu eta elkarrizketan aritu espazioan?

          Gorputz adimentsuak, akordeen bila, bertsio aratz eta bakar baten bila; eta hondo gisa, musika barrokoaren sinpletasun betea.

          Gehiago irakurri

          Fraindarrak arraultze-eskean

          2023/02/21 08:00 Lesaka

          Lesakako Fraindarrak, inaute astelehen eta asteartean ateratzen dira Lesakako Frain auzoan puska biltzean. Musikak irauten duen bitartean dantzan aritu behar dutenekin batera musikariak, arrautzak eta dirua biltzeko ardura dutenak eta erratza astintzen dutenek osatzen dute Fraindarren taldea.

          Lesaka: Fraindarrak inaute eskean 2015 zapla! [Bideoa] 

          Gehiago irakurri

          Kaskaboboak eta Maskaritak

          2023/02/18 13:00 Agoitz

          Inaute larunbatean eta hausterre-egun bezperan ateratzen dira Kaskaboboak eta Maskaritak. Gazteak mozorrotuta ateratzen dira eta puska biltzea egiten duten herrian zehar larunbatean. Etxerik etxe arrautza eta txistor biltzean aritzen dira, eta ondoren horrekin afaria prestatzen dute.

          Asteartean aldiz, inauteriari emango diote amaiera kalejira batekin berriro ere Kaskaboboak eta Maskaritak. 

          Gehiago irakurri

          Mamuxarroak

          2023/02/21 17:00 Unanu

          Asteartita edo inaute astearte arratsaldean mamuxarroak eta mutua, ezkil eta zintzarri gabeko mamuxarroa, Unanuko kaleetan zehar ibili ohi dira. Metalezko maskara bat aurpegian eta makil luze bat eskuan korrikaldi politak egiten dituzte Ergoienako herri txikitik. Hori dena, makilarekin hanketan jotzeko.

          Unanu: Mamuxarroak 2011 [Bideoa]

          Gehiago irakurri

          Elegante eguna

          2023/02/19 12:30 Azpeitia

          Inaute igandean ospatzen dute Elegante eguna Azpeitian. Eguerdiko 12:30ean Eleganteen pasiera egiten da, herritarrak garai bateko soineko eta jazki apainekin jantzi ohi dira kalean gora, kalean behera pasiatzeko, antzinako antzera. Itsasikoen artzai-inudeen kalejira, danbor-joleekin eta San Sebastian eguneko danborradaren karrozarekin ere ikusi ahal izango dira. Juan Antxieta Musika Eskolako txistulariak eta Incansables txaranga ere kalez kale ibiliko dira.

           

          Gehiago irakurri

          Santibate

          2019/02/02 19:00 Donibane Garazi

          Ohituraz, Garaziko ihauteriak bi denboratan ospatzen ziren: lehenik Santibate, zirtzilen besta, oroitarazteko negua beti hor zela. San Blas egunean edo baitan ospatzen da. Ondotik Libertimendua, bolanten besta, primaderaren hastapena markatzeko. Duela zonbait urte Donibane Garaziko Garaztarrak dantza taldeak ohitura xahar horier segipen bat emateko xedearekin lan egiten du. Lehengo garaietan, zirtzilak etxez etxe pasatzen ziren xerriki eske. Gaur egun besta horren ospatzen segitzen dute, dantzan, kantuz, Santibateko bertso zaharren plazaratzen eta xerriki eske ibiliz karrikaz karrika.

          •     19:00: abiatzea peña Urkulutik
          •     00:00: tripot jatea peña Urkulun

          Gehiago irakurri

          Oñatiko inauteria

          2023/02/18 11:00 Oñati

          Oñatz dantza taldeak, herriko musikariek eta inauterietako lantaldeak antolatzen dute Oñatiko Inauteria inaute larunbatean. Goizeko 11:30ean kalejiran abiatuko dira dantzan eta egun osoan zehar arituko dira herriko kaleetan.  

          Gehiago irakurri

          Carrascoliendas

          2023/02/25 10:00 Trapagaran

          Carrascoliendas deitzen da Trapagarango inauteria. Basetxe gaztetxea eta Danetarako Danok dantza taldeak sortutako ekimena da, lehengo ohitura zaharreko funtsari helduz, herritarrei dantza eta kantuz inauteria bizitzeko aukera herrikoi bat emateko nahiagatik sortua. Goizean auzoz auzo arituko dira eta arratsaldean herrian emango dute buelta. 

