Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza tradizionalen taller jaialdi handi bat Madrilen

Dokumentuaren akzioak

Dantza tradizionalen taller jaialdi handi bat Madrilen

2010/05/07 17:51

Ezagunak dira Gennetines-en egiten den Le Grand Bal de l'Europe, Burgos-eko Danzas Sin Fronteras, edo Lapurdin ospatu izan den Dantz'Hadi moduko jaialdiak. Hiruzpalau egunez, hango eta hemengo hainbat dantza ikasi eta dantzatzeko tallerrak eta dantzaldiak izaten dira. Molde horretakoa da ekainean Madrilen ospatuko dutena, eta dantza tradizionalak landuko dira nagusiki. Euskal dantzak ere izango dira tartean.

Hamabost herrialdetako 70 ekitaldi iragarri dituzte "Todo el mundo baila" jaialdian. 1000 metro karratuko lau karpa handi izango dira, eta munduko dantzen 45 taller eskainiko dira. Zuzeneko musikarekin dantzaldiak, umeentzat tallerrak, e.a.

Ekainaren 18, 19 eta 20an ospatuko da "Todo el mundo baila" jaialdia Madrilen, Alcala de Henares-en.  Mundu osoko dantzak ikasteko aukera izango da: Gaztela, India, Grezia, Boli kosta, Estatu Batuak, Egipto, Argentina, Irlanda, Kolonbia, Brasil, Ecuador, Katalunia eta baita Euskal Herrikoak ere. Irakasleen artean Aka Jean Claude Thiamelé, Daniel Peces Ayuso, Ioannis Fousianis eta Judy Clericuzio arituko dira.

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.