Dokumentuaren akzioak
Donapaleuko kabalkadako dantzak 13 bideotan
Donapaleuko karriketan barna egindako kalejirarekin eman zioten Burgaintziko dantzariek hasiera 2009ko Kabalkadari. Kabalkadek son handia dute Nafarroa-Beherea osoan eta ikusle dezente bildu zen dantzariak ikustera.
Kalejira
Behin plazara helduta Libertimendua hasi zen, Nafarroa behereko inauterien antzetutako partea, baina esan bezala, guk bertan tartekatutako dantzei erreparatu nahi izan diegu kronika honetan, beraz, zirtzilen lana beste baterako utziko dugu Zenbait jauzi (hegi, marianak eta ostalerrak) eta martxa izan ziren Bolanten, Nesken eta Basandereen lehen piezak.
Hegi
Marianak
Ostalerrak
Martxa
Martxarekin kokatu ziren dantzariak hurrengo bi dantzak emateko: Euskaldunak eta Sorginak. Kasu honetan Bolantak eta Basandereak baino ez ziren plazara atera. Bi dantza hauek dira ustezko fronte bateruntz dantzatzen dituzten bakarrak.
Euskaldunak
Sorginak
Gau-ainerak izeneko jauzia eta Dantza-luzea izan ziren dantzarien hurrengo bi piezak. Horiekin bukatu zen gainera dantzariei soilik dagokien partea.
Gau-ainerak
Dantza-luze
Behin Libertimenduko antzezlana bukatuta, herritar guztiei zabaldu zieten dantzarako aukera. Bi jauzi (Mutxikoak eta Lapurtar-motxak) eta fandangoa eta arin-arinarekin eman diote amaiera donapaleutarrek 2009ko Kabalkada eta Libertimenduari.
Mutxikoak
Lapurtar motxak
Fandangoa
Arin-arina
Dokumentuaren akzioak