Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Nor dabil dantzan? 2
Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak, ADDE-k, topaketa profesional bat antolatu du datorren ekainaren 21erako: "Nor dabil dantzan? 2". Egun horretan ekimen ezberdinak aurkeztuko dituzte zenbait dantzari eta koreografok. Horien artean daude Idoia Zabaleta, Alicia Gomez, Mikel Aristegi, Alaitz Arenzana, Maria Ibarretxe, Izaskun Santamaria eta Jorge Lastra.
Boiseko euskaldunen musika eta kantak
Mende terdiko historia dauka euskal diasporak Boisen, Idahon. Bertako euskaldunak artzain lanetan aritu izan dira batez ere, baina musika eta dantza beraiekin izan dituzte beti. 1949an Boisen ospatu zen euskal musika jaialdiaren doinuak eta ondoko urteetan bertako hainbat musikarik grabatutakoak goza daitezke honako bi diska hauetan.
Txotx ekainean 2011
Berriro ere “akzidente artistikoek,” tokiko taldeen eskura jartzen dute euren ibilbideekin zerikusirik ez duen, estatuko sorketa panoraman garrantzi handia duen eta prozesuaren katalizatzailearen eta kanpoko begiaren papera jokatuko duen kanpoko figura baten presentzia eta erabilgarritasuna. Aukera ia-ia “akzidentala.”
Bai dantza klask
Iparraldeko txoko ezberdinetako dantzari eta musikarik osatutako Tema dantza taldeak "Bai dantza klask" ikusgarria aurkeztuko du datorren ekainaren 18an Baigorrin. Euskal dantza tradizionala, kabareta, dantza garaikidea... uztartzen dituen ikuskizuna da Temak prestatu duena.
Polizia dantzan New Yorken
Gari Udabek polizia dantzari batekin egin du topo New Yorken. Trafikoa zuzentzeko keinuak dantzan egiten ditu eta ez dio dantzatzeari uzten hara eta honako bere joan-etorrietan. Bideoz grabatu du New Yorkeko polizia dantzaria eta bere blogean ikus daiteke.
Juan Inazio Iztuetaren eskutitzak Jose Paulo de Ulibarriri
Juan Inazio Iztuetak 1827 eta 1828 urteetan Jose Paulo Ulibarriri idatzitako gutun batzuk aurkitu daitezke Ulibarri Galindez-en "Gutunliburua" izeneko bilduman. Dantza kontuak dituzte hizpide gutunen zenbait pasartetan, soinu zaharrak, ezpata-dantzak eta abar.
Aspaldiko kontua, Eraiki dantza taldearen lan berriena
Datorren ekainaren 11ean, larunbata, 20:30etan hasita, Irungo Eraiki dantza taldeak "Aspaldiko kontua" ikuskizun berria aurkeztuko du Luhuson. Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak (IDB) antolatutako ekitaldi honek ordu eta erdi iraungo du eta 120 dantzari inguru taularatuko dira Luhuso-ko Harri Xuri gelan.
Mendi-alde dantza taldeak 50 urte
Santurtziko Mendi-alde dantza taldeak 50 urte betetzen ditu aurten. Urteurren horren ospakizunekin buru-belarri dabil taldea eta antolatutako ekitaldien artean, adibidez, taldearen ibilbidea laburbiltzen duen erakusketa bat antolatu dute maiatzaren 9an hasi eta ekainaren 4a bitarte.
Udako dantza ikastaldiak Dantzagunean
Udako Dantza Ikastaldiak ekainaren 27tik (astelehena) uztailaren 8ra (ostirala) ospatuko dira Dantzagunean. Aurtengo irakasle gonbidatuak Esmeralda Maycas eta Daniel Abreu izango dira, lehena dantza garaikidean eta bigarrena dantza klasikoan. Izena ematea ekainaren 20a bitartean egin dezakezue.
Burnia, Aukeran dantza konpainiaren azken lana
Datorren ekainaren 9, 10 eta 11ean, Aukeran dantza konpainiak bere azken lana aurkeztuko du Bilboko Arriaga Antzokian: Burnia. Lana estreinatzeko, Aukerani hiru egunez antzokia uzteaz gain, Arriaga antzokiak berak ikuskizun berri honen ekoizpenean parte hartu du.
Dokumentuaren akzioak