Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak T.danz: gazte balleten hirugarren topaketak

Dokumentuaren akzioak

T.danz: gazte balleten hirugarren topaketak

2010/05/06 15:15

t. danz

Gazte Balleten Hirugarren Topaketak

2010eko maiatzak 7-15

D. Garazi-Donostia-Azkaine-Beskoitze

Orain dela urte asko hasitako lankidetza sendotzeko helburuarekin, mugaren bi aldetan kokaturiko bazkideok lankidetza horretan sakontzea erabaki dugu Euskal Herriko dantzaren garapena sustatzeko helburuarekin, eta nagusiki dantzari profesional gazteak babesteko esperientzia pilotuaren bidez.
Aurreko bi urteetako esperientzien ostean, edizio honek proiektua finkatu eta aberastuko du, hala edukiari, nola lurraldetasunari dagokionean ere: "ekintzapilotua" da, orain, Gipuzkoa eta  Iparralderentzat.


Hiru helburu nagusi ditu T.DANZ 2010 proiektuak:

  • Ikuslegoaren sentsibilizazioa lortzea dantza eta koreografia sorkuntzaren inguruan
  • Dantzari gazteen profesionalizatzea sustatzea
  • Kultura-ekitaldiak ahalbidetzea nazioarte mailan

 

Hartu-emanen astea: lantegiak / entsegu publikoak

  • Lantegia

t.danz topaketetan, nazioartean ospe handia duten artista eta irakasleekin izandako harremanaren bidez beren prestaketa hobetu eta aberasteko aukera eskainiko zaie dantzari profesional gazteei.

Aste honetan zehar, elkarrekin lan egingo dute dantzariek, aurtengoan gonbidatutako irakaslearen zuzendaritzapean: Inma Rubio.

Irakasle honen pedagogia-proposamena bi lan-motatan oinarrituta dago: batetik, teknika garaikideko eskolak emango ditu, eta bestetik, beraiekin lan egingo du koreografiako tailer baten bitartez. Azken horren erakustaldia, San Martin Merkatuan ikusi ahal izango da, maiatzaren 15ean, eguerdiko 12:00etan.

Inma Rubio (Valentzia): artista polifazetikoa, William Forsythe eta Amsterdameko Scapino Ballet-eko dantzaria, koreografo garaikidea eta «performer», eskola-saio magistral jendetsuen irakaslea.

  • Entsegu publikoak

Dantzarekiko sentikortu eta hurbildu nahirik, aurtengoan 2 entsegu publiko eskainiko dira, askotariko diziplinetako dantza-ikasleei zuzenduta.

  • Maiatzak 12, asteazkena, 16:30, Jauregi elkarteen etxea - AZKAINE: Dantzaz Konpainia
  • Maiatzak 15, larunbata, 17:00, Bil Toki - BRISCOUS: Ballet Praha Junior

 

  • Eskola-saioa

Maiatzak 7, ostirala, 14:30, Cinema Vauban – D. Garazi: IT Dansa

 

Juniors Ballets

IT DANSA

Barcelona- Katalunia
Zuzendari artistikoa: Catherine Allard
IT Dansa, dantzan graduatu direnei praktika profesionalerako markoa bideratzeko Bartzelonako Diputazioaren Antzerkiaren Institutuak sortutako pedagogia-proiektua da.

Graduatu ondoko ikastaro honek bi urteko iraupena du, eta entzunaldi bitartez hautatutako 16 dantzari-ikasleri, artista ospetsuen koreografiez eta antzerki-zirkuituko ekitaldi-programa batez osatutako prestakuntza osatzea ahalbidetzen die.

It-dansa T-danz 2010IT Dansa-ren zuzendaritza artistikoa Catherine Allard-en esku dago, zeinak dantzariprestakuntza Nederlands Dans Theater eta Dantza Konpainia Nazionalean jaso zuen. Taldeak, sortzaile gazte zein ospetsuen hogeita hamarren bat koreografia estreinatu ditu, askotariko errepertorioa lortuz. Honek erakusten du dantza garaikideak sorkuntza-une liluragarria bizi duela, adierazpen-kodeak etengabe birdefinituz eta beste arte-lengoaia batzuetara aberastasunez hurbilduz.

Konpainiaren errepertorioa osatu duten koreografiaren pertsona ospetsuen artean honako hauek nabarmentzen dira: Jirí Kylián, Ohad Naharin, Rui Huerta, Nacho Duato, Ramon Oller edo Toni Mira. IT Dansa-k gure herrialdean zabaldu dituen talentu gazteei dagokienez, honako hauek nabarmendu dira: Petr Zuska, Jo Stromgren, Stijn Celis, Uri Ivgi, Alex Ekman, Gustavo Ramírez edo Rafael Bonachela.

