Dokumentuaren akzioak
Maskarada astea Donibane Lohizunen
Otsailaren 13tik 17ra bitartean, Ducontenian ikusgarri izanen den erakusketaz gain, mintzaldiak eta mahainguruak eskainiko dira, Xiberuko maskaradetan erabiltzen diren jantzien zehaztasunak, maskaraden historia eta pertsonaien funtzio eta ekintzak hobe ezagutzeko. Larunbatarekin, Gamereko maskarada Donibane Lohizuneraino etorriko zaigu. Goizean barrikadekin hasita arratsaldean dantza emanaldi nagusiarekin bukatuko dute 40 dantzari eta antzerkilariek.
Otsailaren 13tik 17ra, Ducontenian
(Ithurralde Etorbidea, Donibane Lohizune)
Maskaradako jantzien erakusketa
14:00- 19:00
Otsailaren 13an (asteazkena), Ducontenian
11:00 : Erakusketaren inaugurazioa.
21:00 : Xiberoko dantzen tailerra.
Irakaslea : Céline DUPEROU.
Izen ematea dohainik 05 59 25 60 56 telefonora deituz gero otsailaren
12a baino lehen.
Otsailaren 14an (osteguna), Ducontenian
15:00 : ìMaskarada bat, zer ote? Hitzaldia.
Hizlaria : Patxi LABORDA. Folklorean aditua, UEUko kidea.
Kolegio eta lizeotako ikasle euskaldunei zuzendua.
19:00 : Mahaingurua: Xiberuko Maskaradak.
Hizlariak : Dominique AGUERGARAY eta Patrick QUEHEILLE, maskaradetan adituak, Txomin PEILLEN, Paueko eta Baionako unibertsitateko irakasle
izana.
Otsailaren 16an (larunbata)
11:30 : GAMEREko MASKARADA (1. zatia), karriketan eta Louis XIV. plazan.
15:30 : GAMEREko MASKARADA (2. zatia), Louis XIV. plazan.
18:00 : Mintzaldia: Ihauteriak eta sinesmen zaharrak, Ducontenian.
Joseba AURKENERENA. Irakaslea.
Dokumentuaren akzioak