Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Dantzan.com-i esleitu zaio Gipuzkoako Diputazioaren dantza formaziorako aholkularitza deialdia
Euskal Dantza Tradizionaleko dantzari eta irakasleei zuzendutako formazio egitasmo bat diseinatu eta abiarazteko aholkularitza eta laguntza zerbitzu bat kontratatzeko deialdia egin du Gipuzkoako Diputazioak. Bi proposamena jaso dira eta lehiaketan puntu gehiago jasota dantzan.com-i esleitu zaio lana.
Solos dantza klub Dantzaz konpainiaren eskutik
Azaroaren 20an eta 27an, Donostiako Victoria Eugeniaren Club aretoan "Solos dantza klub" emanaldia eskainiko du Dantzaz konpainiak. Josu Mujika eta David Debernardi-ren koreografiak biltzen dira emanaldi berezi hauetan.
Bralia eta buhameak Barkoxen
"Ohidüra eta sorkuntza Zuberoan" jardunaldia burutu da Barkoxen azaroaren 8an Eusko Ikaskuntzak antolatuta. Buhameak, bralia eta soinulariak izan ditu mintzagai Jean Mixel Bedaxagar-ek, Nicole Lougarot Buhameetaz aritu da, Patrick Queheillek Zuberoako dantza sorkuntzaren errepasoa egin du eta Mixel Etxekopar-ek Etxebarre filma aurkeztu du.
Mikel Aristegiren azken lanak Bilbon eta Gasteizen
Mikel Aristegi koreografo donostiarrak zenbait emanaldi eskainiko ditu datozen egunotan Bilbo eta Gasteizen. Uneven eta Euskalerria koreografiak aurkeztuko ditu. Azaroaren 6an Artium musoean izango da, Gasteizen, eta azaroaren 8an eta 9an Bilbon, La Fundicion-en.
Andre Madalen musika banda militar baten eskutik
Inoiz dantzatu duzu fandango bat banda militar batek jota? La Platan ospatu berri den Euskal Asteak horretarako eta gehiagorako eman du. Argentinako beste muturretatik iritsitako dantzariei harrera egiten La Platako militarren musika banda zegoen, dantzariak iritsi eta "Andre Madalen" jo zien bandak, eta dantzariek dantzatu, noski!
Agoizko dantzariak EITBko "El calendario del año" lehiaketan
Agoizko Dantzari Taldeak, EITBko "El calendario del año" lehiaketan parte hartu du hemendik aurrera emitituko diren saioetan. Azaroaren 14an eskainiko den emanaldian agertuko dira Agoizko dantzariak:
Bihar Herri jaialdia: ohizko euskal dantza eta soinuetaz sorkuntzaren alde lehen jaialdia
Ana Non, Pilotar(h)itza, Bodarin, Mihimena aretoetan, Gauzak Biltzen, Sorginak, Atharratzeko Maskarda karriketan. Musikaldi eta kantaldietan Bordagarai taldea (KD Bahaki), Garikoitz Mendizabal (KD Bihurrikeritan), Otxalde (KD Ameslari), Mundo Nuevo (KD) eta Bostgehio. Jaialdi hunen aldeko bi talde berri izanen dira adibidez Mamutzak Burrunka taldetik jalgia eta A Batucada Boum. Eta Aragoinetik gonbitatu Los Tambores de Teruel. Biarritzen azaroaren 7tik 11arte, San Martin pesta kari.
Dantzan Bilaka BAD jaialdian
Bilbao Antzerki Dantza jaialdian euskal koreografo gazteen lanak ikusteko eguna izango da gaur. Dantzan Bilaka egitarauan parte hartu duten koreografoek beraien bilaketen emaitzak aurkeztuko dituzte La Merced ikastetxean. Roberto Jackson, Gustavo Gorostio eta Vicotira Alvarez, Carla Fernandez eta Olatz de Andres, eta Marian Gerrikabeitiaren ekarpenak aurkeztuko dira gaur BAD-en.
Dantza Kodeak, EHUko Dantza tailerrak
Datorren azaroaren 4an abiatuko da EHUko dantza ikasturte berria. Idoia Zabaletak zuzendu eta gidatutako ikastaro hauetan hiru tailer eskainiko dira: Helena Golab, Igor de la Quadra eta Isabel de Naveran-en eskutik.
Folklorea eta merkatua aztergaia Ortzadar jardunaldietan
Datorren azaroaren 13tik 15era ospatuko dira Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak antolatu ohi dituen jardunaldiak. Aurten folklorea eta merkatuaren arteko harremana izango dute aztergai eta besteak beste Kepa Fdez. de Larrinoa, Antonio Miguel Nogues eta Ignacio Ayestaran-en ekarpenak izango dira.
Dokumentuaren akzioak