Dokumentuaren akzioak
Agenda
Maskaradak 2024
Noiz: 2024/04/27 09:00Non: Pagola
Urtarrilaren 21ean hasi eta apirilaren 27an bukatuko dira 2024ko maskaradak, Pagolako herritarrek emanak. Guztira 15 emanaldi izango dira urtarriletik apirilera astebururo. Ohitura den moduan lehena eta azkena antolatzaileen herrian izango dira, Pagolan, eta beste 12 herri bisitatuko dituzte, Zuberoako 11 herri eta baita Nafarroa Behereko Donaixti ere. Maskaradak inauteriak izanik asko du inprobisaziotik, beraz, ordutegiak egunaren arabera izaten dira, bertaratu aurretik ezin jakin ezer segururik. Ohikoena lehen barrikada 9:00-10:00 bitarte hastea izaten da, baina lasai, ordu horretarako ez bazarete iristen goizean zehar beste hiru edo lau bat egiten dituzte herriko hainbat auzunetan. Emanaldi nagusia edo ofizioak, berriz, bazkal ondorenean hasten dira; herriko plazan edo frontoian normalki, eta aterpe, karpa edo biltegiren batean eguraldi txarra badago. Arizaleen mahai buelta zenbat luzatzen den, horren araberakoa izaten da saioa hasteko ordua. Normalki, 15:00-16:00 bueltan, eta hiru bat ordura luzatu ohia da arratsaldeko emanaldia.Maskaradak 2024 Egutegia
27, larunbata: Ezpeize > Urtarrilak 28, igandea: Ezpeize
4, igandea: Iruri Otsailak 3, larunbata: Maule-Lextarre
Maule-Lextarre > Otsailak 11, igandea: Iruri
Elirale: Mamuka
Noiz: 2024/04/27 12:00Non: Iruñea, Mendillorriko Civivox-a
Bere sorkuntza berrian, Pantxika Telleria oihaneko unibertso ezkutuan inspiratu da. Bere biztanleak senari jarraitzen diote, lurraren kolore, usain eta baita urtaro-aldaketa nekaezinen ondorioei esker ere. Batean sustraia, bestean intsektu-gorputza, animalia zein izaki-gorputza, dantzari bikoteak ekibokoa, irrealtasuna taularatzen du, Vivaldi-ren Lau urtaroekin lotuta. Zentzumenak desbideratu egiten dira, natura beste ikuspegi batetik hautemateko.
Usurbilgo XII. Dantza Eguna
Noiz: 2024/04/27 12:30Non: Usurbil
KAXKOAN 12:30 Tranpaldo irekia Olanoeneako plazan. 14:00 Kantu bazkaria askatasuna plazan. 17:00 Dantza kalejira. 18:30 Bamboo Dance erakustaldia Olanoeneako plazan. 22:00 BOROBIL ikuskizuna. Jarraian, Bide Batez erromeria. *Bazkaritarako tiketak Artzabalen eros daitezke. ANTOLATZAILEA: ORBELDI DANTZA TALDEA
Zirikolatz: Dantz'hari
Noiz: 2024/04/27 18:30Non: Senpere, Larreko gela
Senpereko Zirikolatz euskal dantza taldearen 45. urtemugakari antolatu emanaldia, 8 eta 74 urte arteko ehun bat senpertar biltzen dituena
Dinamo Danza: Luz Negra
Noiz: 2024/04/27 19:00Non: Lesaka, Harriondoa Kultur Etxea
*DNA 2024 jaialdiaren barruan Argia da mundua ulertzeko informazio mezulari nagusia, eta, hala ere, unibertsoko erakunde enigmatikoenetako bat da. Giza begiaren bidez ikus daitekeen argi zerrenda gizakiak ezagutzen duen espektro osoaren zati txiki bat baino ez da. Argi beltza proposamen koreografiko bat da, ikusten ez dugun argia aipatzen duena, hau da, egon dagoen eta ikusgaiari zentzua ematen dion zati ikusezina. Zientziak eta arteak elkarri eskua ematen diote argiaren izaera fisikoan inspirazioa bilatzeko, eta eguneroko fenomenoen poetikarekin jolasteko, egunerokotasunagatik oharkabean pasatzen baitira
