Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Hemen da Dantza Hirian 2013 jaialdia
Irailaren 13tik 29ra, dantzak hartuko ditu Eurohiriko kalea Dantza Hirian jaialdiaren eskutik. Donibane Lohizune, Pasaia, Irun, Errenteria, Hendaia, Donostia eta Baionan izango dira dantza emanaldiak. Yann Lheureux, Olatz de Andres, Kukai, Judith Argomaniz, Ai Do Project, Iker Gomez, Sofie Dubs, Cla, Organik, Alionue Diagne, Anakrusa, Sara Martinet, La Macana eta Proyecto D_Ruses dira jaialdian ikusi ahal izango diren koreografo eta konpainiak. Hona hemen programa:
Walkirien garrasia bezain sutsua zen
Amaya operako ezpata-dantzaren inguruan hitz egingo du Karlos Sanchez Ekizak bihar, Donostian, Hirugarren Belarria (Gerraren soinuak) jardunaldietan eskainiko duen hitzaldian. Guridiren opera ezagunean, ezpata-dantzak jokatu zuen funtzioa eta garai hartako musikaren inguruko hainbat bitxikeria aztertuko ditu EHUko musikologoak.
Mintegia: Emakumeak euskal dantzetan
Poliki-poliki ari zaizkie zabaltzen euskal dantzen ateak emakumeei. Prozesu honek zalantzak, kezkak eta iritzi kontrajarriak dakartza berarekin. Horri buruz gogoeta egin, ezagutzak eta ikuspuntuak konpartitu, eta generoa eta dantzari buruzko irizpideak lantzea da honako mintegi honen helburua.
Sarean da euskal dantzaren katalogoa
Euskal dantza ekoizpena ezagutzera emateko asmoarekin sortu dute Etxepare Institutuak eta ADDE Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak Dantza Lanak katalogoa. Euskal dantza konpainien ekoizpenei buruzko informazioa biltzen du katalogoak, lau hizkuntzatan (euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa) nazioartean ezagutzera emateko asmoz.
George Exantus, hanka-palo dantzaria
2010eko urtarrilaren 12an lurrikarak birrindu egin zuen Haiti. George Exantus dantzaria bizi zen etxea goitik behera etorri zen, eta bera zimenduen azpian harrapatuta geratu zen hiru egunez. Oinak eta ezker eskua zementu blokeen azpian geratu zitzaizkion. Heriotza aurrez aurre ikusi zuen Georgek. Hirugarren egunean lagunek aurkitu eta hondakinen artetik atera zuten. Bizirik. Eskumako hanka belaun azpitik moztu behar izan zioten.
Igande honetan, hilaren 15ean, Oianguko erromeria
Ordiziako euskal jaiei amaiera emanez, herriko hainbat elkartek Udalaren eskutik, egun guztirako festa antolatu dute igande honetarako.
Erromeria Zeraingo plazan
Irailaren 15ean, arratsaldeko 18:00etan hasita, erromeria egingo da Zeraingo plazan Xapre eta Furriola trikitaliekin, Aitor Furundarenarekin eta herriko txistulariekin, sagardoz lagunduta
Euskaldunak eta Dantza 9. Jaialdia, sarrerak salgai dagoeneko
Lucia Lakarra zumaiarra izango da ekitaldi honetako izar gonbidatua eta protagonista nagusia. We Are Standard rock musika taldearen parte hartzea izango da ikuskizunaren beste ardatzetako bat.
Maskaraden eta buhameen inguruko webgunea prestatu du Nicole Lougarot-ek
Aurretik liburua eta DVDa argitaratu zituen bezala, oraingoan webgunea egin du Nicole Lougarot-ek, azken urteotan esku artean darabilen ikerketaren emaitzak bilduz. Zuberoako maskaradak Europako beste zenbait maskaradekin konparatzen ditu Lougarotek, eta hori, eta Europako historian ijitoek izan duten garrantziaren berri emanez, maskaraden jatorria ijitoen kulturarekin lotzen ditu.
Tronperri dantza taldearen ekitaldia Zuberoan
Durangaldeko dantzak ikusgai Muskildin asteburu honetan
Dokumentuaren akzioak