Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Itasiren argazki erakusketa

Dokumentuaren akzioak

Itasiren argazki erakusketa

2002/03/07 20:48

Itsasi Euskal Kultur Taldearen sorreraren hogeita bosgarren urteurreneko ekitaldiak direla eta, martxoaren 9tik 24ra bitartean, taldeari buruzko argazki erakusketa ikusteko aukera duzue Olazko Amaren Plazatxoan.

Itsasi Euskal Kultur Taldearen sorreraren hogeita bosgarren urteurreneko ekitaldiak direla eta, martxoaren 9tik 24ra bitartean, taldeari buruzko Argazki Erakusketa ikusteko aukera duzue Olazko Amaren Plazatxoan.

Argazki Erakusketa hau antolatzeko orduan, Azpeitian Urola Bailarako XXV. edizioa prestatzen ari den Argazki Elkarteari laguntza eskatu genion, eta erantzun egokia eman zigun honek. Bi taldeen lankidetzaren emaitza dugu honakoa. Argazki Elkarteko argazkilariek Itsasi Euskal Kultur Taldearen ekitaldietan ateratako argazki bikainak dira guztiak ere.

Hauxe duzue Argazki Erakusketaren ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 18:00etatik 20:00etara. Larunbat eta igandetan: 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara.

Lekua: Olazko Amaren Plazatxoa. Atsegin izango duzuelakoan, hurrengo arte.

Dokumentuaren akzioak

Igor Aldai
2002/03/14 19:14

Aurreko astean argazki erakusketari buruz bidali nizuen mezua, aste hontan jantzi erakusketari buruz dioakizue mezua.

"ITSASI EUSKAL KULTUR TALDEAk, bere sorreraren 25. urteurreneko ekitaldiekin jarraituz, arropen erakusketa bat antolatu du Martxoaren 16tik 24ra
bitartean, bi egunak barne. Bertan, taldea sortu zenetik gaur egun arte erabili diren eta erabiltzen diren jantziak erakusgai egongo dira. 30 jantzi ezberdin erakutsiaz, 55 bat maniki egongo dira 8 egun hauetan.

Erakusketa hau, Alde Zaharreko Elkarteko denden erakusleihoetan izango da ikusgai, eta Alde Zaharreko Elkartearen eta Azpeitiko Udalaren laguntzaz antolatu du Itsasik.

Nahi duen oro gonbidaturik dago erakusketa ikustera.

ITSASI
EUSKAL KULTUR TALDEA

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.