Dokumentuaren akzioak
Dantzari Gazteen 7. Bilbo Sariketa
Lehiaketa dantza klasikoa, neoklasikoa, garaikidea eta espainar dantzako 13 eta 16 urte bitarteko ikasleentzat irekia da. Madril, Murtzia, Valladolid, Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Bilboko hamasei dantzari gazte lehiatuko dira.
Epai-mahaiak hiru sari eskainiko ditu: lehen sarituak 1000 euro eta "Euskaldunak eta dantza" hurrengo jaialdian parte hartzeko eskubidea irabaziko ditu; Bigarren sarituak 600 euro jasoko ditu eta hirugarrenak 300 euro. Horrez gain, epai-mahaiak emanaldiren bat aipamen bereziarekin errekonozitzeko aukera izango du.
Jaialdian gonbidatu bereziak izango dira. Celia Dávila, Dantzari Gazteen 6. Bilbo Sariaren irabazlea 2001an eta Andonio Larrabeiti, dantzari, koreografo eta aktorea, Euskadiko Balleta izan zenaean hasi eta Miguel Bose, Alejandro Sanz edo Rolex enpresarentzat koreografiak egin dituena.
Horrez gain, Gasteizko Jose Uruñuela Kontserbatorioko taldeak Jon Ugarrizaren "Zure barnean" (2012) lana dantzatuko du, Amai Zubiriaren musikarekin Arabako eskolaren zilarrezko ezteietarako sortutakoa. Bestalde, Logroñoko Dantzaren Etxeko Balletak, Mª Victoria Romanos-en Dantza Estudioarekin elkarlanean "Les Patineurs" eskainiko du Giacomo Meyerbeeren musikarekin. Koreografia hori Londresko Royal Academy of Dancek hautatu zuen erakunde horrek bere 50. urteurrenaren ospakizunetan Espainian egindako ekitaldietan ordezkatzeko.
Dantzari Gazteen 7. Bilbo Sariketako sarrerak txarteldegian eta BBKren Internet bidezko sarrera zerbitzuan daude salgai dagoeneko. Sarreren prezioak 25 euro dira helduentzat eta 15 euro 17 urtetik beherakoentzat.
Datuak
- Programa: Dantzari Gazteen Bilbo Hiria 7. Lehiaketa
- Antolatzailea: Asociacion Bilbao Ballet Elkartea (ABBE).
- Estiloak: Klasikoa, neoklasikoa, garaikidea eta espainiar dantza.
- Sariak: 1000 euro eta "Euskaldunak eta dantza" jaialdian parte hartzea; 600 euro eta 300 euro.
- Epaimahaia: Amparo Olmeda (flamenko irakaslea eta koreografoa), Jon Ugarriza (koreografoa), Jose Ramon Etxebarri (ABBEren aholkularia), Perfecto Uriel (Logroñoko Dantzaren Etxeko zuzendaria), Rosa Garcia del Castillo (ABBEko lehendakari-ordea) eta Iratxe de Arantzibia (Unescoko dantzaren nazioarteko kontseiluko kidea, kazetaria eta dantza kritikaria).
- Tokia eta data: Euskalduna Jauregia (Bilbo), A-1 aretoa, abenduaren 7an, 19:30ean.
- Sarrerak: 25 euro (helduek) eta 15 euro (17 urtetik beherakoek).
Dokumentuaren akzioak