Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak San Juan jaiak eta dantzak Tolosan

Dokumentuaren akzioak

San Juan jaiak eta dantzak Tolosan

2002/06/13 22:11

Ekainak 21, ostirala
22:00 Euskal Herria plazan Oreka TX taldearen musika emanaldia

Ekainak 22, koadrila eguna
12:00 Tolosako koadrila egunari hasiera emango zaio Berazubiko plazan. Egun osoan: jokoak, txisteak, irrintzi eta bertso lehiaketak, kalejira, dantzaldia. Bazkaria eta ondoren Xanpetikidans eta Larrain Dantza popularra.

Ekainak 23, San Juan bezpera
09:00 Diana Udal Musika Eskolako gaitariekin.
17:00 Txistularien kalejira, antzinako erronda bidetik barrena.
19:00 Euskalerria plazan Xukan taldearen eskutik "iturrian zer dago?" ikuskizuna, dantza, bertsoa eta trikitixa uztartuta.
19:30 Udalbatza Plaza Zarretik abiatuko da Arrameleko San Joan kaperako bezperetan eta arrats otoitzetan parte hartzeko.
22:00 San Joan sua, Santa Maria plazan Udalbatza bertan dela. Ondoren Udaberri Dantzari Taldeak eta Tolosako Musika Bandak jardungo dute. "San Joan" zortzikoa jo ondoren, Musika Banda kalez kale ibiltzera joango da jarraian, Tolosako orfeoiak kantatuko du.

Ekainak 24, San Juan eguna
08:30 Diana, Tolosako Musika Bandarekin
08:45 Diana, Tolosako eta Iruñeko txistulari bandekin
09:00 Diana, Udal Musika Eskolako gaitariekin
09:30 Eskopetariak eta Tolosako Musika Banda bilduko dira Plaza Zarrean. Diana desfilea eta, ondoren, San Joan alardea, Gipuzkoako antzinako foru milizien oroimenez. Udalbatza bertan izango da.
10:00 Meza Nagusia, Santa Mari Parrokian. Ondoren, prozesioa; bertan parte hartuko dute Udalbatzak, kofradiek eta Tolosako bordondantzariek; aldi berean, elkarteetako eskopetariek ordenantzetako salbak botako dituzte betiko tokietan. Elizkizunak amaitu ondoren, eskopetari konpainiak Foruen plazan (Trianguloan) bilduko dira berriro, bertan azken deskargak egiteko, alardeko kapitainaren gidaritzapean
13:00 Kontzertua Plaza Berrian, Tolosako Musika Banda eta Tolosako eta Iruñeko udal txistulariekin.
17:00 Udalbatza, Tolosako Musika Banda, txistulari, bordondantzari eta eskopetariak Plaza zarretik abiatuko dira, Santa Maria eliza nagusiko bezperetara joateko. Ondoren, Arrameleko San Joan kaperan izango diren arrats otoitzetan parte hartuko dute. Elizkizuna amaitzean, Udalbatza, bordondantzariak, txistulariak, Musika
Banda eta eskpetarien konpainiak Foruen plaza(Trianguloan) bilduko dira, bertan azken deskargak egiteko. Ondoren, Udalbatza, Zumardi
Handira joango da. Han ohizko Aurreskua dantzatuko da.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.