Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Dantzan" Urdaibai-Busturialdea II

Dokumentuaren akzioak

"Dantzan" Urdaibai-Busturialdea II

Bolingozo
2003/07/17 02:23
Bolingozo elkarteak Dantzan. Urdaibai-BusturialdeaII bideo ale berria argitarratu du. Iaz burutu zen lehen partea eta aurten bigarrena.

Bizkaiko Bolingozo elkarteak bizkaiko tradizioak biltzeko ahaleginean beste bideo bat argitaratu du.

Duela urte batzuetako lanari jarraiki, iaz Urdaibai-Busturialdea aukeratu zuten lanean aritzeko. Eskualde hain zabala eta aberatsa izanik, bi ale argitaratzea erabaki zuten, bat nekazal herrie zegokiena iaz bertan plazaratua eta bigarrena, oraingo hau, kosta edota errekaren ibar inguruko herriei zegokiena.

" Dantzan" du izena, argitaratutako beste bideo guztien moduan; bizitza ez al da dantza? diote eurek.

Bermeo, Ea, Elantxobe, Gautegiz Arteaga,Gernika-Lumo,Ibarrangelu,Kortezubi, Mundaka eta Sukarrietan bizi izandako tradizioak erakusten dira.

Itsasoa eta lurra nahasten diren inguru paregabe honetako herrien irudiak, paisaia ederrak, ezkutuko sokondoak....eta hainbat errito, jai, ohitura, kanta zahar ... agertzen dira. Tradizioak bere berean, aldaketa gabe.Lan etnografikoa da, belaunaldiz belaunaldi jasotakoaren berri ematen da.

Bideoak salgai daude eta norbaitek gura izatekotan edota beste edozein argibide nahi izan elkartearekin harremanetan jartzea besterik ez du:
bolingozo@euskalnet.net
Tfn. 636 13 27 39

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.