Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Artzai Inudeen kalejira Azpeitian

Dokumentuaren akzioak

Artzai Inudeen kalejira Azpeitian

2002/02/08 16:32

Konpartsan herriko pertsonaia ugari antzeztuko dira, hala nola, alkatea eta alkatesa, epailea eta idazkaria, apaiza, mikeleteak...

Aurtengoan, 25. urteurrena betetzen dugunez, azken urteetan galdurik zeuden zenbait pertsonairen berreskuratzea lortu du Itsasik, batez ere argazkilariarena eta oinetako garbitzailearena. Honetarako Lakrikum antzerki taldearen laguntza aipatu eta eskertu nahiko luke Itsasi dantza taldeak.

180 bat pertsonaz osaturiko konpartsa honen ibilbidea eguerdiko 12:30n hasiko da eta Azpeitiko kaleetan zehar ibiliko da, saioaren amaiera Azpeitiko plazan emango delarik. Bestalde, konpartsari hasiera emanez, Itsasi dantza taldeko zanpantzar edo ttuntturroak ere kaleratuko dira. Aipatu, berezitasun gisa, aurten 25.urteurrena dela eta taldea, nagusiki, Itsasiko ttuntturro ohiez osaturik egongo dela.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.