Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Folklore ikerketa beka CIOFF-en eskutik
CIOFF (Folklore jaialdien antolatzaileen elkarteak) erakundeak, folklore ikerketak bultzatzeko beka deialdia egin du. 2012ko beka deialdiaren gaia "herri musika eta dantza" izango da. Urtebeteko ikerketa beka honen diru-poltsa 4.500 €-koa da. Proposamenak abenduaren 30aren aurretik egin behar dira.
Dantzari Gazteen 7. Bilbo Sariketa
Asociacion Bilbao Ballet Elkarteak (ABBE) Dantzari Gazteen Bilbo Sariaren 7. ekitaldia antolatu du, eta datorren abenduaren 7an jokatuko da, arratsaldeko 19:30ean Euskalduna Jauregiko A-1 aretoan. Lehiaketa honen antolaketaren helburuak disziplina artisko honen irakaskuntzari babesa eskaintzea, dantzari-gai berriak aurkitzea, dantzarekiko maitasuna sustatzea, eta dantza eskolen artean komunikazio sare bat hedatzea dira.
Dantzazalearen erosketa zerrenda Durangoko Azokarako
Abenduaren 6tik 9ra burutuko da Durangoko 47. Liburu eta Disko azoka, eta ohi bezala, dantzaren inguruan urtean izan diren argitalpen asko bertan erosteko aukera izango da. Hona guk apuntatu ditugu nobedadeak:
Bozkatu dantzan.com sareko 2012ko euskarazko ekarpen onenen sariketan
Sei@2012 sariketan euskarazko 2012ko sei ekarpen onenak hautatu nahi dituzte. Lehen errondan hautagai zerrenda bat osatu da, 30 webgunerekin, eta horien artean sei onenak hautatzeko bozketa sistema jarri dute martxan.
Kriskitin dantza taldearen 25 urte liburu batean
Durangoko Kriskitin dantza taldea 25. urteurrena ospatzen ari da 2012an. Hainbat dantza ekitaldi burutu dituzte aurreko hilabeteetan, eta urtearen azken hilabetean, "Kriskitinek 25 urte" liburua aurkeztuko dute.
Herrien Arteko XVI. Folklore Jaialdia Barakaldon
Berriro ere badator HERRIEN ARTEKO FOLKLORE JAIALDIA, betiko legez, Ibarra-kaldu Elkarteak antolaturik. Hamaseigarren edizioa da aurtengoa eta abenduaren 7an, 8an eta 9an egingo da
Gamere-Zihigak emango ditu 2013ko maskaradak
Urte berriarekin batera abiatuko diren Zuberoako maskaraden prestaketak lanak aurrera doaz. Gamere-Zihigako gazteek emango dituzte maskaradak 2013 urtean. Jean Pierre Errekalt eta Jean Louis Bidabe errejentak ari dira taldearen prestaketa gidatzen, eta paperen banaketa egina dute dagoeneko. Kabanaren papera egingo duen Mathieu Tauzin elkarrizketatu du Xiberoko Botzak.
Dantza zati bat erabakitzeko eskubidearen alde
Poliki poliki ari dira taldeak beren ekarpenak egiten "Dantza zati bat" egitasmoan. Idiazabalen egindakoa izan da sareratu den azkena, aurretik Orio, Irurita, Cordoba (Argentina), Agoitz, Markina-Xemein edo Lesakan egindakoen bidetik. Gazta zati bat dokumentalari erantsiko zaizkio dantza irudi hauetako batzuk. Ikusi hemen orain arte sareratu diren Dantza Zati Bat bideotako batzuk:
Elirale dantza konpainiaren Ninika ikuskizuna Errenterian
Zuria neguagatik eta gorria neguko distiragatik...Ninika gorputzaren oda dugu, jantzien eta mugimenduen bitartez egina eta poesiaz eta sentsualtasunez betetako ikuskizun paregabe horren bitartez, haurrek eta helduek une ahaztezina igaroko dute elkarrekin.
Lizartzako inauteri dantzen ikastaroa Dantzan Ikasin
Inauterien inguruan dantza sorta ederra egiten da Lizartzan. Paseoa, lehenengoa, bigarrena, seigarrena, ostiko-dantza, etxe-dantza, lau ostiko, azken-paseoa, makil-dantza eta brokel-dantzak osatzen dute Lizartzeko inauteri dantzen sorta. Sorta horietako zenbait dantza ikasteko aukera izango dugu ikastaro honetan Lizartzako Otsolar dantza taldeko kideen eskutik. Goiz batean ezin denak ikusi, baina lauzpabost dantza ikasteko ahalegina egingo dugu.
Dokumentuaren akzioak