Dokumentuaren akzioak
Albisteak
San Juan jaiak eta dantzak Tolosan
San Juan jaiak inguratzen ari direla eta gure herriko egitaraua jartzera animatu naiz. Soilik folklore eta tradizioaren inguruko ekitaldiak jarriko ditut. Printzipalena San Juan bezperako sua (Udaberri Dantzari Taldea eta Tolosako Banda eta Tolosako orfeoia) eta San Juan eguna (Eskupetariak eta Bordondantzariak). dena den hona hemen egitarau "osoa":
Doinu eta Dantza 8. zenbakia
Hemen dago Gasteizko Folklore Eskola-ren Doinu eta Dantza boletinaren 8. zenbakia, ekainari dagokiona.
Dantza ikastaroak UEUn
Dantza ardatz duten zenbait ikastaro eskainiko dira Udako Euskal Unibertsitatearen aurtengo ikastaroetan.
Dantzaren garaia, 'Amuña'ren garaia
El pueblo vasco ha cultivado el arte de la danza con todo el fervor que lo hizo el pueblo heleno; aún subsisten vestigios de aquel culto, que aquí, en Zarauz, se ostentan en las ocasiones en que el viejo Amuña siente renacer los bríos de su lejana juventud. Es un caso superviviente de una époc...
Gorpuzti Eguna
Atzo izan zen Gorpuzti eguna (Gorpuzti eguna noiz den jakiteko ikus hemen, eta beraz, asteburu honetan izango dira Gorpuzti eguneko ospakizun nagusiak eta ondorioz hainbat dantza. Gorpuzti egun ikusgarrienetakoa Oñatikoa da dudarik gabe. Oñatiko dantzariak gaur hasi dira lanean eta asteburu osoan jarraituko dute. Hori bai, igandekoa izango dute egun handiena.
Pasaiako Aurresku Txapelketaren emaitzak
Nahiz eta izen emanda 13 dantzari egon, 12 izan ziren parte hartu zutenak, bat ez baitzen aurkeztu.
Dantza Plazan zikloa
Berriro dator udara, Gasteizen benetazko udara baldin badago Eta uda aroan gure Dantza Plazan zikloa kalera, edo hobeto esana, Plazara. Dantza Plazan zer den azaltzea zaila iruditzen zaigu. - Ikustera joan behar edo? - Ez ba joan eta ikusi ez da Dantza Plazan jakiteko modu aproposena.Joan eta dantzatu, horixe bai dela Dantza plazako zentzua.
Zine beltza eta musika
Aintzinean gertatzen zen beste, zuzenean emango diote musika filme batzuei Xaramel Taldekoek. 2002ko Maiatzaren 24ean Elgoibar Antzokian, gaueko 22:30.
Kulunka Munduari Bira
"Kulunka Munduari Bira" ikuskizunaren hirugarren saioa, Leioako Antzerki Astean. 2002ko Maiatzaren 31. Gaueko 10:45. Institutuaren plazan. Dantza tradizioa eta Euskal Herriko Soinu Tresnak beste ikuspuntuetatik ikusiak.
Euskal Jaia Eibarren maiatzaren 23 tik 26ra
Aurten ere, aurreko urteetan bezala, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Deportiboak eta Arrate Kultur Elkarteak. Egun hauetan, besteak beste, hitzaldiak, azoka, kale antzerkia, euskal dantzak eta herri kirol erakusketak, trikitilariak, kalejirak eta kantaldia izango ditugu.
Dokumentuaren akzioak