          Gehiago irakurri

          Gaztedi dantza taldea

          2017/01/25 20:00 Bilbo, Euskalduna Jauregia

          Asteazken honetan, urtarrilak 25, Euskalduna Jauregian dantzatuko du Bilboko Gaztedi dantza taldeak Bilboko Udal Txistu Bandarekin. Ikuskizuna arratsaldeko 20.00 etan hasiko da, eta ordubeteko ekitaldia izango da gutxi gora behera.

          Gehiago irakurri

          Libertimendua

          2017/02/17 10:30 Baigorri

          Arrola dantza taldeko kideen gidaritzapean Libertimendua Baigorrin. Otsailaren 17an eginen dute Libertimendua baigorriarrek: 10:30ean ibilaldiaren abiatzea, eta Libertimendua bera 11:00etan.

          Gehiago irakurri

          FusionArte: AIREnoAR

          2017/01/27 20:30 Leioa, Kultur Leioa

          AIREnoAR adostasunez eta desadostasunez osatutako historia da, soketan oreka bilatzen duena; bestearekin elkartzen gaituena, bestearengandik bereizten gaituena, ez-hitzezko hizkuntzen erritmoa eta keinua. Soinuaren eta mugimenduaren dinamiketan gordetako poesia. Pertsonaiak dantzaren bidez eta eszenako elementuen bidez (sokak, zorua, argia gorputza) komunikatzen dira. Álvaro Reboredok eta María Movek interpretatzen dute AIREnoAR  (“airea airean”) dantza garaikideko emankizuna, aire-diziplinen fusioa ere barne hartzen duena.

          • Egilea: AIREnoAR
          • Koreografoa: Rut Balbís
          • Zuzendaritza Eszenikoa: Rut Balbís
          • Ekoizpena: Manu Lago y María Move
          • Musika: María Move
          • Musika Zuzendaritza: María Move
          • Eszenografia Diseinua: Creación Colectiva
          • Argiztapen Diseinua : Alfonso Castro
          • Argi Teknikaria: Alfonso Castro
          • Soinu Diseinua: María Move y Guillermo Cortiñas
          • Soinu Teknikaria: Alfonso Castro
          • Jantzien Diseinua: Teresa Gutiérrez
          • Jantzien Errealizazioa: Teresa Gutiérrez
          • Interpreteak: Álvaro Reboredo y María Move
          • Iraupena:: 50 minutu

          Gehiago irakurri

          Errusiako Ballet Inperiala: Beltxargen aintzira

          2017/01/28 20:00 Iruñea, Baluarte

          Beltxargen aintzira balleta 1877ko otsailaren 20an ikusi zen lehenengoz Moskuko Bolshoi antzokiaren oholtzan. Errusiako Ballet Inperialak bertsio berria estreinatu zuen 2004ko azaroaren 8an, eta orain Gediminas Tarandaren koreografiak ballet zahar hau berritu egin du dramatikoago eginez. Errusiako Ballet Inperiala Maya Plisetskayak sortu zuen 1994an eta bera izan zen urte luzez ohorezko presidentea eta aholkulari nagusia. 

          Sigfrido printzearen egunaren ospakizunean erreginak gogoraraziko dio hurrengo dantzaldian emaztea aukeratu beharko duela. Baina indar misteriotsu batek zisneen lakurantz erakarri eta bertan bere bihotzeko kuttuna ezagutuko du, Odette printzesa, zein Rothbart sorginaren sorginkeriaren erruz goizero esnatzen den zisne bihurtuta. Printzeak bide bakarra izango du Odette salbatzeko, betiereko maitasuna agindu eta hitza betetzea. Baina Rothbar sorginak amarrua du prestatua Sigfridorentzat...

