Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Solos dantza klub Dantzaz konpainiaren eskutik

Dokumentuaren akzioak

Solos dantza klub Dantzaz konpainiaren eskutik

2008/11/11 11:45

Argi Ilunak

Koreografia: Josu Mujika
Azaroak 20, 21:00
Victoria Eugenia Club


Beren emozio eta sentimenduak ikertuz, dantzariek beren barruko argi-iluna mugimendua bihurtzen dute, inprobisazio-teknikaren azterketa intentsuari esker eta Josu Mujika koreografo gipuzkoarraren zuzendaritzapean. Lanean egon diren bi hilabeteotan dantzariek elkarren artean ezagutu dira, bere kezketan ikertuz, hausnarketarako bideak irekitzen dituen lan hau jendaurrean aurkezteko.

Aero Zone

Koreografia: David Debernardi
Azaroak 27, 21:00
Victoria Eugenia Club


Aero zone obran, ia gurea ere izan zitekeen unibertso bat erakusten zaigu. Dantzariak mundu ilun, astun eta itogarri batean murgiltzen dira, iraganeko akatsak pairatzen dituzte bertan, azkenean askapen fisiko eta soziala gertatu arte: jabetu egiten dira elkarrekin gauzen bilakaera alda daitekeela.

  • Sarrerak (6€) salgai Victoria Eugenia, Antzoki Zaharreko leihatiletan, Telekutxan, Servikutxan eta www.kutxa.net.


Dantzaz Konpainia

  • Dantzariak: Aurelien Alberge, Sophie Antoine, David Debernardi, Charline Debons, Alejandra Garcia, Garazi Perez, Francisco Sanchez Martinez, Jorge Soler, Mª Pilar Sospedra, Andrea Vallescar
  • Zuzendari Artistikoa: Adriana Pous
  • Irakasleak: Iñaki Landa, Josu Mujika
  • Zuzendaria: Filgi Claverie
  • Ekoizpena: Sofía Alforja
  • Administrazioa: Laida Oliemuller
  • Argazkiak: Jose Usoz

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.