Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Dantzaren alorreko zenbait ekimenen aurkezpena BAD-en

Dantzan 2010/10/19 13:14

Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak (ADDE) antolatuta dantzaren alorrean gaur egun indarrean dauden zenbait ekimenen aurkezpena egingo da azaroaren 1ean Bilbon. "Nor dago dantzan? 1" izeneko ekitaldi honetan lau hizlarik lau proiektu desberdin aurkeztuko dituzte.

Gehiago irakurri

Astebete balet denboraldiko nazioarteko gertakarirako: San Petersburgoko Eifman baletaren "Eugene Onegin"

Astebete balet denboraldiko nazioarteko gertakarirako: San Petersburgoko Eifman baletaren "Eugene Onegin"

Iratxe de Arantzibia - ABBE 2010/10/19 12:54

Asociación Bilbao Ballet Elkarteak (ABBE) kalitatearen aldeko bere apustuan, San Petersburgoko Eifman Ballet-aren "Eugene Onegin" ikuskizuna aurkezten du, nazioarteko prentsa espezializatuak egungo konpainia onenetakotzat aitortzen duena. Boris Eifman-ek gidatutako konpainiak arrakasta handia eskuratu zuen 2008an ABBEk programatuta Euskalduna Jauregian eskaini zuen "Anna Karenina" ikuskizunarekin.

Gehiago irakurri

BAD-en XII. edizioak, gaur egungo eszenako proposamen berritzaileenak eramango ditu gure hiriko hamabi eszenatoki ingurura

BAD-en XII. edizioak, gaur egungo eszenako proposamen berritzaileenak eramango ditu gure hiriko hamabi eszenatoki ingurura

Bilboko Udaleko Kultura Saila 2010/10/18 12:43

24 konpainiak hartuko dute parte Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Uurriaren 29tik azaroaren 7ra antolatu duen BAD 2010ean. Bertan aurkeztuko diren ikuskizunen artean, 8 erabateko estreinaldiak izango dira, eta beste 12, ikus-entzuleek Euskadin edo Estatuan lehen aldiz ikusi ahal izango dituzten ikuskizunak.

Gehiago irakurri

XXVI Folklore Jardunaldiak: Dantza Hirian

XXVI Folklore Jardunaldiak: Dantza Hirian

Ortzadar Euskal Folklore Elkartea 2010/10/18 11:35

Urriaren 21 eta 22an Ortzadarrek Folklorearen gaineko XXVI. Jardunaldiak eginen ditu Iruñean, "Dantza hirian" izenburupean. Aurten bi ikerketa saio eginen dira hitzaldi eta mahai-inguruekin. Eta Jardunaldiak osatzeko azaroaren 6an, larunbatarekin, Bulgariako dantzen ikastaro bat izanen dugu gurean.

Gehiago irakurri

Dantzan Bilaka 2010: koreografiak sortzeko prozesuak

Dantzan Bilaka 2010: koreografiak sortzeko prozesuak

Dantzan 2010/10/15 12:57

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak hainbat urtez bultzatu ditu Dantza laguntzeko programak, eta zehazki, Dantzan Bilaka programa, ikus-entzuleei beren lanak erakutsi nahi dizkieten koreografo hasiberrientzat prestatutakoa.

Gehiago irakurri

Alurr Dantza Taldea Armintzan ariko da

Eli - Alurr 2010/10/15 12:05

‘Banintz’ izenburua duen emanaldia eskaniko du larunbatean (urriak 16), arratsaldeko 19:00etan.

Gehiago irakurri

Bejart Ballet Lausanne-ri buruzko filma Donostia eta Iruñean

Bejart Ballet Lausanne-ri buruzko filma Donostia eta Iruñean

Dantzan 2010/10/14 11:26

"El esfuerzo y el ánimo" Béjart Ballet Lausanne konpainiaren inguruan Arantxa Aguirrek zuzendutako pelikula da. Maurice Bejart-en ondarea, eta bere ondorengoek konpainiarekin uarrera egiteko esku artean duten erronka dira filmaren ardatza. Bejart Ballet Lausaneren bisitarekin bat eginez Donostian urriaren 19an eta Iruñean 20an eskainiko da.

Gehiago irakurri

Balantze pozgarriarekin itxi du Dantza Hirian-ek bere bosgarren edizioa

Balantze pozgarriarekin itxi du Dantza Hirian-ek bere bosgarren edizioa

Dantza Hirian 2010/10/14 10:31

Dantza Hirian, hiri paisaietan burutzen den mugazgaindiko jaialdi mugikorra, Donostia, Irun, Hendaia, Azkain, Ziburu, Baiona, Errenteria eta Donibane Lohizunen burutu ondoren balantze baikorrarekin borobildu da bere bosgarren ekitaldia. Jaialdi honek, Dantzatzen Diren Hiriak nazioarteko sarera lotuta, Donostia-Baiona euro-hirian kulturaren difusioa sustatzen du, dantza eremu urbanoetan dohaniik eskainiz.

Gehiago irakurri

Béjart Ballet Lausannek Classic-eko denboraldi berria irekiko du

Béjart Ballet Lausannek Classic-eko denboraldi berria irekiko du

Donostia Kultura 2010/10/13 18:08

Datorren asteburuan, urriak 16 eta 17, Béjart Ballet Lausannek Classiceko denboraldi berri bat irekiko du Victoria Eugenia Antzokian.

Gehiago irakurri

Durangoko dantzarien argazkiak

Durangoko dantzarien argazkiak

Juan Antonio Aroma 2010/10/08 15:14

Datorren barikuan, urriaren 8an, Durangoko Arte eta Historia Museoan “Durango Dantzan” izeneko argazki erakusketa irekiko da.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak