Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Xukan taldearen estrainekoa
Xukan taldeak "Iturrian zer dago" izeneko ikuskizuna aurkeztuko du gaur 20.30etan Bilborock aretoan. Dantza, trikitia eta bertsoa uztartzen ditu ikuskizunak.
Doinu eta Dantza 5. zenbakia
Gasteizko Folklore Eskolako boletinaren 5. zenbakia.
2 dantzari hartzeko frogak Aukeran Konpainian
Aukeran dantza konpainiak, bertan eta Sutargi ikuskizunean parte hartzeko 18-25 urte bitarteko 2 dantzari (mutil bat eta neska bat) aukeratzeko froga irekia antolatuko du.
Munduko dantzariak Euskal Herrira: GAZTEMUNDU 2002
Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen GAZTEMUNDU egitarauak aurten munduko Euskal Etxeetako euskal dantzariei Euskal Herrira etortzeko gonbidapena luzatu die. Hamabost egunez, Euskal Herrian bertan dantzak ikusi eta ikasteko parada izango dute. Hona hemen GAZTEMUNDU 2002-ren deialdia:
Dantzaldizkaria
Dantzariak.net-ekin batera beste ekimen interesgarri bat bultzatu du Lisa Corcosteguik: Dantzaldizkaria. Euskal-amerikar dantzarientzat euskal dantzari buruzko ziber-aldizkari bat da. Otsaileko zenbakiarekin hasi da aldizkaria eta hilean behin berrituko da.
Dantzariak.net eta Dantzariak.com
Lisa Corcosteguik euskal-amerikar dantzariak, ikertzaileak eta euskal dantzari buruz Interneten dagoen gune txukunetakoa den Cyber Dantza egileak, Renoko Unibertsitatearen auspoan ere bai sortutako Zenbat Gara dantza taldearen webgunea berritu dute orain.
Maskarada astea Donibane Lohizunen
Xiberua, ipar Euskal Herriko lurralderik txikiena bada ere, tradizioak hobe babestu dituena dela erran genezake. Ihauteri garai honetan, Udako Euskal Unibertsitateak Xiberuko Maskaraden aberastasun kulturala erakusgai ezarri nahí du Donibane Lohizunen.
Artzai Inudeen kalejira Azpeitian
Aurten ere, 1980n hasitako ohitura jarraituz "Artzai eta Inudeen konpartsa" kaleratuko du Azpeitiko Itsasi dantza taldeak. Bertan hainbat artzai eta inudek, gazte eta helduek, dantzan egingo du, musika talde bikain baten doinupean.
Ihauteri dantza ikuskizuna Bilbon
Bilboko Enparantza berrian Otsailak 10ean Beti Jai Alai dantza taldeak ihauteri ikuskizuna eskeiniko du arratsaleko 7retan.
Doinu eta Dantza 4. zenbakia
Gasteizko Folklore Eskolako Boletinaren otsaileko alea, 4. zenbakia.
Dokumentuaren akzioak