           

          Gehiago irakurri

          Jean-Sebastien Lourdais: Milieu de nulle part

          2017/02/02 20:00 Bilbo, Azkuna Zentroa

          Jean-Sebastien Lourdais koreografoak liluratu egiten ditu ikus-entzuleak, gorputza esplorazioko lurralde gisa planteatzeko duen proposamen berritzailearekin. Benetan bitxia dirudien arren, milieu de nulle part (ezerezaren erdian) bada, izan ere, leku oso jakin bat. Bitarteko aldi bat da, zerbait izateari utzi eta desberdina den beste zerbait bihurtu bitartean dugun egoera; prozesuaren erdian gaude, hain zuzen. Egoera batera iristeko beste bat utzi beharraren premia presatia haragiztatzeko helburuarekin, zazpi dantzarik zazpi solo interpretatzen dituzte, bata bestearen ostean, horietako bakoitzak koreografoaren zigilu bereizgarria transmitituz. Dantza liluragarri hipnotiko horretan, gorputza eskultural eta jariakor bilakatzen da. Irudikatze aztoragarri horretan, izatearen egoerak batu egiten dira graziaren egoerekin. Egoera jariakor horiek inoiz ere ez dira berdinak, energia berberak bultzatzen baditu ere, eta elkar osatzen dute. Elkarrekin, dantzarien belaunaldi desberdinek presio berberei egiten diete aurre, eta xehetasunekiko arreta berberarekin eta abandonu-sentimendu berberarekin interpretatzen dute obra. Ludovic Gayer-en musika inguratzailea baliatzen dute dantzaren bitxi txiki hauek, aldi berean hainbesteko emozioa eragiteko gai izanik. Jean-Sébastien Lourdaisek ikusleengandik oso hurbil kokatu ditu dantzariak, jendea hain intimoa den lanaren muinera hurbiltzeko, edertasuna bilatzen murgilduta.

          • Koreografoa: Jean-Sébastien Lourdais, lanean parte hartzen duten artista dantzarien laguntzarekin
          • Dantzariak: Sophie Corriveau, Frédéric Gagnon, Caroline Gravel, Catherine Lalonde, Linda Rabin, Catherine Tardif, Anne Thériault
          • Aholkulari artistikoa: Sophie Michaud
          • Musika: Ludovic Gayer
          • Argiztapena: Jean Jauvin
          • Zuzendari teknikoa: Philippe Richard-Authier

          Agora de la danserekin lankidetzan ekoitzia.
          Milieu de nulle part lanak Université du Québec à Montréal-eko Dance Department studio space-ren laguntza jaso du; horrez gain, egoitza izan du Agora de la dansen eta Maison de la culture du Plateau-Mont-Royal-en.
          Fabrication Dansek eskerrak eman nahi dizkio Arhoma le pain et ses complices-i, finantza-babesa emateagatik.

          Fabrication Dansek jasotako laguntza eskertzen die Le Conseil des arts et des lettres du Quebec eta Canada Council for the Arts erakundeei.

          Gehiago irakurri

          Hartzaren eguna

          2023/02/04 10:00 Donibane Lohizune

          Hartzaren etorrera irudikatzen da Donibane Lohizunen. Goizean 10:00etan merkatuan hasi eta karriketan zehar dantzatuko dute hainbat geldialdi eginez. Arratsaldean aldiz, 15:00etan hasiko da festa.

          Hiruburuak aterako dira "zibulohia" buruzagiarekin goizean eta arratsaldean haurrak eta helduak bestarat gehituko dira. Hartzaz gain, Begiraleak dantza taldeko dantzariak eta musikariak elkartuko dira.

           

          Gehiago irakurri

          Zirtzilen gaua

          2019/02/22 19:00 Baiona

          Zirtzilak Baiona hartuko dute eta zirtzilen gaua ospatuko dute eta eskean arituko dira. Abiatzea Espainiako Atetik izanen da arratsaldeko 19:00etan.

          Gehiago irakurri

          Kaldereroak

          2019/02/02 22:00 Donostia

          Donostian, Kandelaria egunaren (otsailak 2) ondoko larunbatean Kaldereoak ateratzen dira Donostiako Alde Zaharrean. 

          Gehiago irakurri

          Circle Of Trust & Logela: Nagare

          2017/02/10 21:30 Andoain, Bastero Kulturgunea

          Logela Multimedia-Circle of Trust bikotearen ekoizpen berria da Nagare. Dantza eta ikus-entzunezko teknologiak bat eginez datoz lan hau aurkeztera. Logela Multimediak eszenografi berritzaile batekin txundituko du eta Circle of Trust taldeko dantzariek ohikoa duten gorputz eta forma fisikoa gehituko dute.

          Break dance, hip hop, sorkuntza garaikide eta multimedia dira Divenireren osagaiak, guztiak maila goreneraino landuak ikusleei zirrara eta harridura eragiteko.

