Hemen zaude: Hasiera Agenda Jean-Sebastien Lourdais: Milieu de nulle part

Dokumentuaren akzioak

Jean-Sebastien Lourdais: Milieu de nulle part

Noiz 2017/02/02
20:00
Non Bilbo, Azkuna Zentroa
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Jean-Sebastien Lourdais: Milieu de nulle part

Argazkia: G.Dutil

Jean-Sebastien Lourdais koreografoak liluratu egiten ditu ikus-entzuleak, gorputza esplorazioko lurralde gisa planteatzeko duen proposamen berritzailearekin. Benetan bitxia dirudien arren, milieu de nulle part (ezerezaren erdian) bada, izan ere, leku oso jakin bat. Bitarteko aldi bat da, zerbait izateari utzi eta desberdina den beste zerbait bihurtu bitartean dugun egoera; prozesuaren erdian gaude, hain zuzen. Egoera batera iristeko beste bat utzi beharraren premia presatia haragiztatzeko helburuarekin, zazpi dantzarik zazpi solo interpretatzen dituzte, bata bestearen ostean, horietako bakoitzak koreografoaren zigilu bereizgarria transmitituz. Dantza liluragarri hipnotiko horretan, gorputza eskultural eta jariakor bilakatzen da. Irudikatze aztoragarri horretan, izatearen egoerak batu egiten dira graziaren egoerekin. Egoera jariakor horiek inoiz ere ez dira berdinak, energia berberak bultzatzen baditu ere, eta elkar osatzen dute. Elkarrekin, dantzarien belaunaldi desberdinek presio berberei egiten diete aurre, eta xehetasunekiko arreta berberarekin eta abandonu-sentimendu berberarekin interpretatzen dute obra. Ludovic Gayer-en musika inguratzailea baliatzen dute dantzaren bitxi txiki hauek, aldi berean hainbesteko emozioa eragiteko gai izanik. Jean-Sébastien Lourdaisek ikusleengandik oso hurbil kokatu ditu dantzariak, jendea hain intimoa den lanaren muinera hurbiltzeko, edertasuna bilatzen murgilduta.

  • Koreografoa: Jean-Sébastien Lourdais, lanean parte hartzen duten artista dantzarien laguntzarekin
  • Dantzariak: Sophie Corriveau, Frédéric Gagnon, Caroline Gravel, Catherine Lalonde, Linda Rabin, Catherine Tardif, Anne Thériault
  • Aholkulari artistikoa: Sophie Michaud
  • Musika: Ludovic Gayer
  • Argiztapena: Jean Jauvin
  • Zuzendari teknikoa: Philippe Richard-Authier

Agora de la danserekin lankidetzan ekoitzia.
Milieu de nulle part lanak Université du Québec à Montréal-eko Dance Department studio space-ren laguntza jaso du; horrez gain, egoitza izan du Agora de la dansen eta Maison de la culture du Plateau-Mont-Royal-en.
Fabrication Dansek eskerrak eman nahi dizkio Arhoma le pain et ses complices-i, finantza-babesa emateagatik.

Fabrication Dansek jasotako laguntza eskertzen die Le Conseil des arts et des lettres du Quebec eta Canada Council for the Arts erakundeei.

Dokumentuaren akzioak

« Azaroa 2017 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930
« Abendua 2017 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
« Urtarrila 2018 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031