Dokumentuaren akzioak
Moaré Danza: Envoltura
Envoltura sinkopea gorputz mugimendu eta mugimendu historiko gisa adierazten duen ideian oinarrituriko zenbait eszenatan barrenako ibilbidea da, Antonia Mercé «La Argentina» abangoardiako dantzariaren irudian gorpuzten dela ideia hori (1890-1936).
Envoltura lana artistaren inarrosaldi fisikoa ulertzen saiatzen da sentimendu kolektiboaren korrelatuan, historiaren ildoan gertatutako mugarri baten isla modura. Mugarri hori zenbait unetan eta hainbat modutara errepikatzen dute zenbait artistak, adibidez, Kazuo Ohno japoniar dantzariak, zeinak La Argentinaren irudia berreskuratu zuen bere lehen dantzan, Hiroshima eta Nagasakiko bonben kontrako erantzun gisa sorturiko Butô lanean.
- Sorkuntza eta antzezpena: Idoia Zabaleta, Iñaki Azpillaga, Camila Téllez, Patricia Caballero, Pedro G. Romero eta Bobote.
- Musika-konposizioa eta pianoko interpretazioa Iñaki Azpillagaren eszenan: Luis Carmona.
- Erritmoak eta kliskadak Idoia Zabaletaren eszenan: Leonor Leal.
- Argazkia: Camila Téllez.
- Ekoizpena: Moaré Danza, dantzako ekoizpenerako laguntzen esparruan, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politikoa eta Kultura Sailak emandako finantziazio publikoarekin (2016).
Dokumentuaren akzioak


