Dantzan.com-i esleitu zaio Gipuzkoako Diputazioaren dantza formaziorako aholkularitza deialdia
error while rendering plone.documentbyline
Gaurko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak argitaratu duenez euskal dantza tradizionaleko dantzari eta irakasleei zuzendutako formazio egitasmo bat diseinatu eta abiarazteko aholkularitza zerbitzuaren behin behineko esleipena burutu da. Lehiaketara bi proposamen aurkeztu dira eta puntu gehien jaso dituen proposamena, dantzan.com-ek aurkeztutakoa hautatu da zerbitzua aurrera eramateko.
Gipuzkoan dantza tradizionaleko formazio egitasmo bat bideratzeko aholkularitza lanak eskainiko ditu dantzan.com-ek. Aurkeztutako proiektuan dantzan.com-ek proposatu du Gipuzkoako Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteekin koordinazio lan bat burutzea formazio jarduera horien jarraipena egiteko.