Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Dantzaldi irekiak Donostian
Kaleetan kantuz ekitaldien ereduari jarraituz, hilean behin dantzaldiak egiteko ohitura zabaltzen ari da. Donostian ere antolatu da talde bat eta hileko hirugarren igandean mutxikoak egingo dituzte.
Inauteriak 2010: badatoz egun handiak
Errege egunetik aurrera hainat inauteri ospatu da dagoeneko, baina multzo handiena ohiko datetan izaten da, eta horiek aurten aste honetan izango dira. Hona hemen inauterien egutegia datozen egunotarako.
Libertimendua Donibane Garazin
Ohituraz, Garaziko ihauteriak bi denboratan ospatzen ziren: lehenik Santibate, zirtzilen besta, orroitarazteko negua beti hor zela. Ondotik Libertimendia, bolanten besta, primaderaren hastapena markatzeko. Duela zonbait urte Donibane Garaziko Garaztarrak dantza taldeak ohitura xahar horier segipen bat emaiteko xedearekin lan egiten du. Libertimendua otsailaren 14an iraganen da igandez, Donibane Garazin
German Jauregi, estreinaldia Dantzaldian
Dantzaldia Jaialdiarekin elkarlanean egindako pieza estreinatuko du asteburuan German Jauregik La Fundicion aretoan Dantzaldia 2010 egitarauan: "Sunset on Mars".
Dantza Euskal Telebistan ostiral gauean
Dantza izango da protagonista ETBko programazioan gaur gauean. "Bi errepidean" saioan bi dantza mota jarriko dituzte aurrez aurre, Aisterrazuko erromeria eta dantza garaikidea. ETBko Kultura gauean berriz Andra Mari dantza taldea izango da protagonista.
Euskal dantzako irakasleen lan-poltsa deialdia Errenteria Musikal-en
Errenteria Musikalek Euskal Dantzako irakasleen lan poltsa bat sortu nahi du, aldi baterako kontratazio bidez Euskal Dantza eta Klake eskolak emateko irakasleak hartzeko. Hautaketa Lehiaketa sistemaren bidez egingo da.
Mal Pelo, 2009ko Espainiako Dantza sarituak irekiko du Dantzaldia 2010
He visto caballos gizon eta emakume baten arteko harremanera hurbiltzen gaituen poema bat da. Beren nahien kontrara, bananduta egotera behartu ditu bizitzak. Pieza mugimenduaren bidez, hitzaren bidez eta argiztapen, bideo eta soinuaren berariazko erabileraren bidez idatzi da, eta pertsonaia biek elkarri bidalitako gutunetan inspiratzen den poemak maitasunaz eta erresistentziaz hitz egiten digu.
Santibate, zirtzilen besta Donibane Garazin
Ohituraz, Garaziko ihauteriak bi denboratan ospatzen ziren: lehenik Santibate, zirtzilen besta, orroitarazteko negua beti hor zela. Ondotik Libertimendia, bolanten besta, primaderaren hastapena markatzeko.
Herrixa Dantzan abiatu da Elgetako Kafe Antzokian
Hilero dantzaldi irekia izango da Elgetan, Espaloia Kafe Antzokian, Patxi Monterok gidatuta. Nagusiki Euskal Herriko eta Europako dantza errazak eta atseginak egin zituzten atzoko lehen ekitaldian, eta erantzun zabala izan du deialdiak, inguruko hainbat herritatik hurbildu baitira dantzazaleak Elgetara.
Jaiak eta generoa aztergai Gipuzkoan
Gipuzkoako Forun Aldundiaren enkarguz, Gipuzkoako jaiak generoaren ikuspegitik aztertu ditu Farapi enpresak. Genero ezberdintasunak ohikoak direla festa guztietan ondorioztatu dute. Donostia, Irun, Lezo, Antzuola, Legazpi, Tolosa, Zumaia, Bergara eta Errenteriako jai ekitaldiak ikertu dituzte, eta tartean dantza ospakizunak ere aztertu dituzte.
Dokumentuaren akzioak