Ihauteri dantza ikuskizuna Bilbon

2002/02/05

Otsailak 10 Igandean, Basurtu auzoko Beti Jai Alai taldeak arratsaldeko 7retan Ihauteriko ikuskizuna eskeniko du Bilboko Enparantza berrian.
Ekitaldia Euskal herrien ihauteri dantzez osatuko dituzte; Gipuzkoako, Xemeingo eta Bilboko zahagi dantzek, Sorgin-dantza, Luzaideko dantzak, Zuberoako dantzak(makilari eta guzti), Nafarroako 25. polka eta minueta, Bizkaiko soka-dantza eta Begoñako polka. Guzti hau Derioko abeslarien koroarekin eta taldearen umeen laguntzarekin.