Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Langile bat behar da Iparraldeko EDBn
Iparraldeko Euskal Dantzarien Biltzarrak langile bat sekatzen du (gazte enplegu kontratua) Euskal dantza kurtsuak emaiteko eskoletan eta EDBren elkartetan.
Gipuzkoako dantzak CDa argitaratuko du EDBk
Elkar diskoetxeak eta Euskal Dantzarien Biltzarrak "Gipuzkoako dantzak" CD bikoitza plazaratuko dute azaroan. Bertan Gipuzkoako dantzen doinuak plazaratuko dira dantza taldeek erabil ditzaten.
Dantza eta Musika tradizional ikastaro eskaintza zabala Ikasfolken eskutik
BilbaoMusika zentroak Ikasfolk ikastaro multzoa jarri du abian dantza eta musika tradizionalaren inguruko hainbat eskaintzarekin. Dantzari-dantza, soka-dantza, jotak eta kontradantzak ikasteko aukera izango da eta baita trikitixa, txistua, alboka edo biolinarekin lotutakoak ere.
Haritz EDT Lasturren
Larunbat honetan, hilak 13, Haritz Euskal Dantzari Taldeak dantza saio bat eskeiniko du Debako Lasturko auzoan, bertako jai egitarauaren barnean.
Dantza sustatzeko diru laguntzen deialdia 2003
Abuztuaren 11an argitaratu da Eusko Jaurlaritzak dantza sustatzeko ematen dituen diru-laguntzen deialdia. Sorkuntza koreografikoa, dantza-lanen ekoizpenan, EAEtik kanpo egitekoak diren bira artistikoak eta prestakuntza ikastaro eta tailerrak egiteko eskaintzen dira diru-laguntzak.
Agur Txilibrin
Uztailaren 30ean hil da Txilibrin, molde zaharreko azken albokaria. Albokari bezala nabarmendu zen batez ere Txilibrin, baina dantzariok ere baudakagu zorrik Igorrekoarekin.
Duguna Dantza Taldea Mallorcan
Duguna Dantza Taldea Mallorcaco Sóller herrian egiten den Sa Mostra dantza jaialditik itzuli berri da.
Bidasoaldeko VII. nazioarteko gazteen folklore jaialdia
Uztailaren 22tik 27ra ospatuko da eta Txekiar Errepublika, Irlanda, Guadalupe Uhartea, Albacete eta Eraiki Dantza Taldeak parte hartuko dute.
"Dantzan" Urdaibai-Busturialdea II
Bolingozo elkarteak Dantzan. Urdaibai-BusturialdeaII bideo ale berria argitarratu du. Iaz burutu zen lehen partea eta aurten bigarrena.
Zuberoako Maskarada Santutxun
Datorren larunbatean, uztailaren 19an, 18.00tan Bilboko Santutxu auzoak Zuberoako herri baten itxura hartuko du eta Gaztedi dantzari taldeko kideek barrikadak egingo dituzte auzoko hainbat gunetan.
Dokumentuaren akzioak