Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ama Lur-en dantzak

Dokumentuaren akzioak

Ama Lur-en dantzak

2008/10/01 09:56

Donostiako Argia eta Goizaldi danza taldeek parte hartu zuten grabaketetan, baina horrez gain, hainbat herritako tradizio biziak grabatu zituzten. Luzaide, Heleta, Lantz edo Lekeitioko festa eta dantza tradizionalen irudiak ikus daitezke pelikulan. Dantza zati laburrak dira gehienetan, baina badira osoago ikus daitezkeen dantzak ere bai.

Lehendik aipatu izan ditugun Frankismo garaiko beste filmeak bezala Juan Empecinado izenekoak sareratu ditu irudi hauek Youtubera.

Lehen zati honetan gizon-dantza, Gipuzkoako uztai txikien dantza, dantzari-dantzako zortzinangoa, Arizkungo sagar-dantza eta dantzari-dantzako ezpata joko nagusia ikus daitezke.

 

Beste zati hau durangaldeko dantzari-dantzarekin hasten da eta gero Zuberoako maskaradetako godaleta ikus daiteke.

 

Txillidaren lanen inguruko irudi batzuen ondoren, Lantz herria ageri da irudietan eta bertako herritarrak inauteria ospatzen eta lantzeko zortzikoa dantzatzen.

 

Bideo sorta honekin bukatzeko bitxikeria pare bat. Batetik, ondoko bideoan, bukaera aldera, 4:35 eta 4:51 puntuetan, Luzaideko irudi berezi batzuk ageri dira. Pazko igandeko ospakizuna da, dantza emanaldi bukaeran egiten den Axe eta tupinaren jokoa. Batzuetan zalantza izaten da garai batean joko hori bortitzagoa zela esaten denean denborak lausotutako oroimenak ote diren ala ez. Orain 40 urteko irudiotan ikusten da Axe ta tupinaren jokoa benetan bortitza zela, gaur egun ere ume jolasa ez bada ere.

 

Lekeitioko irudiak dira oraingo sorta honetako azkenak. Dantza kontuetan Lekeitio esatea eta Kaxarranka pentsatzea dena bat da, eta oraingo honetan ere betetzen da hori. Baina, ohiko kaxarrankarekin batera irudi bitxiak ikus daitezke, San Pedro bera ageri baita dantzan kutxa gainean, eta txistulariak gotzain jantzita.

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.