Azken urteotan, IT Dansa-k aintzatespen garrantzitsua lortu du kritikaren zein publikoaren aldetik, eta Europako dantza-konpainia garrantzitsuak kontratatu dituzte kide gehienak, prestakuntza-aldia amaitutakoan. Lanònima Imperial, Compañía Metros, Nederlands Dans Theater, Ballet Víctor Ullate, Verpommer Theater, Euregio Staatstheater am Gämeplatz, Ballet Gulbenkian, *Batsheva Ensemble, edo Companhia don Bailado bezalako taldeek IT Dansa-n aritutako dantzariak dituzte taldekide.

IT Dansa sortu zenetik, 200 ekitaldi baino gehiago eskaini ditu Katalunia, Espainia eta Europako eszenatoki ezberdinetan, bai eta jaialdi entzutetsuetan esku hartu ere, hala nola: Euskadiko Maiatza Dantzan, Bartzelonako Udako Grec Jaialdian, Sevillako Italica Jaialdian, Madrilgo Udazkeneko Jaialdian, Holland Dance Festival, Segoviako Nazioarteko Jaialdian, Dansa València, Madrid en Danza, Sitgeseko Nazioarteko Jaialdian edo Bielefeldeko Jaialdian.

IT Dansa-ren lana, halaber, sarien bitartez aitortu da. 2001. urtean, Kataluniako Generalitateko Kultura Sailak Dantza alorreko Kultura Sari Nazionala eman zion Catherine Allard-i, bere ibilbide artistiko eta profesionala eta dantzariak prestatzen eta dantza hedatzen egindako lana aitortzeko. “Paisatges” ikuskizunak, dantza-ikuskizunik onenaren Butaca 2005 saria jaso zuen.

Grec’07 Jaialdian, berriz, IT Dansa-rentzat sortutako bi pieza estreinatu ziren: Alex Ekman suediar talentu gaztearen "WHIM – Fractured Fairytale" eta Londresen bizi den Rafael Bonachela katalanaren "Naked Thoughts". 2008ko maiatzean, bi koreografia berri aurkeztu zituen Mercat de les Flors taldearekin elkarlanean: "Cara B" eta "En busca de". Lehenengo hori graduatu ondoko ikastaroaren lehen promoziotik ateratako Nora Sitges-Sardà dantzari bartzelonarrarena da, eta IT Dansa-rentzat egin zuen lehen koreografia da; bigarrena, berriz, Antzerkiaren Institutuko Dantza Kontserbatorio Profesionalean prestatu zen Gustavo Ramírez alacantarrak IT Dansa-rentzat egindako hirugarren koreografia da.

2009ko uztailean, Bartzelonako Grec Jaialdiaren barruan, IT Dansa-k Jirí Kulián-en "Sechs Tänze” aurkeztu zuen Mercat de les Flors azokan eta, eta Stijn Celis belgikarraren "I like five" eta d’Ohad Najarin israeldar koreografo ospetsuaren "Minus 16" estreinatu zituen, Gran Teatro del Liceu eta Grec’09 Jaialdiarekin koprodukzioan.

2010eko martxoan, bere koreografiak aurkeztuko ditu IT Dansa-k Bartzelonako Gran Teatro del Lizeuko Petit Lizeu programaren barruan, familia eta ikastetxeei zuzenduta.

EGITARAUA

  • I like five: Stijn Celis

Musika: Gyorgy Ligeti: Allegro con spirito, Presto Stacatissimo e Leggiero, The Lobster
Quadrille, Trio for violin, Lento y Presto Bizarro

  • Naked thougts: Rafael Bonachela

Musika: Ramon Balagué

  • Whim Fractured Fairytale: Alex Ekman

Musika: Antonio Vivaldi: Las cuatro estaciones: El invierno, Marcelle de Lacour: La
pendule de Marie-Antoinette, Edmundo Ros: Bolero y Nina Simona: My baby just cares
for me.

 

Ballet Praha Junior

Praga- Txequia
Balletako Zuzendaria: Antonín Schneider
Entzunaldi bitartez hautatutako 14 dantzarik osatutako konpainia da. Dantzari guztiak kontserbatorioko azken urteetan (17 eta 22 urte bitartekoak) daude eta Taneční centrum Praha zentroan graduatuko dira. Beren ibilbide profesionalen atarian dauden gazteak.

Ballet Praha junior t-danz 2010Gaur egun, urteroko udaldian izaten diren ikastaro trinkoetan sortzen da errepertorioa. Ikastaro hauetan tokiko zein nazioarteko koreografoek esku hartzen dute, bai eta ondorengo hirietako kontserbatorioetako ikasleek ere: Bartzelona, Bratislava, Brusela, Budapest, Brno, Györ, Lodz, Munich, Nuremberg, Lublan, Ostrava, Pars, Pécs, Varsovia, EEBB, Kanada, etab...

