Dokumentuaren akzioak
Dantzaz: Atalak XXIX
Noiz |
2017/02/16
21:00 |
---|---|
Non | Donostia, Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoa |
Hitzordua egutegira gehitu |
vCal iCal |
Atalak-en edizio berri honetan, Euskal Herriko bi koreograforen sormen lanak ikusgai izango ditugu Club Aretoan: Fabio López eta Marta coronado. Dantzazeko dantzariak erabiliko dituzte Aura eta Bajo continuo sorkuntzak egiteko, bereziki prestatuta Victoria Eugenia Club aretorako publiko fidelarentzako.
Fabio Lópezen Aura, Yann Bouvard-en "Behin Zerutik erori ginen" testuan inspiratua da. Greko zaharrean, "jainkozko brisa" esan nahi du, hots, izaki baten lurrun edo hasperen sotil hori, zeinak bidaian eramango baikaitu hemengoon mundu gris honetako isiltasunean zehar. João Domingos Bomtemporen Requien in memoria de Camões bikainaren orrialdeetan –1819an Parisen sortutako lana–, gure izakiak atzerrira abiatuko dira, txalorik gabe, aberririk gabe. Bakardade horrek amildegi hondargabe batera darama, non gau beltzak izarrak estaltzen baititu.
Non da arima? Non da argia? Paradise Lost.
Marta Coronadoren Bajo Continuoren oinarrian ideia hau dago: mugimendu-esaldi bat proposatzea lehengai edo baxu jarraitu gisa, zehaztasunez exekutatzeko modukoa baina baita dantzari bakoitzak eraldatzeko, apaintzeko eta banakotzeko modukoa ere. Gorputz bakoitza berdinik gabeko unibertso bat da; kontaturiko edo dantzaturiko historia bakoitza modu pertsonal batean adierazia izate hutsak egiten du desberdin. Barrokoko polikoralismoan bezala, non lauzpabost ahots ez, ezpada hamabi edo gehiago nahasten baitziren eta soinua berritasun ezinezkoetara iristen baitzen, kontrasteak eta oihartzunak erabilita. Gorputz batek parteka al ditzake lehengai beraren bertsio berriak eta oraindik ere beste gorputz batzuekin ulertu eta elkarrizketan aritu espazioan?
Gorputz adimentsuak, akordeen bila, bertsio aratz eta bakar baten bila; eta hondo gisa, musika barrokoaren sinpletasun betea.
Dokumentuaren akzioak