Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

Maskaradak 2024

Maskaradak 2024

Noiz: 2024/04/27 09:00
Non: Pagola

Urtarrilaren 21ean hasi eta apirilaren 27an bukatuko dira 2024ko maskaradak, Pagolako herritarrek emanak. Guztira 15 emanaldi izango dira urtarriletik apirilera astebururo. Ohitura den moduan lehena eta azkena antolatzaileen herrian izango dira, Pagolan, eta beste 12 herri bisitatuko dituzte, Zuberoako 11 herri eta baita Nafarroa Behereko Donaixti ere.

Maskaradak 2024 Egutegia

  • Urtarrilak 21, igandea: Pagola
  • Urtarrilak 27, larunbata: Ezpeize > Urtarrilak 28, igandea: Ezpeize
  • Otsailak 4, igandea: Iruri Otsailak 3, larunbata: Maule-Lextarre
  • Otsailak 11, igandea: Maule-Lextarre > Otsailak 11, igandea: Iruri
  • Otsailak 17, larunbata: Gamere-Zihiga
  • Otsailak 24, larunbata: Muskildi
  • Martxoak 2, larunbata: Donaixti
  • Martxoak 10, igandea: Ligi-Atherei
  • Martxoak 17, igandea: Idauze
  • Martxoak 23, larunbata: Aloze
  • Martxoak 31, igandea: Barkoxe
  • Apirilak 7, igandea: Larraine
  • Apirilak 14, igandea: Urdiñarbe
  • Apirilak 21, igandea: Lakarri-Altzai
  • Apirilak 27, larunbata: Pagola

 

Maskaradak inauteriak izanik asko du inprobisaziotik, beraz, ordutegiak egunaren arabera izaten dira, bertaratu aurretik ezin jakin ezer segururik. Ohikoena lehen barrikada 9:00-10:00 bitarte hastea izaten da, baina lasai, ordu horretarako ez bazarete iristen goizean zehar beste hiru edo lau bat egiten dituzte herriko hainbat auzunetan. Emanaldi nagusia edo ofizioak, berriz, bazkal ondorenean hasten dira; herriko plazan edo frontoian normalki, eta aterpe, karpa edo biltegiren batean eguraldi txarra badago. Arizaleen mahai buelta zenbat luzatzen den, horren araberakoa izaten da saioa hasteko ordua. Normalki, 15:00-16:00 bueltan, eta hiru bat ordura luzatu ohia da arratsaldeko emanaldia.

Gehiago irakurri

Elirale: Mamuka

Elirale: Mamuka

Noiz: 2024/04/27 12:00
Non: Iruñea, Mendillorriko Civivox-a

Bere sorkuntza berrian, Pantxika Telleria oihaneko unibertso ezkutuan inspiratu da. Bere biztanleak senari jarraitzen diote, lurraren kolore, usain eta baita urtaro-aldaketa nekaezinen ondorioei esker ere. Batean sustraia, bestean intsektu-gorputza, animalia zein izaki-gorputza, dantzari bikoteak ekibokoa, irrealtasuna taularatzen du, Vivaldi-ren Lau urtaroekin lotuta. Zentzumenak desbideratu egiten dira, natura beste ikuspegi batetik hautemateko.

  • Zuzendaritza artistikoa & Koreografia: Pantxika Telleria
  • Interpreteak: Joana Millet Arias, Jon Vernier Bareigts
  • Musika sorkuntza: La ZIC des ARTS
  • Argiztapena: Javi Ulla
  • Eszenografia & Osagarriak: Annie Onchalo
  • Jantziak: Dorothée Laurent
  • Burukoak: Christophe Pavia

Gehiago irakurri

Usurbilgo XII. Dantza Eguna

Usurbilgo XII. Dantza Eguna

Noiz: 2024/04/27 12:30
Non: Usurbil

KAXKOAN

12:30 Tranpaldo irekia Olanoeneako plazan.

14:00 Kantu bazkaria askatasuna plazan.

17:00 Dantza kalejira.

18:30 Bamboo Dance erakustaldia Olanoeneako plazan.

22:00 BOROBIL ikuskizuna.

