Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Durangoko azokarako erosketa zerrenda

Dokumentuaren akzioak

Durangoko azokarako erosketa zerrenda

2009/12/04 12:54
  • Iñaki Irigoien: Errenbonbilloak
Elorrioko Errenbonbilloen alardearen inguruko liburua

idatzi du Iñaki Irigoien-ek. Urrian aurkeztu zen Elorrion bertan liburua, Errenbonbiloen alardearen ospakizunetan, eta Elorrioko Udalak eta Gerediaga elkarteak parte hartu dute liburuaren edizioan.

  • Dantzariak 55

Euskal Dantzarien Biltzarrak argitalpen interesgarriak izaten ditu beti, baina haiek erostea ez da izaten batere erraza eta Durangoko Azokan aprobetxatzea komeni izaten da. Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren gunean iragarri dituzte aurtengo azokan izango dituzten nobedadeak. Dantzariak aldizkariaren 55. zenbakia kaleratu zen orain hilabete gutxi. Besta Berriren inguruko ikerketa lanak eta dantza hezkuntzan dira Joxemiel Bidador-ek koordinatzen duen aldizkarian jorratzen diren gaietako batzuk.

  • Folklorea Euskal Herrian 15 Antzuola

DVD bilduma honen 15. zenbakia argitaratu du EDBk eta bertan Antzuolako Mairuaren jaiak eta dantzak ageri dira.

  • Pausoz pauso 1 - Iurreta

Bilduma berri bat jarri du abian Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak, "Pausoz pauso" izenekoa. Bizkaiko dantza tradizionalak sakonago ezagutzera emateko helburua du eta dantzak ikasteko ikusentzunezkoa da. Iurretako dantzari-dantzari buruzkoa da lehen zenbakia.

  • Sabin Bikandi: Alejandro Aldekoa
Alejandro Aldekoa Berrizko txistulari eta dantza-maisuaren inguruan egindako tesi-doktorala argitaratu du Sabin Bikandik.

Nevadako Unibertsitateak, Center for Basque Studies-en bidez argitaratu du lana. Liburua eta DVDa ditu argitalpenak.

  • Arrasateko Gaitariak: "Erdiko Kaletik" CD-DVD

Arrasateko gaitariek CD-DVDa argitaratu dute 30 urteko ibilbidea laburbiltzeko. CDak 15 kantu ditu eta DVDak bost dokumentu: Errementari-dantza, Larrain-dantza eta Txerri-dantzari buruzkoak adibidez. Durangoko Azokan Euskal Dantzarien Biltzarreko standa-ean egongo da salgai.

  • Jean Mixel Bedaxagar: Auñamendi

Urdiñarbeko kantari eta txirulariak diska berria argitaratu du 19 kanta bertan bilduz. Gehienak ahotsez kantatutako doinuak ditu, baina ohikoa duen moduan txirularekin ere zenbait pieza ditu, dantza-piezak kasu gehienenta. Gabota edo Lexarduaten kadrila bat argitaratu ditu Elkar argitaletxearekin plazaratu duen diska honetan.

  •  Antxon eta Juan Agirre Sorondo: "Negua ospatuz. Calor, color y ritmos del invierno"

Neguko festen hautaketa bat egin dute Agirre Sorondo anaiek liburu eta DVD honetan. Euskal Herriko neguko festa ikusgarri eta berezienak jaso dituzte lan honetan. Eusko Ikaskuntzak argitaratu du eta bere standean aurkitu ahal izango da Durangon.

 

Horiek dira Durangoko Azokan aurkitu ahal izango diren dantza-argitalpenetako batzuk, baina ziur aski askoz gehiago izango dira. Badira stand batzuk emari zabalekoak, EDB, Txistulari elkartea, Agorila disketxea, e.a. eta beste batzuetan beti aurkitzen dira gauza interesgarriak.

Dokumentuaren akzioak

edb_Juankar
2009/12/05 09:33

Oso ongi datorki, dantza eta folkloreari buruz material dagoen guztia jakitea. Eskertzekoa da. Bakarrik zuzenketa txiki bat egin nahi nuen: stand hori ez da "Bizkaiko Dantzarien Biltzarrarena" ,"Euskal Dantzarien Biltzarrarena" baizik. Eskerrik asko informazioagatik.

user
2009/12/05 13:01

Kaixo Juankar. Testuan ez du jartzen stand-a "Bizkaiko Dantzarien Biltzarrarena" denik, baizik eta "Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren gunean iragarri dituzte aurtengo azokan izango dituzten nobedadeak.", alegian, dantzanet.net-en irakurri dugula EDBren nobedadeen berri. Eskerrikasko hala ere!

2009/12/04 16:43

Jo! Eskerrik asko, Oier. Hauxe behar nuen. Informazio benetan praktikoa eta zinez estimagarria (ohi bezala).

Patxi M.

Eskerrik asko Oier
2009/12/05 19:19

Ezkerrik asko Oier Para los que normalmente vamos buscando éste tipo de información nos ayuda a decidir si merece la pena ir o no.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.