Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Jai-Alai: kaleko dantza ikuskizuna estreinatuko du Aukeranek

Dokumentuaren akzioak

Jai-Alai: kaleko dantza ikuskizuna estreinatuko du Aukeranek

2010/05/04 14:15

Aukeran konpainiak eta Ados teatroak aspalditik ari dira elkarlanean, aurretik lau ikuskizun egin dituzte elkarrekin, eta oraingoan kaleko ikuskizuna prestatu dute. Pilota eta piltaria dira ikuskizun berriaren ardatza. Leioako Umore azokan izango da aurkezpena, maiatzaren 22an.

Musika Aitor Amezagak sortu du, eta dantzek bezala, tradizioan inspiratu da bide garaikidea jorratzeko. Besteak beste, jazz doinuak ere jasoko ditu ikuskizunak, baina horien gainean zuberoar tradiziozko urratsak egingo dituzte Aukeran-eko dantzariek.

Pilota izango da ikuskizuneko protagonista, baina tartean pilota bereziak agertuko dira, izan ere 2,5 metroko esfera erraldoiak erabiliko dituzte, dantzariak esfera barruan sartu eta bertan dantzatzeko aukera emango dietenak.

Bost dantzarik parte hartzen duten Jai-Alain eta 20-25 minutuko emanaldia da. Maiatzaren 22an, Leioan, bi emanaldi egingo dira Umore Azokan, 18:00etan eta 20:30ean.

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.