Jarraian, Bide Batez erromeria.

 

*Bazkaritarako tiketak Artzabalen eros daitezke.

ANTOLATZAILEA: ORBELDI DANTZA TALDEA

Gehiago irakurri

Zirikolatz: Dantz'hari

Zirikolatz: Dantz'hari

Noiz: 2024/04/27 18:30
Non: Senpere, Larreko gela

Senpereko Zirikolatz euskal dantza taldearen 45. urtemugakari antolatu emanaldia, 8 eta 74 urte arteko ehun bat senpertar biltzen dituena

Gehiago irakurri

Dinamo Danza: Luz Negra

Dinamo Danza: Luz Negra

Noiz: 2024/04/27 19:00
Non: Lesaka, Harriondoa Kultur Etxea

*DNA 2024 jaialdiaren barruan

Argia da mundua ulertzeko informazio mezulari nagusia, eta, hala ere, unibertsoko erakunde enigmatikoenetako bat da. Giza begiaren bidez ikus daitekeen argi zerrenda gizakiak ezagutzen duen espektro osoaren zati txiki bat baino ez da. Argi beltza proposamen koreografiko bat da, ikusten ez dugun argia aipatzen duena, hau da, egon dagoen eta ikusgaiari zentzua ematen dion zati ikusezina. Zientziak eta arteak elkarri eskua ematen diote argiaren izaera fisikoan inspirazioa bilatzeko, eta eguneroko fenomenoen poetikarekin jolasteko, egunerokotasunagatik oharkabean pasatzen baitira

Gehiago irakurri

Mari Paula: Devórate

Mari Paula: Devórate

Noiz: 2024/04/27 19:00
Non: Bilbo, La Fundicion

Performance hau 450 urtetan degradatzeko sortu zen Ozeano Bareko zabor zati handiaren gainean, non plastikoak etorkizuna irentsi zuen. Gizadiaren txatarra, emakume antropofaga proletaria digital bihurtu zuten antzezpenaren krisiaren ondoren. Bere burua jaten du garai batean galdu zuen gorputz kolektiboaren plazerraren bila.

  • Zuzendaritza, kontzeptua eta performancea: Mari Paula
  • Mugimenduaren zuzendaritza: Rebeca García
  • Dramaturgiako eta mugimenduko kolaborazioa: Janet Novás, Leonarda Glück, Reinaldo Ribeiro eta Ricardo Nolasco
  • Kanpoko begirada: Lívia Delgado
  • Argi diseinua: Carlos Molina eta Spacecircles
  • Birako teknikaria: Semy Monastier edo Carlos Molina
  • Soinu diseinua: Jaime Peña
  • Diseinu grafikoa: Torreón Arquitectura
  • Argazkiak eta bideoa: Anjana Guerras
  • Ekoizpen exekutiboa: Gabriel Machado eta Mari Paula
  • Ekoizpen artistikoa: Giovana Lago y Águila Produçere
  • Banaketa: Iñaki Díez Distribución
  • Euskarria: Ebanx, Fundação Cultural de Curitiba, Iberescena 2019 eta Funarte – Brasil

Gehiago irakurri

Olfa Sendesni: RABI(A)-Amorrua

Olfa Sendesni: RABI(A)-Amorrua

Noiz: 2024/04/27 19:00
Non: Bilbo, Berreginen Museoa

*2024ko BLV Art jaialdiaren barruan.

Pentsamenduen, kultura-erreferentzien eta askotariko hizkuntzen dantza da (arabiera, gaztelania eta euskara). Mosaiko bat, non Ekialde Ertaineko, Ipar Afrikako eta Euskadiko kulturak, poesia mistikoaren, kantu esentzial eta tradizionalaren, dantza zirkularraren, ekialdeko dantzaren eta euskal dantzen fusioaren bitartez, espazioarekin, denborarekin, gorputzarekin, ideiaren presentziarekin, energiarekin, komunikazio-egitatearekin, bestearen parte-hartzearekin eta testuingurua aintzat hartzearekin aritzen diren.