          • Zuzendaritza artistikoa: Jordi Vilaseca
          • Dantzariak: Ignacio Fernández, David Ventosa, Alberto Pardo, Marcos Pardo, Juan Manuel Aragón, Victor Lázaro.
          • Ekoizpena: Toño Monzón
          • Koreografiak: Circle Of Trust
          • Jantziak: Wesc
          • Eszenografia: Logela
          • Bideo irudiak: Imanol Garaizabal, Pello Salaberria
          • Bideo soinuak: Ander Garaizabal
          • Ekoizpen teknikoa: Jon Zubia
          • Argia: Fermín Izko
          • Distribuzioa: Amadeo Vañó - Cámara Blanca
          • Iraupena: 50 min

          Gehiago irakurri

          Antonio Ruz konpainia: Double Bach

          2017/02/18 20:00 Donostia, Gasteszena

          Donostiako Gazteszena Aretoan, Antonio Ruz konpainiak "Double Bach" dantza ikuskizuna eskainiko du.

          Double Bach Pablo Martin Caminero musikari eta Antonio Ruz koreografoaren elkar arteko proiektua da. Musikariak J.S. Bachen biolontxeloen 1. eta 2. Suite-ak, tonalitatea eta teknika moldatuz (pizzicato, arko teknika ordez). Tamako Akiyama dantzari ospetsuaren dantzak proposatzen du barruko eta intimo lekua non interpreteak partekatu eta hitz egiten dute ez-pentsatu egoeran; bakartasun lagunkor batean, basamortu-ozeanoa, mihise txuri batean non musika, mugimendua eta argia (edo bere gabezia) hauskortasuna, sakonera eta desoreka oroitzen dute. Naturaltasunaren itzulera.

          • Eszena zuzendaria eta koreografia: Antonio Ruz
          • Jatorrizko ideia eta kontrabaxua (pizzicato): Pablo Martín Caminero
          • Dantzaria eta koreografia laguntzailea: Tamako Akiyama
          • Jantzien eta eszenatokiaren diseinua: Daniela Presta, Antonio Ruz
          • Argien diseinua: Antonio Serrano
          • Soinuen diseinua: Javier Álvarez
          • Ekoizpena: Compañía Antonio Ruz / Spectare
          • Iraupena: 50 min.

          Gehiago irakurri

          Santibate

          2019/02/09 16:30 Donapaleu

          Santibate ospatuko da Donapaleuko karrika eta ostatuetan. Zirtzilak maskatu eta zahar-etxera abiatuko dira lehenik, eta gero ostatuz-ostatu ibiliko dira jateko biltzen, kantuz eta bertsotan, gauan barna neguaren iluna ospatzeko.

          Gehiago irakurri

          Kintoen soka-dantza

          2024/02/05 19:00 Aretxabaleta

          Santa Ageda bezperan, otsailaren 4an, herriko kintoak kantuan eta eskean jardungo dute baserriz baserri.

          Otsailaren 5ean, hau da, Santa Ageda egunez aldiz, herrian zehar aritzen dira eskean goizez. Ondoren, arratsaldeko 19:00etan herriko plazan elkartu eta soka-dantza dantzatzen dute. Soka-dantza hau, otsailaren 5ean egiten dute lehen aldiz, eta gero igande guztietan errepikatuko dute inaute igande arte.

           

          Gehiago irakurri

          Kintoen aurreskua

          2024/02/11 19:00 Eskoriatza, Fernando Eskoriatza plaza

          Santa Ageda egunez, otsailaren 5ean egin bezala, 19:00tan plazan, aurreskua dantzatzen dute herriko kintoek.

           

          Gehiago irakurri

          Kintoen soka-dantza

          2019/02/24 19:00 Aretxabaleta

          Santa Ageda bezperan, otsailaren 4an, herriko kintoak kantuan eta eskean jardungo dute baserriz baserri.

          Otsailaren 5ean, hau da, Santa Ageda egunez aldiz, herrian zehar aritzen dira eskean goizez. Ondoren, arratsaldeko 19:00etan herriko plazan elkartu eta soka-dantza dantzatzen dute. Soka-dantza hau, otsailaren 5ean egiten dute lehen aldiz, eta gero igande guztietan errepikatuko dute inaute igande arte.

          Gehiago irakurri

          Dokumentuaren akzioak