Bertan sortzen da konpainia gazteak urte osoan zehar erakutsiko duen errepertorioa. Konpainiatik tokiko zein nazioarteko dantzari eta koreografoen hainbat belaunaldi pasatu dira, hoala nola: Jiri Kylian (CZ), Samuel Delvaux (BEL), Jochen Heckman (GER), Rui Horta (POR), Cézar Moniz (POR) Ramón Ollér (ESP), Michael Popper (GB), Julio Rivera (USA), Jo Stromgren (NOR), Bruce Taylor (USA), Jiry Voborsky (USA), Derek Williams (USA), eta Lidia Wos (SWE, PL), konpainiari kalitate profesionaleko
errepertorioa emanez.

Proiektu honen sortzaile, kide eta, batez ere, dantzarien profesionaltasun, gogo bizi eta lan gogorrari esker, dramaturgia original eta interesgarria sortu ahal da. Kosturik txikienekin, teknika- eta ekoizpen-arloko terminorik errazenekin eskualdeko antzokietan eta kultura-zentro berrietan dantzatzeko aukerak ere irekitzen ari dira.

Mugikortasun-ahalmen handia du taldeak eta antzokietatik kanpoko eskari sozial eta komertzialen aurrean ere erreakziona dezake. Dantzaren artearekiko interesa gora egiten ari da poliki-poliki, bai eta sortzaile eta publiko orokorraren eskaria ere, baina egungo artearen kalitatea behera egiten ari da
bulkada komertzialekin. Hori dela-eta, interes berezia jarri behar dugu artisten belaunaldi gaztearen hezkuntzan, haren hedakuntzan eta dantza garaikidearen marketingean.

EGITARAUA

  • UNDERGROUND: Samuel Delvaux

musika: Goran Bregovič

  • VIOLETA: Ramon Oller

musika: Jewish Songs

  • SENS INTERDIT: Samuel Delvaux

musika: Qntal and Armand Amar

  • FIVE SOLOS TO HEAVEN: Lidia Wos

musika: Georges Bizet, Rodion Shchedrin

  • ZERO GRAVITY: Attila Egerházi

musika: Johann Sebastian Bach

  • SERENADE: Attila Egerházi

musika: Petr Ilijich Tchaikovsky

 

Dantzaz konpainia

Donostia (Gipuzkoa)

 

Zuzendari artistikoa: Adriana Pous

Dantzaz-ek, profesionaltasunaren mundu zailean arriskatzea erabakitzen duten dantzari gazteei Dantzaz t-danz 2010eszenan duten profesionaltasuna garatzeko plataforma eskaintzen die, egungo gazte konpainien ildoari 

jarraiki. Helburu hau gauzatzeko bere errepertorioa erakusten du konpainiak Euskadin eta bertatik kanpo hainbat ekitaldi eskainiz eta denboraldiro Donostiako Victoria Eugenia Antzokia ekoizpen berria aurkeztuz.

Nazioarte-mailan ospetsuak diren gonbidatutako irakasle eta koreografoei esker, artista bezala bilakatzen lagunduko dieten estilo eta ñabardura ezberdinez jabetu ahal dira artistak. Banakako sorkuntzak ere badu leku, beren koreografiak sortzera bultzatzen baitituzte dantzari gazteak, eta Victoria Eugenia Antzokiko Dantza Klub izeneko hitzorduak ditugu lan horren erakusgai.

Parte-hartzaileen kalitatean maila bikainari eusteko, Dantzaz-ek hamar dantzari aukeratzen ditu urtero, Europatik etorritako artista ugari ere hartzen dituen entzunaldia batean. 2009-2010 denboraldirako, Katalunia, Belgika, Frantzia eta Italiatik etorritako interpreteak aukeratu dira, 150 dantzariren artean.

 

Emanaldiak

D. Garazi – Cinema Vauban

21:00

  • Ostirala, maiatzak 7: IT Dansa - Zuzendari artistikoa: Catherine Allard
  • Larunbata, maiatzak 8: Ballet Praha Junior - Balletako zuzendaria: Antonín Schneider

 

Donostia – Gazteszena

19.00

  • Larunbata, maiatzak 8: IT Dansa - Zuzendari artistikoa: Catherine Allard
  • Igandea, maiatzak 9: Ballet Praha Junior - Balletako zuzendaria: Antonín Schneider

 

 

Salmenta tokiak:

 

D. GARAZI:

GARAZIKUS: + 33 (0)5 59 37 06 04

garazikus@orange.fr

 

DONOSTIA:

Servikutxa / Tele kutxa 943 001 200 / Kutxanet

Leihatilak:

  • Antzoki Zaharra 943 481970
  • Victoria Eugenia Antzokia 943 4818018
  • Gazteszena (Egia K.E.) 943 291514

 

Dantzaz elkartea, Scène de Pays Baxe Nafarroa-Garazikus , Donostia Kultura eta Eehiartzea-k t. danz antolatzen dute, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, Aquitania-Euskadi fondoaren laguntzarekin, Frantziako Kultur Ministerioa,“Pyrénées Atlantiques”-eko Kontseilu Orokorra, Donibane Garaziko udalak sostengatu dute.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.