Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza Plazan zikloa

Dokumentuaren akzioak

Dantza Plazan zikloa

2002/05/28 18:40

Proposamena erreza. Plaza bat. Aurten Gasteizko hiru plaza desberdinetan antolatuko da. Udal Folklore Akademiako irakasle edo ta ikasleekin osatutako musika talde bat: trikitilariak, gaiteroak, txistulariak, albokariak. Akademiako dantza irakasleak plazan, buruko mikrofono bat zintzilikaturik eta entzuten diren doinuak dantzatzen irakasten. Eta dantzariak, kaleko dantzariak, edozein adinetako dantzariak. Kaleko arroparekin jantziak eta borondate bakarrarekin: arratsalde on bat pasatzea gure tradiziozko dantzak egiten, lagunak ezagutu baita, eta batzuentzat, behar bada, ligatzea pixka bat da baita garrantziko helburua.
Erreza bada ba. Plaza, musika eta dantzatzeko asmoa, edo dantzaren bat edo bestea ikasteko nahian.

Horrela izan da hamabi azken urte hauetan. 1991 Gasteizko Udal Folklore Akademia sortu zen ezkeroztik Dantza Plazan zikloa agertu izan da beti udako ekintzen artean. Azken finean. garai batean inguruko herrietan egiten ziren jai eguneko erromeriak, gaur egungo hiri bizimoduko bermoldatzea besterik ez da ba. Ez dugu, ez genuen ere orain dela hamabi urte, ezer berririk asmatu.

HILABETEA_______EGUNA___ORDUA___TOKIA
Ekainak 1 19,30 PLAZA DEL MATXETE
Ekainak 8 19,30 PLAZA DE ESPAÑA
Ekainak 22 19,30 SEFARAD PLAZA JUDIMENDI
Ekainak 29 19,30 PLAZA DE ESPAÑA
Uztailak 6 19,30 PLAZA DE ESPAÑA
Uztailak 13 19,30 PLAZA DE ESPAÑA
Uztailak 20 19,30 PLAZA DE ESPAÑA
Uztailak 27 19,30 PLAZA DE ESPAÑA

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.