Dokumentuaren akzioak
Alejandro Aldekoari buruz egindako tesia argitaratu du Sabin Bikandik
Molde zaharreko azken danbolintero eta dantza-maisuetako bat izan zen Alejandro Aldekoa askoren iritziz. Berrizko danbolinteroaren bizitza eta lanari errepaso sakona egin dio Sabin Bikandik lan honetan. Aldatzen ari zen gizarte batean, nola egokitu eta egin zuen aurrera Berrizko maisuak, eta musikarako eta dantzarako era zaharren erakusle apart baten eskutik ondare horretara hurbiltzeko ahalegina da lan hau: "Alejandro Aldekoa: Master of Pipe and Tabor Dance Music in the Basque Country".
Alejandro Aldekoaren bizitza eta txistulari lanetatik abiatuta 1920-1996 bitarteko testuinguru historiko, politiko eta kulturalaren erradiografia egin du Sabin Bikandik. Txistua eta danbolina bere ere aztergai ditu, baina gainera Berrizko dantzak, eta musikaren eta emanaldien inguruko gogoetak egiten ditu. Horrez gain, dantzen doinuen trankripzioak biltzen ditu lanak. Paperezko liburuarekin batera DVD bat ere argitaratu da ikus-entzunezko materialekin.
Reno, Nevadadako Unibertsitatean dagoen Center for Basque Studies-ek argitaratu du lana, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, eta Durangoko azokan izango da salgai.
Dokumentuaren akzioak