Iraupena: 45´
+14 urte

Gehiago irakurri

Zuk Performing Arts: Quosque Tandem Abutere

Zuk Performing Arts: Quosque Tandem Abutere

Noiz: 2024/04/27 19:30
Non: Zangoza, Carmengo Auditorioa

*DNA 2024 jaialdiaren barruan.

Udaberri honetan, DNA Danza Contemporánea de Navarra programaren eskutik, Zuk Performing Art-en Quosque tándem abutere-n estreinaldiaz gozatu ahal izango da. Jorge Oteizaren obran oinarrituta, Itsaso A. Cano dantzari eta koreografoak Oteizaren unibertsoari, euskal konstruktibismoari eta egile horren 1963ko saiakerari buruzko bidaia zizelkatu zuen.

Erakusketaren aurreko astean, obraren ekoizpenerako egoitza teknikoa hartuko dute.

Gehiago irakurri

Ertza: Moor Krad

Ertza: Moor Krad

Noiz: 2024/04/27 20:00
Non: Sopela, Kurtzio Kultur Etxea

MOOR KRAD ikuskizunak argitara atera nahi du gu guztiok gordetzen dugun itzal hori. Bizitzan zehar, hainbat arrazoi ezberdinengatik ezkutatzen ditugun gure alderdiez osaturiko itzala. Gure izaerako zati bat ez balitz bezala, izaera horren gela ilunenean izkutatzen goazelarik.

Lur zati honetan bizi diren pertsonaiek badakite alde ilun bat dutela eta honek aldi berean beraien izaera osatzen duela. Horregatik ez dituzte beraien kontraesanak ezkutatzen eta benetan diren bezala agertzen dira besteon begietara. Ez dute beldurrik, izan ere beldurra, aurretik ezarritako arauen kontra jokatzen dugunean soilik azaltzen bait da. MOOR KRAD-en ez da gezurrik, ez moral bikoitzik, ez eta bizitza paralelorik… Hemen dena argitara ateratzen da. Ikusten duzun zerbait ez bada zure gustukoa, ez begiratu; eta oraindik ere ezegonkortasuna sortzen badu zugan, agian bizkar gainean daramazun zaku horretan bilatu beharko zenituzke arrazoiak.

Puruak jaiotzen bagara ere, gure izaerako ze alderdiak botako ditugun zakura erabakitzen pasatzen dugu gure haurtzaroa eta gaztaroaren parte handi bat; eta gainontzekoa berriz, zaku hori nola hustu asmatu ezinik.

Gehiago irakurri

Kukai: Txalaparta

Kukai: Txalaparta

Noiz: 2024/04/27 20:00
Non: Barakaldo, Barakaldo Antzokia

Txalaparta antzezlanak musika tresna horrek gorputzarekin duen harremana ulertzeko modu bat adierazten digu; norberarengandik hasita kolektibora igarotzeko modua, gure barnean gordeta dugun memoria gaur garenarekin harremanetan jartzen duen begiratzeko modua.

Txalaparta entzutea eta partekatzea da; Txalaparta transmisioa eta topaketa da; Txalaparta norberarengandik hasita kolektibitatea sortzea da... Txalaparta Kukai Dantza taldearen sorkuntza-lan berria da. Cesc Gelabert, Marcos Morau eta Sharon Fridman sortzaileekin batera arrakastaz lan egin ondoren, Kukai Dantzak abentura berriari heldu dio, oraingoan Jesús Rubio Gamo koreografo madrildarraren eskutik.

  • Artistak: Alain Maya, Arantza Iglesias, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Nerea Vesga, Sua Enparantza, Urko Mitxelena
  • Konpainia: Kukai Dantza, Jesús Rubio
  • Egilea: Jesús Rubio
  • Proiektuaren zuzendaritza: Jon Maya Sein
  • Zuzendaritza artistikoa: JesúsRubio Gamo & Jon Maya Sein
  • Musika konposizioa: Aitor Etxebarria
  • Argi Diseinua: David Bernués
  • Jantzien diseinua: Leire Santillán
  • Iraupena: 60 minutu

 

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Apirila 2024 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930
« Maiatza 2024 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031
« Ekaina 2024 »
Ekaina
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930