Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Xiru 13 Musika eta Sorkuntza jaialdia

Dokumentuaren akzioak

Xiru 13 Musika eta Sorkuntza jaialdia

2002/03/14 22:53

MARTXOAREN 22AN OSTIRALEA
Maulen (Maule gaineko plazan)

Gaueko 9etan
(« Gaü pasa, gaü basa » ikusgarria
50 dantzari, müsikari eta antzerkilari
Uztaritzeko ihautea : dantzariak eta musikariak (Lapurdi)
Le Petit Théâtre de Pain antzeki taldea (Lapurdi)
Robert Callas kondalaria (Beziers, Okzitania)
Ugutz Robles kondalaria (Lapurdi)

MARTXOAREN 23a NESKENGÜNA
Xiberoako antzerki zaharra

Eskiulako Maskarada, Maulen :
- 10 etan : lehen barrikada, Irabarneko plazan
- 10.30etarik : barrikadak Mauleko plazatik
- 15.30etan : Maskaradaren emanaldia, Mauleko plazan Xiberoako Basa Txaranga eta beste ustegabekin !

GAUEKO 9ETAN GOTAINEKO GELAN :
« Antzerki zaharra, hats berria »
- « La Moscheta » antzerkia : sorkuntza bat, Xiberoako antzerkilari taldeak emana (Tokia taldea) XVI. mendeko Ruzante idazlea gaurkotua

- « Les ailes / Hegalak » ikusgarriaren aitzin sorkuntza. Le Grain Konpainia (Bordele, Frantzia), Christine Dormoy züzendaria. Antzerki müsikala, oraiko sonü eta txorien mündüko müsiketan bermatürik.

- « Julot Torride » bikotea (Poitiers, Frantzia)
Fantses kantu beltza, satirikoa, bi neska ausartek müsikatürik, antzeztürik, bero bero!

Gelako apaindüren sorkuntza : UZTARO taldea (Xiberoa).
Jaialdi denboran, gela, karrika eta plaza bezala apaintüko da Uztaro eta Xiruren partaide güzien lanari esker.
Ondotik bazter harrotzea XIBEROAKO BASA TXARANGAREKIN


MARTXOAREN 24a IGANTEA
« Harro harro karrika »

Gotaineko plazan, karrikan eta gelan
10etarik
. Meza
. Pilota partida, dantza jauziak
. Bazkari herrikoia

Arrestiritan, 15 etarik

- « Mesclagne » antzekia, Le Petit Théâtre de Pain Taldeak emanik (Larresoro, Lapurdi) Euskal Herrian herrotürik den talde honek indar baikorra eta hüilantarzüna botitzen dütü haren lan güzian, eta « Mesclagne » berritü horrek behazalea iresten dü joko hortan.

- « Auprès de ma blonde » Fanfarea (Frantzia). Hatsa, perküsioak, antzerki eta müsika ibiltariak. Aste osoa Xiberoan iragan eta beren sorkuntza lanetan, Xiru-ko plaza iharrausiko düe.

- « Kabanak » : Xiberoako antzekilarien xede berria. Xiberoako maskaradetan, Kabana da « kautere » gehiena. Harek bürdüina eta süa erabiltzen dütu, bai eta ere hitza. Berak du Hitza, bera den bezain librea.

- Dantzaldi Xibero : Euskal Dantzak, Xiberoatik ikusiak

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.