Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Agoizko Dantzari Taldea EITBko urteko egutegia lehiaketan
Agoizko Dantzari Taldeak, EITBko "El calendario del año" lehiaketan parte hartuko du azarotik aurrera emitituko diren saioetan.
Kresala dantza taldearen sormen lanen katalogoa
"Tradizioa sormen iturri" izeneko liburua aurkeztu da gaur Donostian, Koldo Mitxelena kultur gunean. Kresala dantza taldeak 40 urteko ibilbidean sortu dituen lanen katalogoa jaso dute liburuan eta taldeko buru izan den Gene Yurrek egindako lana dagokion tokian jartzea du helburu.
Ohidüra eta sorkuntza Zuberoan
Datorren azaroaren 8an "Ohidüra eta sorkuntza Zuberoan" izeneko jardunaldia burutuko da Barkoxen Eusko Ikaskuntzak antolatuta. Jean Mixel Bedaxagar-ek maskaradak izango ditu mintzagai, Nicole Lougarot Buhameetaz arituko da, Patrick Queheille Zuberoako dantza sorkuntzen inguruan, eta Mixel Etxekopar-ek Etxebarre filma izango du mintzagai. Hona egitarau osoa:
Dantzan Bilaka: 10 koreografia hiru hiriburutan
Dantzan Bilaka jardueraren 2. edizioa azken fasean sartu da. Urte osoan zehar garatu ondoren, Dantzan Bilaka egitasmoa urrian amaituko da, Gasteiz, Donostia eta Bilboko eszenatokietan 10 koreografia aurkeztuz. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bultzaturik, Dantzan Bilaka koreografia sorkuntza prozesuetan ikertzen eta publikoarekin beren gogoetak konpartitu nahi dituzten gazteei zuzenduta dago.
Dantza tradizionaleko formazio egitasmo bat abiarazteko deialdia egin du Gipuzkoako Foru Aldundiak
Euskal Dantza Tradizionaleko dantzari eta irakasleei zuzendutako formazio egitasmo bat diseinatu eta abiarazteko aholkularitza eta laguntza zerbitzu bat kontratatzeko deialdia ireki du Gipuzkoako Diputazioak. Hona hemen deialdiaren xehetasunak:
Mutxiko Eguna Arrangoitzen
Datorren urriaren 12an ospatuko da Mutxiko Eguna Arrangoitzen. Ohiko egitaraua izango du jaiak, mutxikoak goiz eta arratsaldez, eta bazkaria eta dantza ekitaldia. Betti Betelu gogoan izan ohi dute urtero Arrangoitzen Mutxiko Egunean.
Ama Lur-en dantzak
Nestor Basterretxea eta Fernando Larrukertek 1968an eginiko filma da Ama Lur. Euskal kulturaren ibilbidean mugarria gertatu da lan hau. Euskal Herriko irudi esanguratsuak biltzen ditu, paisaia, artea, festak,... eta dantzak. Film horretan ikus daitezkeen dantzen pasarteetako batzuk ikus daitezke hemen.
Dantza taldeak etorkizunean mahai ingurua (audioa)
Pasa den ostiralean, irailaren 26an, Euskal Herriko Dantzari Egunaren ekitaldien artean, "Dantza taldeak etorkizunean" mahai ingurua burutu zen Irunen. Dantza taldeek etorkizunean nondik nora jo beharko duten aztertu zuten EDB-ek gonbidatutako zenbait hizlarik eta entzuleen artetik hitza hartzera animatu ziren zenbaitek ere.
Joselitoren aurreskua eta euskal dantza XX. mendeko filmeetan
Txistu hotsa eta erromeria bat ageri da irudietan. Soka-dantzaren burua hartu du Joselitok. Bi zerbitzariek neska ederra jende aurrera atera eta Joselitok agurra dantzatu dio. "La vida nueva de Pedrito Andia" pelikula da. "Zalacain el aventurero", eta "Ronda Española" filmeetan ageri diren beste zenbait dantzaren bideoak ikus daitezke hemen.
Folklore eta etnografia ikerketa: atzo, gaur eta bihar
Eusko Ikaskuntzako Folklore Sailak “Euskal Herrian folklore eta etnografia-ikerketa: atzo, gaur eta bihar” Jardunaldiak antolatu ditu Basaurin 2008ko urriaren 4an. Jardunaldia alor horietako zaletu edo profesionalentzat, edo gai hauetan interesaturik daudenentzat irekia da, eta ikerketaren alorreko adituen ikuspuntuak azaltzea dute helburu.
Dokumentuaren akzioak