Mari Paula: Devórate
Noiz: 2024/04/27 19:00Non: Bilbo, La Fundicion
Olfa Sendesni: RABI(A)-Amorrua
Noiz: 2024/04/27 19:00Non: Bilbo, Berreginen Museoa
*2024ko BLV Art jaialdiaren barruan. Pentsamenduen, kultura-erreferentzien eta askotariko hizkuntzen dantza da (arabiera, gaztelania eta euskara). Mosaiko bat, non Ekialde Ertaineko, Ipar Afrikako eta Euskadiko kulturak, poesia mistikoaren, kantu esentzial eta tradizionalaren, dantza zirkularraren, ekialdeko dantzaren eta euskal dantzen fusioaren bitartez, espazioarekin, denborarekin, gorputzarekin, ideiaren presentziarekin, energiarekin, komunikazio-egitatearekin, bestearen parte-hartzearekin eta testuingurua aintzat hartzearekin aritzen diren. Iraupena: 45´
+14 urte
Zuk Performing Arts: Quosque Tandem Abutere
Noiz: 2024/04/27 19:30Non: Zangoza, Carmengo Auditorioa
*DNA 2024 jaialdiaren barruan. Udaberri honetan, DNA Danza Contemporánea de Navarra programaren eskutik, Zuk Performing Art-en Quosque tándem abutere-n estreinaldiaz gozatu ahal izango da. Jorge Oteizaren obran oinarrituta, Itsaso A. Cano dantzari eta koreografoak Oteizaren unibertsoari, euskal konstruktibismoari eta egile horren 1963ko saiakerari buruzko bidaia zizelkatu zuen.
Ertza: Moor Krad
Noiz: 2024/04/27 20:00Non: Sopela, Kurtzio Kultur Etxea
MOOR KRAD ikuskizunak argitara atera nahi du gu guztiok gordetzen dugun itzal hori. Bizitzan zehar, hainbat arrazoi ezberdinengatik ezkutatzen ditugun gure alderdiez osaturiko itzala. Gure izaerako zati bat ez balitz bezala, izaera horren gela ilunenean izkutatzen goazelarik. Lur zati honetan bizi diren pertsonaiek badakite alde ilun bat dutela eta honek aldi berean beraien izaera osatzen duela. Horregatik ez dituzte beraien kontraesanak ezkutatzen eta benetan diren bezala agertzen dira besteon begietara. Ez dute beldurrik, izan ere beldurra, aurretik ezarritako arauen kontra jokatzen dugunean soilik azaltzen bait da. MOOR KRAD-en ez da gezurrik, ez moral bikoitzik, ez eta bizitza paralelorik… Hemen dena argitara ateratzen da. Ikusten duzun zerbait ez bada zure gustukoa, ez begiratu; eta oraindik ere ezegonkortasuna sortzen badu zugan, agian bizkar gainean daramazun zaku horretan bilatu beharko zenituzke arrazoiak. Puruak jaiotzen bagara ere, gure izaerako ze alderdiak botako ditugun zakura erabakitzen pasatzen dugu gure haurtzaroa eta gaztaroaren parte handi bat; eta gainontzekoa berriz, zaku hori nola hustu asmatu ezinik.
Kukai: Txalaparta
Noiz: 2024/04/27 20:00Non: Barakaldo, Barakaldo Antzokia
Txalaparta entzutea eta partekatzea da; Txalaparta transmisioa eta topaketa da; Txalaparta norberarengandik hasita kolektibitatea sortzea da... Txalaparta Kukai Dantza taldearen sorkuntza-lan berria da. Cesc Gelabert, Marcos Morau eta Sharon Fridman sortzaileekin batera arrakastaz lan egin ondoren, Kukai Dantzak abentura berriari heldu dio, oraingoan Jesús Rubio Gamo koreografo madrildarraren eskutik.
Dokumentuaren akzioak