Dokumentuaren akzioak
Albisteak
"Borrón#8" La Fundicion-en Losquequedan-en eskutik
Maiatzaren 15 eta 16an, 20:00etan, dantza Estreinaldia Euskadin. Valentziako Losquequedan konpainiak, Vicente Arlandis eta Sandra Gómez-en “Borrón#8” aurkeztuko du La Fundicion-en.
Dantza-jauziak izango dira Ezpalak jaialdiaren ardatza
Biarno, Baztan, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan jauziak dantzatzeko dauden eredu desberdinak ikusi ahal izango dira 2010eko Ezpalak jaialdian. Maiatzaren 29an Iruñean eta 30ean Eibarren egingo da Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia.
Dantza tradizionalen taller jaialdi handi bat Madrilen
Ekainean ospatuko da "Todo el mundo baila" jaialdia Madrilen. Ez da dantza ikuskizunak ikusteko jaialdia, baizik eta dantzak ikasi eta dantza eginez gozatzekoa. Tailerrak egunez, dantzaldiak gauez.
T.danz: gazte balleten hirugarren topaketak
Europako Balet Gazteen hirugarren topaketak Donibane Garazi, Donostia, Azkaine eta Beskoitzen egingo dira, eta Kataluniako IT Dansa, Txekiako Ballet Praha Junior eta Donostia-Gipuzkoako Dantzaz konpainiak parte hartuko dute.
Baionako Dantzari Eguna argazkitan
Baionan maiatzaren 2an ospatutako Euskal Herriko Dantzari Egunean egindako argazki sorta zabal bat sareratu du Urko Mauduit, Sakanako dantzariak. Hona hemen horietako batzuk.
Elkartasun dantza saioa Zumaian
Zumaian, Aita Mari Zinean datorren Maiatzaren 8an arratsaldeko 19.00tan, Talasemiaren nazioarteko eguna ospatzeko "I. Dantzara: Zumaia Nava Jeevan elkartearentzat Dantzan" Elkartasun dantza saioa izango da.
Eta aurten zer?
Larunbat honetan, Maiatzak 8, Eraiki Dantza Taldeak ikasturteko ekitaldi nagusienetako bat eskainiko digu Amaia Kultur Zentroan arratsaldeko 7etan. Ekitaldi honetan Eraikiko guztiek hartuko dute parte, 5 urteko dantzari txikietatik hasita, helduen taldeen bitarte. Ekitaldi honen helburu nagusia urte guztian zehar ikasitakoa eta landutakoa Irungo jendeari erakustea da; eta horrexegatik dantzari guztiek hartzen dute parte, denek baitute zerbait erakusteko.
Jai-Alai: kaleko dantza ikuskizuna estreinatuko du Aukeranek
Aukeran dantza konpainiak eta Ados teatroak ikuskizun berria estreinatuko dute maiatzaren 22an Leioako Umore Azokan. Pelotaria eta pelotaren ingurukoa da Jai-Alai, Jose Antonio Vitoria eta Garbi Losadak zuzenduko dute eta Edu Muruamendiarazen koreografia izango du.
Musirakak parte hartuko du Ramon Aranzabalen Gau Magikoa ikuskizunean
"Gau magikoak" ikuskizuna Bergaran egingo da datorren ekainaren 25ean. Musika, dantza, eta performancea uztartuko dira Ramon Aranzabal margolariaren arte-lanen erakusketa bereziarekin bat eginez. Osintxuko dantza taldea da Musiraka.
Mugimenduan: Mikel Aristegiren erresidentzia artistikoa Hendaian
Mikel Aristegik erresidentzia artistiko bat egingo du Hendaian, Mugimendua izeneko proiektuarekin. Art and Project elkarteak antolatuta, maiatzaren 17ik 29ra iraungo du egoiliar programak, eta Stephanie Fance ikertzailearekin elkarlanean arituko da. Lan horren emaitza bat maiatzaren 29an, ikusi ahal izango da, "Bateleku batean" pieza aurkeztuko baitu Aristegik.
Dokumentuaren akzioak