Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzak kultur jaialdiei

Oier Araolaza 2002/03/15 23:46

Eusko Jaurlaritzako kultura sailak 2001. urteko antzerkia, dantza, musika eta zine alorreko jaialdi, jardunaldi, lehiaketa eta abarrekoei emango dizkien dirulaguntzen zerrenda argitaratu da BOVPean. Hona hemen zerrenda osoa:

Gehiago irakurri

Xiru 13 Musika eta Sorkuntza jaialdia

Iparraldeko EDB 2002/03/14 22:53

XIRU 13 MARTXOAren 22. 23. 24an Euskal Herrian Musika eta Sorkuntza jaialdia « Antzerkia musika eta karrika » da 2002ko gure gaia, Euskal Herrian hain bizi ditugun aberastasunetan oinarrituz (Ihauteriak, Toberak, ). Zer aurki genezake haietan gure biharko tradizioaren sortzeko? Hau da bi hitzez bultzatzen gaituena!

Gehiago irakurri

Goi-herri dantza taldeak 25 urte

Oier Araolaza 2002/03/12 21:16

Bilbo handiko, San Inazio auzoko Goi-herri dantza taldeak 25 urte betetzen ditu aurten eta urteurrena ospatzeko ekitaldiak prestatzen dihardute.

Gehiago irakurri

Itasiren argazki erakusketa

Igor Aldai 2002/03/07 20:48 1

Azpeitiko Itsasi dantza taldearen eta Azpeitiko Argazki elkartearen 25.urteurrena dela eta argazki erakusketa bat antolatu da. Erakusketa hau Argazki Elkarteko kideek ateratako 26 argazkiz osaturik dago eta erakusketa historiko bat baino gehiago, erakusketa artistiko bat dela esan daiteke. Argazkiez aparte, PC bat ere egongo da, bertan Itsasiren historia laburbiltzen duten 470 argazki azalduko direlarik.

Gehiago irakurri 1

Pajaritos por aqui, pajaritos por alli...

Oier Araolaza 2002/03/04 17:45

Oilaskoaren dantza euskal dantza al da? Galdera horri erantzuten dio Lisa Corcostegui-k dantzaldizkaria-ren martxoko zenbakian. Estatu Batuetako euskal komunitatean oso errotua omen dago Maria Jesus y su acordeón-ek Espainia osoan udako kantu bezala hedatu zuen Pajaritos por aqui... kanta.

Gehiago irakurri

Herri Musikaren Txokoa

Oier Araolaza 2002/03/04 17:05

Juan Mari Beltran-ek Oiartzunen kudeatzen duen Herri Musikaren Txokoa ofizialki inauguratu da dagoeneko. 400 musika-tresna, 3.000 liburu, bideoak, grabazioak eta dokumentazio kopuru handia aurki daitezke Oiartzungo Ergoinenen kokatuta dagoen txokoan.

Gehiago irakurri

Xukan taldearen estrainekoa

Oier Araolaza 2002/02/22 17:58

Xukan taldeak "Iturrian zer dago" izeneko ikuskizuna aurkeztuko du gaur 20.30etan Bilborock aretoan. Dantza, trikitia eta bertsoa uztartzen ditu ikuskizunak.

Gehiago irakurri

Doinu eta Dantza 5. zenbakia

Pedro Elosegi 2002/02/22 17:05

Gasteizko Folklore Eskolako boletinaren 5. zenbakia.

Gehiago irakurri

2 dantzari hartzeko frogak Aukeran Konpainian

Aukeran 2002/02/22 16:42

Aukeran dantza konpainiak, bertan eta “Sutargi” ikuskizunean parte hartzeko 18-25 urte bitarteko 2 dantzari (mutil bat eta neska bat) aukeratzeko froga irekia antolatuko du.

Gehiago irakurri

Munduko dantzariak Euskal Herrira: GAZTEMUNDU 2002

Benan Oregi 2002/02/14 17:54 3

Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen GAZTEMUNDU egitarauak aurten munduko Euskal Etxeetako euskal dantzariei Euskal Herrira etortzeko gonbidapena luzatu die. Hamabost egunez, Euskal Herrian bertan dantzak ikusi eta ikasteko parada izango dute. Hona hemen GAZTEMUNDU 2002-ren deialdia:

Gehiago irakurri 3

Dokumentuaren akzioak