Dokumentuaren akzioak
Elirale dantza konpainiaren Ninika ikuskizuna Errenterian
Hiru dantzarientzako koreografia-lan horretan mintzaira garaikidea eta euskal mintzaira tradizionala nahasten dira, eta 4 urtetik aurrerako gazteentzat da. Poesia eta absurdotasuna hainbat sainetetan korapilatzen dira. Ninika konpainiak, bere lur gorri koloretsuarekin, denborari eta espazioari itxura ematen dieten elementu kubiko ahokagarri zuriekin, funtsera garamatza...gorputz-mugimenduaren beraren funtsera.
Jantzien eta horien historiaren bitartez, denboraz kanpoko eta denobraz haratago bidaia batera garamatza Ninikak, eta urtaroak igaro ahala, bidaia horrek jantzi eta erantzi egiten du, nolabaiteko biluztasunari aurre egitera bultzatuz ikusleak. Horrela, ikuskizuna helduentzat ere bada, eta heldu bakoitzak bere moduan interpretatu ahal izango du.
Eliralre: Ninika
- Errenteria: Kulturgunea
- Azaroak 30, 18:00etan
Errenteriako Udalak eta Kukai Dantza Konpainiak elkarlanean antolatuta
Dokumentuaren akzioak