Dokumentuaren akzioak
Igor and Moreno: Idiot- Sincrasy
Gasteizko inTACTO arte bizien eta eszena garaikidearen jaialdiaren seigarren edizioan Igor Urzelai eta Moreno Solinasek Idiot- Sincrasy lana aurkeztuko dute.
Bi interprete dituen dantza, oso interprete desberdinak, baina fisikoki ia berdinak. Etengabeko pultsu soniko batez lagunduta, Igorrek eta Morenok koreografia bat sortu dute, zeinetan ikuslea mundu intimo eta, era berean, unibertsal batean sartzen duten. Bertan, etengabeko aldaketa andana baten bidez, ikuslearen irudimena aktibatzen da, sentitzera eta pentsatzera gonbidatuz. Lan honetan, Igorrek eta Morenok euren mundu pertsonalerako ateak zabaltzen dizkigute, eta geure mundua islatuta ikus dezakegu bertan. Idiot-Sincrasy lanak gizabanakoak zoriontsu izateko duen gaitasuna gogorarazi nahi digu, horretarako irrikatzen dugun guztia arakatuz, eta askotan gure esku dagoela erakutsiz, gure gorputz fisikoen gaitasun sortzailean. Errepikapenez betetako koreografia, baina dinamikoa eta etengabeko aldaketak dituena, pieza hau erritu bat da bizi dugun garai honetarako. Idiot-Sincrasy obra serioa da, baina umore-senekoa; zintzoa eta ironikoa da.
- Interpreteak, koreografia: Igor Urzelai, Moreno Solinas
- Argiak: Seth Roook Williams
- Eszenografia: David Harris
- Jantziak: Kasper Hansen
- Ahots eta kantuan laguntzailea: Melanie Pappenheim
- Sartoria: Sophie Bellin Hansen
- Manager: Louise Jardine
- Bira administrazioa: Helen Holden
Dokumentuaren akzioak