Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Coda: baleta argazkitan
Endika Portillo Gasteizen finkatutako argazkilari bizkaitarra (Zallakoa) da. Arabako hiriburuko Arte eta Diseinu eskolako ikasle zela, Jose Uruñuela udal kontserbatorioko baleteko ikasleetan oinarritutako karrera amaierako proiektua egin zuen. Proiektu hori liburu bilakatu da orain, Portilloren argazki ikusgarriak tarteko. Coda.
Kabalkada Ipar Ameriketako Euskaldunen Elkartearen bilkuran
Heldu den uztailaren 24, 25 eta 26an burututuko da Renon Ipar Ameriketako Euskaldunen Elkartearen (NABO) 30. bilkura. Hainbat ekitaldi antolatu dituzte bi egun horietarako, tartean, Kabalkada handi bat, hainbat euskal etxeetako dantzariek osatuko dutena. Bestetik, Argia dantzari taldearen eskutik Dantza Ganbara egingo da.
Lehen Mutxiko Eguna Errenterian ekainaren 14an
ir4udi-oina
Juan Carlos Santamaria donostiarrak 'Polvo' estreinatuko du
Barrokoa da Santamaria dantza konpainiaren "Polvo" lan berriaren inspirazio iturria. Datorren ekainaren 6an, larunbatean, 21.00etan estreinatuko da eta igandean, 7an, 19.30etan eskainiko da berriz Madrileko Fernan Gomez antzokian "Danza en la Villa" zikloan.
Soka ikuskizunak epaimahaiaren aipamen berezia eskuratu du Valladolideko Nazioarteko Jaialdian
Kukai dantza konpainiak Soka bere ikuskizun berriarekin hartu du parte Valladolideko Nazioarteko Antzerki eta Kaleko Arteen jaialdian. Ostiral eta larunbatean eskaini zituen emanaldiak. Jaialdiko epaimahaiak aipamen berezia egin nahi izan dio Kukairen azken ikuskizunari.
Evolution of Dance: Youtuben gehien ikusi den bideoa dantza bideo bat da
Zuk ere ikusiko zenuen bideo hau noizbait. Izan ere, Youtuben inoiz gehien ikusi den bideoa omen da. Jud Laiplly izeneko humoregilearen esketxa da. 120 miloi ikustatze izan ditu hiru urtetan. Bertan Laiplly-k garai ezberdinetako doinu ezagunak dantzatu egiten ditu bakoitzari omen dagokion estiloa emanez.
Donapaleuko kabalkadako dantzak 13 bideotan
Pasa den martxoaren 1ean Burgaintziren Kabalkadak hartu zituen Donapaleuko kaleak, eta Paisola idek! Libertimendua eskaini zuten Kitzikazank antzerki taldearen eskutik herriko plazan. Kronika honetan Kabalkada edo Libertimenduaren dantza zatiak bildu ditugu.
Amaitu dira luzamenduak
Dantzariek joko polita eman diote asteburuan Berria egunkariari Eibar-Gasteiz autobidearen inaugurazioaren berri emateko. Ekitaldian dantza egin behar zuten bi dantzariak luzamenduak egiten ageri dira autopistaren ertzean eta "Amaitu dira luzamenduak" titularrarekin joko bikoitza egin du kazetariak, dantzarien hankak adina luzatu diren errepide-lanei erreferentzia eginez.
Dantza emanaldiak dFeria jaialdiaren baitan
dFeria Donostian egiten den arte eszenikoen feria da. Aurten XV. edizioa du eta ekainaren 30etik uztailaren 4a arte luzatuko da. Dantzari erreparatu nahi diogu, noski. Esaterako Aukeran dantza konpainiak "Gernika" bere azken lana estreinatuko du eta Dantzaz eta Ertza konpainiek haien lanik berrienak ere plazaratuko dituzte.
Udako dantza ikastaldiak Donostian
Ohi bezala, udako dantza ikastaldiak antolatu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sustapen eta Hedapeneko Zuzendaritzak. Dantza klasikoa eta garaikidea izango dira ikasgai. Orlando Salgado izango da dantza klasikoko irakaslea, eta Nadine Gerspacher dantza garaikidekoa. Artelekun egingo dira ikastaroak ekainaren 29tik uztailaren 10era.
Dokumentuaren akzioak